Kike Amonarriz eta Iruñerriko euskarazko telebistak

Kike Amonarriz eta Iruñerriko euskarazko telebistak

Kike Amonarriz eta Iruñerriko euskarazko telebistakOso elkarrizketa interesgarria egin diote Kike Amonarrizi Hamaika telebistan, “Hurbilean” saioan. Besteak beste, hauxe zioen euskarazko hedabideez: ahul zeudela. Asko eta askotarikoak zirela, baina ahul zeudela, eta hedabideen arteko elkarlana behar-beharrezkoa dela. Nik, Iruñerriko euskarazko telebistei begiratuta, esanen nuke elkarlana baino bat-egiteak direla behar-beharrezkoak. Hona hemen Iruñerrian, Nafarroako biztanle gehienak bizi diren tokian, euskarazko telebistek duten panorama:

  • ETB1

  • ETB3: hau da desastrerik handiena. ETB3 ez da ikusten Iruñerrian, haur nafar gehienek ez dute ikusterik. Aldaketa politikoak ez du lortu hau konpontzerik.

  • Hamaika telebista: ezin da ikusi. Irudia eta soinua behin eta berriz izozten da; ez dago saio bat ikusterik.

  • Xaloa telebista: izenak berak dioen bezala, programazio xaloa du.

  • Nafar Telebista (ele bitan zen, nagusiki erdaraz): porrot egin du. Horrek ere zer pentsa eman beharko luke.

    Eta, berriz emititzen hasi arte, ezin eman da ETB3 haren lekuan? Bestalde, Nafar Telebistak ematen zituen euskarazko marrazki bizidunak eta haurrendako saioak bukatu ziren, porrot egitearekin batera.

  • NTB11: euskarazko bideo musikalak besterik ez ditu ematen.

Teorian eskaintza handia, egiaz gauza gutxi. Esanen nuke Iruñerrian ez dagoela ez merkaturik ez baliabiderik hainbeste euskarazko telebista izateko.

Bueno, eta buruan nuena bota ondoren, ongi esanak (esan badut) aintzat hartu, eta gaizki esanak barkatu, batez ere euskarazko telebistetako langileek.

Kike Amonarriz eta Iruñerriko euskarazko telebistak