hartzazue

hartzazue – 

Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue.
MATEO 11:29 BHNT

Eta euskara batuan:

Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena;
MATEO 11:29 EAB

hartzazue

hartzazue euskara batua da?

har ezazue = hartzazue

Eta ikasazue?

ikas ezazue = ikasazue

Bai, ezta?

hartzazue

NAFFARRERA

8 pentsamendu “hartzazue”-ri buruz

  • Etchehandyren itzulpenean:

    Har zazue nere uztarria eta ikas nereganik, eztia eta bihotz-apala bainaiz, eta zuen biziarentzat aurkituko duzue pausua;

    Adeitsuki

  • Badirudi “har ezazue” dela batuaz onçat emaiten den bakarra.

    Ecezcoan “ez ezazue har”.

    Adeitsuqui

  • Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.
    EPHESOARREI 5:33 BHNT

    Batuan:

    Dena dela, zuetariko bakoitzak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak izan biezaio begirune senarrari.
    EFESOARREI 5:33 EAB

    timeat aguercen da latinez, eta phobetai grecoz.

    beldur biz = beldur içan bedi

    Gauça bat da senharrari beguirune içaitea edota ukaitea, eta berce bat, haguitz differenta, senharraren beldur içaitea!

    Gaztelaniaz eta anglesez ere gaizqui itzulcen dute nahita:

    Cada uno empero de vosotros de por sí, ame también á su mujer como á sí mismo; y la mujer reverencie á su marido.
    Efesios 5:33 RVES

    Nevertheless, let every one of you in particular so love his wife even as himself; and the wife see that she reverence her husband.
    Ephesians 5:33 KJV

    Adeitsuqui

  • Etchehandyc ere berdinsu:

    Dena den, zuetarik bakotxak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak errespeta beza senarra.

    Adeitassunez

  • Benat Castorene 2022-09-08 18:30

    Testu frantsesek ere errespetua aipatzen dute ez eta beldurra.
    Iduriz Leizarragak beldur itzuliz gorde zuen jatorrizko “timeat” eta “phobetai” hitzak zeinak beharbada baitziren Jondoni Pauloren sinadura.
    Baina beharbada beldur horrek Leizarragari ez zion inolako problemarik sortu. Izan ere ohartu nintzan lehengo denboretako EHan errespetua, beldurra baita mirespena ere sentimentuek bazutela halako senidetasun kutsua. Ageri da adibidez Etchepare medikua bere aitaz mintzatzen delarik haurretako Argentinako oroitzapenetan.
    Baina hau beharbada lehen gizarte guzietakoa zen eta berrikitan ikasi dugu errespetua eta beldurra erabat bereizten errespetua batzutan .desagertarazteraino
    Artetik erraiteko, hemen batzutan aditzen zen “etzazula har!” ez ezazu har erran beharrean

  • Beñat Castorene, egun on!

    Aitarequico eta iracasleequico errespetua beldurretic osso hurbil cen ni ume nincela.
    Ama ere errespetatzen nuen, baina secula ere beldurra sentitu ez, harengatic. Çaflada bat eman cerautan vicitza ossoan, eseri behar cen aulkia kendu neraucolacotz. Erori ahala ongui merecitaco belharrondocoa opharitu cerautan sucaldean. Hahahaha.
    Neuc esquercen dut bethi Leiçarragaren itzulpen cehatza.

    Anhitz esquer çure hitz hauengatic ere:
    “Artetik erraiteko, hemen batzutan aditzen zen “etzazula har!” ez ezazu har erran beharrean.”

    etzazula har = ez deçaçula har

    Euskaltzaindiac ez du onhartzen erraiteco modu hau.

    har deçaçu ere iracurria dut har eçaçu erraitecotz, nondic dathorqueen hartzaçu forma labur erabilgarria.

    Adeitsuqui

  • Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço.
    Colossarrei 3:23 Leiçarraga

    and whatsoever ye do, do it heartily, as to the Lord, and not unto men;
    Colossians 3:23 KJV

    anço = beçala

    ZER ERE: Hona hemen Euscalçaindiac cer dioscun bere Hizteguian:


    zer ere 1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela, hura-ren saileko erakusle batekin edo kideko batekin korrelazioan). Zer ere manatu baituzu, hura egin da. Zer ere on baituzue, oro dira eneak. || Zer ere ereinen baitu gizonak, eta hura bilduko du.

    2 (Perpaus kontzesiboak eratuz). Betiere gure salbamenduagatik egiten du, zer ere uzten baitu guri gertatzera.

    Eta Elhuyar Hizteguian:


    zer ere

    (batez ere Ipar.) todo lo que, cualquier cosa que; lo que, aquello que

    zer ere manatu baituzu, hura egin da: todo lo que ha mandado hacer, se ha hecho

    Adeitsuqui

  • Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço.

    Euscalçaindiaren “grafia moderno” ustecoan:

    Eta zer ere baitagizue, gogotik egizue Jaunari antzo eta ez gizonei antzo.

    dagizue eta egizue:

    dagizue = egin dezazue
    egizue = egin ezazue

    zer ere baitagizue = zer ere egin baitezazue
    : todo lo que hagáis

    Mendebaldeco erabilerac ere euskara batua deitzen den horretan onhartu behar lirateque. Adibidez:

    hartu dagizuen = har dezazuen
    hartu egizu = har ezazu

    Hau eguin ecic, batua ez da benetaco batua seculan içanen.

    Non dago araçoa?

    Adeitsuqui

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude