etorri eta ekarri

etorri eta ekarri – 

Ikus ditzagun lau aditz zahar hauek orainaldian:

IZAN
naiz, haiz, da, gara, zara, zarete, dira

EGON
nago, hago, dago, gagotza, zagotza, zagotzate, dagotza

ETORRI (intransitivoa)
nator, hator, dator, gatortza, zatortza, zatortzate, datortza

EKARRI (transitivoa)
nakar, hakar, dakar, gakartza, zakartza, zakartzate, dakartza

etorri eta ekarri

Aldaerak oraingo batuan:

gagotza = gaude, gagoz-
zagotza = zaude, zagoz-
zagotzate = zaudete, zagoz-te
dagotza = daude, dagoz-

gatortza = gatoz
zatortza = zatoz
zatortzate = zatozte
datortza = datoz

zakartzate = zakarzte

Irakur iruzkinak, otoi!

etorri eta ekarri

NAFFARRERA

26 pentsamendu “etorri eta ekarri”-ri buruz

  • Hemen ez ditugu aipatu tarteko adizkiak:

    gatortza = gatoz
    zatortza = zatoz
    zatortzate = zatozte
    datortza = datoz

    hau da: gatorz, zatorz, zatorzte eta datorz.

    Beherago hauxe jarri dugu:

    zakartzate = zakarzte

    Euskara batuko adizki honek logika apurtzen du. Eta logika da euskal aditzaren ezaugarria eta magia.
    Zeren “zabiltzate” esan ahal badugu, logikoena litzateke “zakartzate” egotea zakarzte-ren ordez, edo parean behinik behin.
    Eta “zabiltzate”ren ondoan “zabilzte”.
    Adeitsuki

  • Nork edo nortzuk garatu dute euskal aditza? Noiz?
    XVI. mendeko aditz aberastasun eta joritasun puntua nola lortu zuten euskaldunek?
    Euskal aditzaren aurrean inguruko guztiak nano ñimiñoak dira.
    Zertarako nor, nori eta nork konkordantziak euskal aditzean txertaturik?
    Hau ez dago beste inondik kalkatua.
    Berezko eta bertoko garapen biziki inteligente baten ondorioa da.
    Seigarren mendean edo egin zela esaten digute adituek.
    Nola dakite haiek?
    Nork edo zerk eman die informazio hau?
    Adeitsuki

  • IZAN eta EGON aditzek amankomunean duten partea:

    na, ha, da, ga, za, za+te, da

    Iraganaldian:

    nin, hin, ze, gin, zin, zin+te, ze

    edota

    nen, hen, ze, gen, zen, zen+te, ze

    Hauen esannahiak:

    NA = naiz/nago

    Aditz intransitivoetan:

    NAtor: ESTOY viniendo

    Transitivoetan:

    NAkar: ESTOY siendo traído

    Iraganaldian:
    ETORRI
    Forma luzea:
    NINdatorren: ESTABA viniendo
    Forma laburra:
    NENtorren

    EKARRI
    Forma luzea:
    NINdakarren: ESTABA siendo traído
    Forma laburra:
    NENkarren

    Adeitsuki

  • Hirugarren pertsonetan:

    ZE: era, estaba

    ZEtorren: estaba viniendo
    ZEkarren: estaba siendo traído

    LE: fuese, estuviese

    baLEtor: si estuviese viniendo
    baLEkar: si estuviese siendo traído

    BE: sea, esté
    BEtor: que esté viniendo
    BEkar: que esté siendo traído

    Adeitsuki

  • EKARRI adizkietan:

    DAkar: está siendo traído
    ZEkarren: estaba siendo traído
    baLEkar: si estuviese siendo traído
    BEkar: que esté siendo traído

    gaztelaniazco itzulpen “arraro”ak ikusten ditugu. Ez ohikoak, bederen.

    Subjektu pasivoac, ezta?

    DAkar: alguien o algo está siendo traído por alguien o algo

    Bai, hala zen, lehengo euskararen aditza holakoa zen. Bon, zen eta da, nahiz aktibo modura egun itzultzen dugun. Forma aldetik, lehengo modura bethi ere

    Egun honetara itzultzen ohitu gara:

    DAkar: trae (está siendo traído)
    ZEkarren: traía (estaba siendo traído)
    baLEkar: trajese (si estuviese siendo traído)
    BEkar: que traiga (que esté siendo traído)

    Subjektu pasivoa objektu zuzena bihurtzen da. Eta subjektu activoa edo agentea hirugarren pertsona (pertsona edo gauza) litzateke:

    Autobusak Mikel DAkar
    : El autobús trae a Mikel
    (Mikel está siendo traído por el autobús)

    Ulertzen delakoan.

  • ETORRI eta EKARRI aditzen bidez, erakutsiko dugu nola euskaraz aditz konjugazio bat eta bakarra daukagun. Hona hemen:

    Orainaldia
    •nator, hator, dator, gatoz, zatoz, zatozte, datoz
    • nakar, hakar, dakar, gakartza, zakartza, zakarzte, dakartza

    Iraganaldia
    Luze:
    •nindatorren, hindatorren, zetorren,
    gindatozen, zindatozen, zindatozten, zetozen
    •nindakarren, hindakarren, zekarren, gindakartzan, zindakartzan, zindakarzten, zekartzan
    Labur:
    •nentorren, hentorren, zetorren,
    gentozen, zentozen, zentozten, zetozen
    •nenkarren, henkarren, zekarren, genkartzan, zenkartzan, zenkarzten, zekartzan

    Oharra:
    Iraganaldi luzeak baino ez daude batuan bildurik, eta haietan -DAKAR- barik, -DEKAR- agertzen zaigu.

    Adeitsuki

  • NORK ergativoa nahiko berandu onartu omen genuen euskaldunok. Hori diote Universitateko Filologoek.
    Nik neuk ez dakit.
    Ergativoa baino lehen, aditza pasivoa zenean, zeren sortzez hala baita, nik uste dut bazegoela subjektu aktivoa edo agentea izenezta dezakeguna K eta Z atzizkia zeukakeena:

    Joannes dakar horçaz / horrez / horrek
    : Juan está siendo traído por ese
    nondik oraingo: Ese trae a Juan
    Hasieran, beraz, ikusi ditugun NOR tipoko aditzak;

    Orainaldia
    •nator, hator, dator, gatoz, zatoz, zatozte, datoz
    • nakar, hakar, dakar, gakartza, zakartza, zakarzte, dakartza

    Iraganaldia
    Luze:
    •nindatorren, hindatorren, zetorren,
    gindatozen, zindatozen, zindatozten, zetozen
    •nindakarren, hindakarren, zekarren, gindakartzan, zindakartzan, zindakarzten, zekartzan
    Labur:
    •nentorren, hentorren, zetorren,
    gentozen, zentozen, zentozten, zetozen
    •nenkarren, henkarren, zekarren, genkartzan, zenkartzan, zenkarzten, zekartzan

    Gero NORI onartzen hasi ziren, dela KI-dun NORI atzizkien bidez, dela KI-gabeko NORI atzizkien bidez.

    Adeitsuki

  • KI-dun NORI atzizkiak:

    kit /kida, kik/kia, kin/kina, kio,
    kigu, kizue, kie

    Adibidez: datorkit, dakarkit

    Pluralean:
    zkit/zkida, zkik/zkia, zkin/zkina, zkio, zkigu, zkizue, zkie

    Adibidez: datozkit, dakarzkit (dakartza + kit)

    KI-gabeko NORI atzizkiak

    t/ta, k/a, n/na, ko/ka, ku, zu, zue, te

    Pluralean:
    zt/zta, zk/za, zn/zna, tzo/tza/zka/zko, zku, tzu, tzue, zte/tze

    Adibidez:
    datorkit = datort
    datorkik = datork
    datorkin = datorn

    dakarkit = dakart
    dakarkik = dakark
    dakarkin = dakarn

    Pluralean:

    datozkit = datozt
    datozkit = datozk
    datozkin = datozn

    dakarzkit = dakarzt
    dakarzkik = dakarzk
    dakarzkin = dakarzn

    Oharra: dakart = dakarkit
    Honezaz mintzatuko gara hurrengoan.
    Adeitsuki

  • Amaitu dugu aurreko iruzkina ondoko oharño hau eginez:

    “Oharra: dakart = dakarkit
    Honezaz mintzatuko gara hurrengoan.”

    Euskal aditz guztiek konjugazio bat eta bakarra daukate. Dudarik gabe.
    Hasieran NOR tipokoak ziren:

    DAtor: está viniendo
    DAkar: ESTÁ siendo traído

    Gero NORI atzizkiak gehitu zitzaizkien adizkiei:

    DAtorKIT: está viniendo a mí, o sea, me está viniendo
    DAkarKIT: está siendo traído a mí, o sea, me está siendo traído

    dator eta datorkit tipokoak intransitivo normal normalak dira.

    dakar eta dakarkit, ordea, transitivoac dira, eta nahiz eta hasieran pasivo modura ulertzen ziren:

    DAkar: está siendo traído
    DAkarKIT: está siendo traído a mí

    gaur egun hauei itzulpen aktivoa ematen diegu:

    dakar: lo trae
    dakarkit: me lo trae

    Itzulpen hau emanik ere, adizkien estruktura lehengo bera da, hau da, pasivo itxura daukate, guztiz itsutu ez garenontzat, bederen.

    KI-dun atzizki horiek arbitrarioki atzizki bilakatu ditugu (eta niri ongi iruditzen), baina berdin berdin separatuki joan zitezkeen:

    dator kit (edo: ki t)
    dakarz kigu (edo: ki gu)
    etc.

    zeinetan KI bailitzateke preposizio baten antzekoa, erdaraz A den bezalaxe.

    Hurrengoan NORK atzizkiak nola sortu ziren azalduko dut.

    Adeitsuki

  • Nork atzizkiak nondik baino lehen, ikus ditzagun hauek:

    NAflipa: estoy flipando, flipo

    DAflipa: está flipando, flipa
    DAflipaKIT: me flipa
    = >
    DAflipaT: flipo, yo flipo, yo lo flipo

    Barre egitekotan, egizue isilka, otoi!

    Adeitsuki

  • Orain bai,
    azken aurreko iruzkina ondoko oharño hau eginez amaitzen nuen:

    “Oharra: dakart = dakarkit”

    Ederto!

    dakart hori dakarkit baino ez da.
    NIRI zena (kit) NIK (t) bihurtu da:

    dakart = dakarkit: Él me lo trae
    dakart = dakarkit: yo lo traigo

    Oharra: Gipuzkoako ekialdean.”dakarkit” oraino ere “dakart” esateko baliatzen dute.
    Eta are haratago ere, “dabilt” batek zeina “dabilkit” nor-nori adizkiaren baliokidea den, “darabilt” nor-nori-nork adizkiaren balioa dauka euskal eremu zabalean.

    Hemen dago NORK delakoaren atzizkien gakoa.
    NORI atzizkiak NORK atzizkiak bilakatzen dirade.

    darama(ki)t = > daramat
    : me lo lleva = > lo llevo

    Ulertu datekeelakoan

    Adeitsuki

  • Alokutivoac ere ki-gabeko NORItik atera dira:

    datorkik = > datork
    datorkin = > datorn
    datorkizu = > datorzu

    DA ordez DIA jarririk:

    diatork
    diatorn
    diatorzu

    DIA hori JA, XA, ZA edo ZE modura ahoskatzen (eta idazten) da.

    diatork = jatork, xatork, zatork eta zetork

    Errazago ahoskatzeko aldaketa batzuk edukitzen ditu:

    jatok, xatok, zatorrek eta zetorrek.

    Mendebaldean DIA hori NORI normalean ere sartzen da:

    dator + ko = jatorko
    da + ko = jako

    Adeitsuki

  • Eta NORK iraganaldian nondik, baina?

    Hirugarren pertsonan diot, zeren lehen eta bigarren pertsonetan orainaldian bezala ki-gabeko NORI-tik baitator.

    nakarkizu-tik:
    nakarzu
    : me traes (estoy siendo traído por ti)

    nindakarkizu-tik
    nindakarzun
    : me traías (estaba siendo traído por ti)

    Nire galdera zen ea nondik datozen tipo honetako adizki irregularrak:

    nekarren
    hekarren
    genekarren
    zenekarren
    zenekarten

    Hauetan NORK atzizkirik ez dago, aurrizkiak baizik (ne, he, gene, zene, zene + te).

    Irregular hauek NOR erregularretatik datoz, zeinetan NOR delakoa NORK bilakatzen baita aditz transitivoetan:

    Honelaxe:

    nindakarren = > nenkarren = > nekarren
    ninduen = > nenduen => neuen => nuen
    nindaraman = > *nendraman = > neraman

    Oharra: *nenDraman, ipini dut *nenrama ezin delako ahoskatu egokiro. Hau da:
    honra = ondra
    Enrike = Endrike
    egiten ditugun bezala.

    Adeitsuki

  • TOR edo KAR erroen ordez, beste bat ipinirik edozein aditz conjuga daiteke.

    Adeitsuki

  • Esana dugu goraxeago:

    “Mendebaldean DIA hori NORI normalean ere sartzen da:

    dator + ko = jatorko
    da + ko = jako”

    Baina ez da soil-soilik mendebakdeko kontu bat, zeren DIA ki-gabeko NORI normalean ikusten baitugu ondoko adibideotan:

    Larramendi: diakart
    Baita bearr ere! Arriari zagozka, aita Garagorri: ni aidea ninduen, ta eztit ezer utzi! Eleiza berri horrek zer on diakart niri? // Ez ogirik, ez artorik, ez ardorik, ez eltzekizunik; ezer ere orren ondasunetatik ez datorkit.

    Pouvreau: diakarkezu
    Naskiz etorriko diren gauzez ansiatzeak zer diakarkezu tristura tristuraren gainean baizen? Aski du egunak bere eguneko gaitza.

    Duhalde: diakhargun
    Bada, dio San Bernatek, Maria sakratuari othoitz egiteko lejal eta arthatsu egin behar gaituenak dire, Jainkoaren aldean duen kredita eta ahala, eta guri diakhargun maithagunea.

    Serafin Baroja: diakargu
    FULVIA: Gaitzen bat diakargu honen etorrerak

    Adeitsuki

  • EDUKI aditza’ daduka singularra eta daduzka (edota dadutza) pluralak hirugarren personan jada edukirik, KI-gabeko NORI atzikiak onartzen hasi zen.

    Axularrek, adibidez,

    DIADUKO = daduka + hari

    eta

    DIADUKOZU = dadukazu + hari

    DA-ren ordez DIA ikusten dugu hemen ere.

    Leiçarragak adizki hau dakarkigu:

    DIADUTE = daduka + haiei

    KA desagertzen da, nola edo hala.
    TE = kie

    Orotarikoan beste hau ikusten ahal dugu:

    Beotibar, Beotibar, hik diadutak [= ‘me lo tienes’] Martin de Oibar. Beot 68.

    DIADUTAK = dadukak + niri

    DIADU- hasieradun hauek EDUKI aditzean sailkatu eta sailkatzen dira, nahiz eta EDUN aditzean arrazoi handiagoaz kokatzen ahal ziratekeen.

    Adeitsuki

  • Mendebaldean JOK eta JONa erabiltzen dira besteen DIK eta DIN adieraztekotzat:

    jok = dik
    jon = din

    Nondik, baina?

    diaduk = diauk = jauk = jok
    diadun = diaun = jaun = jon

    Nire ustez

    Adeitasunez

  • DAkar edo DAtor modura,
    DAdu sortu zen.

    +T:

    DAduT honetarik DAUT eta DIAUT KI-gabeko NORIdunac.

    Hauetarik ondoko hauek sortu dira:

    DUT
    DAUT = deraut = dit = deust
    ZAUT (diaut) = zait

    -KO
    DAdu + ko
    DADUKO = daduka
    DIADUKO = dadukio
    DAUKO = derauko = dio = deutso
    ZAUKO (diauko) = zaiko, zaio

    etc.

    Dohainic, guretakotz, euskaldunondakotz.

    Anitz esker, Sorioneku!

  • Bigarrenez bidaltzen dut aipu hau:

    Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ehhe&task=hiztegia&Itemid=1193&lang=eu&mark=076-03

    *eradutsi. Lazarragagan eutsi aditzaren forma kausatiboak aurki daitezke, beti laguntzaile gisa: AL 1145v on eretxi / ez deraustezu ‘maitarazi ez diezu’, A27a: 5 oi aserratu deraustazu ‘haserrarazi nauzu’, A24: 11 eragotziko deraustae ‘eragotziko didate’ eta B20: 70 ez deraustae besterik aterako ‘ez didate besterik aterako’; lehen bietan aditz nagusiaren kausatiboa adierazten du, baina beste bietan aditz laguntzaile hirupertsonadun soila da.

    ? Badirudi Lazarragaren adizkiotan *eradutsi aditz nagusia berreraiki behar dela; beste aukera bat izan zitekeen pentsatzea -ra- gehitu dela deustezu, deustazu eta deustae adizki laguntzaileetan, baina uste honen aurka egon daiteke horietako bik kausatibotasunaren zentzua galdua izatea. Cf. *eradun.

    Josu Lavin:
    Lazarragak badaki forma luzeok bezala, forma laburrok ere erabiltzen:

    DERAUSTAE = DEUSTAE
    DERAUSTAZU = DEUSTAZU

    Mende honen hasieran agertu zen Arabako Lazarragaren eskuizkribua.

    Krutwig, Axular eta Leizarragari esker, derautate, derauzte edo derautazu moduko adizkiak neure neure eginik nituen ia ia hiru dekada lehenago, didate, dizkidate edo didazu haiekin batera, eta magisterio egiten nuelarik Juan Luis Goikoetxea eta Patxi Uribarren irakasle bikainen eraginez irakurritako bizkaierazko liburuetako deustie, deustez eta deustazu moduko haiek ere.

    Zur eta lur geratu nintzen Lazarragaren agerpenarekin.
    Ekialdekotzat nituen DERAU- haiek, mendebaldean ere, Arabako bizkaieraz:

    derautazu/ dautazu
    deraustazu/deustazu

    + didazu erdialdean.

    Batto batuan onartua: didazu

    Zergatik holako murrizketa? Zergatik eta zertarako?

    Adeitsuki

  • 6034 entzunaldi

    https://youtu.be/6UgHgbQC75s

    Mila esker!

  • KI-dunak

    NORI
    nori + nork

    KIT
    kidak, kidan, kit, kidazu, kidazue, kidate
    KIK
    kiat, kik, kiagu, kiate
    KIN
    kinat, kin, kinagu, kinate
    KIO
    kiot, kiok, kion, kio, kiogu, kiozu, kiozue, kiote
    KIGU
    kiguk, kigun, kigu, kiguzu, kiguzue, kigute
    KIZU
    kizut, kizu, kizugu, kizute
    KIZUE
    kizuet, kizue, kizuegu, kizuete
    KIE
    kiet, kiek, kien, kie, kiegu, kiezu, kiezue, kiete

    Adeitsuki

  • Orain arte, behin eta berriz esan dut ezen adizki bi hauetan agertzen den NA- hori NAiz edota NAgo besterik ez dela:

    NAtor
    : estoy viniendo
    NAkar
    : estoy siendo traído

    Iraganaldiko NIN edo NEN direla NINtzen edota NENgoen:

    NINdatorren = NENtorren
    : estaba viniendo
    NINdakarren = NENkarren
    : estaba siendo traído

    Berdin beste edozein aditzekin, intransitivoa izan dadin ala transitivoa:
    NAbil
    NINdabilen
    NArama
    NINdaraman

    Transitivoetan subjektua subjektu pazientea da. Hortik itzulpen desberdina. Subjektua konplementu agentea litzateke, zeinek K edo Z atzizkiak eramaten baititu:

    NAKAR zutaz, zuzaz, zutzaz edo zuk, adibidez. Egun K (zuk) da egokien eta argiena. Kasu honetan agentea integratzen da aditzean:
    NAKARZU
    : estoy siendo traído por ti

    Goiko adizkietan, behar izanez gero, NORI sar daiteke. Adibidez

    natorkio
    nakarkio

    nakarkiozu

    Edo KE partikula ere, probabilatea, duda, gerokotasuna eta adierazten duena.

    natorke
    nakarke
    nakarkiokezu

    Adeitsuki

  • NOR-NORK

    ADIZKIA perifrastikoki
    : itzulpen passivoa
    : itzulpen activoa

    Zenbait adibide:

    NAKARZU ekartzen nauzu
    : estoy siendo traído por ti
    : me traes

    HARAMAT eramaten haut
    : estás siendo llevado por mí
    : te llevo

    DAKUSA ikusten du
    : está siendo visto (por él)
    : le/la/lo ve

    GAKARTZATE ekartzen gaituzte
    : estamos siendo traídos por ellos
    : nos traen

    DARAMATZAZUE eramaten dituzue
    : están siendo llevados por vosotros
    : les/las/los lleváis

    ZAKUSKIT ikusten zaitut
    : estás siendo visto por mí
    : te veo

    Adeitsuki

  • Aditz transitivoetan ordena sintaktikoa ondokoa da nor-nori-nork tipokoetan:

    (autoa) da-RAMA-(kizu)-gu

    subjektu pazienteari dagokion aditza- esannahia ematen duen aditza – (objektu indirektua) – subjektu agentea

    Laurak integraturik aditz trinko bakoitzean.

    Euskal aditzak berez egitura pasivoa dauka, beraz ingurukoetatik ez da kopiatu edo kalkatu egin. Ezina!

    Adeitsuki

  • Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.
    1 TESSALONICARREI 3:4 Leiçarraga

    Zuekin ginelarik, aldez aurretik esan genizuen atsekabeak izango genituela, eta badakizue hala gertatu dela.
    1 TESALONIKARREI 3:4 EAB

    4 Zuekin ginelarik, aitzinetik erran ginauzuen atsegabeak ukanen ginituela, eta badakizue hala gertatu dela. Etchehandy, lapurteraz

    GUK ZUEI nor singularra
    gendrauzuen = genderauzuen
    genizuen
    ginauzuen

    genderauzuen eta ginauzuen erkaturik, argi ikusten da bigarrena dela, berez, gindauzuen, zeren derauzuen adizkiaren bilakaera edo forma laburra dauzue baita.
    Halaber, genizuen jatorriz gendizuen zela.

    Hasierako gen- edo gin- baliokideak dira guztiz. Nire ustez zaharrena gin- dateke. Baina hemen aldaketa bat gertatu da:
    gin- (edota gen-) NOR izaten baita.
    Hemen, ordea, NORK adierazten du.
    NOR zena NORK-ek okupatu du.

    nindakarren HARK NI
    = >
    nenkarren
    = >
    nekarren NIK hura

    NIN hori ekarria izatetik ekarle izatera iragan da.

    Eraldaketa hau ere berezkoa du euskarak, hau da, euskarak ez du kalkatu edo kopiatu inguruko erdaretatik.

    Adeitsuki

  • Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu.
    JOAN 18:30 BHNT

    Haiek erantzun zioten: —Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko.
    JOAN 18:30 EAB

    Heiek ihardetsi: – Gaizkilea ez balitz, ez ginauzun ekarriko.

    Aurrekoan GEN-:
    gendrauzuen = genderauzuen
    ( = genizuen)

    Oraingoan GIN-:
    ginderaukean
    ( = geniakeen, zeina zuri balitz: genizukeen)

    GEN edo GIN zeharo berdinak. Hemen GU ordezkatu beharrean GUK du ordezkatzen. Hau da: GINen izatetik GENuen izatera iragan da. NOR izatetik NORK izatera.

    Bilakaera:
    ninduen = ninduan = nindun
    nenduen = nenduan = nendun
    neuen = neuan / neban = neun
    nuen = nuan = nun

    Agian hasiera hasieratik ninduen batek ni-hark bezala, nik-hura adierazi izan du. Eta berdin aditz guztiekin:

    nindaraman hark-ni
    nendraman tartekoa
    neraman nik-hura

    Adeitsuki

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude