Begiratzen naute

Ez ditut bilatzen
Aurkitzen naute
Edonon

Begiratzen naute
Asko dira
gehiegi
Guztiak nire gainean
Guztiak indiferentziaz
Begiratzen naute.
Baina ez dira begirada
Baina ez dute deus esaten
Ez dute deus esan nahi
Ez dute deus balio
Ez dute deus pisatzen
Ez dute
Zure begiradak ezkutatzen duen unibertsoa
Tiroa bihotzean
Astindua barrenean.

Ekaitza bainuontzi batean