Prest gaude harreman irekiak izateko?

Prest gaude harreman irekiak izateko

Prest gaude harreman irekiak izateko?Harreman irekien gaia nahiko ezezaguna zaigu oraindik. Zer dira? Nola erabaki harreman irekiak izatea? Nola kudeatu? Prest gaude harreman mota hori izateko? Gaiaz hitz egitera ere gutxitan ausartzen gara.

Kaixomaitiak berak egindako inkestaren arabera ere, argi gelditu zen oraindik ere bizitza binaka antolatzeko joera dugula. Horrek ez du esan nahi, harreman irekien gaia kontenplatzen ez dugunik. Hona datu batzuk:

  • Bikote Harremana da harremanak izateko modu nagusia eta desiratua, %7ak soilik ez luke nahi bikotekiderik izan, baina indarra hartzen du harreman irekiaren kontzeptuak, %25ak ggb nahiko luke harreman mota gisa.
  • Desleialtasunari dagokionez, honen aurrean, harremana bertan behera utziko lukete %37ak, baina %65ak bere bikotekidea ez den beste batzuengan badu desio sexualik maiztasunez.
  • Galdetutakoen %42 izan zaio desleiala bere egungo edo aurreko bikotekideari, %14 egungo harremanean eta 10 urtetik gorako harremanetan %25.
  • %51ak izango luke harremanik bikotekidea ez den beste batekin bikotean adostu ezkero eta %40a izango litzateke desleiala bikotekideak jakingo ez lukeen bermearekin; emakumezkoen %30 eta gizonezkoen %48.

.

Alternatibak

Zer egin harreman monogamoek betetzen ez bagaituzte edo alternatibak nahi baditugu? Harreman irekiak izan ditzakegu. Baina, zer dira? Harreman irekietan, bikotetik kanpo harreman sexualak izatea adosten dute bi aldeek. Hala, ez dago desleialtasunik.

Harreman horiek praktikan jartzeko hainbat aukera ditugu:

Polimaitasuna

Maitasun harremanak, harreman intimoak edo harreman sexualak pertsona batekin baino gehiagorekin izatea da polimaitasuna. Kasu honetan, alde guztiek ezagutzen dute tratua.

Hierarkikoa edo ez-hierarkikoa izan daiteke:

  • Hierarkikoa: harreman nagusi bat dago. Gainontzeko harremanak maila baxuagokoak edo bigarren mailakoak dira.
  • Ez-hierarkikoa: maitasun harreman guztiak maila berean daude, ez dago inolako sailkapenik. Sexua baino harago doaz harremanak, lotura emozionalez ari gara.

Harreman mota horiek praktikatu ahal izateko, argi izan beharko dugu zer den guretzat maitasuna, eta ea bat datorren gure baloreekin.

 

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

Argazkia Cookie.Wookie.Jar -ena hemendik hartua
Prest gaude harreman irekiak izateko Prest gaude harreman irekiak izateko
#KM_Sexuinkesta, erlazio anarkia, erreportaia, harreman irekiak, harremanak, kaixomaitia, kaixomaitia.eus, Nagore Vega, polimaitasuna, sexua, sexuinkesta, swinger

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude