Ondarrutar giltza

Ondarrutar giltza –

Ondarrutarrek euskal aditz trinkoaren giltza ematen digute. Ikus irudia:

Ondarrutar giltza

GO erroaren arrastorik ikusten ez dugun arren, horixe da EGON aditza ondarrutarrez emana. HA ipini dugu eskema osatzearren.

Ondarrutarrez adizki hauek erabiltzen dira, ahoz eta idatziz. Erabaki bikaina haiena.

Bizkaitar guztientzat idazten dutenean, eGOn aditza erabiltzen dute:

naGO, haGO, daGO, gaGOz, zaGOz  zaGOze, daGOz.

Erka itzazu oinarrizko hauekin:

na, ha, da, gaz, zaz, zaze  daz.

Berauek dira euskal aditz trinko guztien giltza.

Eskerrik asko ondarrutar guztioi honelako opari ezin ederragoagatik.

Ondarrutar giltza

NAFFARRERA

25 pentsamendu “Ondarrutar giltza”-ri buruz

  • IZAN aditzarekiko diferentzia bakarra da, ezen ni NAZ esaten dela, eta eurak DI edo DIZ.
    Entzun ere, NA entzun daiteke NAZ egokiagoaren ordez.
    Esan dugun bezala, euskal aditz trinko guztien giltza edo gakoa.
    Adeitsuki

  • eGOn formatzen den eskema berberarekin iBILi eta beste edozein aditz trinkotu dezakegu:

    na, ha, da, gaz, zaz, zaze, daz
    + BIL

    nabil, habil, dabil, gabilz, zabilz, zabilze eta dabilz.

    LZ eta RZ maiz Z bilakatzen da:

    gabiz, zabiz, zabize eta dabiz

    gatoz, zatoz, zatoze eta datoz

    aurrekoak bezain zuzenak direnak euskaraz.

    Adeitasunez

  • ga•z, za•z, za•ze eta da•z, liburu askotan ga•tza, za•tza, za•tzate eta da•tza dira.

    + BIL
    gaBILtza, zaBILtza, zaBILtzate eta daBILtza.

    Adeitsuki

  • Berdin zuzenak diren adizkiak ditugu euskaran edota euskeran, era bietara izendatzen baita euskaldunen hizkuntza. Nik idatziz lehena erabiltzen dut euskAldun hitzarekin bat baitator. Beste arrazoirik ez daukat.

    gabilz = gabiz = gabiltza
    zabilz = zabiz = zabiltza
    zabilze = zabize = zabiltzate
    dabilz = dabiz = dabiltza

    Bakoitzak erabaki behar du libreki zein edo zeintzuk erabili; eta non, noiz, norekin…

    Adeitsuki

  • dut, dot eta det.
    duzue, dozue eta dezute

    Hirurak aurkitzen ditut nik testu idatzietan. Hirurak berdin onak begitantzen zaizkit.
    Bakoitzak erabaki behar du libreki zein edo zeintzuk erabili, non, noiz eta norekin.

    Adeitasunez

  • NAtor = etorten/etortzen NAgo
    NAbil = ibilten/ibiltzen NAgo

    NA = NAgo

    Erroak (tor, bil,…) egiTEN ari den ekintza eta esannahia ematen digu.

    NA, HA, DA, GAZ, ZAZ, ZAZE, DAZ

    argi utzi dugunez, EGON aditzaren forma laburrak dira, eta beste aditz guztien oinarri eta gakoa.

    Adeitsuki

  • etxun eta eratzu aditzen sinonimo hauek dira jokatzen direnak trinkoki:

    etzan
    eratzan = etzanarazi

    Ondarrutarrek emandako aditz gakoa aplikatuz:

    na, ha, da, gaz, zaz, zaze, daz
    + TZA (etzan aditzaren erroa):

    natza = etzanda nago
    hatza = etzanda hago
    datza = etzanda dago
    gatzaz = etzanda gagoz
    zatzaz = etzanda zagoz
    zatzaze = etzanda zagoze
    datzaz = etzanda dagoz

    Forma irregularrak ere iracurtzen ditugu:

    gautza = etzanda gaude
    zautza = etzanda zaude
    zautzate = etzanda zaudete
    dautza = etzanda daude

    Hemen ikusten da egon aditzaren forma irregularrek (gaude, zaude, zaudete, daude), eraldatu dituztela etzan aditzarenak. Hala ematen du.

    Adeitsuki

  • Orainaldiko ETZAN aditza ikusi berri dugu aurrekoan. Orain lauak: orainaldia, iraganaldia, baldintza eta ondorioa:

    ORAINALDIA

    natza
    hatza
    datza
    gatzaz = gautza
    zatzaz = zautza
    zatzaze = zautzate
    datzaz = dautza

    IRAGANALDIA

    Sistema klasikoaren arauera:

    nindatzan
    hindatzan
    zetzan
    gindatzazan = gindautzan
    zindatzazan = zindautzan
    zindatzazen = zindautzaten
    zetzazan = zeutzan

    Berauek forma laburren jatorria dira:

    nentzan
    hentzan
    zetzan
    gentzazan = geuntzan
    zentzazan = zeuntzan
    zentzazen = zeuntzaten
    zetzazan = zeutzan

    BALDINTZA

    banentza
    bahentza
    baletza
    bagentzaz = bageuntza
    bazentzaz = bazeuntza
    bazentzaze = zeuntzate
    baletzaz = baleutza

    ONDORIOA

    nentzake
    hentzake
    letzake
    gentzakez = geuntzake
    zentzakez = zeuntzake
    zentzakeze = zeuntzakete
    letzakez = leutzake

    Adeitasunez, Algortatik.

  • ETZAN ikusirik, orain ERATZAN ikusiko dugu.

    etzan = etzanda egon
    eratzan = etzanarazi, etzanda egonarazi

    Gure literaturan adizki bakar batzuk aurkitu ditugu:
    (h)aratza: hi hark
    daratza: hura hark
    naratzazu: ni zuk

    Sistema klasikoari esker, goikootan oinarriturik, NOR-NORK aditz trinko hau osoki garatu ahal da automatikoki, orain arte inork ere egin ez duena, nire datuen arabera, euskararen historian.

    ORAINALDIA

    naratza
    haratza
    daratza
    garatzaz = garautza
    zaratzaz = zarautza
    zaratzaze = zarautzate
    daratzaz = darautza

    IRAGANALDIA

    Sistema klasikoaren arauera:

    nindaratzan
    hindaratzan
    zeratzan
    gindaratzazan = gindarautzan
    zindaratzazan = zindarautzan
    zindaratzazen = zindarautzaten
    zeratzazan = zerautzan

    Forma laburrik ez dut ikusi inon ere. Soil soilik NOR-NORK barik, NORK-NOR denean iraganaldiko hirugarren pertsonetan. Ikus iruzkin honen bukaeran.

    BALDINTZA

    banindaratza
    bahindaratza
    baleratza
    bagindaratzaz = bagindarautza
    bazindaratzaz = bazindarautza
    bazindaratzaze = bazindauratzate
    baleratzaz = balerautza

    ONDORIOA

    nindaratzake
    hindaratzake
    leratzake
    gindaratzakez = gindarautzake
    zindaratzakez = zindarautzake
    zindaratzakeze = zindarautzakete
    leratzakez = lerautzake

    Adizki guzti hauetan HARK da subjektu agentea. Ohiko NORK bukaerak ipini ahal zaizkie. Adibidez daratza eta zeratzan.

    Objektua HURA denean:

    daratzat (= eratzaten dut)
    daratzak
    daratzan
    daratza
    daratzagu
    daratzazu
    daratzazue
    daratzae = daratzate

    Objektua HAIEK direnean:

    daratzadaz = darautzat
    daratzaaz = darautzak
    daratzanaz = darautzan
    daratzaz = darautza
    daratzaguz = darautzagu
    daratzazuz = darautzazu
    daratzazuze = darautzazue
    daratzaez = darautzate

    Goian esan bezala, orain datozenak NORK-NOR egiten dute iraganaldia:

    Objektua HURA denean:

    neratzan (= eratzaten nuen)
    heratzan
    zeratzan
    generatzan = generatzan
    zeneratzan = zeneratzan
    zeneratzaen = zeneratzaten
    zeratzaen = zeratzaten

    Objektua HAIEK denean:

    neratzazan = nerautzan
    heratzazan = herautzan
    zeratzazan = zerautzan
    generatzazan = generautzan
    zeneratzazan = zenerautzan
    zeneratzazen = zenerautzaten
    zeratzazen = zerautzaten

    U honek Z pluralgilearen modura funtzionatzen du aditz osoan.

    Esana dudanez, erabiltzaile bakoitzak egin behar du aukera libreki eskaini diren formen artean, batzuk dira mendebaldekoak, bestetzuk ekialdekoak. Denak berdin zuzenak euskeran edota euskaran.

    Adeitasunez

  • Asko dira, asko, orain arte, ZUZEU plataforma digital ezin bikainaren bitartez argitaratu ditudan post eta iruzkinak.

    https://zuzeu.eus/author/jlavin/

    158 post
    2126 iruzkin

    Ez da makala!

    Orain arte esan gabeko gauza batzuk esan ditudala uste dut.

    Ni etorkiz pasiegoa naizenarren, gaur egun Cantabria eta Burgosen kokatua dirauen etnia batekoa izan arren, Bizkaian eman dut bizitza gehiena, aitaren erabaki bikainari esker. Ni ez naiz Bizkaitar naturala, ni ez naiz Euskal Herritar naturala, ni ez naiz Naffar naturala. Hala ere, izan banaiz. Ni sortzez pasiego naiz, nire Y grekoak hala esaten baitit, Lavin deitura edukita eta ADN testa eginik. Duela 2300 urte, nire Y grecoa, Afrikako erdialdean milaka urte lehenago sortua, Afrikako iparraldean zegoen, handik gaur egungo Anglaterrara joan zen Cantabriako eta Burgoseko mendietara etortzeko gero. Sí, yo también soy del Norte de Burgos. Hori dino nire ADN test personalak.
    Noja ondoan jaio nintzen. Kanpotarra beraz. Immigrante bat, hainbesteren modura egun mundu honetan.
    Euskal Literatura klasikoa ongi ezagutzera etorri nintzen Federico Krutwig eta beste irakasle bikainei esker eta haien eraginez, eta nire kabuz gero. Euskal maisua izan naiz bizitza ia ia osoan ogibidez eta pozbidez.

    Agian, gero mezu hau autodestruituko da.

    Adeitsuki, Algortatik.

  • Luzaz ibili naiz, bada, na, (ha), za, da, gaz, zaz, zaze, daz horien bila.
    Azkenean topatu Ondarruko Udaletxearen webgunean:

    https://www.ondarroa.eus/eu-ES/ondarrutarnaturala/Arauak/Orriak/default.aspx

    Maite dut bere burua maite duten pertsonak ikustea. Hauxe exemplu argia. Bereari eusteko bide ezin egokiagoa. Aupa, ondarrutarrak!
    Eibartarrek eta beste horrenbeste eginik dute. Bejondeiela.

    Ikusia nuen orrialde hau, baina oraintsu arte ez nintzen konturatua, euskal aditzaren gakoa ematen zigutela Bizkaiko herri honetarik.
    EGON aditzaren forma labur hauek argitzen zidaten na, ha, da, ga•z, za•z, za•ze, da•z aditz partikulen esannahi oinarrizkoa. Eta era berean hauen iraganaldiko formak teorikoki izan litezkeenek: nin/nen, hin/hen, gin/gen eta zin/zen, batez ere, esannahi berdina daukatela barnean.

    Orain badakit ezen:

    NAbil dela NAgo ibiltzen,
    NENbilen dela NENgoen ibiltzen,
    baNENbil dela baNENgo ibiltzen eta
    NENbilke dela NENgoke ibiltzen.

    Eskerrik asko! Bihotz bihotzetik!

  • Aditz sintetikoa lanean:

    https://www.dropbox.com/s/l5z4z21llo0larn/aditz%20sintetikoa.pdf?dl=0

    EGIN
    Ikus “Adausi degidala, baña ausik enezala” (Oihenart, Atsotitzak, 538). “On degizula”. Eta bizkaierazko egin laguntzailearen forma guztiak: hona hemen zenbait adizkera: naian, haian, daian, gaizan, daizan, zaizan, naike, haike, daike, gaikez, zaikez, daikez, nindeike, hindeike, leike, gindeikez,
    zindeikez, leikez, banei, bahei, balei, bagengi, bazengi, bazengie, baleie, baleiez, deidan, deian, deinan, deion, deigun, deizun, deizuen, deioen.

    Bi eredu nagusi ditugu gure literaturan EGIN aditzean. Batean, plurala Z batez egiten eta bestean TZA (kasu batzuetan Z) eta ZKI pluralgileen bidez. Subjunktiboan erabiltzen da maizenik. Horregatik -aN edo -eN ipini diegu adizkiei.

    Eskema orokorra:
    Orainaldia

    HARK
    ni nagian = nagien
    hi hagian = hagien
    hura dagian = dagien
    gu gagizan = gagitzan
    zu zagizan = zagitzan
    zuek zagiezan = zagitzaten
    haiek dagizan = dagitzan

    Lehen zutabekoak hola lirateke G barik: naian, haian, daian, gaizan, zaizan, zaiezan eta daiezan.
    Bigarrenekoak: naien, haien, daien, gaitzan, zaitzan, zaitzaten eta daitzan

    Azken hauetan baliokide den EZAN aditzarekin kointziditzen dira:

    HARK
    ni nazan
    hi hazan
    hura dezan
    gu gaitzan
    zu zaitzan
    zuek zaitzaten
    hauek ditzan

    Beraz, hiru posibilitate ditugu, euskara literarioan, subjunktiboko orainaldia jokatzeko. Hirurak berdin zuzenak.

    Adeitsuki

  • Ohar bat trinkoei buruz.

    ZEGIAN

    Leizarragak, 1571

    Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz deçatençát milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez. Ap 12:6

    ihes zegian = ihes egin zuen

    Ez da “ihes egiten zuen”, egun ulertzen genukeen modura.

    Aditz trinkoek forma bakarra zuten perfektua eta inperfektua markatzeko. Egun inperfektu modura ulertzen ditugu orokorki.

    Isastik, c.1620

    https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/herriAtsotitzak002.htm

    50. Illac aguin ceguian, viciac bere naya. El muerto mando, y el vivo hizo lo que quiso.

    aguin ceguian = agindu egin zuen

    Adeitsuki

  • EGIN aditza
    Sistema klasikoa
    Iraganaldia NOR-NORK
    oinarrizko forma … gaurkoa

    HARK
    ni nindagian … nengian
    hi hindagian … hengian
    hura (z)egian
    gu gindagiazan … gengizan
    zu zindagiazan … zengizan
    zuek zindagiezan … zengiezan
    haiek (z)egizan

    Iraganaldia
    Subjektua hasierara pasatzen da:

    NORK-NOR hura
    nik negian = negien
    hik (to) hegian = hegien
    hik (no) heginan = hegien
    hark (z)egian = zegien
    guk gengian = genegien
    zuk zengian = zenegien
    zuek zengien = zenegiten
    hauek (z)egien = zegiten

    NORK-NOR haiek
    nik negizan = negitzan
    hik hegizan = hegitzan
    hik (no) hegizanan = hegitzan
    hark (z)egizan = zegitzan
    guk gengizan = genegitzan
    zuk zengizan = zenegitzan
    zuek zengiezan = zenegitzaten
    haiek (z)egiezan = zegitzaten

    Zembait idazlek bigarren zutabekoetan TZA gabe, ZKI darabilte. Adibidez:
    negizan = negitzan = negizkien

    Orainaldiko formak ere hemen garatuko ditugu, erabilienak direlako.

    NOR-NORK hura
    nik dagidan
    hik (to) dagian
    hik (no) daginan
    hark dagian = dagien
    guk dagigun
    zuk dagizun
    zuek dagizuen
    haiek dagien = dagiten

    NOR-NORK haiek
    nik dagidazan = dagitzadan
    hik (to) dagiazan = dagitzaan
    hik (no) daginazan = dagitzanan
    hark dagizan = dagitzan
    guk dagiguzan = dagitzagun
    zuk dagizuzan = dagitzazun
    zuek dagizuezan = dagitzazuen
    haiek dagiezan = dagitzate

    Idazle batzuk ZKI darabilte TZAren ordez:

    dagidazan = dagitzadan = dagizkidan

    Bakoitzak hauta deçan/ditzan libreki.

    Adeitsuki

  • BALDINTZA eta ONDORIOA

    Lehenengo zutabekoek G galdu ohi dute.

    BALDINTZA

    NORK-NOR hura
    nik banegi / banei = banegi
    hik bahegi / bahei = bahegi
    hark balegi / balei= balegi
    guk bagengi = bagenegi
    zuk bazengi = bazenegi
    zuek bazengie = bazenegite
    hauek balegie / baleie = balegite

    NORK-NOR haiek
    nik banegiz / baneiz = banegitza
    hik bahegiz / baheiz = bahegitza
    hark balegiz / baleiz = balegitza
    guk bagengiz = bagenegitza
    zuk bazengiz = bazenegitza
    zuek bazengiez = bazenegitzate
    haiek balegiez / baleiz = balegitzate

    ONDORIOA
    NORK-NOR hura
    nik nei / neike = negike
    hik hei / heike = hegike
    hark lei / leike = legike
    guk ginei / geinke = genegike
    zuk zinei / zeinke = zenegike
    zuek zineie / zeinkie = zenegikete
    hauek leie / leikie = legikete

    NORK-NOR haiek
    nik neiz / neikez= negitzake
    hik heiz / heikez = hegitzake
    hark leiz / leikez = legitzake
    guk gineiz / geinkez = genegitzake
    zuk zineiz / zeinkez = zenegitzake
    zuek zineiez / zeinkiez = zenegitzakete
    haiek leiez / leikiez = legitzakete

    Bigarren zutabekoetan idazle batzuek TZA barik, ZKI darabilte pluralgile modura. Adibidez:

    negitzake = negizkike

    Adeitsuki

  • EGIN aditza

    NOR-NORI-NORK

    EZAN aditzaren baliokideak.

    Gaur egun EGIN aditzaren adizkiak EUTSI aditzaren adizkiekin bat egiten du. Aldaketa bakarra U letra I bilakatzen dela da. Asmakizun bikaina!

    degiguzun (deiguzun) DEISKUZUN da.
    negien (neien) NEITSEN da.
    Holakoxe erraza EUTSI adizkiak ezagututa. Guztiz zuzenak.

    Liburuetan ordea klasikoen formak kontserbatzen dira.
    Egunotan ikusiko ditugu.

    Adeitasunez

  • Ikusi dugu zeinen erraz pasatu ahal garen indikatibotik subjunktibora:

    DEUTSEE (= DIETE, DERAUETE)

    DEUTSEE modukoetatik DEITSEEn modukoetara. U barik, I jarri eta kitto!

    Bukaerako TE (dieTE, deraueTE) hori E da euskaldun askorentzat.

    DAU = DU
    DAUE (= dabe) = DUTE

    EGIN aditza

    NORK-NOR-NORI:

    G maiz desagertu ohi da: GI = I.

    Orainaldia

    degiodan / deiodan= degiodan
    degioan / deioan = degioan
    degionan / deionan = degionan
    degion / deion = degion
    degiogun / deiogun = degiogun
    degiozun / deiozun = degiozun
    degiozuen /deiozuen = degiozuen
    degioen / deioen = degioten

    Objektu plurala:

    degiodazan / deiodazan = degizkiodan
    degioazan / deioazan = degizkioan
    degiozanan / deiozanan / degionazan / deionazan = degizkionan
    degiozan / deiozan = degizkion
    degioguzan / deioguzan = degizkigun
    degiozuzan / deiozuzan = degizkizun
    degiozuezan / deiozuezan = degizkizuen
    degioezan / deioezan = degizkioten

    Iraganaldia

    negion / neion = negion
    hegion / heion = hegion
    (z)egion / eion = zegion
    gengion = genegion
    zengion = zenegion
    zengioen = zenegioten
    (z)egioen / eioen = zegioten

    Subjektu plurala:

    negiozan / neiozan = negizkion
    hegiozan / heiozan = hegizkion
    (z)egiozan / eiozan = zegizkion
    gengiozan = genegizkion
    zengiozan = zenegizkion
    zengioezan = zenegizkioten
    (z)egioezan / eioezan = zegizkioten

    Baldintza

    banegio / baneio = banegio
    bahegio / baheio = bahegio
    balegio / baleio = balegio
    bagengio = bagenegio
    bazengio = bazenegio
    bazengioe = bazenegiote
    baleigoe / baleioe = balegiote

    Subjektu plurala:

    banegioz / baneioz = banegizkio
    bahegioz / baheioz = bahegizkio
    balegioz / baleioz = balegizkio
    bagengioz = bagenegizkio
    bazengioz = bazenegizkio
    bazengioez = bazenegizkiote
    balegioez /baleioez = balegizkiote

    Ondorioa

    KE = KI

    neikio / neio = negioke
    hegikio / heio = hegioke
    legikio / leio = legioke
    geinkio / gineio = genegioke
    zeinkio / zineio = zenegioke
    zeinkioe / zineioe = zenegiokete
    legikioe / leioe= legiokete

    Subjektu plurala:
    neikioz / neioz = negizkioke
    heikioz / heioz = hegizkioke
    leikioz / leioz = legizkioke
    geinkioz / gineioz = genegizkioke
    zeinkioz / zineioz = zenegizkioke
    zeinkioez / zineioez = zenegizkiokete
    leikioez / leioez = legizkiote

    EZAN aditzaren adizki luzeak (iezazki-dunak) ez dira behin ere agertzen gure literatura klasikoan.

    diezazkion formaren ordez dietzon da forma literarioa.

    Ikus dezagun egun ikasi behar diren aditz koadroetako bat:

    zeniezazkigukete (zenitzakete + guri)

    Hau erabilezina da! Ezin da ahoskatu!

    Kontzeptu hau adiarazteko forma klasikoa zenietzagukete da. Amiñi bat laburragoa, baina ezin erraz erabiltzekoa.

    EGIN aditza erabilita

    zenigizkigukete

    Litzateke: Berau ere luzeegia.

    eta azkenik gure literatur tradiziokoa eta bizi bizirik dagoen soluzio praktigagarri bakarra:

    ZEINKIGUEZ (zeinkie + guri)

    Adeitsuki

  • EZAN adizki luzeegietatik
    EGIN adizki askoz egokiagoetara:

    Batez ere NOR-NORI-NORK -iezazki- pluralgile zeharo artifiziala dela eta, zeren literatur tradizioan bethi -ietza- izan baita.

    Zenbait adibide argigarri:

    Eskema:
    EZAN luzea (literarioa)
    EGIN

    Subjunktibokoak:

    diezaiodan (diezodan)
    deiodan

    diezazkiodan (dietzodan)
    deiodazan

    diezadazun
    deidazun

    diezazkidazun (dietzadazun)
    deidazuzan

    diezazueten
    deizueen

    diezazkizueten (dietzazueten)
    deizueezan

    niezaion (niezon)
    neion

    niezazkion (nietzon)
    neiozan

    zeniezadan
    zengidan

    zeniezazkidan (zenietzadan)
    zengidazan

    liezazueten
    leizueen

    liezazkizueten (lietzazueten)
    leizueezan

    KE/KI-dunak

    diezaioket (diezoket / diezakeot)
    deikiot

    diezazkioket (dietzoket / dietzakeot)
    deikiodaz

    diezadakezu (diezadakezu / diezakedazu)
    deikidazu

    diezazkidakezu (dietzadakezu / dietzakedazu)
    deikidazuz

    diezazuekete (diezazuekete, diezakezuete)
    deikizuee

    diezazkizuekete (dietzazuekete, dietzakezuete)
    deikizueez

    niezaioke (niezoke, niezakeo)
    neikio

    niezazkioke (nietzoke, nietzakeo)
    neikioz

    zeniezadakeen
    zenkidan

    zeniezazkidakeen (zenietzadakeen)
    zenkidazan

    liezazuete
    leikizuee

    liezazkizuekete (lietzazuekete, lietzakezuete)
    leikizueez

    Laburki:
    IEZA…KE = EIKI…
    diezaizuekegu = deikizuegu
    IEZAZKI…KE = EIKI…Z
    diezazkizuekegu = deikizueguz

    Ez eman arrazoia niri, otoi!
    Literatur euskara idatziari eta bizi bizirik den euskerari baino!

    Adeitsuki, Algortatik.

  • Agian ematen du diezaioke, diezazkioke, niezazkizueke (eta halako) forma luze eta zeharo artifizial inpraktikableen kontra nagoela eta nahiago nituzkeela mendebaldeko deikio, deikioz eta neikizuez moduko forma egiazkoak eta benetan erabiliak.

    Ez, ez da egia ni kontra nagoenik, baizik eta adizki hiper luzeok sekulako kaltea egiten digutela euskaldunoi eta euskarari berari ere.
    Niri zuzen eta artez zuei hitzegitea dagokit, ez besterik.

    Adeitasunez eta bihotzez, Algortatik.

  • ote, ete, kete, izkigukete, dakete, okete, ekete, gukete eta tekete lar eta gehiegi eskoletako euskara horretan, zeinaren deitura ahaztu baitut betiko.
    Horrela pikutara garamatzate euskaldunok.
    Hizkuntza normal bat ezin da izan holakoa, hain malsonantea, hainbat non nazka eta dena ematen baitu.
    Hori ez da ez euskara, ez euskera!
    Hori ez da hemengo eta bertoko gizakion hizkera!

    Noiz konturatuko garateke?

    Adeitsuki

  • Ez dut imaginatzen ahal ume bat “diezazkizuegu” edo “geniezazkizue” esaten!
    Ezin dut.
    Ez dago holakorik mundu honetan. Behin ere ez da egon.
    Baina deikizueguz esaten, ordea, bai. Edo geinkizuez. Imaginatzen ahal dut perfektuki, are gaur egun batere ez balego ere. Egon ere, badagoz euskaldun natural eta normalak.
    Adeitsuki

  • EDUN adItza

    NORK-NOR

    Orainaldia

    dot = dut
    dok = duk
    don / dona = dun
    dau = du
    dogu = dugu
    dozu = duzu
    dozue = duzue
    dabe (daue) = dute

    Objektu plurala:

    dodaz / ditut = ditut
    dozak / dituk = dituk
    dozan / dozana / ditun = ditun
    dauz / ditu = ditu
    doguz / ditugu = ditugu
    dozuz / dituzu = dituzu
    dozuez / dituzue = dituzue
    dabez / ditue = dituzte

    Iraganaldia:

    neban / neuan = nuen
    heuan = huen
    (z)eban /(z)euan = zuen
    genduan = genuen
    genduan = zenuen
    genduen = zenuten
    (z)eben /(z)euen = zuten

    Objektu plurala:

    nebazan / neuazan / nituan = nituen
    heuazan / hituan = hituen
    (z)ebazan / (z)euazan / zituan = zituen
    genduzan = genituen
    zenduzan = zenituen
    zenduezan = zenituzten
    (z)ebezan / (z)euezan / zituen = zituzten

    BALDINTZA
    baneu = banu
    baheu = bahu
    baleu = balu
    bagendu = bagenu
    bazendu = bazenu
    bazendue = bazenute
    balebe / baleue = balute

    Objektua pluralean
    baneuz / banitu = banitu
    baheuz / bahitu = bahitu
    baleuz / balitu = balitu
    bagenduz = bagenitu
    bazenduz = bazenitu
    bazenduze = bazenituzte
    balebez / baleuez / balitue = balituzte

    ONDORIOA
    neuke = nuke
    heuke = huke
    leuke = luke
    genduke / geunke = genuke
    zenduke / zeunke = zenuke
    zendukie / zeunkie = zenukete
    leukie = lukete

    Objektua pluralean
    neukez / nituke = nituzke
    heukez / hituke = hituzke
    leukez / lituke = lituzke
    gendukez / geunkez = genituzke
    zendukez / zeunkez = zenituzke
    zendukiez / zeunkiez = zenituzkete
    leukiez / litukie = lituzke

    Adeitsuki

  • IZAN aditza

    Orainaldia

    naz = naiz
    haz = haiz
    da
    gara
    zara
    zarie = zarete
    dira

    Iraganaldia

    nintzan = nintzen
    hintzan = hintzen
    zan = zen
    ginan / ginean / gintzazan = ginen
    zinan / zinean / zintzazan = zinen
    zinien / zineen / zintzezan = zineten
    ziran / zirean = ziren

    Baldintza

    banintz
    bahintz
    balitz
    bagina / bagintzaz = bagina
    bazina / bazintzaz = bazina
    bazinie / bazintzaze = bazinete
    balira / balitzaz = balira

    Ondorioa

    nintzateke
    hintzateke
    litzateke
    ginateke / gintzatekez = ginateke
    zinateke / zintzatekez = zinateke
    zinatekie / zintzatekeze = zinatekete
    lirateke / litzatekez = lirateke

    Oharra: nintzake, hintzake, litzake, lirakez eta litzakez forma laburrak ere maiz entzuten dira.

    Adeitasunez

  • IZAN aditza

    NOR-NORI

    DA adizkia JA/ZAi bilakatzen da.

    ORAINALDIA
    (da + nori)

    jat = zait
    jak = zaik
    jan / jana = zain
    jako = zaio
    jatzu = zaizu
    jatzue = zaizue
    jake / jakie = zaie

    Pluralean (dira + nori)

    jataz = zaizkit
    jazak = zaizkik
    jazan / jazana = zaizkin
    jakoz = zaizkio
    jakuz = zaizkigu
    jatzuz = zaizkizu
    jatzuez = zaizkizue
    jakez / jakiez = zaizkie

    IRAGANALDIA
    (zen + nori)

    jatan = zitzaidan
    jaan = zitzaian
    janan = zitzainan
    jakon = zitzaion
    jatzun = zitzaizun
    jatzuen = zitzaizun
    jaken / jakien = zitzaien

    Pluralean (dira + nori)

    jatazan = zitzaizkidan
    jaazan = zitzaizkian
    jazanan / janazan = zitzaizkinan
    jakozan = zitzaizkion
    jakuzan = zitzaizkigun
    jatzuzan = zitzaizkizun
    jatzuezan = zitzaizkizuen
    jakezan / jakiezan = zitzaizkien

    BALDINTZA
    balitz + nori

    balitxat = balitzait
    balitxaa / balitxak = balitzaik
    balitxan / balitxana = balitzain
    balitxako = balitzaio
    balitxaku = balitzaigu
    balitxatzu = balitzaizu
    balitxatzue = balitzaizue
    balitxake / balitxakie = balitzaie

    Pluralean (balira + nori)

    balitxataz = balitzaizkit
    balitxaaz = balitzaizkik
    balitxanaz = balitzaizkin
    balitxakoz = balitzaizkio
    balitxakuz = balitzaizkigu
    balitxatzuz = balitzaizkizu
    balitxatzuez = balitzaizkizue
    balitxakez / balitxakiez = balitzaizkie

    ONDORIOA
    litzateke + nori
    KE/KI

    litxakit = litzaidake
    litxakik = litzaiake
    litxakin / litxakina = litzainake
    litxakio = litzaioke
    litxakigu = litzaiguke
    litxakizu = litzaizuke
    litxakizue = litzaizueke
    litxakie = litzaieke

    Pluralean (lirateke + nori)

    litxakidaz = litzaizkidake
    litxakizak = litzaizkiake
    litxakizan / litxakizana / litxakinaz = litzaizkinake
    litxakioz = litzaizkioke
    litxakiguz = litzaizkiguke
    litxakizuz = litzaizkizuke
    litxakizuez = litzaizkizueke
    litxakiez = litzaizkieke

    Hurrengo iruzkinean ohar bat egingo dugu bi sistema hauen arteko interferentzietaz.

    Adeitsuki

  • Interferentziak

    Aurreko bi ereduak erabiltzen dituztenengan era honetako interferentziak sortzen dira modu naturalean.

    Asterizkoz markatuko ditut batzuk:

    jatzu = zaizu *zaitzu
    jataz = zaizkit *zaitaz
    jakoz = zaizkio *zaioz
    jatan = zitzaidan *zaitan
    jakon = zitzaion *zaikon
    jakozan = zitzaizkion *zaiozan
    balitxat = balitzait *balitzat
    balitxakoz = balitzaizkio *balitzaioz
    litxakit = litzaidake *litzakit
    litxakiez = litzaizkieke *litzakiez

    eta abar.

    Adeitsuki