Asteburu honetan: Amonaren galeper erreak

Amonaren galeper erreak – 

Asteburu honetan: Amonaren galeper erreak

Gaurkoan hainbeste gustatzen zaigun Amonaren galeper erreak RZ, oroitzapen gozo asko eta aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • galeperrak, pertsonako 2 (tamainaren arabera)
  • cognac-a (tanta batzuk)
  • gatza
  • piperrautsa
  • hirugihar tira batzuk
  • patata
  • piper gorriak
  • piper berdeak

Errezeta

  1. Ondo garbitu galeperrak, eta pasa trapu bat barrenetik lehortzeko.
  2. Zipriztindu barrenak cognac tanta batzuekin eta ondu gatz eta piperrautsarekin.
  3. Bildu hirugihar tira batzuekin eta lotu.
  4. Erre ondoren, 20 minutuz edo, kendu soka.
  5. Patata, piper gorri zein berdeekin zerbitzatu.

Kasu!

Piper gorri zein berdeekin zerbitzatu daiteke. Saltsa fin bat ere egin daiteke, tipulekin eta galeperren zukuarekin.

Galeper Phasianidae eta Odontophoridae familietako zenbait kideen (Coturnix eta Lophortyx generokoak) izen arrunta. Faisaiaren familiako hegaztia da, eperra baino txikiagoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua. Hona hemen espezie batzuk: Galeper arrunta (Coturnix coturnix), Galeper arlekina (Coturnix delegorguei), Kaliforniar galeperra (Lophortyx californica).

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Urruneko aitonen erara…

Amonaren galeper erreak

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren galeper erreak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude