Arte[faktua] 155: ‘Gu gabe ere’, Itziar Ugarte Irizarren haurtzarotik heldutasunerako gogoeta poetikoa

Arte[faktua] 155: Itziar Ugarte Irizar ‘Gu gabe ere’ –

Itziar Ugarte irizar kazetari eta poeta oñatiarra izango da larunbat honetan ‘Artefaktua’ko gonbidatu nagusia. Berriako egunkariko kultur saileko kazetaria da, Itu Banda literatur taldekidea izandakoa, eta poeta, Susa argitaletxearekin kaleratu baitu genero horretako bere lehen lana, gu gabe ere izenekoa. Oso gertuko zituen hiru pertsonaren heriotzak bultzatuta, bizitzaz eta bere belaunaldi propioaz hausnartzeko balio izan dio 57 olerkiz betetako bere lehen poema-bilduma honek, haurtzarotik heldutasunerako gogoeta eginez. Donostiako Amara Zaharra auzoan elkartuko dira Ugarte eta Yolanda Mendiola.

Mikele Landa zinemagile eta kazetaria gonbidatu du Ugartek, Itu Banda literatur-taldean batera ibiltzeaz gain, adiskideak direlako. Kazetaria eta zinemagilea da Landa; zinemagintzari dagokionez, berea da Heldu dokumental sarituaren zuzendaritza. EITBko albistegietan kazetari izandakoa da, bestalde.

Letren bidaia sailean, ibilbide berria hasiko dugu aste honetan. Hainbat idazle handi eta unibertsalen lanera zein bizitzara hurbilduko gara. Lehenengo atal honetarako, F. Scott FItzgerald idazle  iparramerikarra aukeratu du Gorka Arrese editore ohiak.

Marisa Barrena irakurle durangarraren eskutik iritsiko da aste honetako gomendioa. Horretarako, Rosa Luxemburgen Kartzelako Gutunak (Katakrak) aukeratuko du, Amaia Lasak eta Hedoi Etxartek euskarara ekarritako bilduma.

Santo Tomas Lizeoko Paul Auzmendi eta Leire Lako gazteen eskutik dator saio honetako booktubea, zeina Galtzagorri elkarteak antolatutako Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko egin zuten.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] 155: ‘Gu gabe ere’, Itziar Ugarte Irizarren haurtzarotik heldutasunerako gogoeta poetikoa

Arte[faktua] 155: ‘Gu gabe ere’, Itziar Ugarte Irizarren haurtzarotik heldutasunerako gogoeta poetikoa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn