Gasteizen zerbitzuak euskaraz?

Gasteizen zerbitzuak euskaraz? –

Gasteizen zerbitzuak euskaraz?

Urtarrilaren erdialdean “Gasteizen zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresen zerrenda” izeneko artikulua ikusi nuen Ama Hizkuntza Gasteiz blogean. Beranduago, Zuzeun eta Sustatun horren berri ageri izan da. Eskertzekoa da zerbitzua -ustez- euskaraz eskaintzen duten establezimendu eta enpresak identifikatzen egin den ahalegina.

Ustez diot, oraindik ere ez baitago argi zer den zerbitzua euskaraz ematea. Zenbat buru, hainbat aburu. Honen inguruan hausnarketa saioak egon izan dira eta ez naiz luzatuko. Bakarrik esan, bere garaian Bai Euskarari Ziurtagiriaren irizpideak zehaztu behar izan genituenean, luze eta zabal eztabaidatu zela adituak diren aholkularitza eta teknikariekin eta adostu ere egin genituela entitate batek zerbitzua euskaraz emateko bete beharreko baldintzak. Alegia, gure ustez zerbitzua euskaraz ematea ez da bakarrik establezimendu jakin bateko langile bat euskalduna izatea, beste hainbat faktore ere kontuan hartu behar baitira.

Harira etorrita, ekimena Gasteizen burutzen ari da, baina Euskal Herriko beste edozein herri edo hiritan antzekoak egin litezke eta egin izan dira. Gasteiz izugarri zabaltzen ari da, auzo berriak eraiki eta sortzen ari dira eta horietan guztietan biztanleon beharrak asetzeko dendak eta zerbitzuak irekitzen ari dira…

Bai, gure beharrak ase behar ditugu. Produktuen kontsumitzaileak eta zerbitzuen erabiltzaileak garen aldetik, behar linguistikoak ere ase nahi izaten ditugu, egoera komunikatibo bakoitzean nork bere behar linguistikoak asetzea funtsezkoa baita. Horrenbestez, kalitatea eskaini eta lehiakorra izan nahi duen entitateak (saltokia, jatetxea, taberna, ileapaindegia, liburudenda…), bezeroak lortu eta fidelizatu nahi dituen entitateak, bezeroaren behar linguistikoak berdindu behar ditu, jakineko kontua baita bezeroek hori zinez estimatzen dutela.

Entitateek hizkuntzak kudeatu behar dituzte, eta betebehar juridikoetatik harago, gizartearekiko erantzukizunez jokatu behar dute, merkatua aintzat hartuta. Eusko Jaurlaritzak berriki argitara eman duen ikerketa batean ageri den bezala, EAEko herritarren % 81ek adierazi dute kontsumitzaile eta erabiltzaileek beti eskubidea dutela euskaraz zein gaztelaniaz artatuak izateko saltoki, enpresa eta administrazioaren aldetik.

Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da, kontsumitzaile eta erabiltzaileon behar linguistikoak ase gabe geratzen baitira kasu gehienetan. Zein hizkuntzatan kontsumitzen dugu? Zein hizkuntzatan egiten dugu lehenengo hitza? Zein hizkuntzatan hartzen gaituzte? Zein hizkuntzatan daude establezimendu horietako errotuluak, kartelak, informazio-orriak, menuak edo eskaintzak? Zein hizkuntzatan aurrekontuak, fakturak, tiketak, poltsak edota katalogoak? Zenbaterainoko garrantzia ematen diogu establezimenduaren hizkuntza-erabilerari non kontsumitu erabaki behar dugunean?

Gasteizko Udala lanean ari da merkataritzaren alorrean euskararen presentzia areagotzeko bere eskaintza zabaltzen, hirian inor gutxi enteratu bada ere, udal politikan lehentasunezko gaiak beste batzuk baitira (BAIC…). Azpimarratzekoa da Gasteizko Udalak 2010eko ekainean ikerketa bat egin zuela merkataritzaren alorra aztertzeko; bertan adierazitakoaren arabera, gasteiztarren % 53,6k uste dute euskararen presentzia lagungarria dela establezimenduetako bezeroak zerbitzuarekin gustura egoteko. Bezeroen fidelizazioaz horrenbeste hitz egiten den garai honetan, euskara funtsezko elementua da horretarako, ikerketaren arabera. Jarrera horiek eragina izan beharko lukete merkatarien erabakietan.

Elementu positibo ugari ikusten dizkiot Ama Hizkuntza Gasteiz blogaren ekimenari, esate baterako: gure behar linguistikoak asetzen laguntzeari begira, euskarazko zerbitzua ematen dutenak identifikatu nahi izatea; proiektua bezero eta erabiltzaileengandik sortzea, ekimena gizarteratzea eta atxikimenduak jasotzea, hirian ekinbide desberdinak bideratu nahi izatea…

Baina joan gaitezen harago. Gasteizen, beste hainbat lekutan bezalaxe, euskararen sustapenari begirako egitasmoak bideratzen ari dira ekimen publikotik (Gasteizko Udala eta bere laguntzak), zein pribatutik (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Geu Elkartea, Ama Hizkuntza Gasteiz), behar bezala koordinatu gabe eta era nahasgarrian. Zeintzuk izan daitezke hurrengo urratsak? Gasteizko Udala Merkataritzaren sektorean egiten ari dena zabaltzea eta indartzea? Ama Hizkuntza Gasteiz-ek identifikatu dituen enpresekin harremanetan jartzea eta proposamen zehatzak egitea? Horiei Bai Euskarari Ziurtagiria eskaintzea, datozen urteotan egingo zaien segimenduaren bidez eta eskainiko zaizkien laguntzen bitartez irits daitezen benetan zerbitzua euskaraz eskaintzera? Geu Gasteizek establezimenduetan lan egiten duten pertsona euskaldunak bereizteko ikurra zabaltzea? Nahi izanez gero, erraza izan daiteke ekimen guztiak koordinatzea eta elkarlanean aritzea, Gasteizen eta edonon.

Oh: Bai Sarean blogean Ama Hizkuntza Gasteiz-ek komentarioa utzi du.

Irudia | Zabalik. Bai Euskarari | . | Creative Commons By SA
Gasteizen zerbitzuak euskaraz?
behar linguistikoa, enpresa, euskara, merkataritza
Rober Gutiérrez

http://twitter.com/robergutierrez

2 pentsamendu “Gasteizen zerbitzuak euskaraz?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude