ETAk eragotzi du ertzaintzaren euskalduntzea

ETAk eragotzi du ertzaintzaren euskalduntzea

Berriro ere, ETAk izan du errua. Honakoan, ertzaintza ez euskalduntzearena.

Halaxe esan du legebiltzarrean gaur Beltrán de Heredia barne Sailburuak, EH Bilduko Rebeka Uberari erantzunez, honek poliziak euskara gutxi erabiltzen duela salatu duenean.

ETAren mehatxuagatik, hezkuntzan ez bezala ertzaintzan ez da euskara ikasteko liberazioak egiteko biderik izan, Beltrán de Herediaren esanetan. Eta gainera, euskaldunei eskatu die jar daitezela herritarrari “gazteleraz, mesedez” eskatzen dien ertzainaren azalean.

Azalpenak lotsagarritzat jo ditu Unai Urruzuno EH Bilduko parlamentariak, eta sutu egin da, akaso “ETAren komodinaren” erabilerarekin nazkatuta; Parlamentuko presidente Bakartxo Tejeriak kalera bota du. Iker Rioja kazetariak bideoan jaso du gertakaria:

ETAk eragotzi du ertzaintzaren euskalduntzeaETAk eragotzi du ertzaintzaren euskalduntzea

22 pentsamendu “ETAk eragotzi du ertzaintzaren euskalduntzea”-ri buruz

  • Alpargatero 2017-06-16 12:42

    Euskararen legea onartu eta 35 urtera horrelakoak entzun behar! Hau da PNVren hizkuntza politika? Euskaldunak behin eta berriz iraintzea?

  • Norberak nahi duena pentsa dezake Betran de Herediaren deklarazioez. Baina marka da gero Urruzunoren jarrera. Hasteko, txanda ez duenean hizketan hasi da, eta Legebiltzarburuak ixiltzeko esan dionean hizketan jarraitu du. Kalera joateko agindua eman, eta bere lekuan eserita jarraitu du, Legebiltzarreko autoritateari desafio eginez. Maddalen Iriartek gaur bertan Kataluniako instituzioekiko errespetua aipatu du Legebiltzarrean… non dago euskal instituzioekiko errespetua?

    • Alpargatero 2017-06-16 15:51

      Urruzunoren haserrea eta jarrera guztiz txalogarriak dira; besteak beste, horri esker salatuta geratu dira sailburuaren jarrera eta hitz lotsagarriak.

      • Ez dakigu zer zabalduko zen prentsan Urruzunok horrela jokatu izan ez balu, baina albiste nagusia orain Urruzuno kanporatu dutela da. Beltran de Herediaren deklarazioak bigarren mailan geratu dira, EH Bilduren kalterako

        • Alpargatero 2017-06-16 16:10

          Eusko Jaurlaritzaren jarrera iraingarria ez zen hedabide nagusietara iritsiko; hori seguru.

    • Kaka burutik behera egiten digunaz ari gara hemen. Iraingarri eta lotsagarriak diren deklarazioez. Dimititu beharko lukeen agintari batetaz. Gure dirua 30 bat urtean alferrik xahutu eta justifikazio bakarra besteari errua botaz aurkitzen duenaz. Ageri agerian lotsa izpirik gabe gezurretan ari den eta gainera errespetua eskatzen duen batetaz. Euskarak diskurtso positiboak behar dituela? Bere aldeko POLITIKA, maiuskulaz behar du.

      Errespetua? Norberak nahi duena pentsa dezala Urruzunok egin duenaz baina marka da gero Beltran de Herediaren larruaren tamaina.

      • Ni ez nago ados Beltran de Herediak esan duenarekin, ezta ere Urruzunok izan duen jarrerarekin. Ez al zuen Rebeka Uberak erantzuteko txanda? Ba Urruzunok hitz egin dezala bere txanda denean, eta esan dezala nahi duena orduan. Bitartean, ixilik egotea zeukan, behintzat Tejeria andreak abisu pare bat bidali ostean. Horren ordez, Legebiltzarrarekiko errespetua galdu du. Gainera, EH Bilduk Beltran de Herediaren deklarazioei eman nahi zien edozein erantzun orain Urruzunoren kanporaketaren albisteak eklipsatuko du, EH Bilduren kalterako ere bada

        • Alpargatero 2017-06-16 16:12

          Zu bai, gogotik saiatzen ari zara gaia desbideratzen, baina Urruzunoren jarreragatik ez balitz ez zen hedabide guztietara iritsiko Jaurlaritzaren jarrera iraingarriaren berria.

          • Nik baietz uste dut, gainera protestatu nahi bazuen ez zuen mutur horretaraino iritsi beharrik, bigarren abisuan isil zitekeen. Hala ere azpimarratzekoa ia hedabide guztietan Urruzunoren jarrera dela albiste nagusia, Beltrán de Herediak esandakoa bigarren mailan jarrita

        • Zuk diozun moduan, notizia hemen Beltran de Herediaren jarrera mespretxagarria da. Beraz, hitz egin dezagun horretaz. Artikulu hau ere horretarako idatzi dute eta.

          • Ados ba, deklarazio lotsagarriak iruditzen zaizkit, Urruzunoren jarrera bezalaxe

  • Kuriosoa PPk adibidez Urruzunok bezala beste gaietan bortitzkiago moztu du hizlaria ta ez dute bota gutxiago albistea izan. Baina ziur albiste garrantzitsuena Urruzunok “behar” ez zuenean erantzun duela dela,ta ez Beltranen hitz nazkagarriak.

  • Beltran de Herediarena gulag batera bidaltzeko modukoa, eta Urruzunorena Bildu karakterizatzen duen abilezia politiko ezaren beste adibide bat. Itxaron eta zure txanda denean kristorenak eta bi esan, motel, izan inteligente. Atrilera igo eta egin diskurtso gupidagabea, haserretu eta buila batzuk bota, telebistan agertuko dena hori izan dadin, ez espektakulu ziztrin hori.

    Ez dator kontutara, baina abilezia politiko eza behin aipatuta, Espainiar Legebiltzarrean PPren aurkako zentsaura mozioan Bilduk hartutako jarrera ere azaldu beharra daukat. PPren aurka bozkatuz ez duzue ezer lortuko, behin aukera edukita Podemos ere larrutu eta bozketan bakarrik hutz zenezaketen, bere hipokrisia PPrenarekin alderatuz. Eskuindar espainol baten gauzarik antzerakoena ezkertiar espainol bat da, ez al zarete konturatu? Espabilatu, redio

  • Honelako lagunekin euskarak ez du etsai premiarik.

  • Ez nago ados segurtasun-sailburuak esandakoarekin.
    Euskara-irakasleak Arkautera joan izan ez balira bezala…
    Duela ia 20 urte euskara-irakasleak Arkautera eramaten zituzten ertzainei euskara-ikastaroak ematera.
    Gauza bera egin zezaketen komisaldegietan. Eta agian egin izan dute…
    Horrez gain, internet bidezko ikastaroak egin daitezke. Ertzainek etxebizitza pribatuetan ikas zezaketen.
    Ez zait ondo iruditzen ETAri egoztea ertzain askok eta askok euskaraz ez jakitearen errua. Mesedez!

  • Euskaltegietan ere aritu ziren ertzainak euskara ikasten. Kopeta behar da Jaurlaritazren utzikeria ETAri egozteko.

  • Alpargatero 2017-06-19 08:29

    Ondorioa hau da: Jaurlaritzak ez du inolako asmorik arazoa konpondu eta Legebiltzarraren sarreran ertzain euskaldunak jartzeko; bost axola die Lekeitikoko ikasle eta irakasleen zein Bilduren protesta. Poziktbity, lagunok!

  • Agian Ertzainak, botere publiko bat izanda eta hortaz euskal gizartearen islada bat izateko duen obligazioa kontuan harturik, normala da gutxi euskaldunizatua egotea, behintzat euskal gizartea berdin baldin badago. Izan ere, jadanik hau baieztu zuen “Diario Vasco” egunkariak:

    “No obstante, el porcentaje de uso del euskera frente al castellano es muy inferior. En el ámbito de la familia, los que se comunican siempre en euskera son el 13%, frente al 68% en castellano.

    En otros ámbitos como el laboral o escolar, el uso del euskera es algo mayor. Así, los que se comunican con sus compañeros de trabajo o de estudio únicamente en euskera son el 14%, mientras que los que utilizan esta lengua siempre que hablan con sus amigos son un 9%”.

    Gizartea berak euskararen erabilera hain murriztua egiten badu, ze arrazoi logikorik al dago ertzaina gehiago euskaldunizatzeko?

    • Alpargatero 2017-06-26 12:30

      Estatistika horiek ondo irakurtzen jakin behar da. Kontuan izan euskaldun gisa agertzen diren asko eskolan euskaldundu diren baina guraso erdaldunak dituztenak direla; beraz, normala da familian euskara ez erabiltzea edo gutxi erabiltzea. Ez bilatu aitzakirik; ez dago arrazoirik Legebiltzarreko atarian harrera egiten duten funtzionaioek euskaraz ez jakiteko: kitto!

  • AGIAN, mugimenduko prentsa irakurrrita, estatistikak interpretatzen eta ageriko ezkutuko tranpak antzematen ahaztu zaigu. %13 horri erantsita bazegoen beste horrenbesteko kopurua hizkuntza biak batera erabiltzen dutenena. Ezin besterik espero horiengandik.
    Dena den eta zenbakiak direnak direla, Ertzaintzaren euskararen erabilera , 40 urte ostean, HUTSAREN HURRENGOA DA. LOTSAGARRIA edonola begaratuta. Gainera, sarritan mespretxuak ere jasotzen dira. Hala, euskaldun asko beldurrez ibiltzen gara eurei euskaraz berba egiteko. Segurutik, KASU BAKARRA MUNDUAN! Eta bai, eskola asko jaso dituzte eurenetan (Arkautin eta abarretan) baina exijentzia maila txakurraren putza izan da.

  • Pixkat desegokia ikusten dut euskararen erabilerari errua botatzea gauden egoera ikusita.
    Euskaraz beti saiatzen dena indar izugarria egin behar du, batik bat euskararen ezagutza apalagoa den lekuetan, traba ugari jartzen dizkigute ezinezkoa eginez euskaraz bizitzea, beraz erabileraren aitzakia ez dula balio uste dut.
    Jende gehiena ez da euskaraz biziko arazoak, liskarrak…. bakarrik ekartzen badizkio ta erabilera ez da hain altua izango baina ezagutza bikoitza da.

    Bukatzeko berdin dute portzentaiak, ertzaintza ta beste botere publikoek ez dakite ze hiritarrak egingo die euskaraz ta noiz , beraz nahiz ta ezagutza %10koa izan, %10 horren eskubideak babesteko, ertzain ta funtzionario publiko oro euskara jakin beharko zuten.
    Gainera beraiei bai jartzen dizkietela baliabideak euskaraz ikas dezaten.