Transexualitatea eskoletan

Transexualitatea eskoletan

Transexualitatea eskoletanTransexualitatearen gaia puri-purian dagoen honetan, eskoletan gaia behar bezala lantzeko material didaktiko edo gida liburu moduko bat atera du euskaraz eta gaztelaniaz Chrysalli Euskal Herria elkarteak.

Identitatearen eta gorputzaren jakintza oinarrizkoak lantzea du helburu materiak honek. Neska = alua, mutila = zakila dikotomiarekin hautsi eta hori behar bezala egin ahal izateko irakasleei oinarrizko pautak eskaini nahi dizkie.

Transexualitatearen gaiari eskoletan aurre egiteko dagoen formakuntza faltaren aurrean atera dute material didaktikoa, Aingeru Mayor sexologoaren laguntzarekin. Nabaria da, behar batetik sortu dela, izan ere, Facebooken gida liburua argitaratu eta bi egunean 140.000 pertsonek ikusi eta 10.000 erabiltzailek elkarbanatu dute.

Dena den, argi utzi nahi dute, sare sozialetatik banatutako materiala zirriborro bat baino ez dela. Elkartearen asmoa, ikastetxeetan frogatu, eta haur eta irakasleen iruzkin eta ekarpenekin materiala osatzea da.

Kontsultatu hemen gidaren zirriborroa.

Transexualitatea eskoletan

7 pentsamendu “Transexualitatea eskoletan”-ri buruz

  • Utzi umeak bakean.

  • Ekimena txalotzen dut! Oso positiboa deritzot.
    Ikusten diodan “pega” bakarra, sexuari erreferentzia egitean, genitalari ematen zaion garrantzia da. Sinplista iruditzen zait. Emearen ezaugarria ez da alua bakarrik. Gorputzeko ile gutxiago, sorbalda estuagoa, etab. atab. Gizonarena ere zakila besterik ez det bezala. Zakila, sorbalda zabalak, ile gehiago gorputzean….
    Eta Hego. Hain zuzen ere umeak bakean bizitzea nahi duten guraso ausarten ekimenaren lana da hau. Orain arte ez baitira bakean utzi. Horrek hainbati biziarazi dien infernua lekuko. Badaukazu transexualen suizidio tasaren berri?
    Utz itzazu zuk umeak bakean. Ez esan zer izan behar duten

  • Hiltzen Hil 2016-04-21 15:27

    Umeengan ideia horiek bultzatzen dituztenak kartzelaratuak edo fusilatuak lirateke kuban, ipar korean eta gainontzeko paradixu sozialistetan, degenerazio burgesa bultzatzeaz egotziak. Horretaz jabe izango zara, ezta, Bixenta Goikoetxea?

  • Aita Nabala 2016-04-22 14:06

    MILA ESKER notiziarengatik. Jite honetako testuek laguntzen digute gurasoeei ulertzen ze nolako irakaspenak ari diren gure haurrak eskolan errezibitzen. Eta zertan enplegatzen bide duten beraien denbora.

    Gainontzeko gurasoei oroitarazi nahiko nieke irakaslegoarekiko harremana oso estua izan beharko genukeela eta eduki guztiak ez direla nolanahikoak. Gaur egun badira zonbait eskola, non liburuen bidez ez dutela lanik egiten, baizik eta projektu edo egitasmo zehatz bati ekin behar diotela eta horrenkariaz bereziki zaila izaten da klasean barna txertatzen diren edukien berri izatea. Horregatik mila mila esker berri honengatik.

    Hain inportantea omen den haurren sexualitatea nik ere egin dut azkenean kezkaburu eta orduan ez ditut nere seme-alaben buru eta gogoa inork ez zikintzea. “Mens sana in corpore sano” leloarekin bat naizen aldetik, eta gure haurren “mens sana” zer den guri (nere emazte eta neri) dagokigula ohartuta ere, nere haurrak nahi ditut bertze eginkizunetan trebatuta izatea, “aniztasun sexuala” delako horretan baino. Eta horregatik diot, Frantzialdean egiten den bezala “touchez pas MES enfants” eta are, hemen Nafarroan zalaparta haundia sortu berri duen Mikel Aingeruaren ondotik ez dugula orain Aingeru Mayor, besoak zabalik, errezibituko.

  • Askok berdina pentsatzen duzue… horrelako egoerarik ez zaizuelako suertatu orain arte. Isilean eta izkutuan badaude ehundaka ume egoera jasangaitz honekin bizi behar direnak eta beste hainbat, jasateko gai izan ez direnak eta bere buruaz beste egin dutenak. hori dela eta, arazo hau irakasleon artean landu beharrekoa dela ezinbestekotzat ikusten dut, eskola inklusibo bat lortu denak onartuak izan daitezen, inongo gabezia edo gaitasunik izkutatu gabe.