Esporrinen txakurrak, guau!

Esporrinen txakurrak, guau!Esporrinen txakurrak, guau! –

Gogoratzen duzue PSEko Idoia Mendiaren pelikula hura, forentse batek, hildakoekin berba egiteko ez bazen, euskara zertarako behar zuen galdetzen zuena? Bada ekoiztetxe berak komediaren bigarren atala aurkeztu berri du, Iruñeko sozialisten bozeramaileak, PSNko Maite Esporrinek zuzendua:

«Esan zertarako behar duen albaitari batek euskara… Euskaraz hobeto ulertuko diote animaliek?».

.

Esporrinen hitzek minduta, batek baino gehiagok Twitter bidez eman dio erantzuna; pedagogikoki gutxi batzuk –Pello Salaburuk edo Josebe Blancok, esaterako-, albaitariak abeltzainekin mintzatzen direla ulertarazteko; umorez beste askok –Dino Altávezek edo Santi Leonek, adibidez-; ia guztiek gazteleraz, mezuak ondo uler ditzan. Erantzun denak gurera ekartzerik ez dugunez, etxekoak jaso ditugu jarraian, lagin modura. Espainolez daude, baina merezi dutelakoan gaude:

.

Esporrinen txakurrak, guau!
albaitariak, euskara, Maite Esporrin, nafarroa, psn

4 pentsamendu “Esporrinen txakurrak, guau!”-ri buruz

  • Ta ez luke eragin gehiago izango ikasi nahi ez duen hizkuntzan erantzungo bazioten? Azkenean behintzat jakiteko zer dioten agian google traductor edo erabiliko zuen. Erantzun guzti hoiekin niri arrazoia duela aditzera ematen dit. Zertarako ikasiko du albaitari batek euskara? Animalien jabeek erraz pasatzen bait dira erdarara. animalirik ez duenak ere.

  • Ez eman merezi ez duten arretarik kolono hauei. Gu geurera, herria euskaratik eta euskaraz egitera

  • Tira, honek konponbide erraza dauka: Arkaitz Estiballes bidaliko dugu PSNko egoitza batera bertsotan aritzera.

  • Aupa Santi, mundiala haiz!!!

    Pazientzia latza euki behar duk horrelakoei erantzuteko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude