Urruti dago Altsasu

Urruti dago Altsasu

Urruti dago Altsasu

“Altsasuko zazpi auzipetu 50 urtez gora kartzelatu nahi ditu fiskaltzak” du lerroburu nagusia gaur Berriak, atzo jakin genuen notiziak eragin zigun astinduaren isla.

Ildo beretik, fiskalaren eskaera izan da berri nagusia Garan eta Diario de Noticiasen ere -ez dugu lortu Noticias de Gipuzkoaren azala-. Lehenak “mendekuzkotzat” jo du eskaria, eta bigarrenak, besteak beste, salatzaileen bertsioa baino ez dutela aintzakotzat hartu azpimarratzen du.

Eta azaleko gairik nabarmenena izan ez arren, Altsasuk izan du lekua beste hedabide askotan ere. Etxekoen artean, Deia, El Correo eta Diario de Navarran, azken honetan izan duen leku eskasak harritu bagaitu ere.

Espainiar hedabideei dagokionez, Kataluniak bereganatu du azala, baina dagokigun berriak izan du tokia egunkari hedatuenetan ere: La Razón, El País eta El Mundoko azaletan.

.

Euskal Herriko egunkarien azalak:

.

Espainiar hedabideak:

.

Alta, Espainiar egunkari ezagunenetan eta Euskal Herriko kasik guztietan ez bezala, Diario Vascok ez dakar ezer azalean.

Berri nagusia atzo Tolosan izandako pozoinketa da, eta Kataluniari ere egiten dio tartea azalak. Gainontzean, Zestoan izandako istripu bat, ekonomia berriak (bi, bata enpleguak hoberuntz egin duela esateko), eta kirol albistea (Errealarena, noski). Altsasuko auziperatuei fiskalak egin dien zigor eskariarentzako, berriz, ez dute izan lekurik. Eta deigarria gertatu zaigu.

Gipuzkoako egunkari irakurrienarentzat, antza, urruti dago Altsasu.

Urruti dago Altsasu

Urruti dago Altsasu
altsasu, Diario Vasco, Euskal Herria, gatazka, gazte auziperatuak, hedabideak, mendekua, zigorra

2 pentsamendu “Urruti dago Altsasu”-ri buruz

  • Diario Vasco. Ez naiz harritzen. Lehengo egun batez “Diario Facho” irakurri nuen ez dakit non.

  • Eta urrutiago Ermua (M. A. Blanco), Arrasate (Ortega Lara), Bartzelona ( Hipercor )…zenbait hedabideren mapetan leku horiek ez dira esistitu ere egiten…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude