Leiçarraga berria
Leiçarraga berria
>>> LEIÇARRAGA OSSOA prestatu ondoren, non bi tomoen facsimileac ahalic eta cehatzenic transcribatzen saiatu bait gara, orain LEIÇARRAGA BERRIAri ekinen deraucogu, ceinetan çucenquetac eguinen bait ditugu…
eta orthographia systemá egoquitu eta uniformatu. Eguin gogo ditugun aldaqueta hauen berri emanen derauçuegu urrhatsez urrhats post honen commentarioetan.
Hastecotz, u/v eta i/y/j erabilerac artheztuco ditugu. Adibidez:
IESVS => JESUS
saluamendua => salvamendua
vrthe => urthe
çayo => çaio
ioan => joan
etc.
Adeitassunez agurcen çaituztet.
bat aurreco hitzari lothuric idazten du Joannesec (handibat). Geuc separatu eguinen dugu.
Halaber separatuco ditugu honelacoac:
ezpaitraucu => ez bait deraucu
etzen => ez cen
Bakar batzuetan çe eta çi ikusten dirade ce eta ci ordez. Çucendu eguinen ditugu.
haur eta haour berheizten ditu Leiçac. Geuc hau eta haur (= ume) jarrico.
Aldez aurretic erran deçadan ecen edocein iradoquiçun ongui ethorria içanen dela:
josulavin@gmail.com
Erabaqui dut ecen “Leiçarraga Berria” honetan francesez idatzirico dedicatoriá kenduren dudala.
Lehembicico tomoco Catechismea, Regueri eta Confessionea kenduco ditut, bigarren tomocoac erabilico bait ditut. Bigarren honetacoac Leiçarragac çucendu cituen, berce gauça batzuren artean, bi hitz emendatuaz. Eta vra baten ordez hura jarriric.
Ez dut uste, Christ formaren ordez Christo iphinico dugunic, aguian urrutiegui joanen guinatelacotz, baina eguin dietzadaten iradoquiçunér jarraiquiren natzaié.
Hicaco moldeetan h restituituco dugu:
ezaugu => ez haugu
-bei(t)- ordez bait iphinico dugu:
ezalbeiledi => ez albait ledi
cembeit => cembait
etc.
Halaber, honelaco mulçoac separatuco:
ezpaiquendrauen => ez bait guenerauen
N, L eta R ostean TZ, TS eta TCH dathocenean Leiçarragac ez du systematicoqui T hori kencen.
Geuc systematicoqui regularizatuco ditugu:
ençun, hilcen, alchatu, kencen
P aspiratua batzuetan ph modura adiarazten du eta bercetzuetan pp. Geuc ph modura adiaracico.
K aspiratua ere regularizatuco:
khen => k
Hau da, k bethi da k aspiratua.
T aspiratua bethi TH dugu.
Y grecoa soilic hitz grecoetan atchiquico.
Posteco documentua (Leiçarraga Berria) momentu oro doa berriztatzen.
Milla esquer.
Restituitu ditugun berce hitz batzu:
abre => abere
abrats => aberats
batre => batere
cembatrebeit => cembaterebait
Orain arte aiphaturico ia ia aldaqueta guciac applicatu derauzquiot Leiçarraga Berria deithu dugun versione honi.
Berce cambio bat eguin gogo dut “hau” icenordainaren declinabide casu differenteetan:
hunec => honec
hunen => honen
hauc => hauec
hautaco => hauetaco
e.a.
Adisquide batzuei ençun ondoren,
Christ, Christec, Christean, Christendu…
formen ordez
Christo, Christoc, Christoan, Christorendu…
eçarri ditut.
Osso ongui dena. Ados.
Anhitz esquer Jean, Aitor eta Gilen igorritaco commentario eta materialaren gatic.
Leiçarraga Berria amai deçadan escuz eta banan banan eguin beharreco uquituac falta çaizquit. Behin amaituric, naffarrera unificatuan guenuque obra erraldoi eta bikain hau.
Orain bururatu çait:
Convenico liçateque Leiçarraga “euskara batuan” ere emaitea?
abundantia eta justitia typoco hitz latino hutsen ordez, abundancia eta justicia moduco forma internationalac erabili ditugu Leiçarraga Berrian.
natione typocoac, ordea, atchiqui ditugu, hauec bait dirade forma internationalac.
Modu honetara, jadanic erran gueneçaque ecen Leiçarraga Berria guztiz naffarrera unificatuan eçarria dela, ceinaren arauera berce idazle naffar classicoen obrac eçarrico bait ditugu.
On deguiçuela!
Ederqui. Guciarequin ados.
Hurrengo obrá cein Leiçarraga Berriaren arauera prestaturen bait dugu Pedro Axular Euscal Lettren Princearen GUERO liburua içanen da.
Axularrec erabilcen dituen forma batzuc restablituco dirade Leiçarragac fincaturicoaren arauera:
debocino => devotione
deratzut => derauçut
presuna => persona
condenatu => condemnatu
…
Horretara, Axular ere naffarrera standard unificatuan ukanen dugu.
Obra bi hauec guztiz çucendu ostean, euskara batuan emanen ditugu.
Uste dugu, eta cençu horretan lan eguinen dugu, ecen naffarrera eta euskara batua bat eta bera içan behar direla. Differencia bakarra orthographia içanen da.
Argui dago ecen helburu hau lorcecotz euskara batuari dagoquiola muguitzea eta orainsu arte eracutsi duen çurruntassuna alde batera utziric eguiazco erabilerari casu eguitea Ibon Sarasolac indicatu duen bidean gaindi, erran nahi bait da, idazle eta itzulçaile hoberenen bidetic grammaticá eta are lexicoa ere ber eçarriric.