Mintzanet-ek bidelagunak behar ditu

Bidelagunak behar ditugu

Mintzanetek, bere zerbitzua eskaini ahal izan dezan, bidelagunak eta bidelariak behar ditu.

Bidelagunak euskaldun jantziak dira, baina ez dute titulurik behar. Helburua ez baita eskola ematea, ordu erdian edo ordubetean euskara lasai praktikatzeko aukera izatea baizik. Lagundu nahi dutenek zehazten dute maiztasuna: astean behin, bitan edo hirutan, hamabostean behin…

Rocío Korta eta Mila Altuna azpeitiarrak

bidelaguna

Bidelagunek beren denboraren zati bat hartu eta doan eskaintzen dute, bidelariek euskara doan praktikatzeko aukera izan dezaten.

Bidelari askok eman dute izena. Eta beste asko ere hurbilduko dira gurera. A2 eta B1 maila behar dute izan, elkarrizketa bideratu ahal izateko.

Baina laguntzaileak behar ditugu. Zenbat eta laguntzaile gehiago, orduan eta hobea izango da zerbitzua, orduan eta aukera gehiago izango dute praktikatu nahi dutenek.

Ez ditugu maisu/maistrak behar, euskaraz hizketan egin nahi dutenak, praktikatzeko prest daudenei tarte bat eskaintzeko.

Zatoz eta lagundu besteei euskara praktikatzen!

 

Mintzanet

www.mintzanet.net

 

Rocío Korta eta Mila Altuna azpeitiarrak dira. Lehenak 73 urte ditu, 85 bigarrenak. Mintzaneten bidez bi astean behin Sofía Cisneros eta Gorka Fernández bidelariekin, hurrenez hurren, hitz egiten dute.

 Begira zer esaten duten beste bidelagun batzuek

Mintzanet-ek bidelagunak behar ditu