Erdaldun gaixoen botereaz

Erdaldun gaixoen botereaz

Erdaldun gaixoen botereazMarina Ealok egin du salaketa:

Durangoko Hizkuntza Eskolan, Eskola-kontseiluaren bilera.

25 lagun, horietako bat erdaldun elebakarra.

Bilera españolez doa, hasiera-hasieratik, salbuespenik gabe. “Errespetua”, badakizue… “Edukazioa”… ez dugu jakingo ba?

Bileraren azken txanpan, galderen txandan, protesta egin du Marinak, salatuz ez zaiola bidezkoa iruditzen bilera español hutsez egin izana.

Zuzendariak eten du Marinaren jarduna: pertsona batek ez dakiela euskaraz, eta españolez egiteko mesedez. “Edukazioa”… “errespetua”… “Tom osaba”…

Marina “edukazio eta errespetubakoak”, ezetz. Horixe bera zela salatu nahi zuela, eta euskaraz jarraitu du.

Bileran zegoen erdaldun elebakarra oldartu zaio orduan, bileratik alde egingo zuela esanez.
Ezaguna omen da emakumea, euskararekiko daukan jarreragatik antza. Hizkuntza-eskolako irakaslea, “después de 45 años” esan omen zion…

(Gaixo erdaldun elebakarra. Bizitza osoa Euskal Herrian eman lasai eta bapo, eta jubilatzeko pronto dagoelarik ez zaio ba euskaldun antipatiko eta muturreko bat agertu bat-batean begien aurrean? Gehienak “onak” dira, baina tarteka…)

“Barretxoak, deserosotasun-mugimenduak… baina beste inork ez du ezer esan. Egoera bat salatu nahi nuela esan dut, ez zela nire asmoa inoren kontra egitea, eta norberak ikusi behar duela zergatik sentitzen den aipatua edo aluditua… barretxoak berriz ere.

Beraren kontra ari nintzela jarraitu du (erdaldunak), jotake.

Eta nik beste guztiok erdara jakitera behartuta gaudela… erantzun diot” jarraitu du Marinak kontakizuna egiten.

Ezaguna egiten zaigu egoera: erdalduna nagusi, taldeko errege / erregina. Morroi euskaldun bat edo beste lagun, eta euskaldunen tropela isilik, koldar, aurpegia eman duena zeharo bakartuta utziz.
Durangoko Hizkuntza Eskolan, Goenkaleko ikastetxean eta Bazterguztietako koadriletan.
Asimilazioa esaten zaio. Auto-alienazioa esaten zaio. Lotsa, esaten zaio.

Eskerrak Marinari eta bera bezalako “muturrekoei”! Hori da (bertan bildutako euskaldunei) lezioa, hori.

Hurrengo egunean gertatutakoaz hausnarketa egin zuten Hizkuntza Eskolan, antza denez, eta barkamena eskatu.

Tira, inoiz ez ei da berandu…

.

Durangoko Anboto agerkarian gai honi buruz argitaraturikoa.
Erdaldun gaixoen botereaz Erdaldun gaixoen botereaz Erdaldun gaixoen botereaz Erdaldun gaixoen botereaz