HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan
HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan –
HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza. Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan. Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic. Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia: Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.
Joan 1:1-5
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. Gauza guztiak beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin. Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu.
JOAN 1:1-5 EAB
1 Hastean bazen Hitza.
Hitza Jainkoarekin zen
eta Hitza Jainko zen.
2 Hastean Jainkoarekin zen.
3 Jainkoak haren bidez egin ditu
gauza guziak,
eta egin denetik deus ez da
hura gabe egin.
4 Haren baitan zen bizia,
eta bizia zen gizakien argia;
5 argi harek ilunpetan
argitzen du,
bainan ilunpeek
ez dute onartu .
JOANI 1:1-5 Etchehandi
HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan
Jainco cen Hitza.
Hitza Jainco cen.
Iñaki Segurola cenaren Orotariko Euskal Hiztegian HITZ hori honetara dathor:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=165090
Jainco den Hitzac bere bessoetan harturic du. Hitzaren baithan içan bedi bethicotz!
Anhitz esquer, Iñaki, opharitu deraucuçun guztia (dena eta ez dena) gatic!
Adeitsuqui
Eta hona hemen ADITZ hitza Iñaki Segurolaren Hizteguian:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=120939
Hitza eta aditza, verba eta verboa.
Adeitsuqui
Interlingua-English
verbo n 1. word; 2. [Gram.] verb;
le Verbo the Word
Hence: verbal; verbose-verbositate; adverbio &; proverbio &
verbal adj verbal (1. as in “a verbal contract”; 2. [Gram.])
verbose adj verbose
verbositate n verbosity
adverbio n adverb
Hence: adverbial
adverbial adj adverbial
proverbio
proverbio n proverb, byword;
le Proverbios the Proverbs
Hence: proverbial
proverbial adj proverbial
Adeitsuqui
VERBATU aditza ere dakarquigu Iñaki Segurolac bere Orotaricoan:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=133862
Academiarenean honela:
berbatu, berba/berbatu, berbatzen
da/du ad. Bizk. Hitzeman; hitzarmena egin. Laster berbatu ziren besteari kalte egiteko. Berbatu da plaentziar batekin eta egin dute postura nork murgil luzeagoa egin. Liburua hartzeko berbatuak daudenei. Ez betetzekotan, ez berba. Josetxo ez zegoen inorekin ezkontzeko berbatua. Euskaldunok, behin berbatuak, bihotza ez dugu geurea. Areta-n berbatu dute txerria Katalin baserrikoek.
Adeitsuqui
berbatu aditza trinkoki:
NOR
naberba = berbatzen naiz
haberba
daberba
gaberbatza
çaberbatza
çaberbatzate
daberbatza
NOR-NORK
+ t, k,.n, -. gu, zu, zue, te
Adibidez:
daberbat = berbatzen dut
daberbak
daberban
daberba
daberbagu
daberbazu
daberbazue
daberbate
Iraganaldia:
nindaberban = berbatzen nintzen
hindaberban
*ceberban
gindaberbatzan
zindaberbatzan
zindaberbatzaten
*ceberbatzan
Forma laburrac:
nenberban = berbatzen nintzen
henberban
*ceberban
genberbatzan
zenberbatzan
zenberbatzaten
*zeberbatzan
NOR-NORK => NORC-NOR
neberban = berbatzen nuen
heberban
*ceberban
geneberban
zeneberban
zeneberbaten
* ceberbaten
Plurala: + tza
neberbatzan
e. a.
Adeitsuqui
Aurreco aditza naffarreraz ipincecotz verba ipini behar da berba hitzaren ordez. VERBAren ordez berce edocein aditz: thor, bil, flippa, etc.
Aditz guztiac schema horren arauera eraiquitzen ahal dira.
Behar içanez guero ba-, bait-, ait-, albait- aurrizquiac edo eN, eLA etc.atzizquiac erabilcen ahal dira.
Berdin QUE particula edo NORI casuac. Norc bere beharriçanen arauera.
Adeitsuqui
erossi aditza trincoqui
NOR-NORC
narossa = erosten nau
harossa
darossa
garosqui
çarosqui
çarosquite
darosqui
+ t, k,.n, -. gu, zu, zue, te
+ nori
Adibidez:
*darostaçu = erosten derautaçu
*darosquidaçu = erosten derauzquidaçu
Iraganaldia:
nindarossan = erosten ninduen
hindarossan
*cerossan
guindarosquien
cindarosquien
cindarosquiten
*cerosquiten
Forma laburric ez du. nindarossan = > nenrosan. -NR- horrengatic.
NOR-NORK => NORC-NOR
nerossan = erosten nuen
herossan
*cerossan
guenerossan
cenerossan
cenerossaten
* cerossaten
Plurala: + squi
nerosquien
herosquien
e. a.
+nori
nerosquiçuen = erosten nerauzquiçuen
cenerostaten = erosten cenerautaten
darossa regularragoa baino, neuc derossa nahiago, horrela baitzen Oihenart jaquinsuaren luman.
Adeitsuqui
Isasti 1620
23. Daquienac lan daidi, eztaquienac ler daidi.
El que saue obra hara, y el que no saue reuentar puede.
LER = LEHER
41. Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri, eguraldi.
Arreboles de mañana, aguas, y arreboles de la tarde, buen tiempo.
DAIDI = DAGUIQUE = EGUINEN DU
eta
DAI = DAGUI nor-norc
DADI nor
EGUIN: hacer
EÇAN: hacer
EDIN: hacerse
berri dadinean: cuando se haga nuevo
berri deçanean: cuando haga nuevo = cuando sea hecho nuevo por alguien
dathor = es venido
dakar = es traído (por alguien)
nathor = soy venido (= vengo)
nakar = soy traído (por alguien)
Adeitsuqui
Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete.
Jn 8:19 Leiçarraga
Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete.
2 Cor 11:4 Leiçarraga
cindeçaquete = cineçaquete
Academiac: zenezakete
cinDEÇAquete badirudi dela cineçaquete-ren oinharria.
Berez, cindeçaquete ez da zuec-hura, baicic eta haiec-çu edo harc-çuec.
eçagut ceneçaquete
Oharra:
Egun honetara itzulcen dugu Hegoaldean: podríais conocer.
Iparraldean honetara, nic uste: conoceríais.
Adeitsuqui
RS 227.
Yleyquec ta ylaye ta yre erallea yldaye, ‘Matar le has y matar te han, y a tu matador matarán’
Hil eiquec ta hil haie ta hire erailea hil daie
Hil eguiquec eta hil haguie eta hire erhailea hil daguie.
Adeitsuqui
“eçagut ceneçaquete”
Lehen edo zaharrek oraindik “vous comprendriez” ulertzen zuten eta guk orai zuek bezala “vous pourriez comprendre”
Bestenaz iduritzen zait erranen ginuela “ezagutzen ahal(ko) zinukete”
eta aspaldi danik iduritzen zitzaitan ez zuela gaur gaztetan ezagutu ginuen zentzu bera. Hots zentzuz aldatu zela. Diozunez hegoaldearen eraginaz izango da hain segur.
Anhitz esquer, Beñat.
Baiqui, hala dateque.
Adeitsuqui
Leiçarragaren laur verset:
1
Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu.
Jn 18:30
livratu = entregatu
guindrauquean
= guenerauquean
= geniakeen
2
Ceric cen bada çuen dohainontassuna? ecen testificatzen drauçuet, baldin possible içan albaliz, çuen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela.
Gal 4:15
cendrauzquedeten
= cenerauzquiquedaten
= zenizkidaketen
3
Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.
1 Tess 3:4
guendrauçuen
= guenerauçuen
= genizuen
4
Ceren aditu baitugu ecen gutaric ilki diraden batzuc, cembeit proposez trublatu vkan çaituztela, çuen arimác erauciz eta circoncidi çaitezten eta Leguea beguira deçaçuen manatuz, ceiney ezpaiquendrauen carguric eman:
Act 15:24
guendrauen
= guenerauen
= genien
Eta ikus azquen hau ere:
M. Eta vste duc baldin Baptismoa haour chipiér emaiten ezpaguendraue, Iaincoaren gratiá hertu liçatela Iesus Christen ethorteaz?
hertu = gutitu, gutiagotu, tipiagotu
baguendraue
= bagueneraue
= bagenie
Hurrengo iruzquinean guindrauquean, cendrauzquedeten, guendrauçuen, guendrauen eta baguendraue aditzei buruz minçatuco naiz.
Adeitsuqui
“Hurrengo iruzquinean guindrauquean, cendrauzquedeten, guendrauçuen, guendrauen eta baguendraue aditzei buruz minçatuco naiz.” erran berri dut.
guindrauquean gabe, guendrauquean adizquia erabili ahal ukan luque Leiçarragac:
nin = nen
hin = hen
guin = guen
cin = cen
guindrauquean (geniake)
Naffarrera standardean: guenerauquean. Hau da, guc hura hiri.
Goico borz adizquietan drau aguercen çaicu. Adibidez:
guendrauçuen (guenderauçuen)
guendrauen (guenderauen)
Iraganaldico adizquiac eratzecotz bethi orainaldico adizquiac integratzen direla ikussi dugu systema classicoan:
drauçue/derauçue eta draue/deraue
goico bi hauetan.
guenderauçuen eta guenderauen valioquideac Academiaco euscaran
genizuen eta genien
dira, ceinen atzean eta oinharrian
gendizuen eta gendien
baitaude.
Hauetan ere nor-norc içaitetic norc-nor içaitera dagoen urrhatsa ikusten ahal dugu:
nindakarren: ni harc
nenkarren: ni harc / nic hura
nekarren: nic hura
nindion: ni hari harc
nendion: ni hari harc / nic hura hari
neion: nic hura hari
nion: nic hura hari
Adeitsuqui
NARAMA = na + darama
na = soy, estoy
narama: soy llevado o estoy siendo llevado (por alguien) = me lleva
naramazu: soy llevado o estoy siendo llevado por ti = me llevas
NINDARAMAN = nin + darama + eN
nin = era, estaba
nindaraman: era llevado o estaba siendo llevado (por alguien) = me llevaba
nindaramazun: era llevado o estaba siendo llevado por ti = me llevabas
e.a.
Adeitsuqui
Leiçarragac forma bikoitzac ditu bi adizqui hauetan:
nincen /nintzen/
edota
nencen /nentzen/
Eta halaber:
guinen /ginen/
edota
guenen /genen/
nondic ondorioztatzen baititugu valioquidetassun hauec:
nin- edota nen-: yo era o estaba
hin- edota hen-: tú eras o estabas
guin- edota guen-: nosotros/nosotras éramos o estábamos
cin- edota cen-: tú eras o estabas
+
cin- + te edota cen- + te: vosotros/vosotras erais o estábais
Adeitsuqui
Erka itzazue
ginduen
genduen
genuen
+ O
gindion
gendion
genion
gindituen = gintuen
gendituen = gentuen
genituen
+ O
gindition = gintion = gindizquion
gendizquion
genizquion
Adeitsu
CONSERVATU trincoqui
Orainaldia:
NOR / NOR-HARC
naconserva
• conservatzen naiz/nau
haconserva
• conservatzen haiz/hau
daconserva
• conservatzen da/du
gaconservatza
• conservatzen gara/gaitu
çaconservatza
• conservatzen çara/çaitu
çaconservatzate
• conservatzen çarete/çaituzte
daconservatza
• conservatzen dira/ditu
Iraganaldia:
NOR / NOR-HARC
nindaconservan = nenconservan
• conservatzen nincen/ninduen
hindaconservan = henconservan
• conservatzen hincen/hinduen
* ceconservan
• conservatzen cen/çuen
guindaconservatzan = guenconservatzan
• conservatzen guinen/guintuen
cindaconservatzan = cenconservatzan
• conservatzen cinen/cintuen
cindaconservatzaten = cenconservatzaten
• conservatzen cineten/cintuzten
* ceconservatzan
• conservatzen ziren / cituen
+ t/da, c/a, n/na, -, gu, çu, çue, te
+ nori
+ que
NORC-NOR
hura … haiec
neconservan … neconservatzan
heconservan … heconservatzan
ceconservan … ceconservatzan
gueneconservan … gueneconservatzan
ceneconservan … ceneconservatzan
ceneconservaten … ceneconservatzaten
ceconservaten … ceconservatzan
Adeitsuqui
EMAN aditzeco adizquien valioquide diren hirur adizqui berheci.
Leiçarraga:
Vste duc ecin othoitz daidiodala orain neure Aitari, eta baitinguzquet bertan hamabi legione baino guehiago Aingueru?
Mattheo 26:53 BHNT
dinguzquet = demazkidake
Eta çuetaric cembeitec hæy erran diecén, Çoazte baquerequin, bero çaitezte eta asse çaitezte: eta eztinguzteçuen gorputzaren necessario diraden gauçác, cer probetchu duqueite?
Jacques 2:16 BHNT
dinguzteçue = demazquiezue
Etchepare:
Exay gayça ginen vayta tentacera orduya
Nontic engana niroyen vere arte guciaz
Othoy iauna enguztaçu lagun cure ?aynduyac
Enexayac venci enaçan neure azquen finian.
enguztaçu = emazkidazu
Adeitsuqui
Leiçarragac:
dinguzquet = demazkidake
dinguzteçue = demazquiezue
Etcheparec:
enguztaçu = emazkidazu
Badirudi Etcheparerena içan litequeela inguztaçu, eta honetara berreraiqui participioa.
ingu-…
Hiruretan pluralguile modura Z, cein baita TZAren aldaera bat.
Hassieran pensatu dut *ingutzi participioaz, baina *ingun participioa nahiago, ceren Z pluralguilea baicic ez baita.
*INGUN = EMAN
Adeitsuqui
DIOSSAT nic DIOT + hiri (to)
Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.
Marc 2:11 Leiçarraga
I say unto thee, Arise, and take up thy bed, and go thy way into thine house.
Mark 2:11 KJV
iaiqui = jaiqui
adi = hadi
eure = heure
DIOSNAT nic DIOT + hiri (no)
Eta harturic nescatcharen escua, diotsa, Talitha-cumi: erran nahi baita, Nescatchá (hiri diosnat) iaiqui adi.
Marc 5:41 Leiçarraga
And he took the damsel by the hand, and said unto her, Talitha cumi; which is, being interpreted, Damsel, I say unto thee, arise.
Mark 5:41 KJV
Berce hirur diossat dakarzquigu Leiçarragac:
Eta hurbilduric hunqui ceçan kutchá, (orduan gorputza çaramatenac gueldi citecen) eta erran ceçan, Guiçon gazteá, hiri diossat, iaiqui adi.
Luc 7:14 Leiçarraga
Y acercándose, tocó el féretro; y los que lo llevaban se detuvieron. Y dijo: Joven, a ti te digo, levántate.
S. Lucas 7:14 RVR1960
Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen.
Luc 22:34 Leiçarraga
Y él dijo: Pedro, te digo que el gallo no cantará hoy antes que tú niegues tres veces que me conoces.
Lucas 22:34
Diotsó IESVSEC, Eztiossát çazpitarano, baina çazpitan hiruroguey eta hamarretarano.
Mattheo 18:22 Leiçarraga
Jesus saith unto him, I say not unto thee, Until seven times: but, Until seventy times seven.
Matthew 18:22 KJV
Etcheparec ere diossat:
Onsa hari gomendadi nic diossat eguia
Adeitsuqui
DRABILAGU = darabilagu
Huná, çamariey bridác ahoetara emaiten drauztegu obedi gaitzatençát, eta hayén gorputz gucia hara huna drabilagu:
Jac 3:3 Leiçarraga
drauztegu = dizquiegu
He aquí nosotros ponemos frenos en las bocas de los caballos para que nos obedezcan, y gobernamos todo su cuerpo.
Santiago 3:3 RVES
DRAMAÇUE = daramaçue
Eztramaçuela ez mulsaric, ez maletaric, ez çapataric: eta nehor bidean ezteçaçuela saluta.
Luc 10:4 Leiçarraga
No llevéis bolsa, ni alforja, ni calzado; y a nadie saludéis por el camino.
S. Lucas 10:4 RVR1960
darabilagu eta daramaçue adizquiac iraganaldico nor-norc adizquiac eguitecotz erabilcen ahal ditugu:
hindarabilagun: hi guc
cindarabilçagun: çu guc
cindarabilçategun: çuec gu
nindaramaçuen: ni çuec
guindaramatzaçuen: gu çuec
Forma laburrac lorcecotz:
ninda = nen
hinda = hen
guinda = guen
cinda = cen
cinda + te = cen + te
nindaramaçuen = *nenramaçuen
hindarabilagun = *henrabilagun
guindaramatzaçuen = *guenramatzaçuen
cindarabilçagun = *cenrabilçagun
cindarabilçategun = * cenrabilçategun
NR hori ahoscaecina denez, hobe liçate NDR jarcea Rz hasten diren aditz erroequin (rama, rabil, e.a.)
nendramaçuen
hendrabilagun
guendramatzaçuen
cendrabilçagun
cendrabilçategun
Adeitsuqui
Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete.
JOAN 8:19 BHNT
zindezakete hau egun Akademiaren euskaraz zenezakete da.
Etchehandic:
Orduan, galdatu zioten:
–Nun da zure Aita?
Jesusek ihardetsi:
–Ez gaituzue ezagutzen, ez ni, ez nere Aita; ezagutzen baninduzue, nere Aita ere ezagutuko zinukete.
zinukete Akademiak: zenukete
Baldin eta “zinukete” hau zinDEZAkete-ren modura eraikia izan balitz: “zinDUkete” genduke:
zindukete = zinukete
=
zendukete = zenukete
Batean DEZA orainaldia ikusten ahal dugun beçala, bestean ere DU orainaldia ikusten ahal genduke.
zindezakete
Errannahia: conoceríais
Egun: podríais conocer
Hegoaldetik datorke azken esannahi hau, Castorene jaunak zuzen adierazi digun bezala.
etor liteke
1. vendría
2. podría venir. Egun.
zindezakete = zenezakete
Nork-nor da (zuek-hura), nahiz itxuraz nor-nork eitekoa izan.
zinditzakete = zintzakete Harc-zuek litzateke.
Nondik, baina, zenezakete?
edo
zindezakete => zendezakete => zenezakete
edo
zindezakete => zenzakete => zenezakete
Adeitsuki
Aurrecoan cindeçaquete ikussi dugu. Leiçarragac berce bi aldiz erabili çuen adizqui hau cineçaquete forma pean, cein baitago hurbilago egungo forma standardetic (zenezakete).
Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura.
Joan14:7 Leiçarraga
Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete.
2 Cor 11:4 Leiçarraga
Adeitassunez