Rafael Yuste neurobiologoa euskarari buruz: “Espainia eta Europako eskola guztietan irakatsi beharreko hizkuntza”

Rafael Yuste neurobiologoa euskarari buruz

Rafael Yuste neurobiologoa euskarari buruzRafael Yuste neurobiologoa da, USAko Columbia Unibertsitatean katedratikoa, NATURE aldizkari prestigiotsuak munduko zientifiko garrantzitsuenetariko bezala izendatua eta burmuinaren sekretuak ikertzen dabilena. BRAIN proiektuaren sortzaile eta buru da, burmuina mapeatzeko Obama administrazioak sortutako ekimena (Brain Research Through Advancing Innovative Neurotechnologies) eta 80. hamarkaz geroztik New York-en bizi da.

Rafael Yuste neurobiologoa euskaraz

Iñaki Gabilondok elkarrizketa egin zion Cuando ya no esté bere saioan. Erabat harrapatu ninduela esan behar dut, benetan pertsona interesgarria eta ikertzen dabiltzan kontuak ia magikoak. Elkarrizketa osorik ikustea gomendatzen dizuet. Zientzia eta burmuinaren munduan dagoen aditurik handinetakoa izateko gauzak erraz eta xinple azaltzen dituen horietakoa.

Cuando ya no esté Rafael Yuste – 1.zatia

Cuando ya no esté Rafael Yuste – 2.zatia

Elkarrizketa bukatzen ari zirela euskara ikasten dabilela esan zuen, espainia eta europako eskola guztietan irakatsi beharreko hizkuntza dela, estruktura gramatikal zehatz eta sinestezinaz, eta biziki gustatzen zaion mundua deskribatzeko modu zuzena duela. Bejondeizula Rafael !

“Las cosas que te gustan de verdad no tienes que explicar porqué las haces, te gusta una cosa o no te gusta, pues a mi me encanta el euskera, loco por el euskera desde hace tiempo, y resulta que en Nueva York he tenido la oportunidad de aprenderlo con un grupillo de gente y lo disfruto intensamente”

Rafael Yuste neurobiologoa euskarari buruz

Rafael Yuste

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude