Euskal abizen hedatuenak!
Euskal abizen hedatuenak –
Aurreko artikulua batean, desagertzear zeuden abizenei buruz aritu nintzen. Oraingoan, abizen hedatuenen analisia eskaintzen dizuet.
Askotan entzun izan dugu “euskal abizen ohikoenak García, González, Fernández, Lopez…” dira. Bai, egia, lehen abizen horiek dituzten pertsonez beteta dago Euskal Herria. Batzuk aspaldi etorritakoak, beste batzuk duela gutxiago. Badira momenturen batean abizena aldatu edo moldatu zutenak ere (batzuek “Garcia” Nafarroan sortutakoa dela diote, baina ez dago batere argi).
Hemen aurkezten dudan zerrendak ordea, ez ditu parametro horiek kontuan hartzen, hots, “Euskal Herrian abizen guztiak” orotara harturik.
Hasteko, abizen bat euskalduna dela ziurtatzeko, euskararen zantzuren bat duen edo ez kontuan hartu da. Bigarrenik, abizen horien jatorrizko sakabanaketa geografikoa. Adibidez: Lasa.
Euskal abizenek badute ezaugarri bat eta zera da; atomizatuagoak daude. Hau da, aniztasun handiagoa da. Euskal hitzez edo leku-izenez osatuak daude asko. Baina ezaugarri horri beste berezitasun bat gehitu behar zaio: euskararen estandarizazioa duela apenas 50 urte egin da. Horrek esan nahi du arau ortografikorik ezarri gabe, abizen bakar batek aldaera (bariante) ugari hartu dituela. Horrek are gehiago barreiatu ditu abizenak. Eta kopuru aldetik dispertsoagoak dira.
Adibidez: “Etxeberria” abizenak 49 aldaera ditu (tildeak barne).
Soinu bera idazteko-eta esateko- modu asko: CH, TX, TZ, TCH, TT. V edo B. I edo Y. Z, S, SS edo C. H bai edo Hrik ez. NB edo MB. Eta abar.
Euskararen barneko aldaerak (euskalkien arabera) ere gehitu behar ditugu: Barri edo Berri, Uri edo Iri, Solo eta Soro, Larre eta Larra…
Erregistradore askok, abizenak jaso zituztenean, ez zuten euskararen ezagutzarik eta horrek are gehiago sakabanatu arazi eta korapilatu zituen. Adibidez: Urruti/D’urruty, Areizaga/Arizaga, Argaina/Arrigaina, Armentia/Armendia (Arri+Mendia), Recarte/Errekarte (Erreka artean), Recondo/Errekondo (Erreka ondo), Olabarria/Barriola, Etxegoien/Goienetxe… Euskararen ezjakintasunaren ondorioz, berdin zien gauza bat edo bestea jarri. Letra bat edo beste jarri. Ordena bat edo bestea.
Zer esanik ez abizen hori Euskal Herritik kanpo ezartzen bazen (Hego Amerikan batik bat). Adibidez: Echebarrias, Salasar...
Beste hizkuntzetan horrelakoak ere gertatu dira, baina askoz gutxiago:
De Avila/Davila, Lopez edo Lopes… Baina estandarizazioa, abizenak ezarri aurretik eman zenez, ez dago Iglesias/Higlesias, Herrero/Errero, Villanueva/Billanueva… edo horrelako aldaerarik edo nahasmenik.
Tira, ba, horiek guztiak kontuan izanda zerrenda bat osatu dut. Zerrenda hori ez da erabat zehatza eta norberaren irizpideen arabera bariante asko izan ditzake. Baina ideia bat hartzeko eta gogoeta egiteko balio dezake.
Kontuan izan gainera, biztanleria aldatzen doala, etengabe pertsonak jaio eta hiltzen baitira. Zerrenda hau 2019koa da.
Gainera, datuok INEko datu basean oinarrituak daude, Iparraldeko eta diaspora kontuan hartu gabe. Kasurik deigarriena; “Salazar”. munduan barrena ia 1.500.000 pertsonak omen du.
- Salazar 28.977
- Etxeberria 24.171 (Etxeberria 3.075+Etxeberri 9+Etxebarri 40+Etxebarria 2.772+Echebarria 732+Echebarri 9+Echeberri 0+Echeberria 286+Echeverria 7.948+Etcheverry 185+Etcheverri 8) (Txabarri eta Chavarry kontuan hartu gabe)
- Agirre 22.213 (Aguirre+Agirre)
- Ochoa 13.939 (Ochoa+Otxoa)
- Bergara 13.822 (Vergara+Bergara)
- Bilbao 10.226
- Zabala 9.830 (Zabala+Zavala)
- Ibarra 8.197 (Ibarra+Ybarra. “Ibar” kontuan hartu gabe)
- Arana 7.586 (Arana+Harana)
- Goñi 6.678
- Uriarte 5.938 (Iriarte gabe)
- Goikoetxea 5.589 (Goicoechea+Goikoetxea)
- Garay 5.330
- Urrutia 5.136 (Urruti edo Durruty kontuan hartu gabe)
- Larrea 5.064
- Arregi 5.014 (Arregi+Arregui)
- Garmendia 4.849
- Aranburu 4.615 (Aranburu+Aramburu)
- Izagirre 4.275 (Izagirre+Izaguirre)
- Uribe 4.157
- Lasa 3.463
- Zabaleta 3.315 (Zabaleta+Zavaleta)
- Arriaga 2.480
- Goia 2.198 (Goya+Goia)
- Mendiola 1.895
- Urkijo 1.887 (Urkijo+Urquijo)
- Iturralde 1.788
- Mendia 1.475
- Basterra 1.184 (Basterra+Bazterra)
3.000tik beherakoen artean, beste batzuk egon daitezke. Aldaketarik egin behar direla uste baduzu, proposatu ezazu.
…
“García” abizenaren euskal jatorria zalantzan jartzen duzun arren, “García” gaztelarra euskarazko “Gartzia” goitizenetik datorrenaren hipotesiak zentzu osoa du.
Gartzia honek “gaztea” (“gaztia/gastia” aldaera ez araututan) esan nahiko luke. Nonbait eta noizbait egun “gaztea/gaztia/gastia” bezala ahoskatzen dugun hitza “gartzia” ahoskatuko zuten. S eta R hizkien trukaketa oraindik gertatzen da zenbait euskalkitan (“osteguna/ortzeguna, ostadar/ortzadar, bost/bortz) eta “gastia/gartzia” hitzak eredu horri jarraituko lioke.
Erdi Aroan mende luzeetan zehar Gaztela eta Aragoako erresumek iberiar penintsulan hegoalderantz hedatu zituzten beren mugak. Menpeko lurraldea zabaldu ahala, eskualde berriak birpopulatzeko jendea behar zuten eta biztanle berriak, ohizkoan, penintsularen iparraldetik zihoazen.
Euskal lurraldeetan maiorazgoaren sistema nagusi zenez, seme edo alaba nagusiak jaso ohi zuen etxea oinordekotzan eta gainontzeko seme-alabek bizimodua beste nonbait bilatu behar zuten. Batzuk beste etxe bateko seme edo alaba oinordekoarekin ezkontzen ziren, beste batzuk eliztar egiten ziren (apaiz, fraide edo serora) eta beste batzuk soldadu joaten ziren lana emango zien errege edo erreginaren agindupean.
Ez litzateke zentzugabea izango Euskal Herriko seme gazteen asko (“seme gaztia” edo “seme gartzia”) soldadu joatea Gaztelako edo Aragoako erregeen zerbitzura, hauek maiz saritzat menperatutako lurralde berrian etxea izateko eta lurra lantzeko eskubidea ematen bait zieten (lurraldea jendeztatzeko helburuarekin).
“García” abizena da Espainiako abizen hedatuena, baita Hego Euskal Herrian ere.
Zerrenda honetan Mendoza abizen arabarrak izan behar luke, Hego Euskal Herrian 3.864 pertsonek daramaten abizena. Espainian 74.826 hiritarrek dute Mendoza abizentzat.
Mendoza abizena ezaguna da Euskal Herriaren historian, Arabako leinu hau Nafarroako erresumaren aurka matxinatu zelako eta gaztelarren inbasioa bultzatu zuelako.
Mendozatarren saldukeria Erdi Aroan gertatu zen baina historian gertuago badugu euskal abizendunik Euskal Herriaren aurka sutsuki tematu denik eta bere abizena entzutetsu egin duenik, adibidez Aznar abizena duen Espainiako gobernuburu ohia.
Hego Euskal Herrian 1.160 Aznar abizendun daude soilik (gehienak Nafarroan) baina Espainian askoz ere hedatuago dago, 24.869 gizon-emakumek bait daramate abizen hau.
Aurrekoek esan dituzten Garcia eta Mendozaz gain, zerrenda horretan agertzen ez diren beste asko daude.
Argiak direnak:
– Velasco
– Goya/Goia
– Iñigo/Iñiguez
Zalantzazkoak direnak:
– Jimenez
Dena den, egia esan ez zait gehiegi interesatzen Espainiako esparru geografikotik egindako analisi honek, Ipar Euskal Herria kontuan hartzen ez duena eta Trebiñuko abizenak “Burgos” atalean sartzen dituen webgune bateko datuetan oinarritutakoa. Izenburuak izan beharko luke “Euskal abizen hedatuenak!… Espainian”
“Goya” sartua zegoen jadanik. Velasco euskalduna da? Ba al duzu erreferentziarik hori baieztatzeko?
Egia da Espainia mailan egindako analisia dela, artikuluan azaltzen dut. Zoritxarrez, oso zaila da soilik EHko datuak biltzea, banan banan joan behar zara egiten. INEren datu basea hor duzu, nahi baduzu egizu zuk zeuk. Nik jada ordu pilo eman ditut azterketa egiten. Artikuluan diodan bezala, erreferentzia bat da. EHko sakabanaketa antzekoa izango da, proportzioak mantenduko dira gutxi gorabehera.
Ipar EHko edo Trebiñuko datu baserik ez dut topatu. Zuk topatzen baduzu, mesedez, jakinarazi. Mila esker.
“…pertsona askok García abizena hartzen zuten, edo ezartzen zitzaien, komuna zelako eta atentziorik ez emateko. Esaera batek dio: ‘Izenik ez zuenak García zuen hartzen’, eta hala egin zuten zenbait juduk edota zurtz-etxe batzuek, zeinek edozein deitura ematen zieten beren ardurapeko haurrei”.
https://tataranietos.com/2016/04/18/quien-nombre-no-tenia-garcia-se-ponia/
eta Bilbao abizena ez duzu kontuan hartu?
Esango nuke hedatuagoa dela zure zerrendako beste hainbat baino gehiago
Arrazoi duzu. Zerrendan sartu dut. Nire 4. abizena da gainera : ).
Mila esker zure ekarpenagatik.
Sanchez abizena ez da euskalduna? Oso ohikoa gainera.
Sánchez abizena gaztelarra da = Sancho + “ez” atzizkia, “-ren semea” esan nahi duena. Honela Sánchez “Sancho-ren semea” litzateke.
Euskal Herrian bada Antsorena abizena baina honek etxeari egiten dio erreferentzia (Antsoren etxea). Euskarazko Antso izena gaztelerazko Sancho izenaren baliokidea litzateke.
Sancho eta Sanchez naffarrac dirade jathorriz:
https://es.wikipedia.org/wiki/Sancho_(nombre)
Josu, ados. Erdi erratu naizela onartzen dut.
Antso/Santxo nafarra litzateke baina Sánchez euskal izenean oinarritutako abizen gaztelarra dela esango nuke, “-ez” atzizki horrek euskal kutsurik ez duela dirudielako.
Inork bestelako azalpenik baldin badu, mesedez, idatzi dezala gure jakinmina handia delako.
Aitzol preciatua,
Gure regueac içan direnean Sancio icendunac semeec Sancionis deithura ukan dute. Sancionis genitivo latinoan doa.
Sanchez da evolutione romanicoa hemengo gaztelaniaz.
Sancho = Anso
Sanchez = Ansorena
Euscaraz -ez honen valioquidea -itz içan dateque:
Perez = Peritz
= Perurena
Adeitsuqui
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=&view=deiturak&mota=ohiko&nonhasi=a
Euskaltzaindiaren arauera: Santxez edo Santxitz
Naffarreraz: Sanchez edo Sanchitz
Zer artikulu ote da hau? Betiko fake newsa ostera ere (espainolada galanta, bide batez). Non daude Martinez, Gartzia eta abar (Euskal Herrian alde handiz, hedatuenak eta guztiz jatorrizkoak)? Negargarria. Nahikoa da.
Apellidismoa, modako denbora-pasa oso aspalditik Euskal Herrian. Danimarkan ez dute holakorik eta herrialde independentea da.
Hemen kontu interesgarri batzuk aipatzen dira:
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Patronimiko
Garrett,
Haguitz ona euscal wikipediaco articulu hau.
Anhitz esquer!
Mentxakatorre oso gutxi dagoz.
Belatza, halcon, Belazko, otsoko, astoko,txerriko, gizonko
bost urte pasatuagatik. Antsoain, Antsorena, Antsomendi, Antsoritz, eta halako ehunka, eta Xemeno, Jimenez, Zenborain, Ximenez, eta halako ehunka, hau da, Semea, Antso, behar da gero.
Eta Antsoain, Antsoritz, Antsorena, Antsotegi …, Xemeno, Xenberoitz, Ximenez, ez duzue arrastorik ere.