Euskara idatzia
Euskara idatzia –
Euskara idatziak bost mende ditu.
Euskara ez da analfabetoen hizkuntza. Euskara idatziak bost mende ditu, eta beraz idazten eta irakurtzen dakien herri baten hizkuntza da.
Gaur egun Euskal Herrian ia ia ez dago analfabetorik, zeren gehiengo absolutuak badaki idazten eta irakurtzen bakoitzaren beharrizanen arabera.
Honek ez du erran nahi euskaldun gehienek EUSKARAZ idazten eta irakurtzen dakitenik, askok erdaraz baizik ez baitute idazten eta irakurtzen. Baina analfabetoak, izan ere, ez dira.
Euskara idatzia
Leiçarragac eta Axularrec Naffarroa independentaren babesa eduqui çuten. Lehenac Joanna reguinarena eta bigarrenac, nahiz hegoaldeco naffarra içan, Joannaren seme cen Henri IIIaren babesa.
Biac librequi idatzi ahal ukan çuten Naffarroa baitzen gure statu proprio bakarra, euscaldunona, eta statu honec baitzeducan statu içaiteco ecinberceco den eracunde bat: armada.
Plus claro, aqua!
Josu, diozu:
“Biac librequi idatzi ahal ukan çuten Naffarroa baitzen gure statu proprio”
Ez baniz oker Axularrek Lapurdiko Saran idatzi zuen “Gero” eta Bordalen argitaratu zuen. Ez bat ez bestea ez ziren Nafarroan. Gainera ordu hartan Henri IV aspaldian hila zen eta bere seme Louis XIII en aldia zen.
Beraz justuago litzateke erraitea, babesa ukaitekotan, Gerok ukan zuela Frantziako erregearen babesa , zeina, araiz, Nafarroako erregea baitzen denbora berean.
Egia da ere Axularrek ukan zuela Sarako parrokiaren kargua
Henri IV en interbentzioagatik, zeinak interbenitu zen beharbada inplizituki Nafarren arteko solidaritatez baina seguraz ere, esplizituki, Frantziako errege gisan.
Frangotan, errealitatea uste dugun baino konplikatuagoa da
Zer pentsatzen du gure adiskide Alexandrek?
Adeitasunez
Henri III, Naffarroaco regue celaric (baita Franciacoa ere) Axular bere carguan mantendu çuen Saran. Honi esquer librequi idatzi ahal ukan çuen GUERO liburu bicaina.
Adeitsuqui
Bai baina nioena da, Sara Lapurdin izanez gero, beraz Frantziako erresuman, ez eta Nafarroakoan, Henri III aritu zela Henri IV Frantziako errege zenez bezainbatean.
Behin betikoz sartu behar dugu gure buruan, errege frantses horientzat, Frantziak zuela inportantzia.
Beñat,
Nahi duçun beçala.
Leiçarraga ere laphurtarra cen eta naffar guisa aguercen çaicu.
Joanna eta Henriri çor derauztegu gigant bi hauec. Nire uste aphalean.
Adeitsuqui
Nafarroa ez zen euskaldunon estatua izan, ez behintzat, 1234az geroztik. Hara Nafarroako erregeen jaiolekuak:
Teobaldo I (1234-1253): Troyes.
Teobaldo II (1253-1270): Provins.
Henrike I (1270-1274): Xanpaina.
Joana I (1274-1305): Bar-sur-Seine.
Louis I (1305-1316): Paris. Frantziako Errege.
Joan I (1316) : Paris. Frantziako Errege.
Felipe II (1316-1322): Frantziako Errege.
Karlos I (1322-1328): Creil. Frantziako Errege.
Joana II (1328-1349): Conflans.
Karlos II (1349-1387): Evreux.
Karlos III (1387-1425): Mantes-la-Jolie.
Blanka I (1425-1441): Iruñea (!).
Joan II (1425-1479): Medina del Campo (Blankaren senarra, Tronua beretzat hartu zuen, bere seme Vianako Printze Karlosen kaltetan, Nafarroako legediaren aurka, semeari baitzegokion Tronua. Agramondarrek babestua).
Leonor I (1479): Erriberri (!).
Frantzisko I (1479-1483): Mazères.
Katalina I (1483-1517): Mont-de-Marsan.
Henrike II (1517-1555): Zangotza (!).
Joana III (1555-1572): Saint-german-en-Laye.
Henrike III (1572-1610): Pabe. Frantziako Errege 1589tik.
(hemendik aurrera Frantziako Errege berberak).
1234tik aurrera, 19 erregetik 3 soilik Nafarroan jaioak. Gainontzekoak frantsesak, eta gaztelar bat. Eta, 19 errege horietatik 5 (%26), Frantziako Errege aldi berean. Nafarroa “euskal estatua”? Bai zera! Frantsesen satelite.
Errege gaztelarra, gainera, usurpatzailea, ustez historiako “onak” diren agramondarren babesarekin.
Oraingo Nafarroako erregea Espainiaco Felipe VI da. Vascongadetacoa ere bai.
Adeitasunez
Ba Ote, espainiako Karlos V.a Flandrian jaioa zen, baina inork ez du zalantzan jartzen haren espainiartasuna… Nafar estatua herri euskaldun baten estatua zen. Herria euskalduna zen. Beraz, Nafarroa euskaldunen estatua zen.
Hala da, Julen.
Euscal Herria bethequi euscalduna cen. Ez orain beçala, ez staturic, ez armadaric, ez ecer ere.
“Vascongadek” ez dute erregerik. Bizkaiko jauna, bai, Felipe VI litzateke, baldin eta Forua zin egin izan balu:
Bizkaiko Foru Zaharra, I. Legea, I. Kapitulua: […] Si non viniere [foruen zina egitera], que los vizcainos, así de las villas como de la tierra llana de Vizcaya, como de las Encartaciones, como de Durango, que non lo deben responder con el pedido a dicho Señor de Vizcaya, ni al de su Tesorero ni recaudador, ni obedecer sus cartas fasta aquel tiempo que venga para facer la dicha jura […].
Nik Erregerik ez dut.
Karlos Vak ederrak entzun zituen hasieran kastillanoz ez zekielako (gerra eta guzti), eta berehala ikasi zuen. 1234tik aurrera, ez dago Nafarroako errega bakar bat “egun on” esaten zekiena.
Eta Leizarragak berak, heuscaldunei zuzendu zien liburua, ez Naffarrei.
Nafarroako erregeak izan ziren erdi aro osoan erresumako hirietan euskaldunen aurkako “apartheida” ezarri zutenak, kolono frankoen alde. Poloniako Piast dinastiak poloniera baliatu zuen. Nafarroako dinastiek? erromantzea. Euskara? ez da inon ageri. Beno bai, bi goi funtzionariren arteko korrespondentzia pribatuan, erromantzearekin nahastuta. Hori da Nafarroako estatuaren euskalduntasuna.
Ameskerietan ibili gaitezke, historia alua da.
Eta Julen, Karlox Vak geroztik (eta aurretik) espainiako errege guztiak espainian jaioak dira, eta Gaztela zuten feudo garrantzitsuena. Nafarroako historian 1234az geroztik, hiru salbuespen izan ezik, den denak atzerrian jaioak dira. eta Nafarroa baino feudo aberats, populatu eta garrantzitsuagoak izan zituzten: Xanpaina dinastiak Xanpainako konderri askoz aberatsagoa zuen. Evreuxtarrek, Evreuxko konderria. Kapetoek, Frantziako Erresuma.
Nafarroa bere agintarientzat ez da beren feudo garrantzitsuena izan. “Rex” titulu a lortzeko baliatu zuten lurralde pobretu bat besterik ez. Albritekin aldatu zen kontua, eta Pirineoetako Erreinu bat lortzeko aukera (erresuma erromantzea, erne, ez euskalduna) hor egon zen, baina konkistak dena hankaz gora bota zuen.
Zuberoako Kostüma, biarnesez idatzia dago, Nafarroako Foru Orokorra, 1238an (Xanpaina dinastiarekin), erromantzez. Gipuzkoa eta Bizkaiko foruak, kastillanoz.
Gure herri alua. Hizkuntza baztertu duena gauza “serio” guztietan. Gaur egun ere, ezagun du legeak erdaraz idatzi, eta gero itzuli egiten ditugula.
Leiçarragac naffar euscaldunei çucendu cerauzten liburuac, hauc euscaraz baitzeuden. Logicoa.
Ba Ote, zure irakurketa anakronikoa da. Erdi Aroan Ingalaterrako gorteek frantsesez hitz egiten zuten. Frantsesa zen haien hizkuntza. Newtonek bere “Philosophiæ naturalis principia mathematica” latinez idatzi zuen, XVII.mendean. Ordurako Ingalaterrak koloniak eta guzti zituen Estatu Batuetako ekialdeko kostan, eta dagoeneko “Royal Navy” munduko itsas armadarik indartsuena zen. Guzti hori, eta Newton bitartean latinez idazten. Esango al luke norbaitek Ingalaterra ez zela erresuma ingeles bat, latindarra baizik? Ez. Herria ingelesa zelako. Herria beti izan zen ingelesa, bai erregeek frantsesez egiten zutenean, bai eta 500 urte beranduago zientzialariek latinez idazten zutenean.
Ingalaterra ingelesen erresuma zen, eta Nafarroa, euskaldunena.
P.D: esango al luke ingeles batek bere herria herri alua zela, zientzialariek latina erabiltzen zutelako? Ez. Gauzak hala ziren. Mundu guztiak idazten zuen latinez, hura zelako lingua franka, idazterako orduan. Hizkuntza erromantzeetan latinetik erromantzera egin zuten jauzi momentu batean. Baina antza denez ingeles “aluek” beren alukeriatan segitzen zuten, latinez idazten eta antzekoak. Aluak ingelesak, ez dakit nola kontsidera dezaketen Ingalaterra beren erreinua.
Julen,
Egoera ecin hobequi açaldu duçu!
Anhitz esquer!
Leiçarragac 1571. urthean euscara prosaraco doitu arte, euscara ez cen egoquia administrationean eta erabil cedin. Forma idatzia fincatu cen euscara maila nationalerat eramaitecotz. Lehen euscara idatzi eta unificatua, hau da, naffarrera.
Halere badira diferentzia batzu erabakigarriak Angletarreko anglo normandiar dinastiaren eta Nafarroako frantses dinastien artean. Hasteko hona bi:
1) Normandiarrak bi mende eta erdiren buruan ederki kulturalki asimilatu ziren mundu anglosaxoian eta bere kulturan eta hizkuntzan, bai ordea beren ekarpena eginez.
2) Gero Normandiarrek beren herria bakarrik zuten defendatu setarekin europa beste erresuma guzien kontra, batez ere Frantziaren kontra erakusten zutela argi ta garbi nor bilakatu ziren .
Iduritzen zait ezin dela inolaz ere gauza bera erran Nafarroako errege frantses horientzat.
Ala makur naiz erabat?
Ez dut uste oker zabiltzanik, Benat.
Nafar erregeek (ez “bertako”erregeek, eta gutxiago frantsez-nafar erregeek) inoiz ez zuten aipamenik ere egin euskaldunon eta euskal jendeen errege zirenik, hortik atera kontuak. Ez zuten ofizialki “euskal” aipamenik egin izan, ez zuten horren kontzientziarik edo/eta ez zitzaien interesatzen…agian, auskalo, ba ote zekiten beren “herria” euskara-dun zenik ere? Batere ez dakit.
Horrek ez du esan nahi ni nafarra sentitzen ez naizenik edo Nafarroa aldarrikatzen ez dudanik.
Esan nahi dudana zera da: ez ditzagun gure errege/erreginak jainkotu, mesedez. Beti handikeritan, glamour baten melankolian, negar batean, ibili behar ote gara beti?
Gauza da: bizirik gaudela, bagerala.
Joanna IIIac Leiçarragari itzulpenac eguin ditzan aguindu cerauconean, ederto asco cequien cein cen naffarren hizcunça: euscara.
Eta euscara, honetara, naffar hizcunça nationala bilhacatu cen: naffarrera.
Egun ez staturic, ez armadaric ez ecer ere. Tribu oihucalari desperdigatu bat baicic ez, condemnaturic dena espainol edo frances içaiterat.
Adeitsuqui
Nafarroako Erreginak, Joana III Albretekoak, biblia euskaratzeko enkargua eman zuen, eta zorionekoa bera; eta gu.
Baina, dena esan behar bada: biblia euskaratzea agindu bazuen, calvinista zelako agindu zuen eta, denok dakigunez, Luterotarrentzat Biblia da Jainkoa eta herriaren arteko “bitarteko” bakarra, bertako hizkuntzetan agindu zuen Luterok eta hitzez hitz hartu beharrekoa zela Biblia.
Horrengatik, seguraski, hitzez hitz euskaratzen dute grekeratik Leizarraga eta bere ekipokoek, hitzez hitz hitza bera eta bere esanahia.
Baina ez dut uste hizkuntza aintzat hartzeagatik agindu izan zuenik. Bere burua “euskal” jendeen erregintzat izan balu, bere beste dokumenturen batean “euskal” aipamenik utzi izango zuen.
Ez zaizu iruditzen?
Baina bai, erreginaren aginduz euskaratu zuten, eta ez da gutxi.
Antton,
Nahi duçun beçala.
Leiçarragari esquer, guero ethorri ciren Materra, Axular, Etcheberri & Cia.
Adeitsuqui
Biba gure klasikoak eta orduan egindakoa…Leiçarraga eta Tartas eta Materra eta Axular eta gainerakoak…Gora.
Baina ez dezagun ahatzi gaur egun ere badirela euskaraz idazle aski goragarriak…eta euskara batua, aski emankorra… nahiz eta batzuren batzuk ez dituzten aintzakotzat hartu nahi…gaur ecer ere. Tribu oihucalari desperdigatu bat baicic ez, condemnaturic dena espainol edo frances içaiterat…hirurogei urte alferrik galduak…
Batzutan neure baitan banago…gaur egun idatziko balu Leizarragak bere “euskara batuan”, banago ez ote geniokeen su emango…
Nire burutazioa zoroak, doike.
Julen, gauzak nahasten zabiltza. Newtonek latinez idatzi zuen, latina zelako zientziaren hizkuntza XIX menderarte. Horregatik ez soilik Newtonenak, zientzialari guztien idatziak, latinez daude, Newtonetik Copernikoraino, Galileotik pasatuz. Gaur egun, ingelesa erabiltzen da, arrazoi berberagatik. Ez nahastu mundu akademikoa eta politikoa. Nik ez diot herri alua “Doctor navarri”k latinez idatzi zuelako.
Arrazoi duzu diozunean Ingalaterrako gortea normadoz mintzo zela, hain zuzen ere, Ingalaterrako erregeen botere gunea, gortea normandoz mintzo zen garaietan, Frantzian zegoelako. Noiz hasten da Ingalaterrako gortea normandoz? Dinastia normando batek Ingalaterra indarrez eta armaz konkistatu ostean. Noiz hasten da gortea (berriro) ingelesez? Frantziako lur aberats eta populatuak galtzean, eta Ingalaterrako erreinua Ingalaterran soilik geratzean. Ez dakit nik oso adibide ona den Ingalaterra erdi aroan esan nahi duzunerako. William Konkistatzailea, normadoa bera, Ingalaterran jo eta su sartu aurretik, Wessex dinastia anglosaxoiak ingelesa mintzatzen zuen gortean, eta badira ingeles zaharrean testu ofizialak gordeta (Knut Handiaren Karta, adibidez. Nafarroan ez duzu horrelakorik topatuko. Literatura era bultzatu zuten aglosaxoiek, Beowulfen poema ingeles zaharrean dago. Saia zaitez X. mendeko euskarazko testu bat topatzen. Gure herri alua. Sekula erromaren pean “zibilizatu gabeko germaniar barbaroek” guk baino 600 urte lehenago jarri zuten euren hizkuntza barbaroa idatziz). Gero bai, konkistatzaileen ondorengo Plantagenet dinastiak anglonormandoa ezarri zuen. Baina hala ere, Frantziako lurrak galdu ostean iritsitako Tudorrek, ingelesa berreskuratu zuten. Kurioski, Ricardo “Lehoibihotz” bizitzan behin bakarrik ibili zen Ingalaterran. Hor ikusten da ingalaterrak zuen garrantzia Plantagenet dinastia normadoarentzat.
Nafarroan antzekoa gertatu zen: Noiz da gortea euskaldun, izatekotan? Nafarroako erreinua dinastia nafarren esku dagoenean. Noiz bukatzen da hori? 1234an. Geroztik, Nafarroa noble frantses batzuen eskuetan egon zen eremu pobre eta interesik gabea izan zen. Noble frantses horientzat Nafarroak zuen interes bakarra “REX” titulua zen (eta zergak).
Teobaldo Xanpainakoak erresuma arruinatu zuen gurutzadetan parte hartzeko, bere frantziako posizio eta prestigioa hobetzeko. Karlos IIak, erresuma arruinatu zuen bere anaiari Albania oparitzeko. Konta ezinak dira erresumaren kaltetan erregeek hartutako erabakiak, Frantziako beren interesen alde (Plantagenetek Ingalaterran bezalaxe).
Eta hizkuntzaz at, jaiolekua garrantzitsua da. 1234tik Nafarroako errege guztiak (3! izan ezik) atzerrian jaioak dira. Adibide ergel bat: Fernando katolikoaren ama Lizarran bizi zen haurdun zegoelarik. Espreski Zautzera jo zuen erditzeko, bere semea Aragoin jaio zedin. Ingalaterrarekin jarraituz, Rikardo Lehoibihotz geroztik (1157an jaioa), Rikardo II.-a, Eduardo IV-a, eta William III.-a izan ezik, Ingalaterrako errege guzti-guztiak Ingalaterran jaio dira (beno, egiari zor bi Galesen eta bi Eskozian).
Josu, Leizarragak “heuscaldunei” dio, ez “naffar heuscaldunei”, eta Joana III.-ari egiten dion eskertza frantsesez ere idatzi zuen. Oker ez banago, eta zu zara aditu honetan, liburuan euskaraz ez dagoen pasarte bakarra. Zerbaitengatik.
Neuc ez daquit berce egoera batean euscara guehiago erabili içan liçatequeen azquen borz mendeetan eguin dena baino.
Regue-reguinen errua?
Ez dut uste horregatic içan denic, baina aguian bai.
Naffar statalitatea galceac onuraric ez deraucu ekarri.
Nic ez dut uste ongui gaudenic eta normalcunçatic osso urrun aurkitzen gara. Estralurtarra, bideo, errugbi, zeniezazkigukete eta abar idatziric seculan ez gara normalac içanen. Bizcaiera bazterturic ere ez.
Bidea ez da ona, galbidea baicic.
Adeitsuqui
Leizarragaren biblia horrek itsutzen zaituzte guretako duen bere balio linguistiko handiagatik. Anttonek dioen bezala Joana Dalbretek itzulpen horren enkargua egin zuen Nafarrak Protestantismoari konb
Gainera beharrik ez zuen lortu zeren euskaldunal zatituko baitzituen protestanten eta katolikoen artean eta beharbada erligio- gerla sortuko nafarren eta lapurtarren artean. Baginuela bai beharragorik!
Ez dut ulertzen Nafarroako erreinu horren alderako itsutze hori.
Alabaina euskara baztertzeaz gain inposatu zuen noble klase bizkarroi erdi arrotz bat laborariak mendeetan zehar ahalgerik gabe esplotatzen zituena. Horregatik iraultza denboran Nafarroa behereko heren estatuak noblezia bota nahi zuen iraultzari frantsesak ongi begiratzen zituen. Dohakabeak!
Bai tamalez frantsestuko edo espaniolduko gara baina ez dut ikusten zertan Nafarroako erregeek tragedia hori eragozten ahal ziguten . Batez ere ikusten delarik zer harrera desberdinak egin zioten iraultzari gure arbasoek Nafarroa beherean eta Nafarroan ez zegoen Lapurdin!
Josu beharbada bada zerbait ulertzen ez dutana eta zure gain kondatzen dut eni esplikatzeko.
Adeitasunez
Irakurri behar da “Nafarrak Protestantismoari konbertitu nahi zituelako ez eta nehundik ere euskara aitortu edo laguntzeagatik”
Artetik erraiteko, estatalitatearen alde egin nahi badugu ez ditugu gezurrak ezta erdi-gezurrak ere zabaldu behar Nafarroaren erreinuia gainean bestenaz gure jende zentzudunenak oro izituko ditugu
Ez dut ulertzen zer aurpegiratzen zaien duela zortzi mendeko erregeei. Egungo agintari “abertzaleek” ez dute, berrogei urtean, lege bat bera ere euskaraz idatzi.
Eta Beñatek esandako azkenaren haritik, hona zer idatzi zuen Luis Villasantek bere Historia de la literatura vasca-n:
“Nafarroako erregina eta Biarnoko andere Joana Albretekoak, 1559ko Pazkoan publikoki eta solemneki arnegatu zuen katolizismoaz, eta Calvinen erreforma besarkatu. Berehala, bere indar guztiekin eman zen erreforma berria bere Estatuetan ezartzeari. […] Nafarroa Behereak gogotik [“generosamente”] egin zien buru plan horiei. Baina luze gabe agertu ziren masakreak, desmasiak, etc., zeinak erlijio gerlen segizio tristea izan baitziren. Leizarragaren obra euskaldunak euskaldunen erlijioa erreformatzeko plan horren parte izan ziren”.
Nik ez diet deus aurpegiratzen duela 8 mendeko erregeei. Alferrekoa da hori. Historia pasatu da, eta kitto. Ez du bueltarik. Gaur egungo betaurrekoekin Nafarroa euskal estatu bilakatu nahi duten horiei erantzuten diet.
Gorago esandakoei gehitzearren, euskarazko lehen hitzak inprimatu zituen Bernart Etxeparek ere (beaumondarra bera, eta gaztelako erregeren aldekoa, hargatik preso egon zena Nafarroako erregeren Biarnoko ziega batean) ez ditu nafarrak aipatu ere egiten, euskaldunak baizik: “ceren bascoac baitira abil animos eta gentil”, “heuscaldun den guiçon oroc, alcha beça buruya”…
Caixo,
Nic horrela ikusten dut:
1. Naffarroa euscaldunon Statu subiranoa da.
2. Bere fondationea IX menderaino remontatzen da.
3. Bere fondamentua ez da conquesta, lurraldearen eta herriaren babesa baicic.
4. Euscal lurralde foral guztiec Nafarroa subiranoaren existenciari çor draucote euren foraltassuna.
5. Naffarroa da euscal demarcationeetan bacarra Resuma subiranoco statusa lorthu duena.
6. Naffarroac 1571an independiçatu cen Vaticanotic, Leiçarragaren lanarequin, Biblia euscararat ekarcearequin.
7. 1789co Constitutione-projectuan, Naffarroac argui erraiten çuen bere hizcunça euscara cela.
Adeitsuqui
Euscara idazten cela Erdi Aroan ikusten da Donemiliagaco glossetan. Nola edo hala baina idatzita aguercen da. Aro Modernoan, XVI mendean Oñathen aurquiturico “Ene Laztan goço ederra”, 1521co manuscriptua dugu (Interessant liçateque aztercea poema harec cer harremanic educ leçaqueen orduco guerrarequin). Guero 1545an lehen obra imprimatua: “Lingua Vasconum Primitia”. Ondoren Araban bizcaieraz Laçarragaren manuscriptua dago, eta handic gutirat, 1571an Leiçarragaren Obra Magna.
Ordutic aurrera euscaldunoc traditione litterario bat eduqui dugu. Ikussi berceric ez dago cer ondo idazten çuten Laphurdico costaldeco herritar chumeec, ascotan emacumeec, nola erakusten baitute 1755an Le Dauphin itsasoncian anglesec atchiquiturico guthunec. Hori dena da Leiçarragaren itzala. Nere ustez.
Adeitsuqui
Oraingo euscaldunac ez badira gai Le Dauphineco gutunac ulercecotz, problema ez da haiena, problema ez da haien euscara archaicoa dela. Problema hori oraingo euscaldunena litzateque, bainan tira, nerea ez behinçat. Orduco herritar chumeec oraingo academico guztiec baino mila aldiz, infinituqui hobeto cequiten euscara minçatzen idazten eta iracurcen.
Kaixo Alexandre
Zure 4.puntuari dagokionez bederen, badut duda handi bat zeren nik erranen bainuen foraltasunak bazuela euskal populu guzian ( baita ondoko populuetan ere) erro biziki sakonak eta zaharrak. Edo aurre-existtitzen zitzaion Iruñeko lehen erreinuari edo bederen sortu zen eta garatu horretarik independienteki .
Adibidez Lapurdin, instituzioak foralak ziren nabarmen alta biziki denbora guti egon zen Nafarroako erreinuarekin lotua. (50 bat urte hor nunbait?) Ezdakit 50 urte nahikoa izanen zen sistema sozio politiko forala txertatzeko biziki emeki eraldatzen den ingurune batean.
Gau on
Beñat eta,
Hitzic gabe utzi nauçue.
Leiçarragarena, ordea, naffarrera da. Neuc horrela deitzen seguituco dut.
Bessarcada handi bana.
Oker ez banaiz, lehen Foruac Biarnocoac dira, 1080coac. Iruñaco Resuma formatu ondoren beraz. XIII mendean Naffarroco Foru Orocorrean infançoneec eta bercelaco nobleec Theobald regue berriari araudi bat eçarri ceraucoten: Foru Orocorra. Hura Constitutione baten moducoa da.
Laphurdico vizcomtherria Iruñaco Anso III Nagusiac fondatu çuen 1023an. Lurralde guztia reguearena cenez, nobleec ecin çuten viztanleen gainean jaçarpenaric eguin, eta viztanleac bilçar batean antolatzen ciren. XIII mendean Baiona berheiztu cen, eta Bilçarra Ustaritzerat passatu cen. Hala içaiten seguitu çuen Franciar Iraulça arte.
Baiona dominatione francesean erori çatequeen 1451an francesec bertoco gaztelua conquestatu çutenean. Hala ere, Ustaritzeco bilçarrac iraun çuqueen.
Adeitsuqui
Josu, ez dakit nun ikusi nauzun erraiten Leizarragarrena ez zela Nafarrera. Ez naiz gai hori erraiteko; Zeren momentuz Leizarraga ez baitut irakurri.
Nola Bezkoitzen sortu zen , alegia Lapurdin eta Nafarroako mugan , senez bederen erraitera ausart haurrean ikasi zuela P.Lafitte kalonjeak Nafarro-Lapurtarra deitzen zuena eta Bonapartek okzidenteko nafarrera.
Orai zu Alexandre entseiatuko naiz Biarnoko foruaz enteratzen ene adiskide bearnesekin, ea zer deritzaien.
Ez, ez, Beñat, çuc ez duçu holacoric erran. Bai, naffarrerari naffar laphurtera ere deithu içan çaio. Edo simplequi laphurtera classicoa.
Barka, ez banaiz onsa explicatu!
Hona hemen Leiçarragaren obra guztien PDFa, nire paperezco editionearen araueracoa.
https://www.dropbox.com/s/nsrhyqorq92cb9u/LEI%C3%87ARRAGA%202021%20pdf.pdf?dl=0
Othoi, descarga eçaçu eta iracur egun oro çathiño bat, ecen çorthe ona baitakarco iracurleari.
Adeitsuqui
Leiçarragari hitza emanen draucagu, ikus deçagunçat nolacoa cen lehen (h)euscara unificatu hura:
HEVSCALDVNEY.
HEuscarazco hitzac, nola scribatzen, hala letra guciequin Latinén ançora pronuntiatzen-ere dirade: eta u vocala, bethequi, ou baliz beçala. Berçalde Testamentu berriaren heuscarazco translatione hunetan hitz bakoitz batzu letra cheheagoz textu artean eçarri içan dirade, eçagun dençat ecen hec textuan aditzen diraden hitzac içanagatic, eztiradela ordea textu gorputz berecoac, baina declaragarri iarriac. Gaineracoaz
den becembatean, batbederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den: raçoin hunegatic sensu eguiazcotic aldaratu gabe, lengoageaz den becembatean ahalic guehiena guciey adi eraciteari iarreiqui içan gaitzaitza, eta ez choil
edocein leku iaquineco lengoage bereciri: eta badaquigu ecen demborarequin anhitz hitz eta
minçatzeco manera, eridenen dela obra hunetan bercela hobequi erran çatenic: halacoetan, gauçá ceren den daquitenetaric batbedera, orhoituren
da, othoi, ecen hunelaco gauçác, guciz lengoage oraino vsatu gabe batetan, ecin behingoaz halaco perfectionetan iar daitezquela, nola behar bailiçateque: guciagatic-ere minçatzeco manerán anhitz arrastatu gabe, Iaincoaren hitz purari iarreiquiteco desira dutenéc, sporçu dugu eridenen dutela (supporturequin) cerçaz contenta. Eta baldin sperança dugun beçala, oraindrano eguin den hunetán heuscaldunac goçoric edo edificationeric hartzen badu, hunetan emplegatu içan diradenéc bihotz
harturen duté, oraindanic gogo-ere duten beçala, eguin denaren berriz ikusteco eta corrigitzeco: bayeta, baldin Iaunac hala placer badu, passage difficilenén declaragarri annotationén eçarteco. Iaincoac othoi, haren desohoretaco den doctrina gucia ecagut eraciric eta confundituric, haren ohoretaco dena bethi entreteni eta auança deçala Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren icenean.
Amen.
Orotariko Euskal Hiztegia:
deklaragarri.
Explicación.
Hitz […] hek textuan aditzen diraden hitzak izanagatik, eztiradela ordea textu gorputz berekoak, baina deklaragarri iarriak. Lç Adv * 7v. Pasaje difizilenén deklaragarri anotazionén ezarteko. Ib. * 7v.
Josu Lavinen oharra:
Bi aldiz aguercen da declaragarri Leiçarraga baithan. Goico textuan.
Ondo dago Orotaricoa?
“como explicación / declaración / aclaración” edo ez legoque hobeto?
Adeitsuqui
Alexandre, zein da aipatzen duzun 1789ko konstituzio proiektua? Frantsesez idatzi zen Polverellen txosten hori? Badago besterik? Ez dut ezagutzen, eta kuriositatea piztu didazu.
Erresuma izan edo ez, garrantzia erlatiboa du. Egia da estatu gehienak erresuma izan direla, baina ez du zertan. Luxenburgoko Dukerri Handia ez da erresuma izan inoiz, eta gaur egun EB barruan dago. Lituaniako Dukerri Handia ez da sekula erresuma izan, eta estatu independente da. Gales ez zen erresuma izan, “independente” izanagatik XIII. menderaino. Baskoniako Dukerria “independentea” zen, erresuma izan gabe. Biarno soberanoa zen, erresuma izan gabe. Moldavia ez zen inoiz erresuma izan, bere bostehun urteko independentzian. Austria Artxidukerri soberanoa izan zen, ez erresuma, inperio baten oinarri izanagatik. Belgika ez da inoiz erresuma izan, baina independente da 1830tik. Horiek guztiak independenteak (izan) dira, erresuma izan gabe. Eta kontrara, Nafarroa erresuma zen 1620an, Nafarroako errege legitimoak Frantziara atxiki zuenean.
Noble nafarrek 1238an Teobaldo errege frantsesari (Ile-de-France-ko Lagny-sur-Marne-n jaioa) ezarri zioten “constitutione” horren lehen esaldia ezin argigarriagoa da, infantzoi eta noble nafar horien “ideologia” eta “errelatoa” zein zen jakiteko:
“Aqui comienza el primer libro de los Fueros que fueron fayllados en Espaynna assi como ganavan las tierras sin rey los montaynneses […] Por quien et por quales cosas fue perdida Espaynna, et como fue levantado el primer rey Despaynna. Por grant traycion quano moros conquirieron Espaynna sub era DCC et dos aynnos por la traycion que el Rey D. Rodrigo, fijo del Rey Jetizano fizo al conde D. Julian”. Eta abar. Euskal estatu horren “constitutione” horren LEHEN legeko LEHEN kapituluan: “Como deven levantar Rey en Espayna […] Et fue primerament establido por Fuero en Espaynna de Rey alzar por siempre”.
Godoen oinordekotzat zuten nafarroako nobleek euren burua.
Nafarroa, euskal estatua! Bai jauna!
(Belgika ez zen erresuma izan XIX. menderarte. Ez da argi geratzen aurreko testuan, eta gaur egun errege bat badute)
Henrique II.a Naffarroacoa,
Joanna IIIaren aita Çangotzan jaio cen.
Honec ez çuqueen euscara ikassi?
Adeitsuqui
Eta Leizarragak berak “heuscara” deitzen dio idazten duenari, ez “naffarrera”.
Ez dakit Henrike II.-ak euskaraz ba ote zekien. Ziurrenik ikasiko zuen, Iturgaitzen antzera, morroi eta zerbitzariekin komunikatzeko beharrezkoa izango zuelako.
Badakit, dena den, hain arraroa zela Nafarroako Errege bat Nafarroan jaioa izatea, goitizena “zangotzakoa” jarri ziotela.
Ba ote!,
Hau da euscaldunoc seculan ez dugu eduqui statu proprioric?
Naffarroaco Resuma campoco edo campocoen cerbitzuco statua cen ala hemengoa, bertaco resuma?
Bizcaitarroc eduqui al dugu Jaurherri proprioric?
Aphaltassunez galdetzen dut.
Ez dakit erantzun argi bat ematen, Josu. Nahi nuke nik Nafarroak, edo Bizkaiko Jaurerriak, edo Gipuzkoako Probintziak, euskaraz funtzionatu balute, bere populazioaren %99ak bezala. Historian ikusten duguna da, ordea, elementu euskaldun oro marginatu egin zela, gutxienez 1234tik. Lehenago ere, ez dago batere argi egoera, baina tira, asumigarria da Ximenatarren dinastia nafarrak euskara izango zuela ama-hizkuntza.
Hor klase irakurketa egon daiteke, latina/erromantzea jakitea aberatsen esku soilik baitzegoen. Bizkaiko Juntetan parte hartzeko gaztelania derrigortzeak, adibidez, eskubide politikoak murriztea dakar berekin, familia pobre euskaldun elebakarrak, foruaren arabera eskubide politiko guztien jabe direnak, marginatzen baitira halabeharrez.
Azurmendik dio Nafarroak Aro Modernoan estatu independente gisa jarraitzeko modua izan balu, euskara asumituko lukeela, superbibentzia hutsagatik bederen, auzokoengatik bereizteko beharrean. Agian bai, agian ez. Ezingo da jakin. Konkistatu egin zuten.
Gipuzkoako Foruan argi eta garbi geratzen da Probintziaren subiranotasunaren defentsa irmoa, baina, gaztelaniaz, eta Espainiako Erregeren zerbitzura. Bizkaiko foruan ere antzekoa gertatzen da. Jaurerriaren burujabetzaren defentsa irmoa, erradikala, baina Jauna Gaztelako Erregea dela onartuta, eta babestuta.
Nahi nuke nik Beowulf poemaren antzera, IX. mendeko euskal literatura idatzirik bagenu. Edota euskaraz idatzitako tratatu bat, Karlos Handiaren oinordekoek alemanieraz Verdunen idatzitakoaren antzera. Ez dugu ordea, glosa xixtrin batzuk, poemaren bat, hitz eta esaldi solte batzuk… XVI. mendean Etxepare eta Leizarraga agertu arte, interes politiko/erlijioso oso jakin batzuengatik. Horregatik bakarrik bada ere, herriko ilustreen artean betiko tokia merezi dute.
Konparatzeko, Kataluniako Usatgeak katalanez idatzi ziren. Alexandrek aipatzen duen Biarnoko forua biarnesez dago. Euskal Foru guztiak, kastillanoz edo biarnesez. Gaur egun oraindik Eusko Jaurlaritza ez da gai legeak euskaraz idazteko, eta itzulpen txarretara kondenatuta gaude.
Ba Ote, oraindik ez duzu esan zergatik ez zen Nafarroa euskaldunon estatua. Estatuak erromantzez idazten zuela badakigu, boterearen interes eta zikinkeriarena ere badakigu. Baina oraindik ez duzu esan zergatik ez zen Nafarroa euskaldunen estatua. Berriz diot, ez burokrazia euskaraz idazten zuen estatua. Euskaldunen estatua. Herria euskalduna zen, beraz estatua euskaldunen estatua zen. Boterearen idazteko ohitura ez da herria, erregea ez da herria, Ba Ote.
Nafarroako erreinua galtzeak euskararen garapena suntsitu zuen. Euskara bide onean zegoen inprentaren sorreraren ondoren, ondo ekin zion bideari (Euskararen isobarak, Pako Aristi), baina estatua galtzeak erabat irauli zuen egoera. Irakurri al duzu Peio Monteanoren “El Iceberg Navarro”? Nafarroaren gehiengoa euskaldun elebakarra zela frogatzeaz gain, argi erakusten du gorteko funtzionari guztiak euskaldunak zirela, Nafar estatua itzulpengintza makina erraldoia zela (euskara-erromantze), eta konkistaren ondorengo mendeetan Gaztelak funtzionari euskaldunak erdaldunengatik ordezkatzeak euskara gainbeheran jarri zuela.
“Glosa xixtrin batzuk, poemaren bat…” ez dugu askorik ez, baina zenbatek ezagutzen du duguna? Gutxik, esango nuke. Zure hitzek gainera ez dut uste asko laguntzen dutenik glosa eta poema horiek publizitatzen.
Gutxienez, dugun hori publizita genezake, jendeak ezagut ditzan. Ala “herri alu” honek idatzitakoek ez al dute baliorik?
https://klasikoak.armiarma.eus/herri.htm
https://klasikoak.armiarma.eus/zaharrak.htm
Nafarroako estatuak behin ere ez zuelako herri horrekiko deus adierazi. Nafarroako Foruan errege bisigodoen segida egiten da, euskaldunen existentzia erabat ignoratuta. Espainia gora, eta Espainia behera. Don Pelayo, Reconquista eta abar. Ez Baskoniako Dukerririk, ez Eudes, ez Orreagako Bataila. Godoak. Horixe da Nafarroako erresumaren ideologia konstituzionala.
Nik ere irakurri dut “El iceberg navarro” eta arazo bat du. 1000 urteko historia duen artxiboan dokumentu BAKARRA azaldu dela euskaraz. Gorteko funtzionario batzuk euskaldunak ziren, ados. Asko, frantsesak. Eta hori ere demostratua dago.
Eta Nafarroa independente zela, euskara atzeraka zihoan jada, erresumaren indiferentzia osoarekin. Ez hori bakarrik, Nafarroa independente izaki, ezin da ukatu 250 urtez gutxienez gipuzkoar eta bizkaitar euskaldun elebakarrek etsaitzat zutela. Beotibarko guduaren kantak aipatzen dituen “frantsesak” nafarrak dira. Lope de Agirrek berak, Pedro de Ursua agramondarra definitzeko, argi dio “traidor francés”.
Nafarroako konkistan gaztelaren bandera jarri zen lehen herria Goizueta izan zen, gipuzkoako miliziek jarri ere.
Segi dezagun pentsatzen erdi aroko euskaldun zintzo guztiek bazekitela Nafarroa zela euren estatua. Sentitzen dut, ez dago hori esateko froga bakar bat. Are, nonbait irakurria dut (saiatuko naiz topatzen) Nafarroako Erresumaren defentsa bortitzena eremu erromantzatuan eman zen, ez euskaldunean.
Eta hara, ez dit balio Nafarroa itzulpengintza makina erraldoia izateak, inguruko estatu guztiak euren hizkuntzan funtzionatzen hasiak zirenean.
Ez etorri horiekin niri, Julen. Ezagutu behar dira, baina bere tokian jarri. Anglosaxoiek Beowulf poema epikoa duten tokian guk “pelegrinus dat agudium apeçari, es oroc axeguin” daukagu. Alemanek Verdungo tratatua duten tokian, guk atzerritar batek idatzitako lexikoa dugu.
Abertzale izateak, eta euskaltzale, ez du esan nahi mitologian sinistu behar dudanik, edo leiendetan. Ni euskalduna naiz, euskal estatu burujabe baten alde nago, horixe da dudan asmo politiko ia bakarra, baina gure herri alu honen historia lamentablea da.
Ez, Ba Ote, badakit Erdi Aroko euskaldun guztiek ez zeukatela Nafarroa beren estatutzat. Ni behintzat ez naiz gezur horretan eroriko. Badakit ez zela hala. Baina esadazu. Egitan uste duzu Nafarroaren konkistak ez zuela zer ikusirik izan ondoren etorri zen euskararen gainbeherarekin?
Ba ote! zure mintzatzeko manera neurtua, espantuetarik urrun gustatzen zait. Espantuak eginez edo gezurrak erranez ez dugu gure buruari min egiten baizik iraupen gutiko plazer baterako.
Iduri du, kontestu politikoagatik, besteek baino zaitalsun gehiago izan dugula pasatzeko ahozko tradiziotik literaturara eta administrazioa baina ez da hain katastrofikoa. izan ere gaur egun anitz herri izango dira guk baino gehiago ez daukatena eta halere askatu direnak.
Bizitzen ari naiz esperientzia interesgarria beste anitzek nik baino lehen ezagutu duketena hain segur: itzultzen ari naiz filosofo frantses baten testu bat. Filosofo hori anitzentzat–Camusentzat adibidez– da azken mendeko filosofo frantses onena. Ez dut arazorik itzultzeko eta lan horretan xoratzen naiz gainera. Euskarak potentziala oso errespetagarria du, adierazten ahal ditu arrazoiketa sakonenak eta zehatzenak. Problema da bai zaila dela latinoentzat eta gu guti gaudela eta estatu aparatu batek ez duela sekula inposatzen.
Nafarroari dagokionez bai inportantea dela historia ezagutzea baina bakarrik egiatik bagabiltza eta ez dugu horren gainean fixaziorik egin behar.
Iduritzen zait badugula eta aurki dezakegula inspirazio iturri gehiago ere.
Julen,
Anhitz esquer çure hitz ororengatic. Gaur behar nituen eta.
Adeitsuqui
Euskara atzaraka zihoan 1512a baino lehenago. Konkistak eragina izango zuen, ez berebizikoa, estatuaren egiturak ez baitzuen euskaraz funtzionatzen. Nekazaria euskalduna zen, baina burokrazia ez.
Konkistak berebiziko eragina izan balu, Bizkaia Gaztelako Erregeren eskuetara pasatzea, edota Gipuzkoaren konkistaren ostean, erdaldunduko ziren bi lurraldeak. Baina ez zen hori gertatu.
Nekazari euskaldun nafarrak nagusi erromantzatu bat beste nagusi erromantzatu batengatik aldatu zuen 1512ean. Estatuak zergak erromantzez biltzen jarraitu zuen.
Beñat, Arrazoi izan dezakezu nire hitz egiteko maneraz. Katastrofista izan naiteke. Ez da nire asmoa inor deprimitzea. Eta batzuetan erasokorregia ere banaiz. Gaizki esanak barkatu, ondo esanak kontuan hartu.
Baina iruditzen zait herri honek aurrera egingo badu, oain arte bere buruari kontatu dizkion hainbat leienda, ipuin eta mito errotik baztertu behar direla.
Ba Ote, gure herriaren historia ez da lamentablea. Erromak osorik okupatutako lurraldeetako zenbat hizkuntza daude gaur bizirik? Ondoren, munduko inperiorik boteretsuenen erdian harrapatuta egon diren zenbat hizkuntza daude gaur bizirik? Gure herriaren hizkuntza-transmisioaren historia epika puta bat da.
Çucen çaude, Julen!
Anhitz esquer!
Negarristac eta derrotistac alde batera utziric, ethorquiçuna daducagu çain.
Bessarcada handia!
Ados, Julen, gure historiak badu “je ne sais quoi” bat. Hizkuntza mantendu dugu, inguruko guztiek galdu dutenean, eta hemen diraugu, munduko bi estatu eta kultura boteretsuren erdian, halamoduz, baina bizirik. Arrazoi duzu. Dena ez da txarra.
Bai, Josu, etorkizuna dugu aurrean. Baina etorkizun hori ez da etorriko Nafarroako erresumatik, nire ustez behintzat.
Utziko ahal didazue eztabaida honetan piska bat sartzen.
Ba Ote, nire ustez arazoa agitzez konplexuagoa da. Nafarroak Bizkaia eta Gipuzkoarekin izan zuen alderik handiena ez zen konkista izan. Bai, Bizkaia eta Gipuzkoa konkistatuak izan ziren. Baina gerora bertako biztanleek bere buru jabetza mantendu zuten eta Gaztelako erresumari konkistatu ez zirenaren kondaira onartu-arazi zien. Eta hori legalki indartu egin zen foruen zilegiztatzean.
Nafarrek gauza berdina egin zuten geroago. “Navarra se unió a Castilla” esaten du Monteagudoko Paloteado delakoak. Aldea honetan dago, konkista eta gero, Nafarroan elitea ia erabat aldatu egin zela. Funtzionariak gaztelatik ekarri zirela. Eta halaere euskararen benetako atzerakada foruen galeraren ondorioz gertatuko da. Antzinako euskaldunek zituzten estatu egiturek ez zuten euskal hezkuntza publikorik sortu baina hesi bat izan ziren gazteleraren gailentzearen kontra.
Leienda eta mitoak herrialde batek bere buruari kontatzen dizkion kondairak dira eta herri horrek horrela adierazten du bere izate borondatea. Txirritak esaten bazuen “mila urtetan iraundu duten, foruak kendu dituzte”, leienda hori XIX mendeko euskaldunen kontzientziaren ispildu da.
Leienda horiek ez dituzte oztoporik jartzen, aitzitik, konzientzia puska dira. Errespetatu behar ditugu gure nahi izanaren osagarri direlako.
Ados, Gontzal. Detailetxo bat: Bizkaia ez zuten konkistatu, oinordetzan jaso zuen Gaztelako erregeak.
Ulertzen dut foraltasunak Gaztelaren asimilazioaren aurrean ezarri zuen pareta, eta errespetatzen dut (anekdota bat: nire lantokiko paretan zintzilikatua dut Gipuzkoako Foruaren XXV. titulua, gipuzkoarrok aberriaren defentsarako (gipuzkoako probintzia) armak eramateko eskubidea aldarrikatzen duena).
Dena den, iruditzen zait Zuzeun nahiko ezagutza, jakintza eta kultura maila dugula mitoei mito deitzeko.
Eta egia da, euskararen atzerakada handia XVIII-XIX mendeetako zentralismo eta abolizio foralarekin hasi zen.
Mitoak baztertu, haatik etsipen pasiboan sartu gabe. Gai ote gara?
“El erudito archivero [Goñi Gaztambide delako bat] pregunta en su trabajo si no sería peligroso un vascófono para la nueva dinastía, pensando, como muchos erróneamente, que vascófono era equivalente a antiunionista. Documentalmente sabemos que es equivocado pensar que los más adictos a los reyes destronados fueron los de lengua Vasc., puesto que los más resistentes no fueron Pamplona ni Baztán, beaumonteses y vascohablantes, sino Tudela y otras plazas de la Ribera. El primer escritor en Vasc., Dechepare, no parece fue opuesto a la nueva dinastía castellana, sufriendo prisión por ello. No hay duda sobre lo antedicho para los vascófonos, que matizan mejor que los que no hablan la lengua”.
A. Apat-Echebarne: Una geografía diacrónica del Euskara en Navarra, 103. or.
Beñat ezagutzen duzu bilduma hau?
https://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/
Datu aipagarri bat: Josu Naberanen hainbat itzulpen daude.
Bilduma hori Josu Lavinec ekarri çuen 2017an.
https://zuzeu.eus/euskara/pentsamenduaren-klasikoak/
Adeitsuqui
Milesker bioi,
behin ikusi nuen, ez erabili eta ahantzi bazela!
Ez da guti jadanik duguna, ezin dugu dena erabili.
Domaia da bukatutzat jo dutela, egunen batean ene itzulpena barruan gogotik sartuko nuen eta
“batbederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den: raçoin hunegatic sensu eguiazcotic aldaratu gabe, lengoageaz den becembatean ahalic guehiena guciey adi eraciteari iarreiqui içan gaitzaitza, eta ez choil
edocein leku iaquineco lengoage bereciri:”
Argui ikusten da Leiçarragaren hitzen bidez, dembora hartan nolacoa cen euscara: ia ia etche batetic bercera ere different eta diverso. Egun ere hala içaiten da. Berac eta bere lagunçaile equipac euscara unificatu bat sorcen dute, ceinaren bidez ahalic guehiena guciei adiarazteari jarraiqui içan çaizquio. Principio bicaina, artificialquerietan ez erorcecotan.
Adeitsuqui
Eztabaida luze honen ondotik etorri zait ideia bat zuei aurkeztu nahi nukeena:
Gure portaera eta iritzi anitz, batzu besteeiko kontrakoak izanda ere, datozela denok dugun joera edo akats beretik.
Orai gejenak hiritartu girenez geroz, ez dugu aski aitortzen edo aitortu nahi edo ez gara gai aitortzeko gure euskal zibilizazioa eta hizkuntza baita portaera atabikoan datozkigula egiazko nekezari edo laborari zibilizazio bateik, bere handitasun eta eskas guziekin.
Ideia hau onartzen badugu orduan gure debate et arazo anitz argitzen dira:
Adibidez batzuren Nafarroaren ospe, handitasun eta estaltatearen egaria eta beste batzuren despita euskal literaturaren iratzartze (erlatiboki) berantiarraren aurrean eta etsaien kontrako erresistentzia ez aski aktiboaren aurrean.
Gure iraganari eta arbasoei egozten diegun guzia dator baserritar zibilzazio baten ezaugarrietatik: isolamendua, auto-aslkitasuna, anarkismo egonkor ordenatua,politikarien eta handien eta hirien alderako mesfidantza, lan intelektualerako denbora falta…
Aldiz, ez dugu aitortu nahi ordea gure izaera ere ren oinarria nekezari munduari zor diogula baita orai arte baleki bale biziraun izana.ere.
Beñat,
Badaquiçu ni Berangan jaio nincela. Cantabriaco herri ttipi bat. Duela 62 urthe ni jaio nincen loguelaren azpian nire gurhassoen behiac ceuden. Çorci bat behi. Esnea bildu eta salceco erabilcen cituzten.
Handic hirur urthetara Basaurirat muguitu cen familia non taverna bat muntatu çuten.
Duela 25 bat urthe, harrizco etche bat erossi guenuen Berangan. Nire asmoa cen nire seme biec, euscaldun elhebakarrac, gaztelania naturala ikas ceçaten guiro rural horretan erabilcen dena.
Seme nagussia, Beñat deitzen dena, osso gustura egoiten cen behien eta chakurren artean. Hango baserritar bati laguncen ceraucon, dohainic, behiac governatzen uda ossoan haimbat urthetan. Phocez çoratzen cen.
Beraz, ni ere osso lothura handia daducat baserritar guiroco thema horieçaz.
Erran neçaque neu passatu naicela belhaunaldi batean neolithicotic hirico vicitza “moderno”rat.
Adeitsuqui
Artetik erraiteko, horrek esplikatzen du apaizen inportantzia euskalliteraturan. Izan ere populutik zetozen eta haiek bakarrik zuten estudiatzeko eta pentsatzeko formakuntza aukera eta denbora.
Beñat,
Cantabriaco gaztelania hura, berez, erdalqui bat da. Hizquera hori cembait urthetan aztertu nuen eta 13000 sarreraco hiztegui bat eguitea lorthu nuen, han ençundaco eta berce batzuec jadanic bilduric cituzten hitz eta erranmoldeequin.
https://es.m.wiktionary.org/wiki/Wikcionario:%C3%8Dndice_del_c%C3%A1ntabro
Egun liberatua dago nire hiztegui hura.
Studio honetan conturatu nincen neuc 2000co legea deitzen dudanaz. Hau da, hitz, adizqui edo erranmolde bat gurea dela senti deçagun 2000 bider edo aldiz ençuna edo iracurria behar dugula eduqui.
Eguia erran, Berangaco gendea (nire amama, ama, e.a.) ez ciren minçatzen hitzac combinatzen erranaldiac (esaldiac) eguitecotz. Haiec, ordea, 2000 bider ençundaco erranaldi ossoac erabilcen cituzten minçatzecotz. Nic hori comprobatzen nuen udaco ophorretan, ume nincelaric, uda guztietan aurreco urthean ençundaco erranaldi edo perpaus berdinac ençuten nituen. Discurso berbera urthero. Eta guerthaera hau laket citzaitan. Gustura ençuten nerauen. Haimbat non aldez aurretic jaquiten bainuen cer erranen çuten egoera baten aurrean. Hizcunça naturala deitzen çaio honi, escola gutico guiçaquiengan emaiten dena. Bai Cantabrian, bai Euscal Herrian. Edonon.
Adeitsuqui
Oso interesgarria diozuna Beñat, gai zeharo korapilatsua bait da hau eta hipotesi ona dela deritzot.
Elkarrizketa honi zeoze gehitzekotan esango nuke, zaila dela oso euskaldunon historia aztertzea era objetiboan. Epika gehiago edo gutxiago izan arren gure historiak horrek ez digu arrazoia ez kendu ez ematen gaur egun.
Josu erakutsi nahi izan didazu, zure familiaren historiagatik, laborari munduarekiko atxiki duzun lokarria. Gure jatorria aitortzen duzu. Biziki ongi.
Baina ” ….belhaunaldi batean neolithicotic hirico vicitza “moderno”rat.” pasatu zarela erraitean ez ote duzu, ohargabean, ongi ilustratzen ohikoa den hiritarraren gaintasun konplexoa?
Izan ere deskribatzen duzun baserriko bizimoduak ez du deus ikusteko neolitikarekin.
Nire ustetan, “gure” historia eta ixtorioak hor daude, onak eta txarrak eta beti kontraesanaz beteta. Gertaera epikoak eta gertaera aski zistrinak. Mitoak. Herri guztiek dituzte beren mitoak, beren kontakizunak…Guk zergaitik ez? Ez gaitezen mutur batetik bestera pasa. Mitoak funtzio soziala betetzen dute, identifikazioa, talde sentsazioa…Athetic futbol taldearen ikurra, ikur militarra da, sortzez. Realarena ere bai…Gure herriko jaiak ere mito baten gainean eraikitakoak dira (eguna bera, prozesioa, dantzen sorrera…) baina gauza da egun horretan herritar guztiok batzen gaituela horrek Eta gaur- hemen-orain nola bizi ditugun, hori da balio duena. Horrek ematen dio “jatera” gorputzari eta arimaria. (Beno, horrek…eta amatxik prestatzen dituen jaki goxoak, noski).
Beñat,
Nire aitac, Quinoc (Joaquín Lavín), aurthen bethe lituzque 98 urthe. Ia ia mende bat.
Berac contatzen cerautan ecen bere herrian, Hazas de Cesto (Cantabria) ume guztiac oinhutsic ibilcen cirela. Horrela joaiten ciraden escolara, ia ia Neolithicoan egon balira beçala. Bilbaotic ia ia 70 kmtara.
Superioritate complexuric ez daducat neuc, neholacoric ez.
Asco cequien guiçona cen nire aita, oraingo “moderno” guztiec baino guehixeago, bederen, bai.
Nik ezagutu dut duela hirurogei urteko herri euskalduna. Euskaraz mintzo zen jende gehiena, bai, baina gehienentzat hori kasik zorigaitza = zori-txarra zen. Zori-ona erdera ongi ikastea zen. Eskolatzea hori zen, erdera ikastea.
Inork ez du “txiki” izan nahi. (Herri) txiki guzti guztien patua da hori, inork ez du txiki izan nahi, denok haundi, horrela sentitzea aski naturala da.
Eta gu herri txikia gara (baina bizi gara). Orain artekoek egin dutena, geuk ez ote dugu eginen? Horren kontzientzia hartzen hasi beharko ginateke, oso terapeutikoa dela iruditzen zait.
Batzutan iruditzen zait espektatiba edo irudikapen ustela (ez-erreala) baten atzetik goazela: haundia izatearen ametsa, gehiengoa izango geralakoaren espektatiba; euskara “garaile” edo euskara gehiengoen hizkuntza naturala eta onartua izango den gizarte bat helburu.
Ez dakit bada, agian helburu guztiak dira utopiko samarrak, hala beharrez. Helburuak, mitoak bezala, hor daude baina egunoro bizi behar da, eta nola bizi dugun egunorokoa: horrek ematen dio “jatera” gorputzari eta animari (gure animoei).
Nire ustetan.
Antton,
Çurequin guztiz bat nathor, çure azquen bi iruzquinequin, aleguia. Ceharo bat.
Adeitsuqui
Baietz Josu badakit ez duzula zuk pertsonalki superiotate konplexurik, ez nik baino gehiago, baina (zu kitzikatzeko intentsio tipi maltzur batekin aitortzen dut) iradoki nahi nizun inkontzientuki guk guziok bezala erabiltzen ditutzula irudiak aurreeginak zeinek haiek bai islatzen baitute gure zibilizazioaren gaintasun konplexua.
Zure neolitikoarekiko konparaketa ere 100000 aldiz errepikatua dateke alta makurra da. Zergatik ote?
Ez daducat, ez, Beñat, superioritate complexuric, baina are gutiago inferioritatezcoric.
Gu euscaldunac gara. Asqui dugu XXI. mendean.
Contuz hemendic aitzina deseuscaldunduco direnequin. Gaixo haiek! Gaixo haien ondorengoac. Jaincoac eduqui bitza glorian secula seculacotz.
Deseuscalduncen den euscalduna, irabaci ordez bethi galçaile. Nire irudicotz.
Labur esanda, gure euskaldun saindua zara
Ora pro nobis
( hemen ere kitzikatzen zaitut)
Hahahahaha, Beñat, cinez dinotsut ecen deseuscalduncen den euscaldunac ez daquiela cembat galcen duen eta ceinen guti duen irabazten!
Cer irabazten du euscaldunac euscara bazter utziric?
Deus ere ez.
Nire uste hyper aphalean.
Adeitsuqui bessarcada handi handia!
Kaixo Eutsi goiari
Zure azken esaldi hau:
“Epika gehiago edo gutxiago izan arren gure historiak horrek ez digu arrazoia ez kendu ez ematen gaur egun”
ez naiz segur ongi konprenitzea
Aupa Beñat, esan nahi dudana zen herri batek aske izateko ez duela historia epikorik izan beharrik, gure historia sinplea izateak ez digu arrazoirik ez kendu ez ematen gaur egun gure herriaren askatasuna eta zilegitasuna aldarrikatzeko.
Gutxi gora behera azaldua geratu dela uste dut.
Baina certificatzen du bere charitatea gu baithara Iaincoac, ceren oraino bekatutara abandonnatuac guinela, Christ guregatic hil içan baita.
ROMATARREI 5:8 BHNT
Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.
ERROMATARREI 5:8 EAB
Bainan Kristo guretzat hil da, gu oraino bekatari ginelarik: Jainkoak hola erakusten du maite gaituela.
ERROMATARRERI 5:8 Etchehandy
Cergatic dirade hain different 1571.co naffarrerazco textu hau eta oraingo euscara idatzia?
Naffarroaco Resumac eta calvinismoac iraun balute Euscal Herrian euscarac bercelaco aurpeguia eracusten luque egun, ezta?
rugby vs. errugbi
Adeitsuqui
Erabat ados, Eutsi goiari!,
gure herriaren iragana onartu behar dugu zen bezala eta gure arbasoak maitatu ziren bezala.
Ados Beñat, gure herriaren iragana onartu behar dugu zen bezala. Kontua da ‘zen’ hori ez dela batzuek diotena.
Batzuek, mitoak gainditzeko nahiean, beste mito batzuetan erortzen dira. Badirudi zenbaitentzat ‘nabarristak’ mitozale hutsak direla. Dena gezurra omen. Nafarroako erreinuaren istorio guzti hori inongo garrantziarik gabeko txikikeria omen, gorteak erromantzez funtzionatzen baitzuen. Beraz, dena gezurra, dena huskeria!
Planteamenduaren sinpletasuna beldurtzekoa da. Lehenik eta behin, zer da ‘nabarrista’ delako hori? Norbaitek deskriba lezake? Nik ez dakit zehazki hori zer den. Nafarroaren erreinuaren historia, eta honek euskararengan izan duen erlazio/eragina aztertzen duen edonor mitozale ergeltzat jotzen dute batzuek. Horrela, lotsarik gabe. Kito. Ergel kuadrilla bat. “Erdi Aroan euskaldun guztiek Nafarroa beren erreinutzat zutela uste duzuen ezjakinok! Mitozale gizagaixook!”. Ustezko ezjakinen sinpletasunari erantzun oso elaboratua ematen diote gero: “Nafarroako erresuma ez zen euskaldunen erreinua, eta berau galtzeak ez zuen inportantzia handirik eduki. Eta kito!”. Horrela, besterik gabe. Ez dakit ba bietako zeinek jokatzen duen itsuen eta sinpleen.
Sinplekeria ikaragarria da esatea gorteak erromantzez idazten zuenez, estatu hori galtzeak ez zuela hizkuntzaren atzerakadan eraginik izan. Monteanoren liburuan argi ikusten da herri txikietako hiritarrek beren batzarreetan maiz euskaldun elebakarrak aukeratzen zituztela alkate, baina gorteko funtzionarien ordezkatze prozesu gradualak pixkanaka-pixkanaka presioa eragitearen ondorioz, maiz hautaketa hauek iraultzea ere lortzen zutela. Euskara boteretik kendu zen pixkanaka. Herriaren hitza euskaraz jasotzen zuen Nafarroako erreinuak osorik, konkistatua izan zen arte, nahiz eta gero erromantzez idatzi herriak esana. Herria, euskaraz aditua izatetik, aditua ezin ahal izatera pasatu zen. Horrek eragin argiak ditu, guztiok dakigunez. Gurasoen zalantzak euskara transmititzeko, beren hizkuntzak jada komunikatzeko balio ez duelako, honek autoestimaren higatzea eta autogorrotoa ereiteko oinarriak sendotzen dituelarik. Karlistaldien porrotak azken sastakada eman zion euskarari Nafarroan, baina haziak ereinda zeuden aspalditik. Hori ikusten ez duena sinplekerian erortzen ari da, eta mitoak elikatzen.
Nafar erresumaren galerak (bai mendebaldearen galera lehenik bai eta gero) euskararen atzerakadan eraginik izan ez zuela esatea mito bat da. Sinplekeria hutsa. Eragin erabatekoa izan zuen, nahiz hasieran nahiz mende batzuk beranduago, espainoltzeak ereindako haziak loratzean.
Julen,
Ceinen placer handia çureac iracurcea!
Nire patria bakarra’ Naffarroa.
Nire hizcunça naffarrera, eta aldi eta alde orotarico euscara gurea! Orain eta bethicotz! Amen!
Julen, pentsatzen dut edukiagatik “batzuek” diozunean nigatik ere ari zarela, eta hara:
“Nabarrista” zuk, eta zuk bakarrik, aipatu duzu eztabaida honetan. Horri lastozko txorimaloaren falazia deitzen zaio: aurrean duzunak esan ez duen zerbaiti erantzutea. Komentarioari darion biktimismoa inpostatua da erabat, inork ez baitu inor iraindu, ez ergel deitu, ez gizagaixo, ez deus. Ohitura da gurean, dena den, argumenturik ez dagoenean, biktimarena egiteko eta irainak asmatzeko. Ikusi dugu iruña-veleia auzian ere.
Nafarroako erresumak euskararekin izan duen harremana ikertu beharrezkotzat dut. Ikertzaile bat ergela ez dut inoiz deitu, eta ez naiz orain hasiko. Gehiago ikertu dadila, nik ez dut inoiz kontrakorik eskatuko. Eta egunen batean aurkitzen bada Nafarroako estatuak euskaraz hartutako neurri bakar baten ebidentzia, nire hitz guztiak jango ditut, banaka.
Baina gaia ikertu, ikertu da, eta fruituak hor daude: 1000 urteko artxiboan, dokumentu “semiofizial” bat euskaraz eta erromantzez, bi goi funtzionarik, afari gonbidapen bat tarteko, Donibane Garazikoen zergez idatzi zutena. Milaka, erromantze hutsean.
Hizkuntzari erreparatu gabe ere, edukiari begiratu ezkero, etengabe agertzen dira euskaldunen kexak, nafar estatuaren administrazioaren hizkuntza politika erromantzezalea medio: Zangotzako apaiz berriak ez daki euskaraz, ez dakit nongo errege mezulariak ere ez, eta abar. Gaur egun euskaldunok “elebide” eta “behatokira” igortzen ditugun kexen erdi aroko baliokidea.
XIII, XIV, XV mendeetan gaude. Sistema feudala, ez demokrazia. Goitik beherakoa erabat. Eta zer da, eta goiko guztiek erromantzea, behekoen euskararen kaltetan. Baina esnago dugu Nafarroa euskaldunon estatua zela, nekazariek ez zekitelako besterik, agintariak atzerritarrak izanagatik.
Euskararen aldeko lehen aldarria Gaztelako erregeren alde zegoen batek (Etxeparek) inprimatua izanak ez dizu deus esaten?
Eta konkistak euskararen atzerakadan berebiziko garrantzia izan balu, Gipuzkoa zeharo kastellanizatua egongo zen, 1200ean konkistatu baitzuen gaztelak, Arabarekin batera. Araba erdaldundu da erabat, Gipuzkoa ez guztiz.
“Euskara boteretik kendu zen pixkanaka” diozu, eta aldi berean, onartzen duzu gorteak erromantzez egiten zuela? Nola da posible botereak (hau da, gorteak) erromantzez hitz eginda, euskara boteretik pixkanaka aldendu zela adieraztea? Edo bata edo bestea. Biak batera ezin da.
Hiritarrez ari zarela, Nafarroako erregeek hiriei emandako foruetan argi eta garbi bertakoak marginatu ziren, kolono atzerritarren (bereziki frankoen) mesedetan. Hiriak, nafarroako errgeen lanari esker, eremu frankoak ziren. Aymeric Picaud berak Lizarraz ematen duen deskripzioa ikusi besterik ez dago: hiri franko bat.
Eta diozunean “Herriaren hitza euskaraz jasotzen zuen Nafarroako erreinuak osorik, konkistatua izan zen arte, nahiz eta gero erromantzez idatzi herriak esana”, ez dago froga bakar bat hori baieztatzeko. Esana dut gorago, Nafarroako Foruaren oinarri ideologikoa errege godoak direla, eta ez euskaldunak. Agian esan nahi duzu herri euskaldunak Don Rodrigo eta Visigodoen oinordekotzat zuela bere burua?
Hortik aurrera, segi biktimismo merke horrekin esan ez direnei erantzuten. Nik segituko dut gure historia ahalik eta modu objektiboenean ezagutzen, mitoak, ametsak eta XXI. mendean izan ditzakegun frustrazio nazionalak bazterrean utzita. Eta egunen batean deskubritzen bada, baietz, Nafarroako erresumak izan zuela kontzientzia “nazionala” (erdi aroko estatu batek izan daitekeen kontzientzia nazionala, noski, ez gaur egungoa), nire hitz guztiak banan bana jango ditut.
Ba ote!,
Joannes Leiçarraga da lehena euscara erabilcen duena Joanna IIIaren aguinduz.
Honetara euscara’ naffarrera bilhacatzen da naffar statuco hizcunça.
Calvinistec eliçaren ondoan escola eçarcen çuten, gendea alphabetizatzecotz eta educatzecotz. Lanquide çuberotarrec semeac bidalcen dituzte Leiçarragana naffarrera unificatu hura ikas ceçatençat.
Hau da eguia borobila.
Guerorat Euscal Herrico Naffar Resumac berce bide bat hartu çuen. Orain batua daducaçue. Goça eçaçue çuen bideo, kontzertu eta errugbiequin! Bejondeiçuela!
Adeitsuqui
Nik, zuen baimenarekin, beste ertz bat gehitu nahi diot eztabaida interesgarri honi. Mitxelenak zioen euskararen benetako misterioa gaur arte iraun izana zela. Daniel Escribano soziologoak, berriz, bere artikulu jakingarri batean iraupen horren gako bat ematen digu: klasismoa.
XIX. mendera arteko euskal gizartean/gizarteetan, goi-hizkuntza, erdara, gizarte-sektore baten edo batzuen monopolioa izan zen, eta erdara jakiteak gorazko mugikortasun sozialaren mugatzaile moduan funtzionatzen zuen. Hizkuntzak gizarte-klaseen arteko muga ezartzen zuen, alegia. Hala, sektore elebidunei, boterea atxikiko bazuten, guztiz komeni zitzaien populuaren parte handiena euskaldun elebakar egotea, era horretan ez baitzuten iristerik goi-funtzio sozialetara, zeinak erdaraz gauzatzen baitziren. Beraz, elebakartasunak iraunarazi du euskara, eta goikoek etekina atera diote elebakartasun horri. Dakigunez, egoera hori XIX. mendean irauli zen, noiz orokortu baitzen erdara estratu sozial guztietara zabaltzeko ahalegina (EHko toki batzuetan lehenago gertatu zen; interesgarria litzateke aztertzea ea klasismoak nolako indarra izan zuen lehenago erdaldundu ziren lekuetan). Escribanoren arabera, “Euskaldun askok eta askok, nork bere estatuko euskara ikasi ahala, ez zioten euskarari eutsi, ezta modu diglosikoan ere, utzi egin zuten, besterik gabe. Eta lehenago utzi ez bazuten, materialki ezin izan zutelako izan zen, hau da, beste hizkuntzaz ez zekitelako”.
Ba Ote, ikusi duzunez ez dut zure izena aipatu, beraz nik idatzitakoak ez dira zuzenean zuretzat, ildo horretakoentzat baizik. Zu ere ildo horretan zaude noski, baina ez zihoan zuretzat espresuki, zu ere barruan hartzen zaituen arren.
Orain bai, zuri.
Hasteko, esan dezadan ez dudala uste Monteanoren liburua irakurri duzunik, bestela ez zenituzkeelako idatzi dituzun gauza batzuk idatziko.
Euskara pixkanaka boteretik kendua izan zela esan dut. Bai, noski. Funtzionariak euskaldunak ziren, herriarekin euskaraz komunikatzen ziren (dokumentatua eta frogatua dago aspertu arte), eta herriak euskaraz esanak erromantzez idatzi. Zer ez duzu ulertzen hor? Erromantzez idatzi, Ba Ote. Idatzi. Hitz egin beren artean? Ez dakigu. Agian guztiek euskaraz, agian gehienek, agian batzuek… ez dakigu. Badakigu Nafarroa euskalduna zela (gehien-gehiena, nehiz eta ez guztia), funtzionariak euskaldunak zirela (gehien-gehienak), Iruñeako hizkuntza euskara zela, eta beraz ez litzateke batere bitxia funtzionariak beren artean euskara hutsez aritzea. Baina jakin jakin, ez dakigu. Ez hori, ezta aurkakoa ere. Beste gauza bat Ba Ote, ez itzazu nahastu funtzionariak erregeekin, hori ere beste sinplekeria bat baita. Ebidentea. Ez dut uste azaldu beharra dagoenik.
Botere feudala, ez demokrazia, diozu. Noski. Ez dakigula uste duzu ala? Ez dakit zertara datorren hori, zer iradoki nahi duzun. Ez naiz ni izango boterekeriari gorazarre egingo diona. Soziopolitika irakurketa bat egitea da nire asmoa. Egoera modu objetiboan ulertzea, muturretara lerratu gabe.
Nik ez dut esan, eta ez dut inoiz esango, konkistaren garaian Nafarroako erresumak “kontzientzia nazionala” zuenik. Botereak ez du terminologia horietan funtzionatzen, are gutxiago orain dela 500 urte. Nik behin eta berriz aipatu dut ‘Herria’. Herria ez da herri horren gainean dagoen boterea (batez ere boterea demokratikoa ez denean, kasu honetan bezala). Boterean dagoenari herria inporta ez bazaio ere, eta estatua defendatzea bere interes propioen alde egina baldin bada ere, herria defendatzen du, zeharka bada ere. Nafarroako itzulpengintza makineria erraldoi hura erregearen gogoz-kontrakoa balitz ere (ez dakigu, baina demagun), bere existentzia soila defentsa bat zen hizkuntzarentzat. Nahiz eta erregeari bost axola, harresi bat zen. Harresi hori eraistean, funtzionari euskaldunak gradualki erdaldunengatik ordezkatzean, euskararen iraungitzearen haziak ereinda geratu ziren. Zuk zure itsutasunean ez duzu hau ikusi nahi, ez dakit zergatik.
Beste azken gauza bat, hau ere sinplekeria iruditzen zaidana. Badirudi hau dela zure arrazoibidea: Gipuzkoa lehenago konkistatua izan zenez, baina XX.mendera ia euskaldun elebakar heldu zenez, Nafarroa ez bezala, Nafarroaren konkistak ez zuen inongo eraginik izan erdalduntzean. Voilà! Faborez, Ba Ote, faborez. Ekuazioan ez dago aldagai bakarra. Baina aldagai bakarra dagoela pentsatzen segi nahi baduzu, segizazu, baina zure mamu eta mito alternatiboak elikatu besterik ez duzu egingo.
Alabaina segur içanez ecen Heuscaldunac berce natione gucién artean ezgarela hain bassa, non gure lengoagez ecin eçagut eta lauda deçagun gure Iainco Iauna:
Leiçarraga minço çaicu. Bethi ere, ecein ere inferioritate complexuric gabe.
Julen arratsalde on
Azpimarratzen eta komentatzen duzun “zen” hori edukitzen zuen esaldia, ez zen zuri zuzendua baizik Eutsi goiari!
Izan ere, ene maneran berformulatu edo estrapolatu nahi nion erran zidana erakusteko ulertu nuela.
Beraz arrazoi duzu esplikatu dizudan bere kontestutik aterata, “zen” hori eztabaidagarria da.
Erran behar dizut egiaz, ez naiz zu edo Ba ote! bezala biziki aditua ezta ekarria ere Nafarroako erregeen historian.
Beti danik aski izan dut ikustea erregeen izenen eta jatorrien zerrenda pentsatzeko erreinuak ez zezakeela onura handirik ekar gure populuari eta euskaltasunari. Orai artino euskararen orduko estatutuaz irakurri eta entzun dutanak mementoko mantentzen nau ideia horretan; Gero Ba ote!k dioen bezala zerbaitek frogatzen badit kontrakoa, zaude segur Julen prest nagoela erraiteko orai arte tronpatu nintzela (jadanik behin baino gehiagotan gertatu zaidan bezala.)
Gero ohartu naiz bazela gure artean bai “nabarrista” batzu ohartu gabe egiazko Nafarroaren historiari kalte egiten ziotena. Urrun xerkatu gabe, ezbaniz oker, Zuzeun bertan duela urte batzu entzun nuen Polverel abertzale bat zela edo Joana Dalbretek euskara jakin beharko zuela.
Uste dut horrelako umekeriak asmatuz min egiten dugula gure buruari eta gure borrokari.
Gero badakit, mundu guzian eta garai guzietan zapalduek badutela askotan kontsolagarriak xerkatzeko beharra eta joera nahiz kontsolagarri horiek ez ditzaten inolaz ere aitzinarazten.
Nik beti danik pentsatu izan dut gure egiazko aitzinekoak zirela Nafarroako auzoetako nekezariak eta herri tipietako artisauak eta gura handia izan dut haien bizimodua, ohiturak eta antolakuntza sozialak aztertzeko.
Adeitasunez
Gilen, beti iduritu zait gakoa zela nekezari munduaren egonkortasun kulturala eta ekonomikoan. berez mundu hori zibilizazio bat da bere antolakuntza eta legekin. Bere bizimoduari, kulturari eta ohiturei atxikia da.
Arazoa da iristen da unea ondoan hiri bat garatzen den eta honek garaitzen duen.
Gurean ez da misteriorik edo nekazari zibilizazio horrek jakin du erresistitzen besteetan baino hobeki edo hiriak urrun ziren eta ez hain erasotzaileak.
Iparraldean nabari da akulturisazioa etorri dela Baionatik eta Pauetik.
Interesgarria dela ikustea Iraultza denboran, Irautzalari frantziarren konkistaz gain, nola azpian zegoen Lapurdi eta Baiona arteko gatazka, hau da, Laborarien eta hiritarren arteko gatazka. Adibidez zein inportantea zen lapurtar eskubidea euskaraz praktikatzen zuen Lapurdiko Auzitegia auzitegia Uztaritzetik kentzea Baionako tribunala inposatzeko eskubide burgesa praktikatzen zuena eta frantsesez.
Historio horretan ikusten duzu laborari lapurtarrak eta haien notableak errotik eutsi nahi ziotela euskarari gaurko gure abertzaleak bezainbat bederen.
Baina zertaz ari gara, Julen, nafarroako estatuaz edo herriaz? Herria euskalduna zela? Bai, noski. Estatua euskalduna zela? Ez dago deus hori demostratzeko. Horregatik ekarri dut gogora feudalismoa. Segitzen duzu “herriaren esanak erromantzez idatzi” izanaren ideia xelebre horrekin, estatu feudal batean herriaren esanak garrantzia izipirik izango balu bezala. Jarri dizut adibidea, nafarroako foruarena, ulertzeko ea herriaren esana zen bisigodoen erresumaren oinordekoa zela Nafarroa. Akaso 1238ko herri euskaldunak bere legea idatziz jartzean, arginzuen euskaldunak bisigodoen ondorengoak zirela? Don Rodrigo zutela errege? Hala kontsideratzen baziren orduko euskaldunak, eskema mental guztiak apurtu zaizkit oraintxe.
Monteano irakurri dut, zuk zalantzan jarri arren (portzierto, hori ere erdaraz idatzitako liburu bat. Gure historiako topiko bat. Badaezpada, kastillanoz idatzi). Zer uste duzu, liburu bakarra dagoela gaiari buruz? Biblia bezala, egia errelebatua duela Monteanok? Matxin de San Martin eta Mattin de Zalba goi funtzionari nafarrak euskaldunak ziren 1415ean, eta? Esteban de Garibay euskalduna zen, goi kargua madrilgo gortean. Esango dugu beraz Madrilgo gortea euskalduna zela? Iñigo Loiolakoa eta Frantzes Xabierkoa euskaldunak zirenez, jesuitak erakunde euskalduna dira?
Josu, Leizarragak, merituak meritu, arrazoi argi bat du bere liburua idazteko. Erreforma erlijiosoa. Etxepare gaztelarzaleak argi eta garbi euskararen defentsarako idatzi zuen. Lingusitikoki argi dut Leizarragaren obra garrantzitsuagoa dela, baina bata hizkuntzaren defentsarako xedearekin hasi zen idazten, bestea berriz programa erilijioso baterako. Zein da herritik datorren inpultsua, eta zein burokraziatik datorrrena?
Gaztelaren aldeko apaiza euskararen defentsa irmoan. Nafarroako erregeren zerbitzuko apaizaren xedea? Kalbinismoa zabaltzea. Batak bakarrik egin behar izan zuen lan, besteak dirua bazuen ekipo bat sortzeko.
Ez dago batere argui Etchepare Gaztelaçalea cenic. Garcelan egon cen, baina bera ez çatequeen eceren errudun içan.
Leiçarragarena religionez harat doa. Euscal Herria cultura biderat ekarcea, aleguia.
Beñat, Baiona eta Paue alde batera, Ipar Euskal Herrian notable izateko ez ote zen elebidun izan behar Iraultza aurretik ere? Hau da, botereaguneen kontrola izan dutenek ez al dira euskaraz gain beste hizkuntza bat zekitenak? Laborari euskaldun elebakarrek zer kokagune izan dute botere piramidean?
Zertaz ari garen? Bietaz. Estatua herriaren harresi zelako. Goi-boterearen interesak eta boterekeriaren barne-partikularitateak niri pertsonalki ez zaizkit batere interesatzen, baina bai horiek herriarengan dituzten ondorioak. Euskaldunen estatua Nafarroa zen, gorte horretan zeudekeen interesak gorabehera. Estatu horrek herriaren defentsan jokatzen zuen, zuzenean ala zeharka, nahita ala nahigabe, eta estatu horren galerak euskara biluzik utzi zuen agerian, otsoen askari noiz bilakatuko zain.
Euskaldun guztiek ez zutela Nafarroa beren estatutzat? Badakigu. Euskaldun guztiek ere Agirreren gobernua beren sentitzen ez zuten bezala. Euskaldun elebakar euskaltzale bat Frankoren alde borrokatzeak zer diosku? Oker zegoela, besterik ez. Bere hautua okerra izan zela bere herriarentzat, besterik ez. Historiak horrelako gauzak ditu, eta herri menderatuetan, are gehiago.
Estatua ez izatearen (edo galdu izanaren) adibidea Beñatek berak eman digu, Lapurdiko laborariak eta Baionako hiritarren artekoa azaltzean. Boterea ez izateak (edo galdu izanak) horrelako gauzak dakartzalako.
“Estatua euskalduna zela? Ez dago deus hori demostratzeko”. Honegatik diot ez duzula “El Iceberg Navarro” irakurri. Bistan da. Funtzionari gehienak euskaldunak ziren. Estatua funtzionariek osatzen dute. Ez duzula ikusi nahi? Nahi duzun bezala Ba Ote, ni jada nekatu naiz.
Monteanok erdaraz idaztearen kontua ez dakit zertara datorren. Ez da euskalduna. Nola idatziko du ba? Gure historiaren topikoa elebidunek erdaraz idaztea da, ez erdaldunek erdaraz idaztea.
Aupa Julen ez naiz datu historikoen eztabaidan sartuko, baina esango nizuke “estatu” hitzaz duzun ikuspegia modernoegia dela, feudalismo garaian herritarren funtzio bakarra erregeei zerbitzatu, aberastu eta babesa ematera muga daiteke,(“estatu” horrek, nahiz eta euskalduna izan ez lituzke herritarrak babestuko seguruenik) minoria noble batek izan ditzazke botere edo eskubide gehiago herritar xume batek baino, baina ez askoz gehiago, hala ere, politagoa deritzot euskara herritar xumeen hizkuntza umila izateak eta ez errege despota batenak.
Nafarroaren konkistak aldaketak ekarri zituela herritarren hizkuntza ohituren gain? ba ez dakit erantzuna nire hausnarketa plazaratu besterik ez nuen nahi.
Gileni erantzunez klase borroka-euskeraren hipotesia interesgarria dela deritzot baina ez al duzu uste gaur egun alderantzizkoa gertatzen ari dela?
Ez klase borroka(burgesia-langileria) zentzuan baizik eta errenta mailan, errenta altuena dagoen etxe eta zonaldeetan euskara gehiago erabiltzen dela zonalde xumeagotan baino?interesgarria da GKSk bere garaian egindako ikerketa, nahi baduzue esteka parteka dezaket. Ongi izan
Gilen, gehien ezagutzen dutana da Lapurdi. Elebakarrak aurkitzen ziren parropiako asanbladetan, gehienak doaika, hortik deputatu bezala joan zitezkeen biltzarrera zeinean sesioak euskaraz egiten ziren baina sindikata eta idazkaria elebidunak izan behar ziren. Lehenak harremanetan baitzen baionako erregearen intendentearekin eta bigarrenak txostenak derrigorrez frantsesez egin behar baitzituen.
Berdin auzitegian euskaraz jujatzen zuten legegizonek frantsesa ere jakin behar zuten dokumentu inportanteak idazteko.
Ene hipotesia da hautetsiak elebakarrak izango zirela gehiengoa bezala aldiz funtzionari foralak elebidunak.
Gero apaizak asko ziren, batzu oso guti eskolatuak eta sortetxean bizi zirenak baina gehienek frantsesa ikasiko zuten ikasketetan .
Nobleak guti zirenak eta biltzarrean parte hartzen ez zutenak elebidunak ere. Izan ere belaunaldiz belaunaldi gerletan parte hartzen zuten erregearen zerbitzuan eta gero erretiratzen beren lurretan.
Horrez gain 1789an jadanik burges edo merkatari klase bat hasi zen batez ere Donibane Lohitzunen eta Hazparnen eta klase hortakoak ere elebidunak edo elehirudunak ere. Adibbidez Mundutegi tristeki famatua
Kopuru bat botatzeko erran nezake %15 inguru elebidunak eta besteak elebakarrak. 1789an iraultzalariek arazo handiak izan zituzten itzultzaileak aurkitzeko haien agiriak eta iragarpenak euskararatzeko.
Laburbiltzeko laborari elebakarrak hautetsi bai baina goiko funtzionario forala ez.
Aiphatzen duçuen feudalismo hori ez da existitu Naffarroaco Resuman.
Euscaldunac bethi içan dira nobleac, lur eta etchedunac, aleguia.
Adeitsuqui
Josu othoi lurreratu!
Amets egiten duzu Nafarroa idiliko batean. 1789an heren estatua iraultzaren alde zen nobleekin leporaino ase zirelako!
Gau on.
Aupa Eutsi goiari, diozu: “ez al duzu uste gaur egun alderantzizkoa gertatzen ari dela?”
Ez, gaurko egoera ez da alderantzizkoa, diferentea baizik. Elebidun erdaltzaleak (PNV batez ere) goi-sektoreetan daude oraindik, eta gune hori erdaldun elebakar espainolistekin partekatzen dute. Euskaldun elebakarrak desagertu dira, eta haien ordez gu gaude, euskaraz bizi nahi dugun elebidun euskaltzaleak, behe-erdi maila batean trabatuta, inolako botere errealik gabe (adb. AEK-ko irakasle bat edo funtzionario ertain bat). Aldaketa nabarmenena da, euskaldun elebakarren desagerpenarrekin batera, euskarak behe-maila galdu duela, eta hor erdaldunak ditugula egun (batzuk erdaldun elebakarrak; gehienak beste hizkuntzetako hiztun eleanitzak).
Beraz, GKS eta beste batzuen analisiak (ondo irakurrita dauzkat) engainagarriak dira oso, eta neurri batean antieuskalduak, piramidearen goi erpinean agerrarazi nahi baikaituzte, ez dakit ondo zer intentziorekin. Nahi nuke botere posizioak lortuko bagenitu!
Naffarroaco Resuma • ZUZEU
https://zuzeu.eus/euskara/naffarroaco-resuma/
resuma/erresuma cer den
Gora Euscal Herrico Naffar Resuma!
Gora Naffarroaco Resuma!
Gaur egun Felipe VI da Nafarroaco Erreguea:
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Espainiako_Erregea
Eta Bizcaico Jauna ere bai, wikipedian iracurcen ahal dugunez.
Adeitsuqui
Batu (edota bathu) aditza gure traditioneco aditza da.
Batu participioa’ adjectivo modura (euskara batua) ia inexistenta içan da gure literatur traditionean.
Gaztelania, eman deçagun, ez da hizcunça batu bat. Hau da, ez da linguistec batu edo duten hizcunça.
Idazleec fincatu dute literatur traditionean. Berdin erran gueneçaque anglesari buruz.
Cençu honetan hizcunça bi hauec naturalac dira. Batu deithurac jada artificialtassuna du eracusten. Jaquinaren gainean linguistec batua.
Neuc euscara idatzia erabilico dut.
dizugu bat ez da hobea deutsugu edo derauzugu / dauzugu (dereizügü / deizügu) baino.
Euscaldun guztioc eçagutu behar ditugu goico forma idatzi hauec. Bat idatziz erabilcecotz eta berceac ulercecotz çailtassunic gabe.
Eta ez dieçogun minutu bat ere dedica artificialqui eratutaco millaca aditz hyperluce ikasten saiatzeari.
Adeitsuqui
Aupa Gilen arrazoi duzu boterearen hizkuntza gaztelera dela. Euskaldun/euskaltzaleok oraindik ez dugu boterera iristeko aukera “erreal”ik izan.
Analisian aipatzen dena da klase baxuenek auzo txiroenetan gazteleraz/frantsesez egiten dutela beraien bizitza eta ez dutela orokorrean euskararekiko atxikimenturik.
Arraroa dirudien arren kasuak kasu izango dira baina uste dut euskarak edo obe esanda euskalduna izateak baduela “prestigio” edo estatus bat gaur egun, hau da nire inpresioa behintzat.
Ez du uste artikulua antieuskalduna zenik, nahiko interesgarria zela uste dut.
Algortan bederen, non ni vici naicen, euscaraz jaquitea prestigiotsua da.
Gaur Corrica passatu da goicetic. Orain euscara guehiago ençuten ari naiz calean, aurreco egunetan baino. Penagarria Corrica ez passatzea egun oro Euscal Herrico herri guztietaric. Bercela urthe bi itcharon behar.
Ba ote!c erraiten ceraucun Felipe VIa ez dela Bizcaico Jauna, ceren cin eguin behar ukan bailuque eta ez du eguin.
Titulu hori badaduca egun, eta halaber Naffarroaco Reguearena ere.
Cin eguitea falta çaio gure foruac respectatuco dituela.
Cergatic ez du oraino cin eguin?
Berac ecin du erabaqui hori hartu. Protocollo contua da.
Honetaraco gombidapena bidali behar litzaiqueo Bizcaitic eta Naffarroatic.
Eta hau ez da eguin gaur arte.
Eguin behar liçateque?
https://zuzeu.eus/euskal-herria/vianaco-princessa/
Eta Leonor, Vianaco Princessa. Ez dea?
Adeitsuqui
Diman, 20 puntuko beherakada egon da erabileran. 20 PUNTU! Zer prestigio du euskarak han, esango didazue? Zer hizkuntza egiten dute gero eta gehiago herri euskaldunetako gazteek? Prestigiotsuena, jakina.
Eutsi goiari, artikulugilea ez da antieuskalduna izango, baina gure herriaren kontrakoek euskalduna=pribilegiatu binomioa hauspotzen dute ziklikoki, eta horrelako artikuluak erraz txertatzen dira agenda horretan, nahiz eta intentzioa beste bat izan. Ez dugu ahaztu behar euskaldunok gizatalde zapaldua garela EHn, eta boteretik erabat baztertuta gaudela (bai, ijitoak eta Saharaz hegoaldekoak ere bai, eta gainera egoera ekonomikoa askoz prekarioa dute, baina guztion gainean gaztelaniadun elebakarrak eta erdaraz bizi diren euskaradun txiringitodunak dauzkagu).
Hala da Gilen. Hortan ari dira gure politikariak. Elebitasuna bultzatzeko politiken ondorio da hori. Elebitasuna eta hizkuntza berdintasuna bultzatuz, Bilbo euskaldundu nahi dute, baina horren ordez Dima erdalduntzen dute. Euskarak prestigioa duen tokiak erdalduntzen ari dira, helburua beste bat den arren (ustez behintzat).
Dima euskalduna euskalduntasunean mantentzen lagundu? ala Bilbo erdalduna nahi ala ez euskaldundu?
Zure ustez Julen alterniba horretatik zein da (edo zen) hautu inportanteena? legitimoena? sinesgarriena?
Galdera egiten dizut zeren pentsatzen baitut hemengo politikari abertzaleek (Uztaritze eta Baionarekin) bietarik bat hautatzekotan bigarrena hautatuko luketeela eta aitzitik euskalzaleek lehena.
Nik deplauki diotsut Baiona gogotik salduko nukeela Uztaritze berreuskalduntzeko.
Bilbo ez da mila urtetan ere euskaldunduko, Beñat, horretarako boterea dutenak erdaldunak edo erdaltzale amorratuak direlako.
Bat nator zurekin Beñat. Epe luzera euskarak biziraungo badu Bilbo euskalduntzea beharrezko litekeen arren, epe motzera askoz inportanteagoa da arnasguneak indartzea, edo behintzat ez galtzea. Inportanteagoak dira gaur Uztaritze edo Sara, Baiona baino.
Erdara eta euskara maila berean saldu nahi dute Euskal Herri osoan, baina askoz probableagoa da euskarak prestigioa duen herrietan erdara prestigiatzea lortzea, erdarak prestigioa duen tokietan euskara prestigiatzea baino. Probabilitate kontua da, hizkuntzen indar sozialarekiko zuzenki proportzionala dena. Errusiar erruleta bat, motzean esanda.
Alexandre arratsalde on,
Piskabat intenpestiboa aurkitu nuen zure deklarapena ezen foru guziak Nafarroako erreinuari zor ginizkiola eta zerbait erran behar nizun. Hiza hitz. Bainan egia erran ez dizut gauza handirik erraiten ahal. Lagun biarnotarrek erran didate foruak zirela aspaldiko eskubide erromatarraren egokitze bat feudalismoa kontuan hartzen zuena beraz jautxoen eta herrien arteko erlazioa. Olorokoak batez ere dagokienez bada Centulle V orduko biarnoko bizkondea Oloroko populuarekin. Inspiratu ziren Jakako foruetarik omen. Kasu honetan behintzat, Nafarroarrik ez ageri!
Konklusioan iduritzen bazitzaidan exageratzen zinuela bainan egia erraiteko ezin frogatuz nago.
Azken gauza bat ez dut ikusten ahal nola erran dezakezun biltzarra Uztaritzetik Baionara joan zela berriz uztatzera bueltatzeko. Biltzarra zen Lapurdiko laborari instutizio forala ez du deus ikusteko Baionako hiri merkatariarekin zeina hasieratik landesetarik jindako populazioarekin gehien osatu zen.
Hemen ere hain da harrigarria nola horrelako gauzak segurtatzen ditutzun oso lausoak diren garai haien gainean nun zaila den kontraesatea alde ala kontra.
Adeitasunez.
Gilen eta Julen ados zuekin.
Animo
Jacari forua eman ziona, Aragoiko Antso Ramiritz, Iruñeko errege egin zen foru hori eman zuen urte bertsuan. Eta hartan oinarriturik errege berak sortu zuen Estella, eta gero Alfontso I.ak hura eman zion Zangotzari eta Iruñeko San Zernin auzoari, eta handik Nabarreriara eta San Nikolasera hedatu zen. Estellatik, berriz, Donostiara zabaldu zen, eta Gipuzkoako kostaren parte handi batera. Eta nola ez, Oloroekoa inspiratu zuen. Beraz, Nafarroa ageri da, bai.
Alexandre, beraz bai iduri luke Nafarroa nunbaitik ageri dela bai, Oloroko foruen sortzean. Aitortzen dut.
Erranen diet Biarnotarrei.
Adeitasunez
Caixo,
Beñat, ez dakit cer erran, ez dut ulercen erraiten duçuna. Erraiten nuena honaco hau da:
“Oker ez banaiz, lehen Foruac Biarnocoac dira, 1080coac. Iruñaco Resuma formatu ondoren beraz. XIII mendean Naffarroco Foru Orocorrean infançoneec eta bercelaco nobleec Theobald regue berriari araudi bat eçarri ceraucoten: Foru Orocorra. Hura Constitutione baten moducoa da.
Laphurdico vizcomtherria Iruñaco Anso III Nagusiac fondatu çuen 1023an. Lurralde guztia reguearena cenez, nobleec ecin çuten viztanleen gainean jaçarpenaric eguin, eta viztanleac bilçar batean antolatzen ciren. XIII mendean Baiona berheiztu cen, eta Bilçarra Ustaritzerat passatu cen. Hala içaiten seguitu çuen Franciar Iraulça arte.
Baiona dominatione francesean erori çatequeen 1451an francesec bertoco gaztelua conquestatu çutenean. Hala ere, Ustaritzeco bilçarrac iraun çuqueen”.
Adeitsuqui
Zaude lasai Alexandre. Bakarrik esan nahi nizun nunbait arrazoi zinuela. Izan ere, ulertu dudanez, Gilenen oroitarazpen hau irakurri ta
:”Jacari forua eman ziona, Aragoiko Antso Ramiritz, Iruñeko errege egin zen foru hori eman zuen urte bertsuan”
bada erlazio bat Oloroko foruak eta Nafarroa artean zeren Oloroko bizkondea edo Biarnoko bizkondea Centulle V Aragoiaren eraginpean baitzegoen.
Pasa egun on
Egun on.
Ados Beñat!
Labyrintho chit apassionant da gure herriaren Historia.
Los Fors et costumas de Bearn
https://www.dropbox.com/s/0tdptc1vqq76rj2/Fors%20et%20Costumas%20Bearne.pdf?dl=0
Los Fors et costumas deu Royaume de Navarre
https://www.dropbox.com/s/shg628oqrq6tnvw/fors%20et%20costumas%20navarra.pdf?dl=0
Bi liburuac gure Naffarroaco gascoinera litterarioan, bearnesez aleguia.
Adeitsuqui
Julen, funtzionarioak izan daitezke euskaldun, eta? Gaztelako erregeen zerbitzurako funtzionario asko eta asko euskaldunak ziren. Euskaldunak idazkariak, euskaldunak notarioak, euskaldunak konfesoreak. Gaztelako goi funtzionarioen artean euskaldunak ziren talde nazional nagusia Habsburgotarrekin. Gaztela euskal estatua zela esaten hasiko gara?
Espainia Berriko administrazioa ia osorik euskalduna izan zen, funtzionarioei erreparatuta, bederen. Nueva España euskalduna zen?
Funtzionarioak euskaldunak izateak zer esan nahi du?
Nafarroako erresuman ere ez dira gutxi funtzionario frantsesak. Monteanok aipatzen duen idazki hori idatzi zuten funtzionario nafar horien nagusiak frantsesak ziren.
Nafarroako Foruak dioena, Errege Godoei buruz, non sartzen da estatuaren oinarri euskaldunean?
Ni ere nekatu naiz. Nafarroako estatuaren oinarrian errege godoen ondorengotza zegoen. Foruak esana, ez nik.
Mexikoko Lehen Enperadorea “Agustin de Iturbide y Arámburu” deitzen zen tipo bat izan zen. Euskal estatua Mexiko, zalantzarik gabe.
Josu, Nafarroako 1238ko Foruak argi eta garbi dio: nobleak badaude, eta agintzen dute.
Hori ere, beste mito bat.
Naffarroc aspaldi aspalditic utzi gueneraucon euscaldun huts içaiteari.
Aspaldi aspalditic garade herri hybridoa. Euscoromanicoac garade.
Gaztelania, naffar romancea deithuricoa, aragonesa eta gascoinera (bearnesa: forma litterarioa) dirade erdaraz minçatzecotz erabili ditugun gure hizcunçac.
Haien arteco differenciac ttipiac dirade. Ttipiagoac euscalquien artecoac baino. Hizcunça bat baicic ez baitira lingua romanica rustica deitzen çatena. Duela 500 urthe ceharo intercomprensibleac.
Franciaco iraulçaz gueroztic elementu estranio bat daducagu: francesa. Eta azquen urtheetan anglesa sarthu çaicu edonondic.
Ez francesa, ez anglesa ez dirade euscaldunon hizcunça naturalac. Gaztelania, gascoina, romance navarroa eta aragonesa gure gureac dirade. Gu içan garade hizcunça horien jaiotzean egon garadenac. Gure gureac dirade, guc sorthuricoac diradelacotz.
Gure foruac idaztecotz gure hizcunça romanicoac erabili ditugu. Ez dugu eguin arrotzen hizcuncetan.
Adeitsuqui
Ba ote!,
Naffarroaco edo Euscal Herrico nobleac etche eta lurdunac ciraden. Hau da, euscaldun normal normalac. Heredatzen ez çutenac aphaiz, serora edo soldado jarcen ciren. Aitonen semeac garade gu, inguruco resumetan ez beçala.
Horrek balio du, salbuespen askorekin, Bizkai eta Gipuzkoako kasuetarako.
Nafarroako Foruak ez dio hori: Nafarroan nobleak badaude, eta Nafarroako korteetan estamentu propioa osatzen dute, Elizak ere bere estamentu propioa du, eta herriek, hirugarren estamentua. Funtzio militarra nobleziaren esku dago.
Naffarroaco Resumac behin ere ez du campoco erdararic erabili administrationean. Bai biarnesa, bai gaztelania bertaco erdarac dirade. Eta halaber haien tartecoac diradenac ere: aragonesa, rioxanoa eta navarroa.
Euscaldunen ezpainetan sorthurico hizcunça romanico edo erdalquiac.
Adeitsuqui
Ba ote!
Aiphatzen dituçun noble horiec, guciac, euscaldunac ciraden. Hemengo etche, basserri eta lurren herederoac. Ez ciraden campotarrac.
Gaztelaco functionario guehienac euscaldun!
Ez da harritzeco! Euscaldunac baitziraden gaztelania sorthu çutenac Burgoseco Ipharraldean. Dembora hartan Naffarroacoac baitziraden.
Gaztela Naffarroan jaio cen. Sancho Handiaren emazteac bacequien hori ederto baten!
Euscaldunoc behar ukan dugunean, latinera erabili dugu (Axularrec Salamancan, eman deçagun) edo gure erdara proprioetan gure foruen idaztecotz. Bethi gureei atchiquiric. Gure euscarac eta gure erdarac.
Erdara ez da ethorri hona Extremaduratic edo Andalusiatic!
Adeitsuqui
Josu, euskal nobleak ez ziren baserrietan bizi, palazioetan baizik. Gaur egun ia denak Madrilen bizi dira, Gaztelako nobleziarekin nahastu ostean. Oso harro daude bere familiaren euskal jatorriaz. Urtean behin etortzen dira bisitan familiako palaziora, Azkoitian, Azpeitian, Oñatin… gaur egun asko “Grandes de España” dira, eta abizen euskalduna galdua dute (hizkuntza zer esanik ez), baina titulua ez. Nire herrian badaude konde batzuk, egun Madrilen batean bizi direnak, eta hiru baserriren jabeak direnak oraindik, herria mapa batean kokatzen ez dakiten arren.
Distortsionatua dugu begirada, gaur egun baserritar gehienak baserriaren nagusi baitira. Baina hori XIX-XX. mendeko prozesu baten ondorio da. Erdi aroan eta aro modernoan ez zen inondik inora hori egoera. Baserrien %90, Gipuzkoan behintzat, jabe noble batzuena zen, eta baserritar gehienak maizter ziren, eskubide oso gutxirekin.
Euskal noblezia unibertsalarena beste baterako utz dezagun…
Gure euscal idazle asco eta asco çuc aiphatzen dituzun jauregui horietan vici ciren nobleac ciren. Eta ez ciraden gutiago euscaldun, lurric gabecoac baino.
Laçarraga eta Oihenart, casu.
Normalean euscaraz gain, latinera eta hizcunça romanicoren batean ere trebeac içaiten ciraden.
Egungo euscaldunen modura, latineraren ordez anglesa jarriric.
Ez euscaldunoc, ez naffarroc seculan ez gara içan “pringau” batzuc!
Adeitsuqui
“Baserrien %90, Gipuzkoan behintzat, jabe noble batzuena zen, eta baserritar gehienak maizter ziren, eskubide oso gutxirekin”
Interesgarria diozuna, Ba othe. Izan ere kontrastez, iraultza gertatu zenean Lapurdin noble guti zen eta maister oso guti ere. Herriko eskubidearen ezpirituan, funtsean lurraren jabetza lantzen zuen familiarena zen Nobleek lurren %11a zeukaten eta pleinitzen ziren zergaren 20%a ordaintzen ziotela Biltzarrari. Gero iraultzaren erasoaldiaren ondorio kaltegarriengatik baserri munduak asko sofritu zuten eta horregatik miseriagatik maisterritza garatu zen premuek ezbaitzituzten haurrideen kalteordainak ordaindu.
Beti pentsatu dut Nafarroak itsututa ez ginuela kasurik emaiten Lapurdi probintziari zeinak ez baitzuen beharrik guti baizik feudalismoa eta bere bizkarroiak ezagutu.
Dakusadanez, gaztelania eta gainontzekoei “hizkuntza erromantzeak” deitzea ez zeukak batere fulamenturik. DIALEKTO IBEROKOAK dituk, ezen ez latinetik datozenak, arean ere. Latinak zeharo egitura gramatikala dik. “ERoomantze” okerki izendatuen kontrakoa, alderazkiko egitura.
“Nu venims dins latinâ”, jaun-andreok, eta, dakusadanez ez duzue irakurri oraindik Carme Gimenez Huertas mallorkarraren liburua, bestela ez zenukete halakorik erranen.
Orduan, ezin baieztatu, alegereki, gaztelania “euskaldunek ekarri zutela” eta abar. Horiek Ez dituk euskal jatorrizkoak, baizik eta dialekto iberikoak.
Bai, egia da euskera eta iberiera ahizpak direla (-18.000 urtean eraikiaktako bisilabazkoak, neandertalaren hizkera silaba-bakarren erroetan oinarrituta, edota Neandertalaren arbaso zen H-Heidelgergensisen hizkeran (-150.000~), horiexena baitok lehen euskera, ezen EZ kromaiñoiaren erro eztarrizkoak (-40.000 ing.).
Kromaiñoren barririk ez diagu ezaguten arrastorik ere, Auel anderean nobela fikziozkoez aparte. Ez zekiagu haren mitorik ez pentsakerarik, ezta euren defuntuak enterratzen zituzten ala zabortegira jaurti, Atapuercaco azternategian ageri denez.
Kromañoarena istrupu izan zuan gure parejeetna bederen. Istripu iragankorra.
Aldiz, gero eta gehiago ari duk ezagutzen Neandertalari buruz. Adibidez, “Loizuko Gizakia” (Baztan, -11.750) Neandertalaren erritoen arabera hilobiratu zutela.
https://www.delcastellano.com/espanol-no-viene-del-latin/
https://rationalwiki.org/wiki/Le_fran%C3%A7ais_ne_vient_pas_du_latin
Aitor, irakurri diat Cortez frantziarraren hipotesia horrekiko kontra-argumentazioa, zeren auzi hori (ea “hizkuntza erromantzeak” latinetik datozen ala ez) txit garrantzitsua baituk.
Nik ez diat irakurri Cortez horren liburua, baizik eta Carmerena, eta honen argumentazioa oso zehatza eta globala dok. Nire ustez “IRREBATIBLEA”. Egin zuok aproba.
Beste alde batetik, kontra-argumentazioa egiten duen tipo horek oso harroputsa ematen dik, orojakile maximalista horietarikoa, baina ez ditik ezagutzen EZ euskera EZ iberiera, gaur egun premia-premiazkoak hizkuntzalari batentzat, baldin nahi badu Europako hizkuntzen historia eta garapena taxuz ikertu. Berak diño etengabe Cortez ezjakin “ignorantea” dela (sic), baina berak, jauntxo horrek ez ditik ezagutzen Ez iberiera EZ euskera. Lan Nekeza berarena, porrota aurrez segurtatua duena.
Berant aire sartzen naiz eztabaida aberats honetan. Ez da ohikoa halako jende arrakastatsu (Josu, Beñat, Ba Ote, Alexandre, Gilen, Julen etabar luze bat) eztabaida bati lotzea. Baina gaiak berak (Euskara idatzia) merezi zuen.
Hora ene pentsamoldea Ba Otek aipatu zuen puntu bati buruz :
2022-04-08an Ba Otek zioen : « Erdi aroan eta aro modernoan ez zen inondik inora hori egoera. Baserrien %90, Gipuzkoan behintzat, jabe noble batzuena zen, eta baserritar gehienak maizter ziren, eskubide oso gutxirekin ».
Ba Ote, diozun hori arras ez zuzena da. Geneaologia (edo historia) lanetan ari den edonork badaki aro modernoan Gipuzkoan, eta bertze probintzietan ere, etxaldeetan, erditsuak bederen, jabeak zirela eta bertzeak maizterrak. Behar zinuke zertan oinarritzen zaren horrelakoak botatzeko. Ene datuak ez dira zureak bezalakoak, eta herri batzuetan jabeen kopurua maizter zirenen kopurua baina anitzez handiagoa zen.
Etsenplu tiki bat : 1339-04-08an Ataun, Beasain, Zaldibia, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Altzaga, Arama herri osoek (eta Lazkaoko zenbait etxaldeek) bar egizn zuten Ordizia hiribualduarekin. Orotara 150 ordezkari inguru bildu ziren. Gaintza herri tipiak (denbora haietan 25 inguru etxez osatua) 18 ordezkari biali zituen, horietarik hamar gaur egun zutik diren 10 etxaldeen izenean.
Ikusten den bezala arras urrun zuk aipatzen dituzun %90 horietarik
X Elosegi
Le français ne vient pas du latin, Yves Cortez jaunaren liburua adisquide nederlandes batec, Piet Cleij, opharitu cerautan duela 15 bat urthe.
Osso gustura iracurri nuen. Batez ere, nire ideequin batera cihoalacotz.
Hizcunça romanicoac ez dirade latineraren evolutionea, nahiz latinerac eta grecoac seculaco influencia eduqui duten idazleen eraguinez.
Romanceac deitzen direnac lingua romana rusticatic dathoz, hau da, populuac eta legionarioec hitzeguiten çuten hizquera.
Lingua romana honen gainean eraiqui çuten artificialqui idazleec latino classicoa deitzen dena. Batez ere, grecoa calcatzen. Syntaxia ere osso artificiala cen lingua romanarequin comparaturic.
Dena dela, niri borz axola çait nondic dathocen. Neuc daquidana da gaztelania, romance navarro, aragonesa eta gascoina euscaldunec moldaturico lingua romanaren aldaerac direla. Beraz, gure gureac.
Adeitsuqui
Xabier, hobe jitea berandu baino sekula. Egia erraiteko, Ba otek errandakoa eni ere bitxia iduritu zitzaidan Lapurdiz dakidanarekin.alderatuta baina deus ez nakielako Gipuzkoari buruz ez nezakeen deus erran. Milesker
Josu, detalle bat da baina badakizu, beste zentzuan, ez dut ezagutzen gaskoi anitz erranen dutena euskara berea dela.
“lingua romana” zertan den argitzea bai dela garrantzitsua, eta niri zortzi, hamazortzi eta haimaka eta bat axola zaidana.
Zer dok, tokaio, “lingua romana” delakoa. Hasteko “Romanatik” usainik ere ez, ezertxo ere ez. Iberiera duk.
Iberieraren dialektoak!
Horrexegatik interpretatzen duk gaztelerazko ia lexiko guzti-guzti guztia euskeratik. Euskerak eta iberierak 455 inguru bizilbazko partekatzen dituztelako-
Eta gauza bera esan nahi baita, català, gakoin eta gainerako dialekko euskal-iberikoez.
Neska-mutilak, entrenatzen has gaitezke iberieraren lehen mailatik hasi eta “progresatzen”, laster modan jarriko duk-eta…
eta PREMIAZKO, baldin Europako hizkuntzei (preindoeuroparri) buruzko ideiaren bat izan baldin badugu
eta noski, ahaztu zait:
“lingua romana” ez Romanari dagokionez, hizkuntza italikoa eudek (unbro, etrusko, osko, liguriera, hizkuntza horixek egiten baitzituzten “armada erromatar” horietan zetozenek kantabroen kontra borrokatzera, ezen ez inondik ere “lingua romana” ez Romatar hura.
ahaztu jatak esatea ezen Rumaniako jatorrizko hizkera ez dela inongo “lingua romana”, baizik eta hikuntza aurre-indoeuropar italikoa (oso/unbro… horiek brzalakoa)
Horixe duk Caerme G. Huertasek bere liburuaren bigarren edizionean gehitzen duena, hain zuzen, errumairra aitzinekoa berreskuratzen dabiltzanen lekukotzaz hornitua.
Eta buffero honek arreta handiz irakuntzea gomendatzen dizuedana adeiçuqui eta maiteçuqui.
ADEITSUKI *ADI-AUS-EIÑ-EKAI–>ADITSU-IÑ-KI (arreta handia (ADI-AUS) EIÑ) emanez (EIÑ-GAI).
ADEIÇUQUI (hiçquera leiçarragaçieraç), faborez, Lavin jaun, çuçenieçadac çeberoqui, tocai, icaçten nabilec eta.