13 pentsamendu “gintuan”-ri buruz

  • Verset berean guentuán eta guentuen (guentuela).

    gentuan eta gentuen Akademiako grafian.

    gentuen adizkia genDITUen adizkitik dator. Kasu honetan GUK HAIEK, hau da, Akademiaren arabera: genituen.

    gentuan adizkia gendituan (gen + dituk + -eN) formatik dator. Akademiaren arabera: gintuan, hau da, ginen + toka.

    gintuan = gentuan

    Leiçarragak

    ginen eta genen

    biak erabiltzen ditu iraganaldian. Baita ginaden ere.

    Beraz, esannahi aldetic:
    nin = nen
    hin = hen
    gin = gen
    zin = zen

    Adeitsuki

  • Eta guc sperança guendián hura cela Israel redemitu behar çuena: badaric-ere horién gucion gainera, egun duc herén eguna gauça hauc eguin içan diradela.
    Luc 24:21 Leiçarraga

    guendián = guenduen + toca

    gendian = gen + dik + eN
    genduen = gen + du + eN

    Akademiaren arabera: genian eta genuen.

    genduen = genuen
    nenduen = nuen

    nenduen = *nenuen = neuen = nuen

    Orduan ethorten dirade haregana Iacques eta Ioannes Zebedeoren semeac, dioitela, Magistruá, nahi guendiquec cer-ere escaturen baicara, eguin ieçagun.
    Marc 10:35 Leiçarraga

    guendiquec = guenduque + toca
    ieçagun = hieçagun = heçan + guri
    escaturen gara = escatuco dugu

    gendikek = gen + dikek
    genduke = gen + duke

    Akademiak: genikek, genuke

    Adeitsuki

  • Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.
    Luc 1:35 Leiçarraga

    erran cieçon = erran ceraucon = esan zion

    dun = da + noka

    draun = deraun Hark hiri: din

    DIN artxi-batuan bi gauza desberdin izan daiteke:

    1. DIN = DU + noka.
    Naffarreraz: DIN

    2. DIN = DU + hiri (no)
    Naffarreraz: DERAUN
    Bizkaieraz: DEUNA

    Berdin DIAT / DINAT, adibidez:

    1. DIAT / DINAT = DUT + hitano

    2. DIAT / DINAT = DUT + hiri
    Naffarreraz: DERAUAT / DERAUNAT
    Bizkaieraz: DEUAT / DEUNAT

    Adeitsuki

  • Eta hura ikussiric spanta citecen: eta erran cieçón bere amác, Semé, cergatic horrela eguin draucuc? huná, hire aita eta ni keichuric hire bilha guiniabiltzán. Orduan dioste, Cergatic da ene bilha baitzinabiltzaten? etzinaquitén ecen neure Aitaren eguitecoetan occupatua behar dudala içan?
    Luc 2:48?-?49 Leiçarraga

    spanta citecen = spantatu ciren
    draucuc = deraucuc = diguk

    guiniabiltzán = guinabiltzan + toka
    Artxi-batuan: genbiltzaan

    baitzinabiltzaten = bait + cinabiltzaten

    etzinaquitén = ez cinaquiten = ez zenekiten

    1. guinabiltzan
    Naffarreraz bi forma ditu:
    Lucea: guindabilçan /gindabiltzan/
    Laburra: guenbilçan /genbiltzan/

    2. cinabiltzaten
    Naffarreraz:
    Lucea: cindabilçaten /zindabiltzaten/
    Laburra: cenbilçaten /zenbiltzaten/

    DABILTZA tokan: DIABILTZAK da:
    giniabiltzán = gin + diabiltzak + eN
    Naffarreraz ahoz gindiabiltzaak emango lukeena.

    Adeitsuki

  • Leon Leon
    https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LeonImitazionea099.htm

    3. Izan bihozdunago eta gehiagoren jasaiterat zaude. Ez dira oro gal, atsegabeak eta gudu bortitzak maiz gainerat dituzulakotz. Gizon zira, ez Jainko; gorputz zira, ez aingeru.
    Bertutearen ozka berean nondik zindagozke alderat, aingeruek zeruan eta lehen gizonak lurrean ez dutenaz geroz iraun ahal ukan? Auhenetan daudenak nik arintzen ditut eta salbatzen; eta beren ahuleziaren berri dakitenak, nere Jainkotasunerat nik altxatzen.

    ZINDAGOZKE
    Artxi-batuan: zeundeke

    zindagozke = zin + dagoz + ke
    Guztiz erregularra forma luzea.
    Forma laburra:
    zindagozke = zengozke

    Bizkaian Z plurala bukaeran jartzen da: zengokez

    EGON aditza Alegiazkoa + KE:

    nindagoke = nengoke
    hindagoke = hengoke
    legoke
    gindagozke = gengozke
    zindagozke = zengozke
    zindagozkete = zengozkete
    legozke

    DAGOZ erabili beharrean DAUDE erabilirik:

    gindaudeke = geundeke
    zindaudeke = zeundeke
    zindaudekete = zeundekete
    leudeke

    Oharra:
    gindaudeke = *genudeke = geundeke
    Irregularrak, beraz.

    Adeitsuki

  • http://basquepoetry.eus/?i=poemak&b=84

    LURRAREN PEAN SAR NINDAITEKE

    Jean Baptiste Diharce, Pudes , 1824

    Lurraren pean sar nindaiteke, maitea, zure ahalgez;
    Bortz pentsamendu eginik nago zurekin egon beharrez.
    Borta barnetik zerratu eta ganberan beti nigarrez.
    Pensamenduak airean eta bihotzetikan dolorez!
    Ere xangrinez hilarazteko sortua zinen arabez.

    Oren onean sortua zinen izar ororen izarra,
    Zure parerik ez zait agertzen ere begien bixtara,
    Espos laguntzat nahi zintudan erran neraitzun bezala:
    Orduan zuri ez iduritzen zuretzat aski nintzala,
    Ni baino lagun hobe batekin Jainkoak gerta zaitzala.

    Marinelak joaiten dire itsasorat untziko;
    Zuretzat dudan amodioa ez dut sekulan utziko.
    Xarmegarria, nahiz ez giren elgarrekilan biziko,
    Behin maitatu zaitut eta ez zaitut hastiatuko:
    Ene gogoan sartua zira eternitate guziko.

    Primaderan zoinen den eder xoria kantuz kanpuan.
    Amodioak bainerabilka, maitea, zure onduan:
    Xarmegarria, ez zaitut nahi bortxatu amodiuan,
    Ni xangrin huntan hilikan ere satisfa zaite goguan:
    Bai malurusik aski banuzu bakarrik nihaur munduan.

    Amodio herratuak badu sofrikario,
    Bihotzen barra bada xangrinak berak hil dio;
    Izaiten tudan kontseiluek deusik ez dute balio,
    Denbora pasa eta ondoan ez baita nezesario,
    Nik ez zaitut kitaturen odola ixur artio.

  • jagok / jagon = dago
    najagok / najagon = *nadago = nago

    Hori da nire erizpidea, NAGO dathorrela DAGOtic.

    Orainaldian: *nadago => nago
    Ez-orainaldian: nindago

    Ez-orainalditic:
    Iraganaldia: nindagoen
    Iraganaldia + que: nindagoqueen
    Aleguiazcoa + que: nindagoque
    Aleguiazcoa: nindago

    Forma laburrac ninda => nen

    Adeitsuqui

  • ORAINALDIA (+)

    nadi (na + dadi)
    + te = naite
    + ke = naiteke

    hadi (ha + dadi)
    + te = haite
    + ke = haiteke

    dadi
    + te= daite
    + ke = daiteke

    gadiz (ga + dadiz)
    + te = gaitez
    + ke= gaitezke

    zadiz (za + dadiz)
    + te = zaitez
    + ke = zaitezke

    zadizte (za + dadiz + te)
    + te = zaitezte
    + ke = zaitezkete

    dadiz
    + te = daitez
    + ke = daitezke

    ORAINALDIA (–)

    Forma luzeak:

    nin + dadi = nindadi, nindaite, nindaiteke

    hin + dadi = hindadi, hindaite, hindaiteke

    ledi, leite, leiteke, liteke

    gin + dadiz = gindadiz, gindaitez, gindaitezque

    zin + dadiz = zindadiz, zindaitez, zindaitezke

    zin + dadiz + te = zindadizte, zindaitezte, zindaitezkete

    lediz, leitez, leitezke, litezke

    Forma laburrac:

    nindadi = nendi
    nindaite = *nenite = neinte
    nindaiteke = *neniteke = neinteke = ninteke

    hindadi = hendi
    hindaite = *henite = heinte
    hindaiteke = *heniteke = heinteke = hinteke

    gindadiz = gendiz
    gindaitez = *genitez = geintez = gintez
    zindaitezke = *genitezke = geintezke = gintezke

    zindadiz = zendiz
    zindaitez = *zenitez = zeintez = zintez
    zindaitezke = *zenitezke = zeintezke = zintezke

    zindadizte = zendizte
    zindaitezte = *zenitezte = zeintezte = zintezte
    zindaitezkete = *zenitezkete = zeintezkete = zintezkete

    Adeitsuqui

  • Ecen ni Legueaz Legueari hil içan nazayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz.
    GAL 2:19 Leiçarraga

    Neure berredizionean nazayó adizkia natzayó bilakarazi dut, horixe baita ohico forma Leiçarragaren baitan:

    Ecen ni Legueaz Legueari hil içan natzayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz.

    Oharra:

    nequionçat = naquionçat
    naquion = nadin + hari

    Leizarragak nahi ukan balu /nazaio/ idatzi, naçayo idatzi luke eta ez nazayo.

    Adeitsuki

  • zaio pl. zaizkio

    zaio = da + hari
    zaizkio = dira + hari

    Orainaldia (+)

    na + zaio = naTzaio
    ha + zaio = haTzaio
    ga + zaizkio = gaTzaizkio
    za + zaizkio = zaTzaizkio
    za + zaizkio + te = zaTzaizkiote

    T hau epentetikoa da. Idazle batzuek ez dute tartekatzen.

    Orainaldia (–)

    nin + zaio = ninTzaio
    hin + zaio = hinTzaio
    gin + zaizkio = ginTzaizkio
    zin + zaizkio = zinTzaizkio
    zin + zaizkio + te = zinTzaizkiote

    Hirugarren pertsonetan ZAIO eta ZAIZKIO iraganaldian emateko, bizkaitarren modura egiten du Leizarragak, hau da, eN erantsi.

    zaion (= zitzaion)
    zaizkion (= zitzaizkion)

    Bizkaian jako (zaio) eta jakoz (zaizkio).

    dagokio bizkaieraz jagoko (dago + hari) den beçala:

    jako (da + hari)

    Orainaldia:
    najako, hajako, jako, gajakoz, zajakoz, zajakoze, jakoz

    Iraganaldia:
    ninjakon, hinjakon, jakon, ginjakozan, zinjakozan, zinjakozen, jakozan

    1. eta 2. pertsonetan T epentetikoa sartuz gero, J-ren ordez, TX daukagu.
    najako = natxako

    Adeitsuki

  • Naffarreratic bizkaierarat

    Naffarreraz baditugu forma bi:
    Luzea: gindaduzkan
    Laburra: genduzkan

    Bizkaieraz, Z plurala bukaera aldean jartzen da. Beraz:

    gindadukazan
    gendukazan
    *genukazan
    geunkazan

    geunkazan
    1. gu hark. Akademiak: ginduzkan
    2. guk haiek. Akademiak: geneuzkan

    Eta azken honetan Z kendurik objektua singularrera pasatzen da:

    geunkan
    1. guk hura. Akademiak: geneukan

    Adeitsuki

  • neunkan & neunkazan

    nindadukan
    nendukan
    *nenukan
    neunkan
    Adizki honek bi esannahi dauzka:
    1. Ni hark. Akademiak: nindukan
    2. NIk hura. Akademiak: neukan
    eta
    neukan. Akademiak berdin: neukan
    Bizkaieraz neunkan erabilia izan da neukan esannahiarekin.
    Objektua plurala denean: neunkazan (= neukazan).

    Adeitsuqui

  • Josu Lavin Atzo

    Euskal Klasikoen Corpusa (EKC) delakoan NINTUEN adizkia ikusten ahal dugu, NITUEN baliokide modura, haimbat idazlerengan.

    https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=nintuen&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0

    NITUEN adizkia NINTUEN adizkitik dator eta berau NINDITUEN adizkitik.
    Objektua singularra denean DITU orainaldikoaren ordez DU tartekatzen da: NINDUEN, zeinetatik baitator NENDUEN. Eta honetarik, gero, NEUEN eta NUEN.

    Adeitsuki

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude