eraukon
eraukon –
eraukon dukegu Irulegiko eskuaren azkenengo hitza.
Mendebaldeko eukon adizkiari zeukan dagokio, ekialde aldera goazelarik.
eRAukon adizkiari zeRAukan edota zeRAukon legokioke.
ERADUKI aditzari dagozkio azken hauek: edukiarazi edo eman.
RA artizkiaren balio kausativo edo faktitivoa galdu du gero, salbu eta “eman” adiera atxikitzen duenean.
Batuan, oraingo batuan, zion da baliokidea.
NORK agertu baino lehen, zitzaion litzateke adizki baliokidea oraingo batuan.
Gaur egun ere, zenbait lekutan zeraukon erabiltzen da, bai zion modura, bai zitzaion modura ere.
Adeitsuki
Azken aurreko hitza KARRI da. KARRI edo KARI.
Ezagunak ditugu ekarri, karri, egarri, egari aldaerak.
Gaztelaniaz: traído, llevado, portado.
Adeitsuki
etorri da
ekarri du / dau
Egun aditz perifrastikoak dira.
Perifrastikoak izan baino lehen honelakoak ziren:
etorri + da
ekarri + du / dau
non elementu bakoitza independente baitzen. Hau da, ondoko bi hauen baliokideak lirateke:
etorririk dago
ekarririk dauka / dauko
Iraganaldian:
etorririk zegoen
ekarririk zeukan / eukon
+ RA
ekarririk zeraukan / eraukon
Adeitsuki
Hura baithan egoiten denec eztu bekaturic eguiten: norc-ere bekatu eguiten baitu, eztu ikussi hura, eta eztu eçagutu hura.
1 JOAN 3:6 Leiçarraga
Todo aquel que permanece en él, no peca; todo aquel que peca, no le ha visto, ni le ha conocido.
1 Juan 3:6 RVR1960
Omnis qui in eo manet, non peccat: et omnis qui peccat, non vidit eum, nec cognovit eum.
Joannis I 3:6 VULG
Whosoever abideth in him sinneth not: whosoever sinneth hath not seen him, neither known him.
1 John 3:6 KJV
whosoever = whoever = anyone who
OHARRAK
Verseta:
Hura baithan egoiten denec eztu bekaturic eguiten: norc-ere bekatu eguiten baitu, eztu ikussi hura, eta eztu eçagutu hura.
Hura baithan egoiten denec eztu bekaturic eguiten
= Nor ere egoiten baita hura baithan harc ez du bekaturic eguiten
DENEC mugagabea da, ez da plurala, ez eta singularra ere: todo aquel que, quienquiera que.
DENEK hitza guztiek edo guziek esannahiarekin ez dago XVI. mendean. Beraz, Irulegiko eskuan ia ia ezina litzateke.
Adeitsuki