hartzazue
hartzazue –
Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue.
MATEO 11:29 BHNT
Eta euskara batuan:
Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena;
MATEO 11:29 EAB
hartzazue euskara batua da?
har ezazue = hartzazue
Eta ikasazue?
ikas ezazue = ikasazue
Bai, ezta?
Etchehandyren itzulpenean:
Har zazue nere uztarria eta ikas nereganik, eztia eta bihotz-apala bainaiz, eta zuen biziarentzat aurkituko duzue pausua;
Adeitsuki
Badirudi “har ezazue” dela batuaz onçat emaiten den bakarra.
Ecezcoan “ez ezazue har”.
Adeitsuqui
Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.
EPHESOARREI 5:33 BHNT
Batuan:
Dena dela, zuetariko bakoitzak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak izan biezaio begirune senarrari.
EFESOARREI 5:33 EAB
timeat aguercen da latinez, eta phobetai grecoz.
beldur biz = beldur içan bedi
Gauça bat da senharrari beguirune içaitea edota ukaitea, eta berce bat, haguitz differenta, senharraren beldur içaitea!
Gaztelaniaz eta anglesez ere gaizqui itzulcen dute nahita:
Cada uno empero de vosotros de por sí, ame también á su mujer como á sí mismo; y la mujer reverencie á su marido.
Efesios 5:33 RVES
Nevertheless, let every one of you in particular so love his wife even as himself; and the wife see that she reverence her husband.
Ephesians 5:33 KJV
Adeitsuqui
Etchehandyc ere berdinsu:
Dena den, zuetarik bakotxak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak errespeta beza senarra.
Adeitassunez
Testu frantsesek ere errespetua aipatzen dute ez eta beldurra.
Iduriz Leizarragak beldur itzuliz gorde zuen jatorrizko “timeat” eta “phobetai” hitzak zeinak beharbada baitziren Jondoni Pauloren sinadura.
Baina beharbada beldur horrek Leizarragari ez zion inolako problemarik sortu. Izan ere ohartu nintzan lehengo denboretako EHan errespetua, beldurra baita mirespena ere sentimentuek bazutela halako senidetasun kutsua. Ageri da adibidez Etchepare medikua bere aitaz mintzatzen delarik haurretako Argentinako oroitzapenetan.
Baina hau beharbada lehen gizarte guzietakoa zen eta berrikitan ikasi dugu errespetua eta beldurra erabat bereizten errespetua batzutan .desagertarazteraino
Artetik erraiteko, hemen batzutan aditzen zen “etzazula har!” ez ezazu har erran beharrean
Beñat Castorene, egun on!
Aitarequico eta iracasleequico errespetua beldurretic osso hurbil cen ni ume nincela.
Ama ere errespetatzen nuen, baina secula ere beldurra sentitu ez, harengatic. Çaflada bat eman cerautan vicitza ossoan, eseri behar cen aulkia kendu neraucolacotz. Erori ahala ongui merecitaco belharrondocoa opharitu cerautan sucaldean. Hahahaha.
Neuc esquercen dut bethi Leiçarragaren itzulpen cehatza.
Anhitz esquer çure hitz hauengatic ere:
“Artetik erraiteko, hemen batzutan aditzen zen “etzazula har!” ez ezazu har erran beharrean.”
etzazula har = ez deçaçula har
Euskaltzaindiac ez du onhartzen erraiteco modu hau.
har deçaçu ere iracurria dut har eçaçu erraitecotz, nondic dathorqueen hartzaçu forma labur erabilgarria.
Adeitsuqui
Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço.
Colossarrei 3:23 Leiçarraga
and whatsoever ye do, do it heartily, as to the Lord, and not unto men;
Colossians 3:23 KJV
anço = beçala
ZER ERE: Hona hemen Euscalçaindiac cer dioscun bere Hizteguian:
”
zer ere 1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela, hura-ren saileko erakusle batekin edo kideko batekin korrelazioan). Zer ere manatu baituzu, hura egin da. Zer ere on baituzue, oro dira eneak. || Zer ere ereinen baitu gizonak, eta hura bilduko du.
2 (Perpaus kontzesiboak eratuz). Betiere gure salbamenduagatik egiten du, zer ere uzten baitu guri gertatzera.
”
Eta Elhuyar Hizteguian:
”
zer ere
(batez ere Ipar.) todo lo que, cualquier cosa que; lo que, aquello que
zer ere manatu baituzu, hura egin da: todo lo que ha mandado hacer, se ha hecho
”
Adeitsuqui
Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço.
Euscalçaindiaren “grafia moderno” ustecoan:
Eta zer ere baitagizue, gogotik egizue Jaunari antzo eta ez gizonei antzo.
dagizue eta egizue:
dagizue = egin dezazue
egizue = egin ezazue
zer ere baitagizue = zer ere egin baitezazue
: todo lo que hagáis
Mendebaldeco erabilerac ere euskara batua deitzen den horretan onhartu behar lirateque. Adibidez:
hartu dagizuen = har dezazuen
hartu egizu = har ezazu
Hau eguin ecic, batua ez da benetaco batua seculan içanen.
Non dago araçoa?
Adeitsuqui