Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa. Hartu parte!
Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa. Hartu parte! –
Europako 26 hizkuntzatako hiztegien erabilerari buruzko inkesta bat jarri genuen abian joan den astean, European network for e-lexicography (ENeL) COST proiektuaren barruan.
Ahalik eta euskaldun gehienen erantzunak bildu nahi genituzte; beraz, eskertuko genuke inkesta bete eta zuen inguruan zabaltzea.
Lexikografia digitalaren arloan egiten den ikerkuntza areagotzea, koordinatzea eta bateratzea du helburu ENeL proiektuak, eta Elhuyar 2013tik ari da parte hartzen, euskarazko lexikografiaren ordezkari gisa.
Galdeketaren helburua da aztertzea hiztunek erabiltzen ote dituzten hiztegi elebakar orokorrak, eta erabiltzen dituztenen erabilera nolakoa den. Inkesta prestatzen 58 ikertzaileko lantalde bat aritu da, eta 29 herrialdetan zabaldu da, 26 hizkuntzatan; tartean, euskaraz Euskal Herrian.
Inkestako galderei erantzunez ikerketari lagundu nahi badiozu, hemen aurkituko dituzu euskarazko galderak: inkesta.
Esteketan klikatu, eta esaten dit inkesta jada egina dudala.
neuri be.
Itxuraz, arazoa erakunde edo enpresa bereko ordenagailu batean baino gehiagotan inkesta betetzean sortzen da. Beraz, gailu pertsonaletatik betetzea gomendatu digute. Barkatu eragozpenak.
Neure gailutik, neure saretik eta Euskal Herritik at, galdeketa osatu dudala esaten dit neuri ere. Antza, bestelakoa da akatsa. Ongi izan!
Ustez, konpondu dute arazoa. Esteka honetan aurkituko dituzue euskarazko galderak: http://www.owid.de/plus/dictcult/. Eskerrik asko!