isil

isil – 

Nire hiru euskal igasgai horietan eta Ondarrutarren Giltza izenekoan:

zuzeu.eus/author/jlavin

euskal aditzaren sistema klasikoa erakutsi dut, zeinaren bidez edozein euskal aditz’ trinkoki jokatu ahal baita.

Oraingoan isildu aditza izango da jokatuko duguna trinkoki.

Orainaldia emango dugu hemen:

ni nasil

hi hasil

hura dasil

gu gasiltza

zu zasiltza

zuek zasiltzate

haiek dasiltza

Zertarako, bada?  Aditz sistema klasikoa ikas dezagun behingoz!

NAFFARRERA

35 pentsamendu “isil”-ri buruz

  • Leizarragak lau aldiz erabili zuen silentio hitza, zein /silentzio/ ahoskatzen baita.

    IXIL (ichil idatziric) 35 aldiz erabili çuen: ixil, ixildu, e.a.
    “ichiltassun” erabili ahal ukan luke silentio esatekotz, baina ez zuen egin.

    Isildu edo ixildu aditzaren erroa SIL da.
    Hortik eraiki dugu postean ikusi berri dugun orainaldiko DASIL adizkia eta haren plurala den DASILTZA, nondik beste adizkiak ilkitzen baitira (ilkiarazten baititugu):

    DASIL
    nasil
    hasil
    DASILTZA
    gasiltza
    zasiltza
    zasiltzate

    ibili/ebili aditzetik “dabil” lortzen den bezala,
    isildu / ixildu / exildu aditzetik “dasil” ondorioztatu dugu automatikoki.

    SIL erro hori latinerazko hitzetariko eratorrietan ere agertzen zaigu (silentio, silentiatu…) lexico internationalean.
    Norc nori hartu ziokeen, guretzat batere garrantzi gabeko zaigu egun. Erabili egiten dira ezagutzen ditugun hizkuntzetan, eta hori aski eta sobera da guretakotz.

    Adeitsuki

  • NOR edo NOR-NORK

    Orainaldia

    nasil
    = isiltzen naiz; isiltzen nau
    hasil
    dasil
    gasiltza
    zasiltza
    zasiltzate
    dasiltza

    Adibideak (nor-nork):

    nasilzu = isiltzen nauzu
    zasiltzagu = isiltzen zaitugu

    Iraganaldia: luzea / laburra

    nindasilen / nensilen
    = isiltzen nintzen; isiltzen ninduen
    hindasilen / hensilen
    zesilen
    gindasiltzan / gensiltzan
    zindasiltzan / zensiltzan
    zindasiltzaten / zensiltzaten
    zesiltzan

    Adibideak (nor-nork):
    nindasilzun / nensilzun = isiltzen ninduzun
    zindasiltzagun / zensiltzagun= isiltzen zintugun

    NORK-NOR (hura) Subjektua aurrera pasaturik:

    nesilen = isiltzen nuen
    hesilen
    zesilen (hura-hark)
    genesilen
    zenesilen
    zenesilten
    zesilten (hura-haiek)

    NORK-NOR (haiek)

    nesiltzan = isiltzen nituen
    hesiltzan
    zesiltzan (haiek-hark)
    genesiltzan
    zenesiltzan
    zenesiltzaten
    zesiltzaten (haiek-haiek)

    Ulertzen delakoan, adeitasunez

  • JAIKI & JAITSI

    JAIKI

    naika = jaikitzen naiz
    haika
    daika
    gaikatza / gaikaz
    zaikatza / zaikaz
    zaikatzate / zaikaze
    daikatza / daikaz

    IRAGANALDIA

    nindaikan = jaikitzen nintzen
    hindaikan
    zeikan
    gindaikatzan / gindaikazan
    zindaikatzan / zindaikazan
    zindakaitzaten / zindakaiezan
    zeikatzan / zeikazan

    Oharra: haik = haika

    JAITSI

    naitsa = jaisten naiz
    haitsa
    daitsa
    gaitsatza / gaitsaz
    zaitsatza / zaitsaz
    zaitsatzate / zaitsaze
    daitsatza / daitsaz

    IRAGANALDIA

    nindaitsan = jaisten nintzen
    hindaitsan
    zeitsan
    gindaitsatzan / gindaitsazan
    zindaitsatzan / zindaitsazan
    zindaitsatzaten / zindaitsaezan
    zeitsatzan / zeitsazan

    Oharra: daitso ere badaukagu, NOR-NORI itxura duena.
    Inperatiboan ere erabiltzen dira.

    Adeitsuki

  • IGORRI
    nigorra (hark ni) eta digorte (hura haiek) ikusten ditugu Orotariko Euskal Hiztegian:

    nigor / nigorra = igortzen naiz / nau
    higor
    digor
    gigortza
    zigortza
    digortza

    Adibideak:
    digorte = igortzen dute
    digorzkiguzue = igortzen dizkiguzue
    digorzkizuegu = igortzen dizkizuegu

    nindigorren = igortzen nintzen / ninduen
    hindigorren
    zigorren
    gindigortzan
    zindigortzan
    zindigortzan
    zigortzan

    NORK NOR
    nigorren = igortzen nuen
    higorren
    zigorren
    genigorren
    zenigorren
    zenigorten
    zigorten

    nigortzan = igortzen nituen
    higortzan
    zigortzan
    genigortzan
    zenigortzan
    zenigortzaten
    zigortzaten

    Adibideak:

    zigorten = igortzen zuten
    zenigorzkiguten = igortzen zenizkiguten
    nigorkiete = igortzen naiete
    genigorkizuen = igortzen genizuen

    Adeitasunez

  • Adiskide batek galdetu dit

    naffarrera.info@gmail.com

    ea nola esan litekeen “igortzen diguzu / igortzen dizkiguzu” modu trinkoan.

    Erantzuna hemen:

    igortzen duzu = digorzu
    igortzen dituzu = digortzazu

    igortzen diguzu = digorkiguzu
    igortzen dizkiguzu = digorzkiguzu

    Sistema klasikoaren arabera, digorkiguzu eta digorzkiguzu.

    Baina, euskara’ zabalagoa da eredu klasikoa baino. Euskara’ orotarikoa da, haren hiztegia bezala.

    1.
    igortzen diguzu eta igortzen dizkiguzu

    esaten dutenek

    digorguzu eta digorzkiguzu

    esan ahal dute.

    2.
    igortzen deraukuzu eta igortzen derauzkiguzu

    esaten dutenek

    digorkuzu eta digorzkiguzu

    Eta 3.

    igorten deuskuzu eta igorten deuskuzuz

    esaten dutenek

    digorskuzu eta digorskuzuz.

    Holakoxe erraza da orotariko euskara!

    Adeitsuki

  • Kaixo Josu, eta jaikitzen nau? Naiki?

  • Kaixo, Julen

    ni eta hark ni berdinak dira beti.

    ni naika = jaikitzen naiz
    hark ni naika = jaikitzen nau

    zuk ni naikazu = jaikitzen nauzu
    e.a.

    Adeitsuki

  • “Josu Lavinek kaoserat eraman nahi gaitu gu euskaldunok!”.
    Baten batek bere buruari esaten dioke honela.
    Ez, ez dago holakorik.
    Egungo euskararen kaosean ordena ipini nahi dut; batez ere, zaila omen dena erraztuz. Hori da nire egitekoa, hortaraco naiz hemen.

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-08 13:06

    Asmaketa perbertso bat:
    Zer erran nahi du “nemozke”aditzformak?

  • Beñat,

    nemozke = emaiten nizkioke

    besterik ez da. Zuzen eraikia.
    Perbertsotik ez dauka deus ere.

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-08 16:01

    Arrapostu hori bera nuen igurikatzen.
    Baina uste nuen “emanen nizkioke” zela. Diferentzia tipia dateke.

  • emaiten ala emanen nizkioke, bai, Beñat!

  • EMAN aditza

    demagun adizkitik aditz trinko osoa.

    dema pl. dematza

    nama, hama, gamatza, zamatza modukorik ez dut ikusi gure literatur idazlanetan.

    demat = ematen dut
    demak
    deman
    dema
    demagu
    demazue
    demate

    Objektu plurala:

    dematzat = ematen ditut
    dematzak
    dematzan
    dematza
    dematzagu
    dematzazu
    dematzazue
    dematzate

    Iraganaldia

    neman = ematen nuen
    heman
    zeman
    geneman
    zeneman
    zenematen
    zematen

    Objektu plurala:

    nematzan = ematen nituen
    hematzan
    zematzan
    genematzan
    zenematzan
    zenematzaten
    zematzaten

    Adeitsuki

  • EMAN/EMON + NORI

    dema + kio
    = demakio
    = demo
    = demaio
    = demotso / demotsa

    dematza + kio
    = demazkio
    = demaizkio
    = demotsoz / demotsaz

    dema + kie
    = demakie
    = deme
    = demaie
    = demotse

    dema + kit / kida-
    = demakit / demakida-
    = demat / demada-
    = demait / demaida-
    = demost / demosta-

    + t, k, n, gu, zu, zue, te

    Adibideak:

    demakiogu:
    = demogu
    = demaiogu
    = demotsogu / demotsagu

    demazkiogu:
    = demaizkiogu
    = demotsoguz / demotsaguz

    eta abar.

  • Beñat Castorene 2022-03-09 17:43

    Josu ez dut gogoratzen nun jokatu duzun “iritzi” aditza

  • Beñat,
    Uste dut ez dudala oraino jokatu ERITZI/IRITZI aditza.
    Ea bihar egiten ahal dudan.
    Anitz esker!

  • Beñat,
    Hona hemen eritzi/iritzi aditza:
    ERITZI/IRITZI aditza

    (NOR) NORI (NORK)

    Orainaldia
    Oinarrizko formak

    derizt
    derizk
    derizna
    deritzo / deritza
    derizku
    deritzu
    deritzue
    deritze / derizte

    NORK atzizkiak erabil daitezke:

    T
    derizat, deriznat, deritzot / deritzat, deritzut, deritzuet, deritzet / deriztet
    K
    deriztak, deritzok / deritzat, derizkuk, deritzek / deriztek
    N
    deriztak, deritzon / deritzan, derizkun, deritzen / derizten
    (HARK) Subjektua hirugarren pertsona denean atzizkirik ez da behar. Beraz goiko oinarrizko formak erabiltzen dira.
    GU
    derizagu, deriznagu, deritzogu / deritzagu, deritzugu, deritzuegu, deritzegu / deriztegu
    ZU
    deriztazu, deritzozu / deritzazu, derizkuzu, deritzezu / deriztezu
    ZUEK
    deriztazue, deritzozue / deritzazue, derizkuzue, deritzezue / deriztezue
    TE
    deriztate, derizate, deriznate, deritzote / deritzate, derizkute, deritzute, deritzuete, deritzete / deriztete

    Iraganaldia
    Oinarrizko formak

    zeriztan
    zerizan
    zeriznan
    zeritzon / zeritzan
    zerizkun
    zeritzun
    zeritzuen
    zeritzen / zerizten

    NORK aurrizkiak erabil daitezke:

    NE
    nerizan, neriznan, neritzon / neritzan, neritzun, neritzuen, neritzen / nerizten

    HE
    heriztan, heritzon / heritzan, herizkun, heritzen / herizten

    (HARK) Subjektua hirugarren pertsona denean aurrizkirik ez da behar. Beraz goiko oinarrizko formak erabiltzen dira.

    GENE
    generizan, generiznan, generitzon / generitzan, generitzun, generitzuen, generitzen / generizten

    ZENE
    zeneriztan, zeneritzon / zeneritzan, zenerizkun, zeneritzen / zenerizten

    ZENE+TE
    zeneriztaten, zeneritzoten / zeneritzaten, zenerizkuten zeneritzeten / zenerizteten

    TE
    zeriztaten, zerizaten, zeriznaten, zeritzoten / zeritzaten, zerizkuten, zeritzuten, zeritzueten, zeritzeten / zerizteten

    Adibideak
    (Niri) Josu derizt: impertsonala, subjektua “jendeak” edo da.
    Hark niri Josu derizt: Hemen “hark” da subjektua
    Hark niri on derizt: Hark onerizten dit
    e.a.
    Adeitsuki

  • IHARDETSI

    zihardetsan: Oihenartek
    ihardestazue: Leizarragak

    Orainaldia … Iraganaldia

    dihardetsat … nihardetsan
    dihardetsak … hihardetsan
    dihardetsan … hihardetsan
    dihardetsa … zihardetsan
    dihardetsagu … genihardetsan
    dihardetsazu … zenihardetsan
    dihardetsazue … zenihardetsaten
    dihardetsate … zihardetsaten

    Niri: st
    Hiri: k/a // n/na
    Hari: tso
    Guri: sku
    Zuri: tsu
    Zuei: tsue
    Haiei: tse

    Adibidez:
    dihardestazue
    nihardetsen
    dihardeskute
    genihardetsun
    etc.
    Adeitasunez

  • Benat Castorene 2022-03-10 11:18

    Milesker nahikoa ez dut maluruski hamarrena ere erabiliko
    Baina iduriz “iritzi”k bi zentzu dauka:
    1) Mikel deritzan edo derizon (deitzen den) gizon hura nolakoa da? (nor nori)
    2) Biziki kiskila dela deritzat edo deritzot (nork nor)
    Beraz nor nori kasuan “deitu” erran nahi du eta nork nor “jujatu” erran nahi du
    Zuzen ala oker naiz?

  • Baiki.

    Baina deritzo/deritza modukoak ere NOR-NORI-HARK ere izan daitezke. Hirugarren pertsonan atzizkirik ez delako jartzen.
    Ulertzen?
    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-10 11:40

    Beraz “kiskil deritza” esaldiak bi gauza esberdin erran lezake:
    (norbait) kiskil deitzen da
    edo ( norbaitek) kiskil jujatzen du (beste norbait)
    Eta beharrik nahasmendu hori bakarrik hirugarren pertsonean gerta liteke?

  • Baiki, hala da, Beñat.
    Trantsitiboek ez daukate markarik hirugarren petsona singularrekoan.
    nauka
    hauka
    dauka
    gauzka
    zauzka
    zauzkate
    dauzka
    + t, k, n, -, gu, zu, zue, te

    Ikusten duzunez erdialdeko euskalkian idazten badakit!

    Batua, batuera eta Euskaltzaindia terminoak eliminatu ditut nire hizkeratik.
    Adeitsuki

  • ERASI/EDASI/EDASSI

    Akademiaren Hiztegian:

    erasi, eras, erasten
    du ad. Pei. Hitz egin, jardun; murmurikatu. Ik. maiseatu. Isilik egonak inor ez du galdu; baina erasteak bai usu. Norbaiten kontra erasi. Edozein gauza zuen kontra darasatenean. Zer darasazu?

    [Oharra: batez ere forma trinkoetan erabiltzen da].

    Oihenartek: ledaske
    Leiçarragak: dadassa, dadassate, çadassaten
    Axularrek: darasa

    ERASI aditza:

    Orainaldia … Iraganaldia
    darasat … nerasan
    darasak … herasan
    darasan … herasan
    darasa … zerasan
    darasagu … generasan
    darasazu … zenerasan
    darasazue … zenerasaten
    darasate … zerasaten

    Baldintza … Ondorioa
    banerasa … nerasake / neraske
    baherasa … herasake / heraske
    balerasa … lerasake / leraske
    bagenerasa … generasake / generaske
    bazenerasa … zenerasake / zeneraske
    bazenerasate … zenerasakete / zeneraske
    balerasate … lerasakete / leraskete

    Naffarreraz -rasa- gabe, -dassa-.

    Adeitsuki

  • IZEKI

    izeki, izeki, izekitzen

    1 da/du ad. Piztu. Ik. irazeki; isiotu. Inork ez du argi bat izeki eta ohe azpian estaltzen. Bidean zehar ezkutuko suteak izeki dituzte.

    2 da/du ad. Irud. Halako laidoak Usoaren bihotzean gorrotoa izeki zuen.

    3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Argi zuzi izekia. Maitasun izekia.

    zizekan: Lardizabalek

    NOR
    Orainaldia
    nizeka = pizten naiz
    hizeka
    dizeka
    gizekatza
    zizekatza
    zizekatzate
    dizekatza

    Iraganaldian
    nindizekan = pizten nintzen
    hindizekan
    zizekan
    gindizekatzan
    zindizekatzan
    zindizekatzaten
    zizekatzan

    NOR-NORK

    dizekat = pizten dut
    dizekak
    dizekan
    dizeka
    dizekagu
    dizekazu
    dizekazue
    dizekate

    Iraganaldian

    nizekan
    hizekan
    zizekan
    genizekan
    zenizekan
    zenizekaten
    zizekaten

    Halaber:
    dizekatzat = pizten ditut

    nizekatzan = pizten nituden

    Eta zergatik ez NORI
    dizekakiot = pizten diot
    dizekazkiot = pizten dizkiot

    nizekakion = pizten nion
    nizekazkion = pizten nizkion
    eta abar

    Adeitsuki

  • https://t.me/euscaralibrea

    Telegrameko talde berria.
    Etor zaitez!
    Euscara librean ari izateko taldea.

    Adeitsuki

  • eragon, eragoten
    du/dio ad. (nor osagarririk gabe). Bizk. Jardun, ari izan. Lanari daragoio: lanean ari da. Euliak eskuaz harrapatzen eragon.

    daragoiot
    daragoiok
    daragoion
    daragoio
    daragoiogu
    daragoiozu
    daragoiozue
    daragoioe

    neragoion
    heragoion
    (z)eragoion
    generagoion
    zeneragoion
    zeneragoioen
    (z)eragoioen

    Adeitsuki

  • EDUN eta EDUKI

    EDUN aditza erregularra balitz, honelakoa litzateke orainaldia.Ondoan EDUKI aditza jarriko dugu

    nadu : naduka
    hadu : haduka
    dadu : daduka
    gaditu / gaduz : gaduzka
    zaditu / zaduz : zaduzka
    zadituzte / zaduzte : zaduzkate
    daditu / daduz : daduzka

    Ken dezagun orain EDUN eta EDUKI erroen D letra:

    nau : nauka
    hau : hauka
    dau : dauka
    gaitu / gauz : gauzka
    zaitu / zauz : zauzka
    zaituzte / zauzte : zauzkate
    *daitu / dauz : dauzka

    Asterizkoz markaturik sekulan entzun ez dudana (daitu).
    DAU adizkia DU bilakatzen da leku askotan.
    *DAITU adizkiaren ordez DITU erabiltzen da zuzenki.
    GAUZ leku batzuetan GOZ bilakatzen da (gaituk = gozak, gaitun = gozan / gozana, gaituzu = gozuz, gaituzue = gozuez)
    GAUZ, ZAUZ, ZAUZTE eta DAUZ edukiren adizkiak egiteko erabiltzen dira gauzKA, zauzKA, zauzKAte eta dauzKA.
    DAUZ leku askotan DITU adizkiaren ordez zuzen erabiltzen da.

    EDUN eta EDUKI berez aditz berbera da, ikusi dugunez.

    To be continued

  • Ikasle bat NOR-NORK ikasten hasten denean, badakizki dut, duk, dun, DU, dugu, duzu, duzue eta dute. Eta era berean ditut, dituk, ditun, DITU, ditugu, dituzu, dituzue eta dituzte ikasiak ditu.
    Hau da objektua hura eta haiek direnean, badakizki goiko adizki hauek.
    Benetako NOR-NORK dira, berarentzat, nau, hau, gaitu, zaitu eta zaituzte motako adizkiak. Hau da, objektua ni, hi, gu, zu eta zuek direnean. Ezta? Hala uste dut nik. Gero NORK egiten duen bukaeran markatu behar da ohiko NORK atzizkiekin: t, k, n, -, gu, zu, zue eta te:

    • nauk, naun, NAU, nauzu, nauzue, naute
    • haut, HAU, haugu, haute
    • gaituk, gaitun, GAITU, gaituzu, gaituzue, gaituzte
    • zaitut, ZAITU, zaitugu, zaituzte
    • zaituztet, ZAITUZTE, zaituztegu, zaiguztete

    Sistema klasikoaren eskema

    DU
    nau
    hau

    DITU
    gaitu
    zaitu
    zaituzte

    Bi bloketan:
    1. Objektu singularrak
    2. Objektu pluralak

    “zaituzte” existitzen ez zenean “zaitu” zen plurala. Horregatik GU ostean beti ZU agertzen zaigu eskemetan.
    Ikusi dugu GAITU, ZAITU eta ZAITUZTE lehen izan zirela GAdITU, ZAdITU eta ZAdITUZTE.

    To be continued

  • Orainaldia beti doakio loturik bizitzari, eguneroko bizitzari, momentu bakoitzari. Hor gagoz gu beti, etengabeko orainaldian.
    Iraganaldia memoriari lotua, ordea. Iragana da, pasatua.
    Orainaldiko atzizkiak errazagoak dira gizakiontzat. Arrazoia sinplea: Orainaldiko adizkiak 2000 bider baino gehiagotan entzunak ditugu, beraz, errazak zaizkigu. ZAITUZTETE edo haren forma laburra den ZAITUEE adizkiak 2000 bider entzun ahal ditugu. Haien iraganak, ordea, hau da, ZINTUZTETEN edota ZINTUEEN (edo beste barianteren bat) askozaz ere gutxiagotan. Duda gabe.
    Ume euskaldunek, forma “zuzenak” ikasi baino lehen, iraganaldi adizki pertsonalizatuak erabiltzen dituzte. Adibidez, ZAITUT adizkiaren iraganaldia egiteko -eN jarri eta kitto:

    Gaur ikusi zaitut
    Atzo ikusi *zaitudan

    Gero ikasiko du hor ZINTUDAN behar litzatekeela esan.
    Bon, ikasi egingo du ZINTUDAN hori, baldin eta 2000 bider entzuten badu. Bestela ez. Bestela nagusi egingo da eta ZAITUDAN erabiltzen segituko du lasai asko, azterketaren bat egin behar ez badu, idatziz bederen jakin dezala exigituko baitiote.

    To be continued

  • nau, hau, gaitu, zaitu eta zaituzte adizkiak emango ditugu iraganaldian:

    ninDUen
    hinDUen
    *ginDITUen = ginTUen
    *zinDITUen = zinTUen
    *zinDITUzten = zinTUzten

    -eN baino lehen NORK atzizkiak sartu ahal dira. Berauek + -eN:
    dan, an, nan, -, gun, zun, zuen, ten

    Asterizkoz markaturik oinarrizko adizki erregularrak. Zertarako? Bigarrenak edota zuzenak nondik datozen ikus eta ikas dezaguntzat.

    To be continued

  • DIO & DIZKIO / DITIO

    DIO
    naio
    haio

    DIZKIO / DITIO
    gaitio / *gaizkio
    zaitio / *zaizkio
    zaitiote / *zaizkiote

    Iraganaldia

    NOR-NORK

    ZION
    nindion
    hindion

    ZIZKION / ZITION
    gin(di)tion / *gindizkion
    zin(di)tion / *zindizkion
    zin(di)tioten / *zindizkioten

    + Beste NORI artizkiak
    da, a, na, (o), gu, zu, zue, e
    + Beste NORK atzizkiak
    t, k, n, -, gu, zu, zue, te

    Oharra: Asteriskodunak ez ditut inon ikusi.

    NORK-NOR
    nion … nizkion / nition
    zenion … zenizkion / zenition
    (zion … zizkion / zition)
    genion … genizkion / genition
    zenion … zenizkion / zenition
    zenioten … zenizkioten / zenitioten
    (zioten … zizkioten / zitioten)

    + Beste NORI artizkiak
    da, a, na, (o), gu, zu, zue, e

    Oharra:

    eman dut + hari = diot

    eman ditut + hari = dizkiot edo ditiot

    Euskaldun batzuek, oraino ere, ditiot erregularra erabiltzen dute.

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-11 18:47

    “nition, zition, ginition…” forma bitxi horiek duela 50 urte aditzen ziren Uztaritzeko inguruan,, konfirmatzen dut, ez dira Josuk asmatuak!

  • Beñat,

    Hahahaha! Anhitz esquer!
    Benetan, nic ez dut adizqui bat ere asmatzen!
    Iruñerrian ere erabilcen ciraden.
    Eta aguian oraino ere Naffarroa Garaian berce nombait.
    Adeitsuqui

  • https://blogak.argia.eus/beranduegi/2022/03/09/zindekusket/

    zindekusket hau gaizki eraikia da.

    Sistema klasikoaren arabera:

    zinDAKUSKIket = ikusten zintuzket

    erregularra da.

    Akademiaren arabera: zindekusazket litzateke. Gaizki berau ere.

    Adeitsuki

  • EZAGUTU

    Erroa: -zagu-
    Akademiak -zagu- edo -zau-, adizki guztietan.

    nazagu
    hazagu
    dazagu
    gazaguzki
    zazaguzki
    zazaguzkite (zazaguzte)
    dazaguzki

    Akademiak zazaguzte.

    NORK atzizkiak:
    t, k, n, -, gu zu, zue, te

    Iraganaldia

    NOR-NORK

    nindazagun
    hindazagun

    gindazaguzkien
    zindazaguzkien
    zindazaguzkiten (zindezaguzten)

    Akademiak “dezagu” DAZAGU erregularraren ordez.
    Akademiak zindezaguzten.

    NORK atzizkiak:
    da, a, na -, gu zu, zue, te

    NORK-NOR

    nezaguen … nezaguzkien
    hezaguen … hezaguzkien
    zezaguen … zezaguzkien
    genezaguen … genezaguzkien
    zenezaguen … zenezaguzkien
    zenezaguten … zenezaguzkiten
    zezaguten … zezaguzkiten

    Guztietan NORI marka ere ager liteke. Adibidez:
    dazagut + hari: dazagukiot
    dazaguzkigu + zuei: dazaguzkikizuegu = dazaguzkizuegu

    Adizki guztietan ZKI barik, Z aski litzateke:

    dazaguzkit = dazagudaz
    nezaguzkien = nezaguzen edo nezaguzan

    Adeitasunez