Eta horrela, dena; ala ezer ez

Eta horrela, dena; ala ezer ez –

Iruñeko Udaleko herritarren aferetako batzordeak atzo erabaki zuen Udalari gogoraraztea konpromiso bat hartua zuela urak eraman zuen Santa Engraziako presa berriz eraikitzeko. Udaleko indar desarrollistek bozkatu zuten adierazpen horren alde -hau da, UPNk, Geroa Baik eta PSNk- eta bertzeak abstenitu egin ziren.

Eta horrela, dena; ala ezer ez
Arg: Nabarralde

Arga ibaiaren zati horretan arraunean aritzen diren 40 bat lagunek eta bertze hainbertze arrantzale apetatxuk presa bat nahi dute hor. Sen onak dio presarik gabe ibaia hobeki dagoela, presarik gabe urari gehiago kostatzen zaiola gainezka egitea, presarik gabe ura oxigenatuago dagoela eta beraz landare eta animaliei mesede egiten diela… Baina ez. Burua porlanez betea dutenek ez dute sen onik, antza.

UPN, Geroa Bai eta PSN presa hori egitearekin tematuta daude. Baina bertze indar politikoek ez dute haien aurka deus ere egiten. Deus ez. Areago, EH Bilduk ez du Geroa Bairekin duen akordioa hautsi, ez du gobernu taldetik kanporatu. Alegia, Iruñeko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak berdinak dira eta, beraz, berdin dio nor dagoen alkatetzan. Azkenean Santa Engraziako presa berriz eraikiko baitute.

Aldaketarik ez da egon Iruñean. Aldaketa iruzurra da. Itxurakeria hutsa. Izan ere, zer egin du gezurrezko Aldaketa horrek Iruñean azken hiru urteetan? E? Zer egin dute? Nik erranen dizuet: ez dute ezertxo ere egin. Azkenean Santa Engraziako presa eraikiko baitute. Epel halakoak. Kolaboratzaileak. Faxistak.

– Ez, ez, ez, presarik ez! Arga bizirik!

– Iruñeko Udal osoa faxista da!

– Abstentzioa!!

– Hori da, bai, abstentzioa! Berdin dio alkatetzan UPN eta PSN edo EH Bildu Geroa Bairekin eta friki batzuekin egotea. Denak igual-igualak dira. Abstentzioa!

Eta horrela, dena.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko urtarrilaren 29koa]

 

Eta horrela, dena; ala ezer ez
dena; ala ezer ez, ekologia, errekak, Eta horrela, hirigintza, ibaiak, Iruñea, natura, presa, santa engrazia
Asier Azpilikueta

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

3 pentsamendu “Eta horrela, dena; ala ezer ez”-ri buruz

  • Aldaketatxoaren udala eta aldaketatxoaren gobernua. Iruzurra.

  • Abstentzioari buruz, inperialismoaren hauteskundeetan parte ez dugunok hartzen ez dugu ikusten abstenziorik bezala. Ez gara abstenitzen, ilegalaK direla demostratzen baizik. Abstenitzea eta inperialismoaren hauteskundeak sustraietik onartzea gauza bera da. Ez gara abstenzionistak insurgenteak baizik. Gure herriak horrela ikusi eta ulertuko balu, inperialismoa legitimatzeko bakarrik kolono eta hemengo errenegatuak joango lirateke.

  • Ados Freudekin: etsaia izorratzeko modurik erraz eta eraginkorrena da bere hauteskundeetan parte hartzeari uko egitea. %75eko abstentzio nazionala Euskal Herrian zein Kataluinan, eta Estatua larrialdi-egoera ezartzera behartua egongo litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude