DA
DA da euskal aditzik oinarrizkoena. DA dago aditz guztien oinarrian.
DA hori geldirik egonez gero, DAGO bilakatzen da. Mugitzen bada DABIL bihurtzen da: Guganantz mugitzen bada, DATOR bilakatzen da eta gugandik mugitzen bada DOA bihurtzen da).
DA hori baten baten menpean badago, DADU = DAU = DU bilakatzen da.
Hau geldirik atxikitzen bada DADUKA = DAUKA bihurtzen da, baten bati dagokiolakotz.
Dagoen leku horretarik baten batek mugitzen badu, orduan DARABIL esaten genuke. Mugimendua gu gagozen lekurantz bada, DAKAR bilakatzen da mugimendua, eta baten batek gugandik mugitzen badu DAROA edota DARAMA dela esaten genuke egiten duen mugimenduaz.
Adeitasunez
DA
DADU = DAU = DU
DAGO
DADUKA = DAUKA = DAUKO
DABIL = DABILA
DARABIL = DARABILA
DATOR
DAKAR
DOA = DIHOA
DAROA = DARAMA
DOA da nolabaiteko irregulartasuna erakusten duen bakarra. DAOA edo zatekeen hasiera batean. A + O = O. Doa hori doia, dioa eta dihoa modura ere idatzirik ikusten dugu gure literaturan.
Daroa eta darama sinonimotzat hartu ditugu.
Adeitasunez
da, du, dago, dauka, dabil, darabil, dator, dakar, doa, daroa, darama…
motako orainaldiek honela egiten dute iraganaldia:
zen, zuen, zegoen, zeukan, zebilen, zerabilen, zetorren, zekarren, zihoan, zeroan, zeraman…
eta honela alegiazkoa (edota optatiboa):
litz, lu, lego, leuka, lebil, lerabil, letor, lekar, lihoa, leroa, lerama…
eta honela inperatiboa:
biz, bu, bego, beuka, bebil, berabil, betor, bekar, bihoa, beroa, berama…
da, ze, le eta be.
Erraz errazak!
Eta orain NOR pluralean ezarriko dugu:
dIra, ditu, dagoz/daude, dauzka, dabiltza, darabiltza, datoz/datortza dakartza, doaz, daroaz/daroatza, daramatza…
orainaldiek honela egiten dute iraganaldia:
ziren, zituen, zegozen/zeuden, zeuzkan, zebiltzan, zerabiltzan, zetozen/zetortzan, zekartzan, zihoazen, zeroazen/zeroatzan, zeramatzan…
eta honela alegiazkoa (edota optatiboa):
lira, litu, legoz/leude, leuzka, lebiltza, lerabiltza, letoz/letortza, lekartza, lihoaz, leroaz/leroatza, leramatza…
eta honela inperatiboa:
bira, bitu, begoz/beude, beuzka, bebiltza, berabiltza, betoz/betortza, bekartza, bihoaz, beroaz/beroatza, beramatza…
Adeitsuki