Iruñerria euskaraz: pantaila atzean eta aurrean

Iruñerria euskaraz: pantaila atzean eta aurrean

Ntb11 Iruñerriko euskara hutsezko kate berria aurkeztu dute, Nafar Telebistaren eta Hamaika Telebistaren kolaborazioarekin. 38. kanalean eskainiko dituzte emanaldiak.Iruñerria euskaraz: pantaila atzean eta aurrean

Eskualde horretako eragile sozial, politiko eta kulturalek nahiz kirol alorrekoek izango dute tokia Ntb11 telebistan. Kate berri honek espresuki beretzat ekoiztuko diren edukiez gain, Hamaikak eta Nafar Telebistak sortutako programak ere eskainiko ditu. Gainera, ahalegin berezia egingo dute Iruñerrirako euskarazko albistegi bat egin, eta horrela, egunerokotasunari lotuako errealitate politiko, sozial eta kulturala ikusleei euskaraz eskaintzeko.

Honela azaldu dute aurkezpenean: “Funtsezkoa izango da Nafarroako aldaketaren Gobernuak euskarazko hedabideen berariazko defentsa egitea, urteetan egon den politikari inflexio puntua jarriz, eta euskararen normalizaziorako estrategikoak diren ikus-entzunezkoei beren garrantzia ematea, bi hizkuntza ofizialen arteko oreka bilatze aldera”.

Iruñerria euskaraz: pantaila atzean eta aurrean

 

euskara, Hamaika telebista, Iruñerria, telebista

Zer duzu buruan “Iruñerria euskaraz: pantaila atzean eta aurrean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude