gintuan
gintuan –
Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.
TITORI 3:3 Leiçarraga
guentuán
= gintuan
= ginen + toka
gintuan
Verset berean guentuán eta guentuen (guentuela).
gentuan eta gentuen Akademiako grafian.
gentuen adizkia genDITUen adizkitik dator. Kasu honetan GUK HAIEK, hau da, Akademiaren arabera: genituen.
gentuan adizkia gendituan (gen + dituk + -eN) formatik dator. Akademiaren arabera: gintuan, hau da, ginen + toka.
gintuan = gentuan
Leiçarragak
ginen eta genen
biak erabiltzen ditu iraganaldian. Baita ginaden ere.
Beraz, esannahi aldetic:
nin = nen
hin = hen
gin = gen
zin = zen
Adeitsuki
Eta guc sperança guendián hura cela Israel redemitu behar çuena: badaric-ere horién gucion gainera, egun duc herén eguna gauça hauc eguin içan diradela.
Luc 24:21 Leiçarraga
guendián = guenduen + toca
gendian = gen + dik + eN
genduen = gen + du + eN
Akademiaren arabera: genian eta genuen.
genduen = genuen
nenduen = nuen
nenduen = *nenuen = neuen = nuen
Orduan ethorten dirade haregana Iacques eta Ioannes Zebedeoren semeac, dioitela, Magistruá, nahi guendiquec cer-ere escaturen baicara, eguin ieçagun.
Marc 10:35 Leiçarraga
guendiquec = guenduque + toca
ieçagun = hieçagun = heçan + guri
escaturen gara = escatuco dugu
gendikek = gen + dikek
genduke = gen + duke
Akademiak: genikek, genuke
Adeitsuki
Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.
Luc 1:35 Leiçarraga
erran cieçon = erran ceraucon = esan zion
dun = da + noka
draun = deraun Hark hiri: din
DIN artxi-batuan bi gauza desberdin izan daiteke:
1. DIN = DU + noka.
Naffarreraz: DIN
2. DIN = DU + hiri (no)
Naffarreraz: DERAUN
Bizkaieraz: DEUNA
Berdin DIAT / DINAT, adibidez:
1. DIAT / DINAT = DUT + hitano
2. DIAT / DINAT = DUT + hiri
Naffarreraz: DERAUAT / DERAUNAT
Bizkaieraz: DEUAT / DEUNAT
Adeitsuki
Eta hura ikussiric spanta citecen: eta erran cieçón bere amác, Semé, cergatic horrela eguin draucuc? huná, hire aita eta ni keichuric hire bilha guiniabiltzán. Orduan dioste, Cergatic da ene bilha baitzinabiltzaten? etzinaquitén ecen neure Aitaren eguitecoetan occupatua behar dudala içan?
Luc 2:48?-?49 Leiçarraga
spanta citecen = spantatu ciren
draucuc = deraucuc = diguk
guiniabiltzán = guinabiltzan + toka
Artxi-batuan: genbiltzaan
baitzinabiltzaten = bait + cinabiltzaten
etzinaquitén = ez cinaquiten = ez zenekiten
1. guinabiltzan
Naffarreraz bi forma ditu:
Lucea: guindabilçan /gindabiltzan/
Laburra: guenbilçan /genbiltzan/
2. cinabiltzaten
Naffarreraz:
Lucea: cindabilçaten /zindabiltzaten/
Laburra: cenbilçaten /zenbiltzaten/
DABILTZA tokan: DIABILTZAK da:
giniabiltzán = gin + diabiltzak + eN
Naffarreraz ahoz gindiabiltzaak emango lukeena.
Adeitsuki
Leon Leon
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LeonImitazionea099.htm
3. Izan bihozdunago eta gehiagoren jasaiterat zaude. Ez dira oro gal, atsegabeak eta gudu bortitzak maiz gainerat dituzulakotz. Gizon zira, ez Jainko; gorputz zira, ez aingeru.
Bertutearen ozka berean nondik zindagozke alderat, aingeruek zeruan eta lehen gizonak lurrean ez dutenaz geroz iraun ahal ukan? Auhenetan daudenak nik arintzen ditut eta salbatzen; eta beren ahuleziaren berri dakitenak, nere Jainkotasunerat nik altxatzen.
ZINDAGOZKE
Artxi-batuan: zeundeke
zindagozke = zin + dagoz + ke
Guztiz erregularra forma luzea.
Forma laburra:
zindagozke = zengozke
Bizkaian Z plurala bukaeran jartzen da: zengokez
EGON aditza Alegiazkoa + KE:
nindagoke = nengoke
hindagoke = hengoke
legoke
gindagozke = gengozke
zindagozke = zengozke
zindagozkete = zengozkete
legozke
DAGOZ erabili beharrean DAUDE erabilirik:
gindaudeke = geundeke
zindaudeke = zeundeke
zindaudekete = zeundekete
leudeke
Oharra:
gindaudeke = *genudeke = geundeke
Irregularrak, beraz.
Adeitsuki
http://basquepoetry.eus/?i=poemak&b=84
LURRAREN PEAN SAR NINDAITEKE
Jean Baptiste Diharce, Pudes , 1824
Lurraren pean sar nindaiteke, maitea, zure ahalgez;
Bortz pentsamendu eginik nago zurekin egon beharrez.
Borta barnetik zerratu eta ganberan beti nigarrez.
Pensamenduak airean eta bihotzetikan dolorez!
Ere xangrinez hilarazteko sortua zinen arabez.
Oren onean sortua zinen izar ororen izarra,
Zure parerik ez zait agertzen ere begien bixtara,
Espos laguntzat nahi zintudan erran neraitzun bezala:
Orduan zuri ez iduritzen zuretzat aski nintzala,
Ni baino lagun hobe batekin Jainkoak gerta zaitzala.
Marinelak joaiten dire itsasorat untziko;
Zuretzat dudan amodioa ez dut sekulan utziko.
Xarmegarria, nahiz ez giren elgarrekilan biziko,
Behin maitatu zaitut eta ez zaitut hastiatuko:
Ene gogoan sartua zira eternitate guziko.
Primaderan zoinen den eder xoria kantuz kanpuan.
Amodioak bainerabilka, maitea, zure onduan:
Xarmegarria, ez zaitut nahi bortxatu amodiuan,
Ni xangrin huntan hilikan ere satisfa zaite goguan:
Bai malurusik aski banuzu bakarrik nihaur munduan.
Amodio herratuak badu sofrikario,
Bihotzen barra bada xangrinak berak hil dio;
Izaiten tudan kontseiluek deusik ez dute balio,
Denbora pasa eta ondoan ez baita nezesario,
Nik ez zaitut kitaturen odola ixur artio.
jagok / jagon = dago
najagok / najagon = *nadago = nago
Hori da nire erizpidea, NAGO dathorrela DAGOtic.
Orainaldian: *nadago => nago
Ez-orainaldian: nindago
Ez-orainalditic:
Iraganaldia: nindagoen
Iraganaldia + que: nindagoqueen
Aleguiazcoa + que: nindagoque
Aleguiazcoa: nindago
Forma laburrac ninda => nen
Adeitsuqui
ORAINALDIA (+)
nadi (na + dadi)
+ te = naite
+ ke = naiteke
hadi (ha + dadi)
+ te = haite
+ ke = haiteke
dadi
+ te= daite
+ ke = daiteke
gadiz (ga + dadiz)
+ te = gaitez
+ ke= gaitezke
zadiz (za + dadiz)
+ te = zaitez
+ ke = zaitezke
zadizte (za + dadiz + te)
+ te = zaitezte
+ ke = zaitezkete
dadiz
+ te = daitez
+ ke = daitezke
ORAINALDIA (–)
Forma luzeak:
nin + dadi = nindadi, nindaite, nindaiteke
hin + dadi = hindadi, hindaite, hindaiteke
ledi, leite, leiteke, liteke
gin + dadiz = gindadiz, gindaitez, gindaitezque
zin + dadiz = zindadiz, zindaitez, zindaitezke
zin + dadiz + te = zindadizte, zindaitezte, zindaitezkete
lediz, leitez, leitezke, litezke
Forma laburrac:
nindadi = nendi
nindaite = *nenite = neinte
nindaiteke = *neniteke = neinteke = ninteke
hindadi = hendi
hindaite = *henite = heinte
hindaiteke = *heniteke = heinteke = hinteke
gindadiz = gendiz
gindaitez = *genitez = geintez = gintez
zindaitezke = *genitezke = geintezke = gintezke
zindadiz = zendiz
zindaitez = *zenitez = zeintez = zintez
zindaitezke = *zenitezke = zeintezke = zintezke
zindadizte = zendizte
zindaitezte = *zenitezte = zeintezte = zintezte
zindaitezkete = *zenitezkete = zeintezkete = zintezkete
Adeitsuqui
Ecen ni Legueaz Legueari hil içan nazayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz.
GAL 2:19 Leiçarraga
Neure berredizionean nazayó adizkia natzayó bilakarazi dut, horixe baita ohico forma Leiçarragaren baitan:
Ecen ni Legueaz Legueari hil içan natzayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz.
Oharra:
nequionçat = naquionçat
naquion = nadin + hari
Leizarragak nahi ukan balu /nazaio/ idatzi, naçayo idatzi luke eta ez nazayo.
Adeitsuki
zaio pl. zaizkio
zaio = da + hari
zaizkio = dira + hari
Orainaldia (+)
na + zaio = naTzaio
ha + zaio = haTzaio
ga + zaizkio = gaTzaizkio
za + zaizkio = zaTzaizkio
za + zaizkio + te = zaTzaizkiote
T hau epentetikoa da. Idazle batzuek ez dute tartekatzen.
Orainaldia (–)
nin + zaio = ninTzaio
hin + zaio = hinTzaio
gin + zaizkio = ginTzaizkio
zin + zaizkio = zinTzaizkio
zin + zaizkio + te = zinTzaizkiote
Hirugarren pertsonetan ZAIO eta ZAIZKIO iraganaldian emateko, bizkaitarren modura egiten du Leizarragak, hau da, eN erantsi.
zaion (= zitzaion)
zaizkion (= zitzaizkion)
Bizkaian jako (zaio) eta jakoz (zaizkio).
dagokio bizkaieraz jagoko (dago + hari) den beçala:
jako (da + hari)
Orainaldia:
najako, hajako, jako, gajakoz, zajakoz, zajakoze, jakoz
Iraganaldia:
ninjakon, hinjakon, jakon, ginjakozan, zinjakozan, zinjakozen, jakozan
1. eta 2. pertsonetan T epentetikoa sartuz gero, J-ren ordez, TX daukagu.
najako = natxako
…
Adeitsuki
Naffarreratic bizkaierarat
Naffarreraz baditugu forma bi:
Luzea: gindaduzkan
Laburra: genduzkan
Bizkaieraz, Z plurala bukaera aldean jartzen da. Beraz:
gindadukazan
gendukazan
*genukazan
geunkazan
geunkazan
1. gu hark. Akademiak: ginduzkan
2. guk haiek. Akademiak: geneuzkan
Eta azken honetan Z kendurik objektua singularrera pasatzen da:
geunkan
1. guk hura. Akademiak: geneukan
Adeitsuki
neunkan & neunkazan
nindadukan
nendukan
*nenukan
neunkan
Adizki honek bi esannahi dauzka:
1. Ni hark. Akademiak: nindukan
2. NIk hura. Akademiak: neukan
eta
neukan. Akademiak berdin: neukan
Bizkaieraz neunkan erabilia izan da neukan esannahiarekin.
Objektua plurala denean: neunkazan (= neukazan).
Adeitsuqui
Euskal Klasikoen Corpusa (EKC) delakoan NINTUEN adizkia ikusten ahal dugu, NITUEN baliokide modura, haimbat idazlerengan.
https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=nintuen&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0
NITUEN adizkia NINTUEN adizkitik dator eta berau NINDITUEN adizkitik.
Objektua singularra denean DITU orainaldikoaren ordez DU tartekatzen da: NINDUEN, zeinetatik baitator NENDUEN. Eta honetarik, gero, NEUEN eta NUEN.
Adeitsuki