Markel Susaetaren agur mezua (ere) euskara batura itzuli dugu

Markel Susaetaren agur mezua (ere) euskara batura itzuli dugu –

Markel Susaetaren agur mezua (ere) euskara batura itzuli dugu

Datorren denboraldian Markel Susaetak ez du Athleticen jarraituko, taldeak herenegun jakinarazi zuenez; eta hautsak harrotu ziren sare sozialetan. Eibartarrak lehen taldean futbolean jokatzen jarraitzeko duen gaitasuna gora-behera, zale zurigorri askori itsusia begitandu zaio taldeak jokalaria agurtzeko izan duen modua, ez alferrik Athleticen 500 partidatik gora jokatu dituen bost futbolarietako bat da Susaeta.

Atzo, jokalariak berak eman zituen azalpenak prentsaurrean, elebitan; eta Athleticek zabaldu zituen bere hitzak sare sozialetan, batuera zuzenean hizkuntza batean baina ez bestean -azpian dituzue testuak, konparatu nahi izanez gero-. Markel Susaetak eibartarrez hitz egin izana “naturala” begitantzen zaigun arren, Athleticen aldetik orain “dugu” eta gero “dogu”, hemen “gehio” eta hor “geixao” idaztea ez da fundamentuzkoa. Hortaz, agurra euskara batura itzuli behar izan dugu, bere garaian Iñigo Martinezekin egin genuen legez.

«Egun on denoi eta eskerrik asko etortzeagatik, barkatuko didazue baina lerro batzuk irakurriko ditut eta ez dut galderarik erantzungo. Nire oraingo sentipenak islatu nahi ditut medioetan, eta hau da biderik errazena. Denbora izango dugu hurrengo asteotan elkarrizketak egiteko.

Markel Susaetaren agur mezua (ere) euskara batura itzuli duguHemen egotearen arrazoia, hurrengo denboraldian Athletic-en ez dudala jarraituko esatea da. Oso momentu zaila da niretzat. Beti pentsatu izan dut momentu hau erretiratzerakoan bakarrik pasako nuela. Nire ametsa zen One Club Man izatea, baina egoerak ez du lagako horrela izaterik. 9 urterekin sartu nintzen Lezaman, Markel Susaetaren agur mezua (ere) euskara batura itzuli dugueta oraindik gogoratzen dut alebinetan jokatu nuen lehenengo partida. Taldean 22 urte egon eta gero, inoiz pentsatu baino gehiago disfrutatu dut eta kristoren momentuak pasatu ditut. Pribilejioa zen San Mamesen Athletic-en kamisetarekin behin bakarrik irtetea, eta azkenean urte sinestezinak pasatzeko zortea eduki dut.

12 denboraldi lehenengo taldean eta 7 urtetan Europan jokatu dugu, urte batean Chanpions-a, Bukaresteko finala, Kopako finalak eta ametsa egi bihurtua: Athletic-ekin titulu bat irabaztea. Ezta nire ametsik onenetan ere ez nuen espero holako zer edo zer lortzerik, ezta gure taldean 500 partida baino gehiago jokatzerik ere.

Esan dudan moduan, nire ibilbidea ahaztu ezinezko momentuz beteta dago, eta momentu hauek ez ziren posible izango jende askoren laguntza barik [guztiei eskerrak].

Bukatzeko, 22 urtetan Athletic-en kamiseta jantzi eta defendatu izanagatik oso harro sentitzen naizela esan nahi dut. Denbora honetan dena eman dut zelaian eta hemendik aurrera bazkide moduan emango dut dena.

Ohore handia izan da. Beti nire bihotzean. Aupa Athletic!!!!».

Markel Susaetaren agur mezua (ere) euskara batura itzuli dugu Markel Susaetaren agur mezua (ere) euskara batura itzuli dugu

4 pentsamendu “Markel Susaetaren agur mezua (ere) euskara batura itzuli dugu”-ri buruz

  • Oraindik ez dut entenditzen zergatik egin behar diozuen hainbesteko publizitatea fuoleko jendilajeari eta zer demontre aportatzen diguten sozialki, kulturalki nahiz nazionalki horiek milionario goiztiar potrozorriok.

  • Ados nago, idatziz batua lehenetsi behar dela.
    Zoritxarrez adibide pila bat ditugu.
    1) Oraintxe bertan irakurri dut Garan “lasterbidean” lasterketaren iragarkia “leixterka denak itxaa!”
    etab. etab. etab.

  • Eta zer esukalduni, euskaraz leitzen dakien euskadun bati, axola zaion horren agurra eta A2 edo B1 mailako euskara darabilen? Ez dio sekula ere euskal kutarurari ekarpenik egin, ez du etxean bi liburu baino, edo bakar bat ere, euskadun abertzale gehienek bezala, euskaraz izanen, Orduan, zer axola!

  • Barka! Ekartzekotan euskarara ekari duzue! Aski da “batua” izenondo horrekin. Euskaraz idazten da, edo ez da euskara, eta aski da. Alfabetatuak eta analfabetu, garestiak! Ongi garestiak! Nork pàgatu beharko du analfabeto garesti horiena, zergak pagatzen ez dituzten analffabeto horiek?