Jaurlaritzak onartu du “esparru eleaniztuna” porrota dela… Espainian

Jaurlaritzak onartu du “esparru eleaniztuna” porrota dela… Espainian –

Jaurlaritzak onartu du “esparru eleaniztuna” porrota dela... EspainianEl Saltoko artikulu batean agertzen denez, Eusko Jaurlaritzak onartu du, zeharka, hezkuntzako “esparru eleaniztuna” porrota dela… Espainian.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako “esparru eleanitzak” ez du zerikusirik “Ebrotik behera” gertatzen denarekin

Hezkuntzako sailburu Bildarratzi eta sailburuorde Begoña Pedrosari galdetu diete ea ingelesarekin anbiziotsuak izateak ez ote duen ekarriko segregazioa handitzea baliabide ekonomiko urriko ikasleenganako, Madrilgo Erkidegoan gertatu den bezala (eta Andaluzian, Gaztelan… erantsi daiteke).

Begoña Pedrosak erantzun du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako “esparru eleanitzak” ez duela zerikusirik “Ebrotik behera” gertatzen denarekin; izan ere, ingelesa goiz sartzen bada, epe luzera ez da segregaziorik gertatuko.

Norbaitek sinets dezake hori? Ingelesa 3 urterekin irakasten hasteak problema guztiak konponduko ditu? Gainera, Espainian ez bezala, hemen hizkuntza gutxitu bat transmititu behar dugu, eta horrek izan beharko luke helburu nagusia. Hala ere, beste toki batzuetan porrota izandako “esparru eleanitza” hemen ongi aterako omen da.

Gela bakoitzeko, proiektu linguistiko bat

Bildarratzek azaldutakoaren arabera, ikastetxe bakoitzak bere proiektu linguistikoa zehaztuko du, eta proiektu hori ikasturtez ikasturte alda daiteke, eta baita gelaz gela ere!, ikasleek etxetik dakarten hizkuntzaren arabera. Hau serioa da? Noiz dago justifikatua D ereduan baino euskara gutxiago ematea? Nola baldintzatuko du ikasleak etxetik dakarren hizkuntzak?

Eta familia batek D eredua nahi badu bere haurrentzat, aukerarik izanen du horretarako? Edo ikastetxearen erabakien menpe egonen da zenbat ordu jaso euskaraz, espainieraz eta ingelesez?

Eta 3 urterekin ingelesa nahitaez onartu behar dute gurasoek? “Esparru eleaniztuna” defendatzen zutenek ez al zuten esaten lehenik euskara eta gaztelania ongi ikasi behar zirela, eta soilik ongi ikasitakoan egin behar zela jauzi 3. hizkuntzara?

“Esparru eleanitza” aplikatzeko baliabideak: Coach-en bost duroko hitzak

Galdetu dietenean nola lortuko duten ikasleek 3 hizkuntzetarako finkatutako mailak honako hitz hauek aipatu omen dituzte lausoki: “baliabideak”, “irakasleen elkarlana”, “ikastetxeen ahalduntzea”, “autonomia pedagogikoa”… Hau da, deus ez.

Gai teknikoa denez, gaztelaniaz

“Esparru eleanitza” defendatu duen sailburuorde Pedrosak, 2022an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako zuzendariekin bilera bat gaztelania hutsean egin zuen, “gaia oso teknikoa” zelako. Begira noren eskuetan gauden.

Nolako panorama. Baina eragile guztiak konforme “esparru eleanitzarekin”: alderdi politiko guztiak, ikastolak, Euskalgintzaren Kontseilua…

Jaurlaritzak onartu du “esparru eleaniztuna” porrota dela… Espainian

Zer duzu buruan “Jaurlaritzak onartu du “esparru eleaniztuna” porrota dela… Espainian”-ri buruz

  • Porrota da baita ingelesarekin, ez bait dute ingelesa hobeto menderatzen. Baina Bilduk ere ergelkeria hori proposatzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude