Munstroek gure alboan lo egiten dute

Munstroek gure alboan lo egiten dute –

Munstroek gure alboan lo egiten dute

Betidanik galdetzen dute haurrek ea armairuan munstroak dauden. Gurasoek galdera horri erantzuteko armairua irekitzen dute eta esaten dute bertan ez dagoela ezer ez. Baina baliteke gure alboan egotea…

Txikiak garenean beldur gara munstro urdinak edo edozein koloretakoak gauerdian gure logelan agertzeaz. 10 urterekin horrelako munstrorik ez dagoela konturatzen gara, txikien imaginazioaren fruitua dela argudiatzen. Baina handituz joaten zarenean, txikitan ikusten zenituen munstro horiek benetan existitzen diren ala ez pentsatzen duzu. Batzuetan, munstro horiek, haurtzaroan imajinatzen zenituen errealak bihurtzen dira. Zure espazioa okupatzen dute, askatasuna kentzen dizu eta batzuetan bizitza.

Zure amesgaitzoetan sartzen da, eta begiak irekitzen dituzuenean, ohearen beste aldean dagoela konturatzen zara.  Berriro begiak ixten dituzu, munstroa joan dela pentsatzen duzun bitartean. Baina ez da horrela, hortze jarraitzen da. Goizean, panorama bera eutsi beharko du, jipoiak, irainak eta beldurra pairatzen.

Kaleko jendeak ez zekien munstroaren existentziaz, kalera atera arren. Etxetik kanpo aingeru bat zen, bere portaera guztiz ezberdina zen. Gainera, munstroaren biktimak ez zuen bere bizitzan pairatu behar zuenaz ezer esaten.

Eguna heldu zen, munstroak gorroto guztia atera zuen, eta bere biktimaren amesgaitzoan sartu zen. Indar guztiarekin hormaren kontra jo zuen. Neskak, amesgaitz horretan bizi beharko zuen betikotasun guztian. Ohearen beste aldean lo egiten zuen munstroak hil zuen.

Gustatuko litzaidake idatzitako artikulua pixka bat azaltzea. Argitu nahi dut gizon guztiek ez direla munstroak. Badaude gizon kopuru ikaragarria emakumearen aukako indarkeria egiteko ezgai direnak. Bestalde, horrelakorik pairatzen duen emakumeren bat badago, berehala salatzera animatzen diot, zeren eta salatzen baduzu, zure amesgaiztari amaiera emango diozu. Hala ere, gustatuko litzaidake buruari buelta bat ematea eta gobernuaren neurriaz hausnartzea. Amaitzeko YouTuben aurkitutako bideo bat gehituko dut:

Munstroek gure alboan lo egiten dute