14-16 urte dituzu? Sortu giza eskubideei buruzko bideo bat tiktoken eta saria irabazi

14-16 urte dituzu? Sortu giza eskubideei buruzko bideo bat tiktoken eta saria irabazi –

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak antolatutako lehiaketa, Unesco Etxearen kolaborazioarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

NOLA PARTE HARTU?

1- Sortu 20 segundo eta minutu bat arteko bideoa giza eskubideen inguruan.

2- Partekatu zure bideoa TikToken @eskubideakikasten kontua eta #eskubideakikasten aipatuz. Inspiratzeko, Eskubideak Ikasten TikTokeko kontuan ditugun bideoak ikus ditzakezu!

3- Bete formulario hau.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

– 14 eta 16 urte bitartean izan behar duzu.
– Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan bizi behar zara.

BIDALTZEKO EPEA

Parte hartzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 31a da.

BALORAZIORAKO IRIZPIDEAK

Bideoaren originaltasuna, komunikatzeko gaitasuna eta koherentzia baloratuko ditugu.

SARIA

Parte hartu zure bideoarekin (euskaraz edo gazteleraz) eta irabazi 50 euroko kupoia Txalaparta Argitaletxeko webgunean trukatzeko.

14-16 urte dituzu? Sortu giza eskubideei buruzko bideo bat tiktoken eta saria irabazi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude