EAEko hauteskundeen biharamuna

EAEko hauteskundeen biharamuna –

Normala da, normala denez, hauteskunde kanpainak dena edo ia guztia irenstea egun hauetan. Alderdi ezberdinetako kideek, EAEko hauteskundeek utziko duten emaitzen orubean, apirilaren 22an jarrita dute begia. Baina ez da sortaldeak eskainiko digun argi-izpi edo sartaldeak utziko digun ilun-ikara bakarra izango.

EAEko hauteskundeen biharamuna
Arg: Irutxuloko Hitza

Euskal Herrian Euskarazek Harrotze Astea antolatu du apirilaren 22tik 28ra. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Euskal Herrian Euskarazeko Sugoi Etxarriri eta Intza Gurrutxagari ARGIAn egindako elkarrizketan nabarmentzeko hainbat esaldi utzi dituzte gazteok:

“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

“Euskalgintza, euskararen aldeko mugimendua, zuzentasunean nahiko geldituta dagoela ikusirik, kaleak berreskuratzeko beharra ikusten genuen, beste modu batean aritzekoa, ez hain zuzen, ez hain hitz neurtuekin, disruptiboago, pixka bat bihurriago”.

“Despolitizazioak, praktikotasun hutsa bilatzeak, kontzientzia galera eragiten du. Gatazkak ikusezin bihurtzen dira. Berriz agerian utzi behar ditugu bizi ditugun zapalkuntzak”.

“Askotan esaten da gazteak lo gaudela, ez gaudela borrokan. Ez nago ados.
Euskararen borrokari dagokionez, nahiko garbi dago berpizte bat, eta euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar, azken bost urteetan aldaketa handia eman da”.

Apirilaren 22an bozek utzitako emaitzek instituzioetatik sustatu ahal den euskararen aldeko politika baldintzatuko dute, noski. Baina ziurra dena zera da, emaitzak edozein direla ere, bozkek uzten duten marrazkia edozein dela ere, euskara eta euskalgintza ataka larrian daudela, eta euskaltzaleok harrotu beharrean gaudela, euskarak hautsak harrotzeko, euskarafoboak geroz eta gutxiago izan daitezen, eta geroz eta botere gutxiagorekin.

Harro hadi, Kantauri itsasoko tanta hori, olatu euskaltzalea sortzea gure kontua da eta.

EAEko hauteskundeen biharamuna

Zer duzu buruan “EAEko hauteskundeen biharamuna”-ri buruz

  • Zuzentzailea 2024-04-19 15:37

    Bozka = Edari alkoholduna
    Boza = BozKAtzean ematen dena. Botoa, hautua.

    Boza ematea = bozKAtu
    Ohiu egitea = OhiuKAtu
    Galde egitea = GaldeKAtu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude