Euskararen defentsarako manifestua

Euskararen defentsarako manifestua –

Nabarralderen ekimenez atxikimendu orri bat zabaldu da Interneten. Honela dio:

Nafarroako Gobernuak abiarazi dituen euskararen sustapenerako eta herritarren hizkuntza-aukeraren araberako bazterketaren kontrako politiken aurka deitu den manifestaldiaren harira, behean sinatzen dugunok adierazten dugu:

Euskararen defentsarako manifestuaGiza Eskubideen Europako Hitzarmena errespetatzeko printzipioarekin bat egiten dugula, hizkuntza hautuaren araberako bazterketa debekatzen duena. Inor ez litzateke “lingua navarroruma”, izan Nafarroa Garaikoa zen zein Beherekoa, erabiltzeagatik baztertuta sentitu beharko. Gure nortasunaren oinarrizko zeinua da eta, hau gabe, Nafarroako errelatoa hutsala litzateke, beste interesen mende geratuz.

Euskara izan dela, mendez-mende, jazarpena jasan behar izan duena, izan hau azalekoa edo isilpekoa. Jendartearen agerian gelditu den errepresioa, edo nabarmenak ez izanagatik ere emaitza bera bilatzen zituzten erasoak. Gure hizkuntza ezabatzeko saiakerak hamaika izan diren arren, hizlarien borondatez eta indarrez XXI. mendera bizirik iritsi dela.

Gaztelerarekiko zein frantzesarekiko fobiarik ez dugula sentitzen adierazten dugu. Gure kulturaren osagarri direla sinisten dugu, are gehiago, euskaldun guztiek dakigu dugu gaztelera edo frantsesa, eta askok, hiru hizkuntza edo gehiago. Ez genuke onartuko, hartara, edozein hizkuntza lege, lan arlo edo jendartearen bazterketaren biktima izatea.

Administrazioan -erakunde publikoak protestaren hartzaile diren neurrian- euskara hitz egin, ikasi edo erabiltzea sustatuko duten edozein politika edo neurrirekin bat egin dugula eta egingo dugula, errespetu osoz eta euskaldunen eta euskara ezagutzen ez duten horien arteko begikotasunez. Argi eta garbi esanez, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak horretaz hitz egiten duela, eskubideez, hizkuntzaren erabilera eta ezagutza babesteaz. Denok daukagu gure herriko hizkuntza erabiltzeko eskubidea eta inork ezin digu ukatu.

Laburbilduz, jarrera hipokrita iruditzen zaigula, asmo txarreko pertsona eta elkarteek, gure herrialdeko hizkuntzaren berreskurapenaren aldeko neurrien kontrako manifestaldi bat deitzea, historikoki euskararen garapen naturalaren kontrako debeku eta trabak jartzen aritu diren bitartean.

Herritar guztiak, erakundeak eta edonolako elkarte eta taldeak euskararen ikasketa eta erabileraren alde jartzera deitzen ditugu, etorkizuneko belaunaldiak jendarte bidezko eta anitzago batean bizi ahal izan daitezen.

Nafarroako euskararen sustapen eta erabileraren kontrako manifestaldiaren antolatzaile eta sustatzaileei, deialdia bertan behera uzteko eskatzen diegu, defendatzen dituztela dioten eskubide horien kontra doan heinean.

Hau da helbidea.

..

www.nabarralde.eus

Euskararen defentsarako manifestua
Beñi Agirre

Euskara irakaslea

7 pentsamendu “Euskararen defentsarako manifestua”-ri buruz

  • Gilen Mejuto 2018-05-24 15:36

    Manifestuko lehen esaldia ikusita, irakurtzen jarraitzeko gogoa kendu zait, bai eta sinatzekoa ere. Ez dugu geure hizkuntza serio hartzen, eta bestek errespetatzea nahi?

  • Egia esan hobe izaten da gauzak argi esatea, hitzontzikerietan erori gabe. “Geure hizkuntza Lingua Navarrorum da, eta geure lurrean gaude, Euskal Herrian. Geure lurrean geure hizkuntzari dagozkion eskubide guztiak eskatzen ditugu, eta ez dugu bere aurkako erasorik onartuko” Manifestuarentzat hasiera ona zitekeen. Hala eta guztiz ere, baloratu beharrekoa da dinamika hau hasi izana. Ea hurrengoan detaileak fintzeari garrantzia ematen dieten

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2018-05-25 09:06

    Diario de Noticiasen arabera 48 ordutan 11.000 atxikimendu jaso ditu adierazpenak.

  • Gilen: bai, egitan, hasiera zaila egin zait, itzulpena dirudi eta aintzina egiteko gogoa…

  • Oso erraza da eta manifestu bat sinatzea… Oinezen parte hartzea, Korrikara irtetea…
    Manifestuaren atzetik euskaldunak babesteko neurriak baletoz (Nafarroako Gobernutik eta udal askotatik) belarriekin ere egingo nuke txalo, baina nago sinatzaile euskaltzale askok sinatuko duen gisan, beste askorentzat konzientzia-zuritzaile bikaina izango dela, eta jarraituko dutela erdaraz bizitzen gau eta egun, edo ikasi ere egin gabe orain arte bezala.
    Jakinmina daukat ikusteko zenbait kontseilari, alkate eta zinegotzi erdarapraktikante amorratuk sinatu ote duten…

  • Zeintzuk dira ba euskaldunak babesteko neurri horiek zure ustez?

  • Nafar Gobernu honek, “aldaketarenak”, jarraitzen du euskaldunak diskriminatzen lanpostu deialdi publikoetan. Adibidez, Erriberan, ingelesak, frantsesak edo alemanierak puntuak ematen dituzte.Euskarak zero.
    Hobe lukete manifestu gutxiago sinatu eta euskaldunak aintzat hartu behingoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude