Euskararen lepotik xenofobia

Euskararen lepotik xenofobia

Info 7 irratiko Gureaz Blai saioko azken kolaborazioa eskegi du Leire Narbaiza eibartarrak Kalamuatik Txargainera blogean, etxe honetan argia ikusi duten iruzkin batzuk ahotan hartzen dituenez, geurera dakarguna.

.

Xenofobia euskararen defentsa egiteko

Euskararen lepotik xenofobiaKezkatuta laga naute azken aldian hainbat internet orritan ikusitako iruzkinek. Tira, kezkatzearena ez da gugan nobedadea, batez ere espazio honetan jarduten dugunon artean. Normalean, hileta jotzen gabiltza euskara dela eta, nire ustez arrazoi osoz. Baina gaurkoan ez dut aitatuko gure zoritxarrik, gaur beste kontu bat salatu nahi dut.

Aspaldian, euskaldun “garbia” (komatxo artean) izateko hemen jaio ez ezik, gutxienez 8 abizen euskaldun eduki behar genituen. Horrela baino ezin ginen euskaldun peto-petoak izan.

Zorionez, hori aldatu zen, eta euskaldun euskaraduna zeneko ideia berreskuratu genuen. Jatorria eta familia berdin zitzaizkigula, euskarak egiten gintuela hemengo, alegia. Bost axola zitzaigun abizen, jaioterri edo odol taldea. Euskarak definitzen gintuen.

Hala segitzen zuela kontuak uste nuen. Baina orain pare bat urte, atzera ere agertu zen duela 25 urte erabakitako kontu bat: zer da euskal idazlea? Euskal Herrikoa ala euskaraz idazten duena? Begiak talo eginda geratu zitzaizkidan! Berriro ere polemika antzu eta amaitua gure artean! Denak izan behar du ziklikoa gure herri honetan, ala?

Bai, antza. Izan ere, film famatu batek berriz zabaldu ditu 8 abizen euskaldunen topikoa. Hala ere, pelikulan, itxura denez –ez dut ikusi–, euskara gutxi agertzen da. Beraz, ez dagokio horrenbeste gure gaiari. Hala ere, eragin pixka bat baduela esango nuke, aspaldiko mamuak berpizten dituelako.

Asaldatu eta kezkatu nauena , ordea, iruzkin batzuk dira, arestian aitatutako agerkari digitaletan agertutakoak. Xenofobo, arrazista eta islamofoboak dira komentariook. Espainiaz kanpoko emigrazio berriari leporatzen diote euskararen gainbehera, modu beldurgarrian, umeei “kume” deituta, esate baterako. Eta ez dizuet lagin gehiago emango, ez dute hausporik merezi eta. Soilik esango dizuet, euskal leinuez ari direla… Hurrengo pausua arrazaz jardutea da, O-Rh negatiboa aitatzea…

Kontua da, jende-modu honendako beti dela gutxiegi. Berdin zaie euskaldun oso alfabetatu eta 4. hizkuntz eskakizuna lortzea, euskalkiduna izatea, euskaltzale militantea, 16 abizen euskaldunekoa, odol talde “egokia” edukitzea,… beti da gutxiegi. Beltzaranegi garelako, ilunegi, edo janzkera ez delako oso “gurea”. Beti da gutxiegi.

Jendaila honek dio, “gure” izenean egiten duela berba, “gu, euskaldunok” salbatzeko. Baina hain dira ezjakin, artaburu eta sektario; non gure tradizioaren defentsan ari direnean, gure tradizioari traizio egiten dioten. Izan ere, euskaldun izateko euskaraz jakin eta egitean dago gakoa; azal kolorea, erlijioa, janzkera eta familia albo batera lagata. Beti izan da horrela.

Gutxiengoa dira, baina ibil gaitezen kontuz, hauts horiek lohiak ekar ditzakeelako. Bestela nondik dator Gipuzkoako diputazioaren AGI kentzeko erabakia?

Euskararen lepotik xenofobia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

21 pentsamendu “Euskararen lepotik xenofobia”-ri buruz

  • Xenofobo, islamofobo, arrazista, jendaila… ezker abertzaleak ezin itxaron komisarioak bidaltzeko aukera. Beti bezala irainduz eta isilaraziz. Beldurraren politika.

    Gero batzuek diote, arrazoiarekin, euskara politizatua dagoela. Iruzkin horiek gazteleraz baleuke ez zuten komisariorik bidaliko info7ra. Euskara ez dago politizatua, dago adoktrinatua eta kontrolatua. Ezin euskaraz ezer idatzi batzuen zein besteen pertsekuziorik gabe. Euskara beraz, ez da gure territorio libre bakarra.

    Ez bozkatu EHBildu. Euskarari kaltea soilik ekartzen dio. Independentziari buruz eta politika ezkertiarrei buruz zer esan ere! Ah, bai, zaborra.

    • Pat Garrett 2016-04-21 11:32

      Eta beste batzuk, kritika egiten zaiela, jartzen dira negar batean eta askatasunik ez dagoela esaka. Eta ez dute aukerarik galtzen biktimismo faltsu hori politikoki amortizatzen saiatzeko.

    • Nik beti ezker abertzalea bozkatu det, baina gaur KOLONIALISMO MODERNO BASATI hau bultzatzen ari da, laister euskaldunok ameriketako indoak bezala %3 a izango gara gure herrian, beraz……

      • Zeri deitzen diozu kolonialismoa berria? Ezker abertzaleak bultzatzen omen duen hori?

    • Orain mezu xenofobo, arrazistak… ez dira salatu behar? Txalotu behar dira?Hizkuntza politizatu gabe hiltzen da, gaztelera askoz politizatua dago ta horrexegatik hobeto dago.
      Zer da ba konstituzioan txertatzea derrigorrezkoa bihurtuz?

      Momentuz euskara gehien darabiltenak (beraien akats ta kontraesanekin) ezker abertzalekoak dira, euskara plan aurreratuenak egin dituztenak ezartzeko ezker abertzalekoak dira, euskararen dohakotasuna eskatzen dutenak ere…..

      Beraz Ezker abertzalea ez bada bozkatu behar, edo beste norbait hobeagoa aurkezten da edo euskara hil egingo da.
      Legearen babesa eskasa gabe ea nola moldatzen garen.

    • Ez duzu ezer ulertu! Ez dut alderdiez berba egin. Komisario politiko deitu didazu, jakin barik benetan zer pentsatzen dudan. Baina zuk ere nirekin hala jokatu duzu! Beraz, komisarioa zeu zara. Nik ez zaitut zu aitatu-eta!
      Beldurra? beldurra didazu? Benetan? Ni naiz hemen izen eta abizenekin diharduena, barren! Bakarra!
      Eta politizazioaz! Zuk aitatu duzu alderdikeria hemen. Nik ez. Pertsekuzioa? Irainak? Zureak nirekiko!
      Zenbat pozoi! Puaj!

  • “Salabardo” jaun, anderea.
    “Denak izan behar du ziklikoa gure herri honetan, ala?” Islamiarrentzat adibidez historia ziklikoa da, eurek diotenez euren imaginarian bizitza zirkularra da beti errepikatuaz gauzak. Hau esanda.

    Niretzat euskalduna, euskalduna da, ama hizkuntza euskera duelarik, beraz ados zurekin.
    Baina bi gauza garrantzizkoetan oker.Abizenak, jaioterria, azala bost axola zaizkiguna? Hori zuzenean gure herriaren esistentziaren negazionismoa egitea da.Hau da, ez al dago hemen herri bat? historia eta kultura duena? orain dela gutxi arte ezaugarri kultural eta fisiko batzuekin? Ez dakit zer gertatuko den etorkizunean, baina historia ezeztea abiapuntu oso txarra da.
    2-Etorkinek erantzunkizuna ote duten euskara maila jaixtean? Ez dakit erantzunkizuna hitz egokiena den ez det uste eta intentzionalki haiek egin duten, baina SEKULAKO GEZURRA da hori ezeztea, eta gainera tragatuko dugula pentsatzea. Begiak eta belarriak dauzkagu, denok dakigu zer ari den gertatzen gure inguruan inongo bitarkeorik behar gabe, denok ikus dezakegu gure eskoletako umeak 4 urterekin klasean hasi eta 5 edo 6 urterekin etxera dena gaztelaniaz hitzegiten itzultzen direla. Eskoletako arduradunek ere argi diote,ARAZO LARRI BAT daukagula, etorkinak legez gaztelania jakin behar dute nahita ez, eta latinoamerikatik datozenak ezik beste guztiak gaztelania ari dira irakasten (euren ama hizkuntzaz gainera).Irakasleak, D ereduan ere malabarak egiten ari dira lan eta apunte guztiak gaztelaniara pasatzeko, hauei gaztelania erakusteko eta “bizikidetza” errezteko bertako umeak gaztelanian “inmertsioa” egiten (zenek esan ikastolak sortu zirenean honela amaituko zutela).
    Euskera jaia herriko plazetan ospatzen eskoletako umeak, eta denak gaztelaniaz entzuten dituzu.
    Izan ere euskal seme alaben klase batean %10 etorkinak badira zerbait lortu ahal izango duzu, hauek euskalduntzea akaso, baina hortik gora direnean automatikoki kontrakoa gertatzen ari da.
    Nork ez dugu ikusi kaleetan, eroskiko kaixatan, ama euskaldun peto petoa aurrari euskaraz eta honek gaztelaniaz erantzuten?

    “Salabardo”, ez det uste esan dizkuzudan kezka guzti hauetan komentario “xenofobo” edo “arrazistarik” egin dudanik, beraz nire argudioak ezeztatzeko asmoa baduzu, mesedez argudioak erabiliaz egin.

    DENOK ARI GARA IKUSTEN GURE INGURUAN GERTATZEN ARI DENA,ez dugu inongo testu, foro edo komunikabideren iritzi edo informaziorik behar ikusteko, hori ezezten saiatzea begiak itxiaz ez da ez praktikoa ez sinisgarria.

    • Karakteristika fisikoekin? DNA jakin batekin? Hori biztanleriaren %2a?3a?4ri eragiten dio? DNArena oraindik gutxiago.

      Benetan uste dezu hainbeste herri pasa direla hemendik, gure odola ez dagola guztiz nahastuta? Ez dakizu 800 urte garamatzala kolonizatuak? Espainiol ta Frantsesekin nahastuta?
      Ta Erromatarrak hemen egon ziranean?

      Kulturarena bai, baina hori mantentzeko baliabide legalak, ondasunak…behar dira, ez da etorkinen errua.

      Zuk eztakizu zuri euskaldun baten arbasoak armeniatik datozen edo ez, baina nahiko duzu zuria izatearekin,beste arrazakoa bada…. hori arrazismoa da.

      Txikia nintzanean etorkin gutxiago zeuden, beste estatukoak diot, ta euskara nola zegoen?
      Hemengo , espainiako ta frantziako erdaldunen erruagatik, ta hoietako gehienak ez dute euskara ikasi, zergatik? Galdetuiozu Jaularitzari.

      Mutil euskalduna, neska erdaldunarekin elkartzerakoan edo aldrebes.
      Zenbat dira euskara ikasten dutenak? Ta beraien bikotei zer iruditzen zaie?

      Ba gehienei berdin zaie, baina etorkinen errua omen.
      Ez da beraien errua, ez da beraien erantzunkizuna….. behar kontua da, ta Espainia ta Frantzia behar hori kentzen diguten bitartean, etorkinekin edo ez, berdin ginateke.

      Ta etorkinekin ta ditugun baliabideekin, euskara jakitera behartu ditzazkegu.

      Zuetako inork ez du erantzuten Katalunian zergatik ikasten duten, askoz etorkin gehiago dituztenean, ta autonomi gutxiago.

      Datuak diote ez dezutela arrazoirik, baina ahulenari errua botatzea errazagoa da.

    • Bistan da irakurmenaren ulermenean ez zenukeela gainduko. Salabardok ez du idatzi, bera “arrantzatu” egin du. Artikulua egin duen neu naiz.Izen eta abizenekin, emakumea. Ez dut ezizen baten ostean ezkutatu beharrik!
      Ez zaude ados ezertan nirekin; izan ere, euskalduna ez da ama hizkuntza euskara duena, euskara erabiltzen duena. Eta hau historikoki hala izan da, azal koloreari eta jatorriari erreparatu barik.
      Zenbat 8 abizendun eta ADN “egokikodunek” (ai, hau arrazismoaren gailur gorena da!) ez dakiten euskara? Mordoak! Eta jakinda, ez erabili edo txarto beste hainbatek. Arazoa beste bat da.
      Gaztelania ikasi behar dutela? Bai? Noren errua da? beraiena? Hala hala “saltzen” zaie? Hori da duten errealitatea?
      Egoera larria da, baina baztertuenei eta pobreenei egoztea ez da zuzena.
      EUSKARAK egiten gaitu euskaldun, jaioberritan ikasi edo 60 urterekin! EZ JATORRIAK!

      • Peru Dulantz 2016-04-22 09:26

        TXALO ZAPARRADA HANDI BAT !!

      • Atzerritarrak erdaldunak dira ia %100ean.
        Euskara euskaldunon artean jada egoera kaxkarra du. Eta are okerrago milaka erdaldun sartzen baditugu.
        Euskaldutzen dugun bakoitzeko, milaka erdaldun hutsak dira. Eta euskaratzea ez da nahiko. Zenbatek dakigu ingelesa? Askok, baina horregatik ez dugu gure artean ingelesez egiten.
        Euskalduntzen direnak berdin.

        Atzerritarren artean, euskaldundu ETA euskararen alde egiten dutena zenbat da?? %0,01???

        1.000 atzerritar euskaldundu, baina 200.000 erdara hiztun sartzen baditugu EHn, euskara kaltetu besterik ez dugu egiten.

      • Lotsagarria eta penagarria Leire,berriro ere argudio eza “arrazismo” edo “xenofobia” komodinekin tapatu nahi izana, (eta begiratu ez zaitudala iraindu oraindik).
        Nik ez diot gure ADN a garbia izan behar duenik (ezta kontrakoa ere nahitaez), nik diodana da ez ditugula zertan begiak itxi beharrik gure historiari.Historia kulturala eta fisikoa ere bada, nondik gatozen gaur ADN ak ere esplikatzen du, non ibili ziren gure arbasoak, baina batzuek, agian kultura ezagatik “panikoa” ematen dizute horrek, hori ikertzeagatik hemen bapatean mugimendu NAZI bat sortuko balitz bezela. Mundu honetako herri guztiak daude euren iraganagatik interesatutak, hona datozen etorkinen herriak ere, galdegiezu euren herrietan, latinoamerikatik hasi eta arabiar herrietara, nola ikertzen duten euren historia, eta nola ez ADN a ere, zergatik ez. Orain badirudi batzuek zientziaren arlo batzuei panikoa diezuela dena begirada politikoekin ikusten duzuelako.
        Atzerritarren inguruan argi utzi det “erresponsable” ez dela hitz egokiena, ez direlako intentzionalki gure desagerpenaren bila ari. Ameriketako OESTE BASATIA kolonizatu zuten milaka etorkinen helburua ez zen ameriketako indioak desagertaraztea ere, euren herrietako gosetik ihesi zihoazen.

        Euskal herria, HERRI BAT DA, ETA HERRI GUZTIEK BEZELA, HIZKUNTZAZ APARTE BESTE EZAUGARRI PILA DAUZKA, HISTORIA KOMUN BAT, KULTURA BAT, ETA ARBASOAK ETNIA BATEKOAK ZIREN EZAUGARRI FISIKO KONKRETU BATZUEKIN, gaur egun arbasoak joan ziren lekuetan (Bretania handian adibidez) bertakoekiko komunak.

        Zuen mezua da, munduko beste herriak ez bezela, itxi ditzagun begiak gure historiari, eta edozer gauzari, soilik konzentra gaitezen euskaran……gure herria galtzen ari da, eta EUSKARA, zer esanik ez, nik etorkin asko ezagutzen ditut neure herrian eta inguruetan, eta haiekin hitzegin, guzti hoietatik 4 edo 5 dakizkite hitz pare bat, eta euskaraz komunikatzeko batere ez da gai, Euren seme alabak, hizkuntzatzat gaztelania hartu dute.
        Beraz, hitz asko bota ditzakezue (hutsak beti bezela eta edonoren argudio ezberdinen beldur), textu asko idatzi (ezer esan gabe), baina kalean DENOK DAUZKAGU BEGI ETA BELARRIAK ETA DENOK IKUSTEN DUGU ZER ARI DEN GERTATZEN.

        Berriro kolonizatuak ari gara izaten eta horrela jarraituta hau definitiboa izango da.

        SUGAAR, 800 urte kolonizatuak, bai baina zenbaki kontua da, nire herrian nire aiton amonek etxakiten gaztelaniaz, (administrazioko hizkuntza soila zen) eta gehiegoa %90 zen euskaldun, ez hizkuntzaz bakarrik, abizenak BAI, ZE PROBLEMA PUTA DEZUE ABIZENEKIN??badirudi orain euskal abizenetan fijatzea politikoki ez dela zuzena, bueno, zuentzat. ESkelak ikusten ditudan bakoitzean gaur egun eta ondoan dudan jendea, SALTOA IZUGARRIA DA.

        ARRAZISMOA? komodin hori ia zearo erre dezue, ikasi beingoz zer den arrazismoa
        ARRAZISMOA:ARRAZA BAT BESTE BATEN GAINETIK DAGOELA PENTSATZEA, PUNTO

  • Harrigarria da batzuek daukaten ezintasuna errealitatearen zantzu minimoak ere ez ikusteko. Pena ematen du ustez gure herriaren biziraupena helburu ideologikotzat duen jendeak politikoki zuzenaren izenean berau sakrifikatzeko gai dela ikusteak. Begiratu Europa, eta esan ea gure herriari komeni zaiona inoiz (sekula) integratuko ez den jendea saldoka ekartzea den.
    Politikoki zuzen eta esaneko hippyguayei zuzendutako mezua: konturatuko zarete, bai, defenditzen duzuen hori batzuen mesedetan sortutako ideia multzo ustel bat dela. Beldurra daukat, ordea, ez ote den beranduegi izango konturatzen zaretenerako, defenditu duzuen horrek zapaltzen zaituztetenean alegia. Gure herria desagerpenaren bidezidorretik bueltatzeko aukerarik gabe bidali duzuenean, bide batez.

    • Uste dut zuk ez zarela gai ikustek’ o besteei egozten diezuna.
      Europara begiratzeko? Ze Europa? Duela 20 urtekoa? 10 urtekoa? Gaur egungoa?

      Zergatik gertatzen da gertatu dana? Etorkinengatik edo beste estatuei eragindakoengatik?
      Ta nola tratatu ditu europa etorkinak?

      Europakoak ez ditu inoiz ondo tratatu beraz….

      Frankismotik ihesi zihoanei Frantzian kontzentrazio esparruetan sartu zituzten, frantzian neskemeei, Espainiolak erraten zieten, Alemanian, txakurrak baimo txartoago tratatu zituzten…

      Ta nun hartu zituzten “ondo”? Latinoamerikan, estatu batuetan la eskerga zegoelako…. Baina batik bat, latinoamerikan.

      Begiratzeko zeri?

    • Oso ondo Mikelats, laburpen ona. Egia da, gure herri eta hizkuntzari kalte handia egin diezaiokeena defendatzen ari dira batzuk, sekulako kontraesanetan eroriaz,horregatik dira gure argudioen beldur.

      Kantidade kontua da, zenbat euskaldun gaude, x, zenbat seme alaba ditugu edo zenbati gara euskara eta kultura transmititzeko gai? 2x. Orduan, zenbat integratuko ez diren etorkin hartu ditzakegu gure herriaren etorkizuna akabatu gabe? ZENBAT?
      Kopuru kontura da………………………………….

    • Mustafi, Khedira, Özil, Podolski, Can, Gómez, Bellarabi, Tah, Castro, Boateng, Toprak, Sahin, Çalhanoglü edo Cacau Alemaniar futbolariak dira.

      Mandanda, Evra, Varane, Sakho, Sagna, Koscielny, Pogba, Diarra, Kanté, Matuidi, Sissoko, Payet, Martial, Coman eta Benzema Frantziar futbol selekzioarekin ari dira jokatzen.

      Keita Baldé, Kataluniaren azken deialdian sartu zen.

      Mendebaldean, gizonezkoen futbol selekzioak ikurrak dira. Hauek ez ahal dira alemaniar, frantziar edo kataluniar?

  • Jone Berridi 2016-04-23 13:39

    Ni eta nire inguruko jendea beldurtzen gaituena ez dira etorkinak, bai ordea politikari, erakunde eta komunikabideen ostruka-jarrera. Badirudi zenbait gai “tabu” direla eta hobe dela ez-ikusiarena egin, nahiz eta jarrera horrek datozen generazioetako euskaldunen bizi-baldintzak hipotekatzen dituen ezbairik gabe. Nik botere politiko-ekonomikoa hierarkia-piramide gisa ikusten dut, eta gure politikari, komunikabide eta intelektualak piramide horren behekaldea osatzen duten gizajoak besterik ez dira. Hala, seguraski “Europatik” iristen zaizkien mandatuen eraginpean erabakitzen dute etorkinen inguruan isiltasuna ezartzea.

    Honen harira, behin irakurri nuen nola europako lurretan ezarririk dauden indar amerikarrak botere militar handiagoa dutela europako gudaroste guztiak batera baino. Esan beharrik ez dago, Europa apenas subiranotasunik ez duen kontinente okupatu bat dela, eta “europar agenda”, finean, AEBetako bulegoetan erabakitzen dela.

  • Denok ingeles maila ona erdietsiko bagenu, hemen ingeles gehiago entzungo zan, gehiago ingeleses dauden gauz guztiak kontuan hartuta.
    Ta ingeles maila onarekin gauza da ingeles hortan bizi nahi dezun edo ez.

    Ta hemen denok euskara jakinda, euskaraz bizi nahi degun guztiok hala egin ahalko genuke, beraz bere erabilera izugarri igoko zan, bakarrik hizkuntzaz aldatu behar ez izatearekin..
    Ta alderatzea kanpo hizkuntza bat, hemen inoiz errotua egon ez dana, bertoko hizkuntzarekin ez du zentzurik.

    Guk ez dugu gazteleraz egiten derrigor ikasi behar dugulako, euskara lapurtu zigutelako baizik.

    Ta jende gutxi egongo da euskara jakinda, euskaraz egiten diozunean haserretzen dana.

    Denetarik egongo da baina horrelakoak badaude oso gutxi dira.

  • Kantidade kontua da, zenbat euskaldun gaude, x, zenbat seme alaba ditugu edo zenbati gara euskara eta kultura transmititzeko gai? 2x. Orduan, zenbat integratuko ez diren etorkin hartu ditzakegu gure herriaren etorkizuna akabatu gabe? ZENBAT?
    Kopuru kontura da………………………………

  • Noiz izango dugu euskal herrian euskaldunak babeztuko dituen aukera politikoa?
    Aukera guztiok atzerritarrak baino ez dituzte babezten etxekoenen ganetik.
    Afrikak 6.000 milloi biztanle izango ditu mende bukaeran. Euskaldunon erditze tasak hain dira txikiak ze, mende bukaeran erdia geratuko gara.

    http://www.investigacionyciencia.es/revistas/investigacion-y-ciencia/numero/475/seis-mil-millones-de-africanos-14070

  • Telegrafikoki; euskarak orain arte bi bariable ezagutu ditu, bata guk euskaldunak euskaraekiko daukagun portaera eskaxa erabilera dela eta; beste ezaugarria dozenaka eta dozenaka mila vasco/basquori euskara bost axola; ez dute inungo intentziorik euskara edo euskal kulturan murgiltzeko. Baina azken urtetan beste bariable berri bat daukagu; 200000/300000 (edo direnak)etorkin ditugu eta galdera zera da; zein errealitate soziolingustikoa aurkitzen dute etorkinak; bata erraldoia, disglosian errege eta bazter guztietara iristen dena;espainola/fratsesa; eta bestetik euskara; tipia,minorizatua,amildegi batean.Zein hautatuko du etorkinak: erdara.(logikoa da;guk berdina egingo genuen)
    Zein da orduan galdera? Jasan dezake euskarak,lehen bi bariableak kontuan hartuta, inoiz euskara (Diglosia,inmersio linguistiko eza, a eredua….) ikasiko ez duten ehundaka mila etorkin gehiago? Nire ustez ez. Gehiago esango dut; nire ustez etorkinak 15/20% porzentaira iristen bada gureak egin du herri bezala.
    Politikari euskaltzaleek ez dute hausnaketarik egin honetaz? Berdin zaie guzti hau?