nindathorren
nindathorren –
Argazquian ez-orainaldico adizqui hauec ikusten ahal dira: nindathor, hindathor, guindathoz, cindathoz eta honen erathorria den cindathozte.
Orainaldian nathor, hathor, gathoz, çathoz eta çathozte lirateque.
Hirurgarren personac ez ditugu nahita aiphatu.
Ithurryren grammatican aditzac singularreco hirurgarren personaz icendatzen dira. ETHORRI aditza erran beharrean, DATHOR aditza erraiten du Ithurryc. Eta guri bicain iruditu, ceren honetaric atheratzen baitira gainerateco adizqui trinco guztiac.
DATHOR singularretic DATHOZ plurala dathor.
DATHOR honetaric NI eta HI formac:
na + dathor = nathor
ha + dathor = hathor
DATHOZ formatic, ordea, GU eta ÇU formac:
ga + dathoz = gathoz
ça + dathoz = çathoz
Eta azquen honetaric ÇUEC forma:
çathoz + te = çathozte
Iruzquinetan nire theoria hau ossoquiago tractatuco dut.
Orainaldian banathor, bahathor, badathor, bagathoz, baçathoz, baçathozte eta badathoz erraiten ahal dugun beçala,
ez-orainaldian banindathor, bahindathor, balethor, baguindathoz, bacindathoz, bacindathozte eta balethoz erraiten ahal dugu:
banathor = si vengo
banindathor = si viniese (baina ez nathor)
Modu honi optativo irreala deitzen deraucogu. Batueran forma irregularrac edo laburrac onhartu dira:
nindathor = nendathor = nenthor
hindathor = hendathor = henthor
…
guindathoz = guendathoz = guenthoz
cindathoz = cendathoz = centhoz
cindathozte = cendathozte = centhozte
Ceinetan nin, hin, guin, cin aurrizquien ordez nen, hen, guen, cen atzizquiac erabilcen baitira eta DA aurrizqui artizquia supprimitzen baita.
Naffarreran ere erabilgarriagoac dirade forma irregularrac, baina regularrec valio deraucute euscal aditzaren clave hau ulercecotz: ethorri aditzaren adizqui guztiec “dathor” dute oinharri.
Adeitsuqui
Ez-orainaldia den honetaric iraganaldico formac atheratzen ahal ditugu -EN atzizquiaren bidez:
nindathorren = nendathorren = nenthorren
hindathorren = hendathorren = henthorrren
…
guindathocen = guendathocen = guenthocen
cindathocen = cendathocen = centhocen
cindathozten = cendathozten = centhozten
…
Oharra:
DATHOR eta DATHOZ adizquien iraganaldia CETHORREN eta CETHOCEN dira; optativoan, ordea, LETHOR eta LETHOZ ikussi ditugu.
Erran deçagun, halaber, BETHOR eta BETHOZ direla imperativoan.
DA CE LE BE aurrizquien bidez, aleguia.
Bai orainaldiari, bai optativo irrealari eta bai iraganaldiari QUE particula eransten ahal çaie:
nathor – nathorque
nindathor – nindathorque
Laburqui: nenthor – nenthorque
nindathorren – nindathorqueen
Laburqui: nenthorren – nenthorqueen
eta abar.
Joan 5:46
Joannes Leiçarragac:
6 Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhetz nindiroqueçue ni: ecen niçaz harc scribatu vkan du.
Marcel Etchehandyc:
46 Alabainan, sinets bazinezate Mois, ni ere sinets nindezakezue, nitaz idatzi baitzuen harek.
ninDIROqueçue = ninDEÇAqueçue
Optativo regular biotan DIRO eta DEÇA aditzac argui argui.
nindeçaqueçue adizquiaren forma irregularra hauxe da: ninçaqueçue, cein batueraz nintzakezue idazten baita.
bacindute optativoa aguercen çaicu aurrecoan, cein baita batueraz bacenute erraiten dena.
Leiçarragac bacendute ere erabilcen du bacindute-requin batera.
nu
hu
lu
gindu = gendu = genu GUC HURA
cindu = cendu = cenu ÇUC HURA
cindute = cendute = cenute ÇUEC HURA
lute
Erka hauequin:
HARC GU: guintu
HARC ÇU: cintu
HARC ÇUEC: cintuzte
eta hauequin
GUC HAIEC: guentu = guintu
Batueraz: guenitu
ÇUC HAIEC = centu = cintu
Batueraz: cenitu
ÇUEC HAIEC = centuzte = cintuzte
Batueraz: cenituzte
Oharcen çarete, ezta?
Leiçarragaren styloan guintu, cintu eta cintuzte içan daitezque, batetic HARC GU, HARC ÇU eta HARC ÇUEC, eta berce aldetic GUC HAIEC, ÇUC HAIEC eta ÇUEC HAIEC.
Adeitassunez
Pierre Lafitteren grammatican adizquien ordena:
du
nau
hau
ditu
gaitu
çaitu
çaituzte
Bat nathor.
Eta Ithurryrenean berdin:
dago
nago
hago
daude
gaude
çaude
çaudete