Iñigo Martinezen euskalkiak Real-Athletic etsaitasuna eklipsatu zuenekoa

Iñigo Martinezen euskalkiak Real-Athletic etsaitasuna eklipsatu zuenekoa –

Egunotan eztabaida nagusia bihurtu zaigun euskalkien eta euskara batuaren aferaz, Gorka Bereziartuak Argia aldizkarian.

Iñigo Martinezen euskalkiak Real-Athletic etsaitasuna eklipsatu zuenekoa
Erabilitako dialektoarengatik eztabaida eragin du Martinezen txioak.

Goiz osoa daramat iruzkinak irakurtzen Iñigo Martinezek Realari agur esateko publikatu duen mezua Ondarroako dialektoan argitaratu duelako. Txio-polemikak hartu du dimentsio bat, kasik eklipsatu duena Real-Athletic etsaitasuna bera ere. Eta ezin eztabaida horretan muturra sartzeari utzi, komunikazio publikoan zein eredu erabiltzen dugun auzi fundamentala iruditzen baitzait –antza denez, oraindik guztiz itxi gabe dagoena, zoritxarrez–.

Kezkatzekoa da, izan ere, batzuetan badirudi hizkuntza honetan ari den askok ez duela uste hau hizkuntza bat denik, natiboen arteko kode bat baizik.

Badago diferentziarik hizkuntza ulertzeko bi moduen artean: bat unibertsala da, edonork ikasi dezakeen adierazle sistema bat lehenesten duenez, estandarizatua eta, termino informatikoetan esateko, “kode irekikoa”. Bestea berriz, bereziki honelako eztabaidetan sartzen garenean, norbere herriko partikulartasunen azentuaziorantz lerratzen da. Eta ez daukat ezer partikulartasun horien kontra, erregistro bakoitza zertarako erabili behar den argitzen bada.

Baina eztabaida hori ezin da lasaitasunez eman. “Euskalkia nonahi” defendatzen duen jendearekin topo egiten duzu eta uste dut horietako asko ez direla jabetzen horrek zer zailtasun ekartzen dizkion hiztun komunitatean integratu nahi duenari; tokiko kodearen berezitasunetan tematzeak zenbat traba eransten dizkien dagoeneko nahiko zaila den urratsa –euskaraz ikastea– eman dutenei.

Pragmatikoak bagina –batzuetan lortzen dugu– onartuko genuke arau estandarra ezinbestekoa dela etxetik hizkuntza jaso ez dutenek normal erabil dezaten. Gaur egun jende gehienaren euskara estandar hori da. Eta beraz, Martinezen mezuak darabilen dialektoa arrotza gerta dakieke horietako askori. Emaitza: erdarazko mezua irakurriko dute, gaztelania estandarrean argitaratu delako –oraindik barregarria baita, antza, euskaldunok gaztelaniaz aritzean dauzkagun zenbait berezitasun idatzira eramatea, adibidez “cuidado” idatzi ordez “cuidau” jartzea: hor ez dago eztabaidarik, inork ez du zalantzan jartzen mezu publiko batean zer den egokia–.

Helburua hizkuntza normalizatzea da, ikuspegi hori ez genuke inoiz galdu behar. Gauza hutsala eman dezake, segur aski, herri bakoitzeko azken auzoko muturrean dagoen baserriko espresio batek daukan xarma erromantikoaren aldean. Baina beharrezkoa da mundu honetan euskaraz bizi nahi badugu.

Iñigo Martinezen euskalkiak Real-Athletic etsaitasuna eklipsatu zuenekoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

18 pentsamendu “Iñigo Martinezen euskalkiak Real-Athletic etsaitasuna eklipsatu zuenekoa”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo 2018-02-03 09:52

    Aizu, ba niri oso ondo iruditzen zait J.M.ren mezua. Berea, beroa, bihotzekoa, hurbilekoa, berak transmititu nahi diguna, bero, bihotzez, hurbil, berea, beroa, bihotzekoa, hurbilekoa zaion hizkeran, eta gainera berak libreki aukeratu duena.
    Espainolezko mezua berriz, urrunekoa, akademikoa, egin ‘beharrekoa’, agian ‘itzulia’, eman dezatela gura duten bezala. Hori ez da gurea. J.M. jokalari bat da. Ez Euskaltzainburua mezu instituzional bat egiten. Eta Euskaltzainburu izanik ere ea nork esaten zion J. Haritxelharri ez zezan bere Baigorriko hizkeran egin. Gora J.M.ren euskaltasun bere, bero, bihotzeko, hurbilekoa, eta beste euskaltasun guztiak ere, aizu!

  • Iñaki Kasares 2018-02-03 10:54

    Larregi, oso larregi iruditzen zait esatea Iñigo Martinezen euskarazko mezuaren inguruan euskaldun batzuen arteko eztabaidak eklipsatu duela etsaitasuna. Tantto bat itsasoan besterik ez da izan, finean. Eta honek argi adierazten du, nik uste, zenbaiteraino nahasten dugun sarri errealitatea sare sozialetan ikusten dugunarekin (sare sozialetako norberaren inguru diskriminatuan gertatzen denarekin, gainera). Ondo izan!

  • https://zuzeu.eus/euskara/batueratic-naffarrerarat/

    Hemen erabili dudan programma berbera erabiliaz ondarrutarra-batuera programma erraz presta liteque 100 bat collaboratzaile eduquiric.

    Eta ondarrutarraren ordez berce edocein euscalqui içan liteque, nosqui.

    Adeitassunez

    Gora ondarrutar harrotassuna!

  • Bai bai,bihotzetik atera zaio ta denok dakigu batuarekin ezin dela esan bihotzetik ateratzen zaizuna. Iñigo gaixoa,batuan alfabetatua,aberatsa,ospetxua…. ta ez ditu baliabideak euskaldun guztiei zuzendutako mezua ateratzeko. Ta zer ikusi dute bere jarraitzaile euskaldunek? Ba ikasten duten batua hutsaren hurrengoa dela ta ez duela ezertarako balio,baina bihotzetik atera zaionez…. Erdaldunek egin dezatela esfortzua arrotza zaien hizkuntza ikasi ta erabiltzeko,baina euskalkuduna ez famili bereko euskara batua erabiltzeko. Zertarako sortu dugu hizkuntz nazionala? Ez erabiltzeko? Benetan uste duzue erdaldunen mezuak,batuan ateratakoak,beraiek egunero erabiltzen den gaztelaniaz eginak direla? Ez ,ez da. Jarrai dezagun bakoitzak edozertarako berea erabiltzen euskararen heriotza azkartzeko. Iñigok egin duen akrs bat besterik ez da izan,baina argi adierazten du erdaldun askok ta euskaldun askok berdinak direla. Nik neurea ta besteak izorrai.

  • Noren errua da, baldin batuerac ez baditu lorthu, erdietsi behar ukan lituzqueen thoquia eta prestigioa?

    Iñigo Martinez da errudunetarico bat?

    Segur al daude Iñigoren jarrera haimberce criticatu duten horiec?

    Cergatic batuerac ez du Iñigo convencitu berce modu batera idatz ceçan?

  • eoaieuoioiaeu 2018-02-04 12:04

    Euskalkiak gure herria inbaditua eta zatitua izan denaren oroipen etengabea da. Eta txarrena jende askok, oker, euskararen aberastasun eta antzinatasunarekin lotzen dutela da.

    • Eta çuc erabilcen duçun euscara batuac ez al derauçu orhoitera ekarcen aiphatzen dituçun invasionea eta çathiqueta?
      Euscara batua berce euscalqui bat da, compara badeçagu laur mende luceco gure litteratur hizcunçarequin, naffarrerarequin aleguia, cein baita invasione totala baino lehenagocoa, Naffarroa independentean sorthu baitzen.

      • Ene uste harroan, euskara batua jakinda, ongi jakinda, Axularren Gero nornahik irakur eta entelega dezake. Ondarrutar batek, bere ondarrueraz; ezin dut onartu ondarrutarra hizkera denik, hori euskararen zeharo kontrakoa baita, uler al dezake?

        • Nagore,
          Neuc ulercen ahal dut çure lehen paragraphoa. Bigarrena ez.

          • Zerorrek entelegatzen ezin badezakezu paragrafo bigarren hori, zerorrek jakinen duzu hori hala zerendako den. Bertzenaz ere, neroni bost!

          • Eta bidenabar. Nafarreraz, euskaraz, noiztik erreten da ulertu?

  • Zergatik batuak ez du Iñigo konbentzitu? Erraza,erdaldunak bezalakoa delako. Erabili duen gaztelania ez da bere gaztelania baina batuan egin du. Erraza da oso,nire hizkuntza maitia ,amak eman didana da,ta amak eman didanez erabili behar dut. Bazpada,ez dut erabiltzen nire gaztelania,babua edo errespetugabekoa naizela errango dutelako. Baina gero erdaldunek euskara ikasi ta erabil dezaten nahi dugu. Hipokresia hitza motz geratzen zaigu. Edo ulertzen dugu gauz batzuk ez direla euskalkian egin behar edo euskara hilda dago. Ta ez bakarrik ohar hauetan,txioetan (eredua direnek batik bat),elkarrizketetan…. ta bestela hoietan gaztelania batua erabili ordez,beraien gaztelania erabili dezaten. Baina hori ez dute egiten. Gero denak euskararen alde omen.Euskaldun bezala batuaren aurka gaztelaniadunek erabiltzen dituzten argudio berak erabiliko banitu,dena berraztertuko nuen. Erraza da oso erratea gaztelaniadunei ikas dezaten,ikasteko ta erabiltzeko prest ez gaudena.Gainera gauza normalena euskalkidun mordo haserraratu ditu,hor argi ikusten da diodan guztia. Uste badute batua ez degula behar,esan dezaten behintzat. TAMALGARRIA.

  • ganbaratxotik 2018-02-05 16:42

    Iñigok ez du estandarra erabiltzen ez duelako beharrik sentitzen. Ez du beste euskaldunek bere azalpenak ulertzeko beharrik. Hala balitz, komunikatzeko beharra izan balu, bizkaiko euskalkian bizi garen beste batzuk egiten dugun modura, ahalegintxoa egingo zukeen. Ez zait iruditzen berariaz egindako zerbait, berez ateratzen zaiona da, natural naturala.
    Beste gauza bat da euskalkien erabilera sustatzen duten beste batzuei hartzen diedan traza, batez ere politikagintzan jarduten duten batzuei, eta zehazkiago bizkaiera modu hain behartuan etengabe sartzen dutenean. Hizkuntza komunikatzeko tresna eraginkorra izan beharko luke, zehatza eta argia, zientzia- zein teknologia-arloetan dihardutenek behin eta berriro azpimarratu ohi duten lez. . Eta iruditzen zait batzu-batzuei ez zaiela zehaztasuna eta argitasuna gehiegi komeni beraien diskurtso politikoak egiteko garaian, edota bere kudeaketaren emaitzak azaltzeko garaian. Euskalkia ihesbide erreza da askotan jardun eta jarduteko baina ezer ez esateko. Eta nago euskaldunen arteko bandokeri eta liskar endemikoentzat erregai ezinhobea dela bakoitza bere etxeko euskalkian mintzatzea komunikazio azkar eta adostasunaren kaltetan, eta probintzialismoaren mesedetan. Denborak sendatuko duen gaitza, seguru baietz.

    • Maidagan eta Aierdi den Luki Atzo
      luki maidagan aierdi Atzo
      Hobeto al dago ?
      Lucio Maidagan
      Jue 01/02/2018, 20:21
      Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-

      kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =

      Nola da askatasuna edo libertatea ?

      Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza

      batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)

      Erantzun

      Erantzun

      Maidagan eta Aierdi den Luki segundu batzuk
      Maidagan eta Aierdi den Luki 2018-02-05 23:06
      Lehen´engo gutuna eta gero oharrak bidali nuen, euskara batuan hiztegia erabili behar nuela (estandarra, nahi zidan ezan) nik zaharra dela, baina badaukat´ela hiztegia, nola ez,
      eta euskara batua´rena, zer hiztegi ba ? eta baita ere “estilo liburua´kin egin beharra. Irakurri nuen liburu hori, egin nuen bezte gutun bat egokiagoa zelakoan, bakarra eta ohar gabe, nola ez duten erantzuna izan,ematen du azarratu egin direla.
      Horregatikan nago sartzen internet´en, eta orain ohar batzuekin, jakinda zuen eztabaidak azpaldikoak direla, eta ez dela inore konturatuko idatzi egin dutela, baina…..
      OHARRAK=Sarasolak ezin zuen idatzi, (mi..) jorratu, ikusi, berrikusi,… eta (tra..) ohituraz, ohizko,…? eta hainbeste idatzi gabe hitz berdinak, aggg….eta neri ajola batere ez diaten hitzak “fideoa” ( zein Fideo de Mileto ? ) eta “libre” zer ? erderakada ipar… eta ego… ASKATASUNA edo ez?
      Bere hiztegiak 25 mila ez e ? 25 miloi !! nondikan !!??, euskara kultoa ezan behar dela, ixa hitz denak erderakadak, hori bai!!. Zuei Zuazo-Amuriza, euskalkiak nahi duzutenak, “portalia” “espaldia”halakoak ere bai?. Kintana, Pirineotan Frantzia aldean GABAtxoak bizi ezan ziren, ez dakit zerozer ikusi beharko duen. Gramatika´lariak, lexikoa landu ezaten dut, nire uztez nehikoa delako, eta denen artean borobildu
      hiztegia miloi baten? geratzeko, euskaldunak direnak bakarrik lagatzeko, eta egin bezte hiztegi batzuek, NATURA´ri
      buruz, zuhaitzak, lorak, txoriak, arrainak, eta abar… eta LANA
      izango dena, basarri lanak, itxaso lanak, abelzaintza, eta abar…eta INDUSTRIA, teknika, arkitektura, baina egin HIZTEGI batzuek garbiagoak, hitz jatorrakin, eta balio´ko duena euskaraz ikastea errazagoa ezatea, EUSKARA baina
      ba hau geruo eta gutxio da Euskal-Herria eta geruo eta gehiago Erdal-Herria. Landu eta ikertu baita ere etimologia, baina guk ere ulertzeko modukoa.
      ETB 2 erderaz, hori ezda euskaldunena, BERRIA egunkarian ere erderakada gehiegi, eta abar….eta abar…..
      Nik ez dakit asko, nire ahaleginak euskaraz hizketan egiten dutenian edo idatziz, erruakin? akatzakin? baina al duten hobetuen, alden erderakada gutxienekin.
      Zerengintxoriak bezala gaude, gure buruak itxotzen, hainbeste erdera*, erderakada eta hitz extranjero* arrotzakin …..

      Erantzun

      Maidagan eta Aierdi den Luki Atzo
      Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 2 minutu
      Hau Berria egunkarian gertatu zait, ni pizkat hazerretu eta eurek gehiago eta erantzun ez,
      honek nahiko du ezan ez dijuazela ipintzera, boikota egiten diatela. Hori “estilo liburua”
      irakurri eta gero, hiztegi estandarra erabiltzeko, bai baina erderakadak baztertuz, erabiltzen dut nik, entzun eta irakurri izan dut erderakadak eta nik begiratu hiztegian eta bertan ere sartuak, erderakadak ere sartuak, horregatikan nire eskaera da ( ondo irakurri banuen beintzat, orotarikoak 25 miloi hitz dauzkala ? ) miloi batzuek kentzea, ixa denak eta egitea hiztegia askoz ere meheagoa, hau euskaldun hitzakin bakarrik, garbiak, jatorrak, politak, ( ez alda politagoa Loraila beste maiatza-antza putrea hori baino ? ) eta gero beste hiztegi txiki batzuek beste arlo, gauza, ( euskalki ez erdaldunak ? ) batzuetaz, guri erotu gabe hainbezte zikinkeriakin, ez dugu ezaten ba aurre indoeuroparrak gerala ? ez du ematen ba…. Erdera, erderakadak, hau da kaka mordoa eta kiratza, agg..aagggg…..

      Erantzun

      Erantzun

      Erantzun

    • luki maidagan aierdi Atzo

      • Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 20 minutu

  • neu_enaztnia 2018-02-09 14:10

    Egia esan eztabaida honek aspertuta nauka eta bide batez arduratuta eta triste utzi nau. Ni gipuzkoarra naiz, baina nire euskalkiak bizkaierara jotzen du. Egunerokotasunean euskaraz aritzeko hautua aspaldi egin nuen; ahal dudan neurrian euskaraz egiten dut, eta, horregatik, askotan, euskara batuan jarduten dut, bestela, argi daukat gaztelania erabili beharko nukeela eta hori da hain zuzen nik nahi ez dudana. Euskaraz bizi nahi dut, euskaraz sentitu nahi dut eta euskaraz komunikatu nahi dut!
    Horiek horrela, nik argi daukat ekintza komunikatiboa gauzatzerakoan enuntziatarioa nor den kontuan hartu behar dudala, ahalegina egin behar dudala eta horrelaxe egiten dut egunero nire lanean eta baita lagun askorekin ere. Iñigoren komunikatuari dagokionean, berriz, nire iritzia bestelakoa da, ez dut gaizki ikusi berak hartu zuen erabakia, berea baita, ez nirea, eta ni ez naiz inor beste norbaiten erabakia kritikatzeko; enuntziatzailearen rola berea zuen eta bere egin zuen! Gainera, futbolari ondarrutarraren erabakia ez dut batuaren aurkako ekintza balitz bezala ulertu, baina hori ere nire iritzia bakarrik da, izan ere, argi dago kontrakoa somatu dutenak badirela.
    Horrenbestez, guzti horrekin nire tristura zein izan den adierazten saiatuko naiz eta batuan egiten saiatuko naiz gainera 😉 : euskalkiak maite ditut, niretzat euskararen beste aberastasun bat dira, beste berezitasun bat, alegia. Baina euskaraz komunikatzerako garaian euskara batuak izugarrizko garrantzia dauka eta beharrezkoa dugu. Euskara hiztun berriengana iritsi dadin, erabileran beldurtu ez daitezen, saiatu daitezen, euskara sentitu dezaten, euskara maitatu dezaten, hots, euskara erabili dezaten, ezinbestekoa dugu batua! Nik beti esaten dut euskararen normalizazio prozesu honetan, euskalkidun euskal hiztun euskaldun zaharrok ere badugula gure lana, badugu gure betebeharra, eta betebehar hori euskara emateko prest egotea da! Emateko prest bagaude, euskaran murgildu eta euskaldun izateko erabakia hartu duten horiei lagundu egingo diegu eta laguntza hori emateko, askotan, euskara batua izaten da erabili behar duguna, hori baita gehiengoak ulertzen duena. Bada, euskara eman eta ahalegina egin, hori da nik eskatzen dudana. Euskalki vs. Euskara batua eztabaida ez da euskarari laguntzea, euskalki eta euskara batua bateragarriak dira eta Martinezen komunikatua une konkretu batean hartutako erabakia, besterik ez. Sentitu, gozatu, erabili, eman eta bizi dezagun euskara eta ez gaitezen sartu berriro gure arteko liskarrean: “zatitu eta irabazi” algoritmo eraginkorra den arren… Euskara = Euskara Batua + Euskalkiak