Igeldoko funikularrera joan nahi zuen turista (Hiri Kondairak)

Igeldoko funikularrera joan nahi zuen turista (Hiri Kondairak)

katxonderstan+%282%29

Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
.

Oraingoan, Donostian gertatu omen den istorio bat dakarkizuet.
.

Igeldoko hotelean ba omen zegoen Ingalaterrako emakume edadetu bat. Entzuna zuen Donostiara jaisteko tren bat bazegoela eta oso polita zela. Funikularraz ari zen, jakina.
.

 
Harrerara joan eta hoteleko langileari galdetu zion nora joan behar zuen tren hori hartzera. Antza denez, ez zituen argibideak behar bezala ulertu eta funikularrera joan beharrean Igeldoko jolas parkeko Mendiko Trenera joan zen (“Montaña Suizara”).
.
Berehala hotelera itzuli zen, ileak nahastuta eta erabat aztoratuta, trena Donostiara ez zela jaisten esaten. 
 

.
Pasadizoa bi hedabidetan behintzat argitaratu da: Garan eta El Paisen.
 .
Garan, 2012ko abuztuaren 8an argitaratu zuten pasadizoa, Igeldoko jolas parkearen eta funikularraren 100. urteurrenarekin bat. Pasadizoa Antxon Zendoia Mendiko Treneko langilearen ahotik dago kontatua. Istorioaren protagonista ez da emakume edadetua, gizonezko bat baizik.
.
Artikulu osoa bistaratzeko, sakatu hemen.
.

Igeldoko funikularrera joan nahi zuen turista (Legenda Urbanoak)

El Paisen, berriz, egun batzuk geroago argitaratu zuten; 2012ko abuztuaren 25ean, hain zuzen. Pilar Pascual zuzendaria da istorioaren kontatzailea.

Igeldoko funikularrera joan nahi zuen turista (Legenda Urbanoak)
Protagonista Ingalaterrako emakume edadetua da, bertsio gehientsuenetan bezala.
Artikulu osoa bistaratzeko, sakatu hemen.

.

Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.

.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

Igeldoko funikularrera Igeldoko funikularrera
Igeldoko funikularra, Katxonderstan, legenda urbanoak

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude