nindathorren

nindathorren –

Argazquian ez-orainaldico adizqui hauec ikusten ahal dira: nindathor, hindathor, guindathoz, cindathoz eta honen erathorria den cindathozte.

Orainaldian nathor, hathor, gathoz, çathoz eta çathozte lirateque.

Hirurgarren personac ez ditugu nahita aiphatu.

nindathorren

Ithurryren grammatican aditzac singularreco hirurgarren personaz icendatzen dira. ETHORRI aditza erran beharrean, DATHOR aditza erraiten du Ithurryc. Eta guri bicain iruditu, ceren honetaric atheratzen baitira gainerateco adizqui trinco guztiac.

DATHOR singularretic DATHOZ plurala dathor.
DATHOR honetaric NI eta HI formac:

na + dathor = nathor
ha + dathor = hathor

DATHOZ formatic, ordea, GU eta ÇU formac:

ga + dathoz = gathoz
ça + dathoz = çathoz

Eta azquen honetaric ÇUEC forma:

çathoz + te = çathozte

Iruzquinetan nire theoria hau ossoquiago tractatuco dut.

nindathorren

NAFFARRERA

6 pentsamendu “nindathorren”-ri buruz

  • Orainaldian banathor, bahathor, badathor, bagathoz, baçathoz, baçathozte eta badathoz erraiten ahal dugun beçala,
    ez-orainaldian banindathor, bahindathor, balethor, baguindathoz, bacindathoz, bacindathozte eta balethoz erraiten ahal dugu:

    banathor = si vengo
    banindathor = si viniese (baina ez nathor)

    Modu honi optativo irreala deitzen deraucogu. Batueran forma irregularrac edo laburrac onhartu dira:

    nindathor = nendathor = nenthor
    hindathor = hendathor = henthor

    guindathoz = guendathoz = guenthoz
    cindathoz = cendathoz = centhoz
    cindathozte = cendathozte = centhozte

    Ceinetan nin, hin, guin, cin aurrizquien ordez nen, hen, guen, cen atzizquiac erabilcen baitira eta DA aurrizqui artizquia supprimitzen baita.

    Naffarreran ere erabilgarriagoac dirade forma irregularrac, baina regularrec valio deraucute euscal aditzaren clave hau ulercecotz: ethorri aditzaren adizqui guztiec “dathor” dute oinharri.

    Adeitsuqui

  • Ez-orainaldia den honetaric iraganaldico formac atheratzen ahal ditugu -EN atzizquiaren bidez:

    nindathorren = nendathorren = nenthorren
    hindathorren = hendathorren = henthorrren

    guindathocen = guendathocen = guenthocen
    cindathocen = cendathocen = centhocen
    cindathozten = cendathozten = centhozten

    Oharra:
    DATHOR eta DATHOZ adizquien iraganaldia CETHORREN eta CETHOCEN dira; optativoan, ordea, LETHOR eta LETHOZ ikussi ditugu.
    Erran deçagun, halaber, BETHOR eta BETHOZ direla imperativoan.

    DA CE LE BE aurrizquien bidez, aleguia.

  • Bai orainaldiari, bai optativo irrealari eta bai iraganaldiari QUE particula eransten ahal çaie:

    nathor – nathorque
    nindathor – nindathorque
    Laburqui: nenthor – nenthorque
    nindathorren – nindathorqueen
    Laburqui: nenthorren – nenthorqueen

    eta abar.

  • Joan 5:46
    Joannes Leiçarragac:
    6 Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhetz nindiroqueçue ni: ecen niçaz harc scribatu vkan du.

    Marcel Etchehandyc:
    46 Alabainan, sinets bazinezate Mois, ni ere sinets nindezakezue, nitaz idatzi baitzuen harek.

    ninDIROqueçue = ninDEÇAqueçue

    Optativo regular biotan DIRO eta DEÇA aditzac argui argui.

    nindeçaqueçue adizquiaren forma irregularra hauxe da: ninçaqueçue, cein batueraz nintzakezue idazten baita.

  • bacindute optativoa aguercen çaicu aurrecoan, cein baita batueraz bacenute erraiten dena.
    Leiçarragac bacendute ere erabilcen du bacindute-requin batera.

    nu
    hu
    lu
    gindu = gendu = genu GUC HURA
    cindu = cendu = cenu ÇUC HURA
    cindute = cendute = cenute ÇUEC HURA
    lute

    Erka hauequin:

    HARC GU: guintu
    HARC ÇU: cintu
    HARC ÇUEC: cintuzte

    eta hauequin

    GUC HAIEC: guentu = guintu
    Batueraz: guenitu
    ÇUC HAIEC = centu = cintu
    Batueraz: cenitu
    ÇUEC HAIEC = centuzte = cintuzte
    Batueraz: cenituzte

    Oharcen çarete, ezta?

    Leiçarragaren styloan guintu, cintu eta cintuzte içan daitezque, batetic HARC GU, HARC ÇU eta HARC ÇUEC, eta berce aldetic GUC HAIEC, ÇUC HAIEC eta ÇUEC HAIEC.

    Adeitassunez

  • Josu Lavin Atzo

    Pierre Lafitteren grammatican adizquien ordena:

    du
    nau
    hau
    ditu
    gaitu
    çaitu
    çaituzte

    Bat nathor.

    Eta Ithurryrenean berdin:

    dago
    nago
    hago
    daude
    gaude
    çaude
    çaudete

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude