Esoterismoraino (Manex Agirre)

Esoterismoraino

Manex Agirreren testu hau arrantzatu dugu Alea.eus ataritik.


“Tira, Yusteren erantzunari eman diogu arreta, denok, eta agian ez hainbeste erantzunaren jatorrizko planteamenduari”.

EsoterismorainoRafael Yuste neurobiologo sona handikoa ikusi dugu, bideo batean, Iñaki Gabilondo sona gutxiagoko kazetariarekin hizketan, eta ikusi dugu, zer eta euskararen gaineko hausnarketak egiten, Gabilondok auskalo nondik jakin duelako Yuste euskara ikasten ari dela. Eta horrek, noski, hautsak harrotu ditu gurean, hotsandiko jendeak gure hizkuntza aipatzen duenean, zaleak baikara zinez, modu zalapartatsu samarrean, lau haizetara ezagutarazteko, eta gutxitua den horri kalitate-ziurtagiri bat gehiago paparrean esekitzeko beharra sentitzen dugu.

Gabilondok euskararekiko haize horrek nondik eman dion galdetzen dionean, Yustek arrazoi linguistikoak ematen dizkio nagusiki, eta onartu behar da nahiko bereziak, arraroak ez esatearren, direla: egitura gramatikal oso zehatza duela dio, eta munduari begiratzeko oso modu zuzena. Gero, noski, nola ez, hizkuntza indoeuroparren aurretik gelditzen zaigun hizkuntza bakarra dela dio, eta hori ezagunagoa egiten zaigu, mastekatuagoa. Eta gero dago Espainiako eta Europako unibertsitate guztietan irakatsi behar litzatekeela esatearena; hizkuntzalari edo filologorik gotorrenari ere hazkura eragiten diona.

Tira, Yusteren erantzunari eman diogu arreta, denok, eta agian ez hainbeste erantzunaren jatorrizko planteamenduari. Lizentzia hartu dut, Iñaki Gabilondok egindako galdera itzuli eta nire ahotsez zuei emateko, eta lasai, ez bainaiz imitatzen saiatuko. Hona hemen: “Jakin dugu, sorpresa handiz, eta, dena esan behar bada, poz handiarekin, euskara ikasten ari zarela. Hemen, Columbiako unibertsitatean, direnik eta gairik abangoardistenei eskaintzen diezu zure burua, eta hala ere, nire arbasoen hizkuntza antzinako eta maitatua ikasten ari zara”.

Eta hara, non egiten zaigun ezagunagoa gure Iñakik galdera egiteko duen modua, Yustek ematen dion erantzuna baino. Hain antzinakoa, hain arbasoei lotua, hain sentimenduei eta biszeralitateari atxikia eduki dugu beti euskara, ez dela harritzekoa abangoardiarekin kontrastean jartzea. Hainbeste maite dugu, hain daramagu gure barruan gordea, ondo gordea, hainbestekoa du altxor itxura… ez diogula arnasarik hartzen ere uzten. Ia ia esoterismoraino bihurritu dugu euskararekiko dugun irudia, hain da misteriozkoa, hain bitxi eta berezi.

(Estreinekoz, Info7 irratiko Gureaz blai saiorako idatzi eta grabatua)

Esoterismoraino

Esoterismoraino, euskara, gabilondo, yuste
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

5 pentsamendu “Esoterismoraino (Manex Agirre)”-ri buruz

  • jeanbastida 2016-12-03 12:31

    Eta esoterismoaren eracuscari da, berceac berce, euscaraz aditz nagussia perpausaren acabançan doala erraiteco grina hori.

    Batuarena syntaxi esotericoa da.

  • jeanbastida 2016-12-03 13:40

    Funsean, bi systema dira hemen aurrez aurre.

    Bata da systema naffarra, librea (Leiçarraga, Axular, Materra, Etchepare, Beriayn…), çaharra beçain modernoa (nola diren anglesa, francesa, gaztelania…) eta gaur egungo premiei erabat egoquitua. Exotericoa da halaber.

    Bercea da euscararen systema ‘berria’, batuista, 100 urtheco dena, euscal aberçaletassun ikurriñistaren eraguinez sorthua, ceinaren helburua den ezberdincea gaztelaniatic eta francesetic ahalic eta moduric exageratuenean eta artificialqui. Hauxe da esotericoa, ceren lothua baitute haren aldecoec euscararen eta are viciaren conceptione magico-mystico ançu batequin.

    On da halaber jaquitea ecen systema naffarraren alde egonez independencia politicoa ere escatzen ahal dela. Naffarroa Ossoarena, nosqui, ez herrikotabernismoaren Euscal Herriarena.

    • barkatu nere ezjakintasuna, baina zein da Exotericoa eta esotericoa hitzen arteko desberdintasuna? zer da bat eta zer da bestea?

      • jeanbastida 2016-12-05 21:19

        Exotericoa da aise ulercen edo hatchemaiten ahal dena. Esotericoa, ilhuna edo çaila dena entenditzecoz.

  • Miresten dut gizon hau, bere proiektua eta euskarari eman dion garrantzia.

    Hala ere, kezkatzen nau nola esan dezakeen elkarrizketa berean unibertso osoa gure pentsamenduak sortu duela, eta 10 minutura, garunaren funtzionamendua enpirikoki ezagutzean etika, maitasuna… zer diren jakingo dugula. Seguraski ikerketa zientifikoak ez dio denbora askorik uzten filosofia denbora librean lantzeko. Edozer dela ere akademiak utziko lioke behin esaten unibertsoa gure pentsamenduan dagoela, baina ez bitan.

    Bestalde eskertzekoa eta arraroa da mundu zientifikotik halakoak esatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude