Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak

Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak

Asteburu honetarako soberan pilatzen diren ogiekin egiteko errezeta bat,  aproposa, betiko sukaldearen adibide eta gozoki eta postre bikaina. On egin!

Etxeko torrada edo torrijak

TORRIJAK

Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak

Osagaiak:

  • Etxean soberan dagoen ogi zaharra, 2-3 hatzen lodierako zatitan moztua
  • Litro bat esne
  • 0,1 kg azukre
  • Bainila adar bat edo kanela hautsa koilarakada txiki bat
  • Limoi bat
  • Laranja bat
  • 2 arrautza
  • Oliba olioa 3 koilarakada

 

Errezeta:

  • Ogi gogor zatiak ontzi batean jarri.
  • Lapiko batean esnea, azukrea, bainila adarra eta limoi zein naranjaren azalak egosten jarri. Guztia irakiten hasten den bitarte.
  • Ogiari gainetik lapikoko guztia gehitu eta bertan utzi 2-3 orduz. (Esnearekin ez baditugu guztiz estaletzen, ordubete igaro eta gero buelta eman ogi zatiei. Beharrezkoa da ogiak esne guztia ondo xurgatzea.)
  • Plater batean arrautzak irabiatu.
  • Zartagi altu bat berotzen jarri oliba olioarekin, ondo berotu behar da olioa.
  • Ogi zatiak banaka arrautza irabiatutan igarotzen joan eta ondoren zartagian frijitu.
  • Zartagian hurraren kolorea hartzen duen bitarte mantendu alde bakoitzetik.
  • Frijitu eta gero soberan duen olioa kendu sukalde paper baten gainean  eta azukrez estali gainetik.

 

Kasu!

Errezeta hau ogi zahar zein berriarekin egin daiteke, amaitzean izozki edo saltsez lagunduta jaten da normalean.

On egin!

Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Asteburu honetan: antxoa frijituak

Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak
errezeta, postrea, torrijak
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude