Erdaldunei euskararen logika azalduz

Erdaldunei euskararen logika azalduz

Erdaldunei euskararen logika azalduzEuskarak izan, badu logikarik. Erdaldunei baina, kosta egiten zaie logika hori ikustea.

Logika hori ez da bakarrik aditzen artean ematen, baita hitz arruntetan ere.

 

Logika horrek, gainera, “euskararen” berezko logika jarraitzen du. Hizkuntzak berak duen ikuspegia eta interpretazioa jarraitzen du.

Euskara, berez, nahiko deskriptiboa da. Euskara -alemanaren antzera, adibidez- hizkuntza aglutinantea da oso, hau da, hitz asko bata bestearekin elkartuz sortzen dira. Izan ere, hitz ugari “hitz-elkarketak” dira.

Hitz logiko horietako asko antzinakoak dira. Oso antzinakoak. Gure arbasoen testuinguruan, hots, nekazal gizarte baten testuinguruan sortutakoak dira. Hona hemen adibide batzuk:

ilargi=hilen/hildakoen argia (hil+argi)

hilabete=ilargi betea (ilargi+bete)

uztaila=uztaren hila (uzta+hil)

otsail=hotzaren hila edo otsoaren hila (hotz+hila edo otso+hila)

aizkora=haitza gora (haitz+gora)

sagardo=sagarraren ardoa (sagar+ardo)

garagardo=garagarraren ardoa (garagar+ardo)

oinarri=harrizko oina (oin+harri)

Beste hitz asko gaur egunekoak dira, baina dinamika bera jarraitzen dute:

eguneraketa=egunera eramateko ekintza/aktualizazioa (egun+era+keta)

igogailu=igotzeko gailua (igo+gailu)

ordenagailu=ordenatzeko gailu (ordenatu+gailu)

argibide=argitzeko bidea/instrukzio edo informazio (argitu+bide)

Besterik bururatzen zaizu? Komentatu behean.


Euskara irakastean, askotan, ikasleak memoria hutsaz ikastera bultzatzen dira.

Guk uste dugu egokiagoa eta eraginkorragoa dela hitzak logikaz ikastea (batez ere, hasiera batean). Arrazonatzen duguna zailago ahazten da.

Hona hemen, bideo baten bidez, hitz batzuk azaltzeko ematen dugun azalpena.

Bideoa ariketa honekin batera egitekoa da.

 

Gaztelaniarekin alderatuz gero, nabaria da cabo, ría, costa… eta hitz pilok ez dutela esanahiarekin inolako semantika-logikarik partekatzen (mar/tierra/agua… edo antzekoekin). Baina jadanik bereganatuak dituzun hitzek ez dute logikaren beharrik. Ez al da hala?

Erdaldunek eta gu geuk, euskaldunok, euskara ikastea ez da nahikoa. Menperatu dezagun, eta konfiantzaz eta segurtasunez aritu gaitezen, modu eraginkorrean ikastea eta gogoratzea ezinbestekoa da.

Zer uste duzue? Euskara maila kaxkarrak ez al du honekin zerikusirik? Edo erabilera behera egiteak?

 

Artikulu hau Jone B. eta Gorka C. ikasleen laguntzaz burutu dugu. Bejondeizuela zuek!

euskaragara.net

Erdaldunei euskararen logika azalduz / Erdaldunei euskararen logika azalduz / Erdaldunei euskararen logika azalduz

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

19 pentsamendu “Erdaldunei euskararen logika azalduz”-ri buruz

  • Kaixo, euskararen logikari begiratuz, bat nator hemen esandakoarekin eta emandako adibideekin, baina bada bat egia ez dena: Aizkora. Euskararen oinarrizko hitza “haitz” dela pentsatzen bada ere, aizkora eta horrelakoekin, hitz hau latinetik (ascia) datorrela esan beharra dago. “Haitz” hitzarekin horrelako zerbait ikusi nahi bada, “Haitzulo” adibidea eman (Haitzeko zulo, haitz + zulo), adibidez.

    • euskagara.net 2016-04-21 13:49

      Ah, ederto, mila esker ekarpenagatik!!
      Egia esan, nonbait irakurrita nuen jada “haitz+gora” delako hori. Baina tira, egia da latinak eragina handia duela gurean, ez bakarrik gaztelanian.

    • Entzuna nun hori baina zalantzak omen daude, Aitz erroa duten hitzak ez bait datoz latinetik, Aiztoa….
      Aitzurra: Ligo
      Aizkora: Asciola
      Azkona: Auge
      Aizpila: Bin Fossa
      Aiztoa: Ferrohttp://sustatu.eus/elkartea/1350506065

      Ez dute erlazioa batzuk ta besteak, beraz xail xamar litzateke (posible ere) , Aizkora Asciolatik etortzea.

      Dena nire maila txikitik erraten dut.
      Ongi izan.

      • AITZ-KORA
        AITZ-UR
        AITZ-TO
        Historia aurrean “aitzez” eginak zeuden herraminta hauek.
        Argi dago gauza, baina “asciora” rena euskararen muga beti latinean jarri nahi zuen filologo baten teoria izan zen. Izan ere, hemen badirudi euskara, historia ikertzeko beti edo zientzilari, filologo …internazionalek edo bertako bolondresek egin behar dutela. Aldiz, beti hemengoa gutxieztea, ain zarra ez dela, ain berezia ez dela esatea bertako administrazioko eta unibertsitateko nominan dauden eta sekulako soldatak dituzten “filologoen” lana dela.

        Historialari, filologo eta zientzialari kanpotarrek ( euskal etnian edo hizkuntzan interesatuak) beti esaten dute traba handienak beti hemen eta espainian dituztela.

        • Latinak Europan zeuden lehenagoko hizkuntzen arrastoak ditu.

        • Hizkuntza bakoitza kulturaren arabera garatu eta moldatzen dela argi dago, eta hizkuntzaren historia lexikoari begiratuz jakin daitekeela baita ere, baina ez pentsa tresna horiek denak harriz eginak zirelako dutenik izen hori (deskartatzen ez badut ere). Eskimalek 150 hitz desberdin dituzte “txuria” adierazteko (eta ez “elurra” adierazteko), herri hori bizi den lurraldea ikusita gauza guztiz logikoa litzatekeena, baina euskaldunok ez dugu jatorrizko hitz bakar bat ere “berdea” esateko maileguetara jo gabe edo Aranak asmatutako “orlegia” esan gabe. Bi gauzek ez dute kuadratzen, edo euskal herria (minuskulaz) ez zen ingurune berde baino berdeago honetan garatu edo hizkuntzaren historiari begiratzeko beste betaurreko batzuk jarri behar ditugu.

  • ortzirekin (zeruarekin) horrelakoak ere badaude:

    Ortzegun/Ostegun.
    Ortzirale/Ostiral.
    Ortzimuga.
    Ortzikara.
    Ortzondo.
    Ostertz.
    Ortzadar/Ostadar.
    Ostarku.
    Ortzalde/Ostalde.
    Ostargi.
    Ostarte.

  • Alfonso Sánchez 2016-04-21 15:56

    Bai, egia da; lexikoa ikasteko orduan, hitz berriak errazago geratzen dira gogoan, hitzaren barruko logika ulertzen baduzu, eta askoz errazago, hitz hori irudi batekin konektatu ahal baduzu.
    Ni, euskara irakaslea izanik, ahal den guztietan saiatzen naiz ikasleei hitz berrien logika ikusarazten. Askotan, inguruko toponimiaz baliatzen naiz: Atxuri (haitz zuri), Aizkorri (Haitz gorri), Atxondo (haitz ondo), Atxarte (Haitz arte), Jaizkibel (Haitz gibel), Gaztelugatxe (Gaztelu haitza)…

  • Begi>bet-
    betaurreko
    bekain-begi-gain
    betazal-begi-azal
    betile
    betargi
    beterre-begi-errre
    betzulo
    betertz
    betilun…

    musu=aurpegi
    musugorri
    musuzapi
    musker- musu-oker??
    musuzuri

    zubi- zur+ibi (vado)?
    zubiondo
    zubialde
    zubipe
    zubi-begi…

    Ze jostailu ederra den gure hizkuntza!!

  • Honaxe neureak:
    ontzi
    ontziratu
    itsasontzi
    urontzi
    espaziontzi
    edalontzi

  • Barack Obama Jauna 2016-04-23 22:55

    This is certainly a good article, understandable and easy to read. I am glad that people still worry about this language. People like this writer and those who support the ideas mentioned above, are those who are enhancing this language, hence keeping the country’s culture and ideas afloat. Nice job !

    • jajajajaja
      LOL 😉

    • Hey Mr. president, its me, Jonny, your secret service chief. What the fuck are you doing writing in not secured forum in work time?

  • Bein ETB ko erreportai bat ikusi nuen, marokoar etorkin bat, bere herrira itzuli zen, baina hemen bizi zen 70,era 80 garren hamarkada indartsuetan. Denak euskaraz egiten zuten joan zen herrian (ez naiz gogoratzen ez ote zen Azpeiti edo). Berak azkar ikasi zuen, eta HIKAZ gainera, bertan jai balitz bezala hitzegiten zuen. Esan nahi dudana da, euskara ez dela ingelesa bezain “erraza” edo “sinplea”. Baina gauza ez da zailtasuna izaten, inmertsioa baizik.
    Pertsona bat, edo kopuru txiki bat hartu, munduko edozein lekutatik, eta txinara eraman, eta txinera ikasiko dute. Beste guztia aitzakiak dira, ikasten ez dutenen ahoan, erabilgarria ez den hizkuntza bat ikastea esforztu handiegia delako.
    Hemen berdina gertatzen da, morokoar bat hartu eta 80. hamarkadako azpeitin sartu eta
    euskara petoa hitzegingo du, gaur aldiz, euskaldunok gara gutxiengoa, eta gero eta gutxiago.Lehen hizkuntza ofizial MINORIZATUA zena hemengo herri askotan, gaztelania, orain indarra hartzen ari da , legeari, etorkinak masiboki ekartzeari (ze EKARRIAK dira) eta gure utzikeriari eta mariguanak utzi dizkigun neurona kaskarrei esker.

    • «euskara ez dela ingelesa bezain “erraza” edo “sinplea”»
      Barka, baina zuk ez daukazu ideia putarik zertaz ari zaren:

      Is Basque exceedingly difficult to learn?
      Not at all. […]. In fact, Basque is a rather easy language to pick up, while mastering it is no more difficult than mastering any other language. The pronunciation is easy, the spelling is regular, there is no grammatical gender, there are no noun-classes or verb-classes, and there are no irregular nouns and hardly any irregular verbs.

      http://www.buber.net/Basque/Euskara/Larry/WebSite/basque.faqs.html

  • Bat nator hitzen logika aurkitzen bada ikaste prozesua eragingarriagoa denarekin. Goian agertzen den bideoa horren adierazgarria bezain esanguratsua da. Baina izugarri kostatzen zaiguna da, gaztelaniaz hezi eta hazi garenoi, euskarazko egiturak harrapatzea. Beraz, euskeraz hitz egiterakoan lan bikotza egiten dugu : euskeraz guk esan nahi dugunaz pentsatu eta gero esan. Prozesu horrek denbora darama eta egindako itzulpena kaskarra edo ona izan daiteke. Euskaraz pentsatzean dago gakoa eta lortu dugun heinean hizkuntzaren jabe izango gara. Hortaz, zenbat eta euskararen ezaguera altuagoa izan, orduan eta hizkuntza menperatzen dugun zirrara handiagoa izan. Beraz, zirrrara hori sortzen bada ikaste prozesua ohi baino azkarrago abian jartzen da. Eutsi goiari!

  • Zenbakiak asko kostatzen zaizkie erdaldun umeei. Errazago egiten da horrela azaltzen (ez ditut guztiak jarri, baina ulertzen da zer esan nahi dudan).

    Hogei =20
    Berrogei = 20+20 =40
    Hirurogei = 20+20+20 = 70
    Laurogei = 20+20+20+20 =80