Mintzanet: euskara doan eta Internet bidez modu errazean
Mintzanet
Zer da Mintzanet?
Euskara praktikatu nahi duzu baina ez daukazu norekin? Euskara ikasi zenuen, baina erdi ahaztuta daukazu? Euskaraz egiten duten mintzakideak topatu nahi dituzu?
Euskaraz egin nahi duzuen guztiok hemen duzue Mintzanet, munduko edozer txokotan egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen proposamen berritzailea. Internet bidez, noiznahi, euskaraz mintzatzen diren lagunak topatuko dituzu. Oso erraza da! Zeuk aukeratuko duzu ordua edo zer gairi buruz hitz egin.
Eta zu, animatuko euskara hobetzen ari direnekin hitz egitera? Eman izena eta sekulako aukera eskainiko diezu beren ingurunea dela-eta euskaraz aritzeko modurik ez dutenei. Hala, gure hizkuntza lantzeko, hobeto ezagutzeko eta gozatzeko aukera edukiko dute.
Bidelaria: euskara hobetzen ari da, bere maila hobetu nahi du eta horretarako beste pertsona baten laguntza behar du. Parte hartu ahal izateko maila minimo bat behar du. Elkarrizketa bat mantentzeko gai izan beharko du. Hori frogatzeko azterketa txiki bat egin beharko da (B1 maila).
http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/b1
Bidelaguna: euskara ongi dakien norbaitek (ez da titulurik eskatzen) laguntza eskaintzen dio praktikatu nahi dionari. Laguntzailea da.
Elkarrizketak binaka egiten dira.
Aupa zuek! Nik mintzanet ikasle askori gomendatzen diet. Liburu birtualean ere zuei buruzko azalpena, aipamena eta lotura jarri dut. Tresna erabilgarria da. Ikasle batzuek jada mintzalagunak lortu dituzte bertan.
Ondo segi!