Euskeraren Eguna… eta Tornuia

Euskeraren Eguna… eta Tornuia –

Bernat Etxeparek euskerazko lehen liburua argitaratu zuen 1545ean,  Linguae Vasconum Primitiae, eta horrekin gure hizkuntzaren aukera berria, Tornuia,  ireki zen. Halere, Etxepareren liburua baino 30 urte lehenago, poema anonimo bat agertu da, oraindik oraintsu, Oñatiko artxibo zaharretan, hautsez eta urraduraz beterik, normala denez: Amorantearen Poema deitu zaiona, 1510ekoa); Euskaltzaindia/EHUko adituek beren artxiboan utzi dute, antza denez, “ez dela ulertzen eta” (sic). Bai ulertzen dela ederki, eta txit garrantzitsua dela, bai hizkuntza, baita antropologia aldetik ere.

Euskeraren Eguna… eta Tornuia

Bestalde, Bernat Etxepareren liburua argitara eman zen urte bertsuan (1547an), beste eskuizkribu bat  azaleratu da, euskeraz idatzita, Arabako Larrea Dorreko artxibo zahar batetan, Juan Pérez de Lazarraga jaunarena. Hau ere, txit interesgarria, bai pentsaera eta baita lexiko aldetik. Adibidez, arreta eman dit “Euskal Herria” agertzen dela lehen aldiz aipatuta, eta “Eusquel erria” deitzen diola. Beraz, autore arabar honek ”ele” sartzen du “euskera” hitzaren definizioan (eusk-ele: uskele, ausko-ele? Nongo ele?)

Oraindik badirau, beraz, euskararen altxorrak 2022. Abenduan 3 honetan. Bizi bedi betiko, osasuntsu!

Halere, ez da aski desira edo desioa, edota ulu eta lanturua. “Zer egin?”, galdetzen zuen Lenínek sarritan. “Antolatu! Antolatu!”, erantzuten zuen beti.

Lehentasunari dagokionez, hona nire proposamena:

a) Lehenik eta behin, euskeraren erabilpenak aspaldi hartu duen beheranzko deriba kontutan hartuta, Urgentziazko Ekimen bat behar dela deritzogu: “Kulturgintza-2022”; horren barruan, jakina, Iruña-Veleiarekiko ekimenaz irmo eta tinko jarraituz (ez diezagutela behin-betiko lapurtu!)

Zertan datzake  “Kulturgintza-2022”  dei daitekeena; edo beste izenen batez, berdin dio?

Urgentziako Ekintza, esan bezala. Bestela, euskaldunen arteko euskera-

erabilpena gainbehera joanen delarik (eta ez ibili geure burua engainatzen), Euskal Kultura ez baldin badugu jasotzen bere tronura, belaunaldi barria (next generation) motibazio sendo gaberik aurkitzean, ez du erakarriko euskera hutsak; ezta eskola-umeak ere ez ditu liluratuko Ikastoletako eta Eskoletako euskera huts (a palo seco), euskal kulturaz jantzi gabeak.

Zertan datzake “kulturgintza” hori? Esan bezala “urjentziazko operazioa” izan behar du, 2022 abiatzekoa. Oraintxe da aukera. Ezen beranduago, zeinek jakin. Beraz, lehentasunetan lehena.

Lehenik eta behin, programa zehatz bat beharko litzateke (“programa-programa ante todo”, Julio Anguita jatorrak esango zukeenez). Hortaz, hasteko,  “gutxienezko programa bat” aurkeztea. Zein eragilerengana zuzendu, Lehen Programa horren zirriborroa egiteko?: hor dira Instituzioetako arduradun liberatuak, Euskera Kontseilua, Batzordea, Euskeraren aldeko Fundazio herritarrak, Udalerrietako euskara-arduradunak eta teknikariak…, herri-mugimendu anitzaren euskera-arduradunak. Beno, hobe alderantzizko ordenan hastea: herri-mugimendu anitzeko agenteaketa abar.

“Goienetako”  esperoan gelditu gabe hasi behar, ze hemengo GOIAK aspaldiko lehortean baitaude (hori, barne-kolonizazioaren kide ez badira eurak). Izan ere, hemen edozer gauza baita posible. Ez da gauza bera, adibidez, Euskal Herriko eta Kataluniako Instituzioen jarrera: han, koba prehistoriko xume bat aurkitu dute eta kanpai-hotsak entzun dira: “hona Altamira Cataluynan!” ; hemen, ordea, Iruña-Veleiako monumentu arkeologiko antologikoa azaleratu da, eta lurperatu egin dute denen artean (Diputazio, Unibertsitate, Euskaltzaindia, Hedabide, Kulturako Jende…), Beraz, Goietara begira egon gabe.

Hori bai, ekimen honetara lerratzen denak, borondate hutsez abiatuko denez, astean hiru-lau ordu “oparitu” beharko ditu, harik eta “crowding” delako bat lortu arte. Eta lortuko dugu, behin hasi eta gero, euskal jendearen itxaropena piztu bezain pronto.

Programa-zirriborro horren destinatarioa? Guzti-guztiei eskaini: Kultur Etxeei, Eskolei…, eta horietatik, aktiboen daudenetatik hasi.

Programaren edukiari buruz, disziplina-anitzekoa izan beharko luke: euskal Hizkuntza eta Antropologia, Literatura, Historia, Geografia, Feminismoa… Zeintzuek aurkeztu proiektua? Herrialde edo eskualde bakoitzeko jende adituak, baina ez da izan behar aditua ohizko “experto” mailan; izan ere, ekimena talde-dinamikan oinarrituz gero, “irakaskuntza magistral” gisa ez denez planteatzen, batzarkideek eurek sortuko dute dinamika.

“Kulturako euskaldun jendea” ele-mele itzelean dabil euskeraren egoeraz eta larritasunaz; ez gara uzkur izango, espero, zerbait konkretu proposatuz gero, ezta?. Nire aldetik prest nengoke behintzat, Bizkaia mailan (edo Bilbo mailan bada hobeto), halako talde batean Hizkuntzaz eta Euskeraren Antropologiaz parte hartzeko.

b) Euskera,” Gizadiaren Ondare” izendatzea

Aurrekoa baino ekimen xumeagoa da, baina horretarako ere indarra

eta sostengua behar da. Hasteko, ONUren aurrean ordezkari bat behar dugu agian, herriak horretarako bereziki izendatua. Kataluinan badaukate bat katalanari buruzkoa. Hain zuzen ere berarekin suertatu nintzen kasualitatez, Portugaleteko Zubia “Gizadiaren Ondare” izendatu zutenean, eta “Euskera zergatik ez” galdetu nionean, “horretarako sostengu handia beharko litzateke”, erantzun zidan.

Beraz, lehenbizi, sostengua aurkitu behar dugula. Hemen, Goiak agortuta daudenez, esan bezala, guztiok has gaitezke hemendik kanpoko sostengua bilatzen, bakoitzak dituen harremanen arabera. Nire partetik, Iberiera Taldeko jendearekin hasiko nintzateke. Haietariko batek, Valenciakoa bera, atzo bertan proposatu zuen “Euskera Gizadiaren Ondare” proposatzearena. Haren hitzari oratu diot eta martxan jartzera gonbidatu.

Beharbada hobeto handik hastea, ze ekimen hori abian jarriz gero, hemengoak ere apuntatuko lirateke, nik uste. Gainera, berdin dio “euskal-iberiera” proposatzea Galardorako, zeren iberiera eta euskera sehaska berberean hazi baitziren Goi Paleolitikotik honantz. Jakina da iberiera latinak irentsi zuela, duela 2.000 urte edo. Baina hainbat jende dabil hura interpretatu guran euskeraren bidez: katalanak, Levante eta Andaluzia aldekoak, Zaragoza, Extremadura eta Portugaleko adituak, R.M. Azkueren Hiztegia arakatzen! Hemengorik ez, jakina. Horregatik diot handik hastearena.

Baina abenduaren 3an Euskeraren Eguna ospatzen denez, saia gaitezen asko eskatzen gure hizkuntzaren alde.

Euskeraren Eguna… eta Tornuia Euskeraren Eguna… eta Tornuia Euskeraren Eguna… eta Tornuia Euskeraren Eguna… eta Tornuia Euskeraren Eguna… eta Tornuia Euskeraren Eguna… eta Tornuia

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

2 pentsamendu “Euskeraren Eguna… eta Tornuia”-ri buruz

  • Onharceco eta esquercecoa da çure sforçua euscararen alde, Josu, çurequin bat ethorriric ala ez.
    Post honetan haimbat gauça osso interessant planteatu dituçu.
    Nere ustez euscara ez da galduco. Galcecotan, euscarari atchiquitzen çaizquion valore sociopolitico gueçurrezco batzuc galduco dira.
    Catalunyan “rinascença” bat eman cen XIX mendean, processu cultural moduan, eta horrec eraguin çuen natione catalanaren eçaugarritze bat. Hemen “phizcunde” delacoa aranismoaren asmo politicoarequin lothua jaio cen, aurrecari cultural egoquiagoac baceuden ere.
    Hemen euscara eta nationea politicac eta politicoec aldd batetic, eta bercetic chiringuitoec bahitua daducate ondino ere. Haiengandic ascatu behar guinateque herritarroc, eta harreman hari vuelta eman, irauli, eta orduan politicariec eta institutioneec payasoa eguiteari utzico lerauqueote.
    Esquerric asco çure sforçuagatic, Josu.
    Alexander

  • Amonamantangorri 2021-12-04 18:18

    – Amorantearen Poema originala artxiboan jaso da, egoera egokian kontseba dadin. Motiboa, “ulertzen ez dela”, Naveranek asmatu du.

    – Mendebaleko “Eusquel Erria”n, ekialdeko ele ‘hitz, hizkera’ ikusi nahi izatea, hori ere Naveraren meritua da, ez beste inorena, ez baitzaio sekulan inori bururatu “euskel” partikularen atzean “*eusk-ele’ dagoenik.

    – Iberiera euskararen bitartez deszifratzea, oraino ez du inongo espezialistak lortu.

    – Iruña-Veleia ez dago itxita. Aztarnategi arkeologiko bikaina izaten segitzen du. Diferentzia da orain ez dela inor ibiliko piezak faltsutzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude