4 pentsamendu “DA”-ri buruz

  • DA hori baten baten menpean badago, DADU = DAU = DU bilakatzen da.
    Hau geldirik atxikitzen bada DADUKA = DAUKA bihurtzen da, baten bati dagokiolakotz.
    Dagoen leku horretarik baten batek mugitzen badu, orduan DARABIL esaten genuke. Mugimendua gu gagozen lekurantz bada, DAKAR bilakatzen da mugimendua, eta baten batek gugandik mugitzen badu DAROA edota DARAMA dela esaten genuke egiten duen mugimenduaz.
    Adeitasunez

  • DA
    DADU = DAU = DU
    DAGO
    DADUKA = DAUKA = DAUKO
    DABIL = DABILA
    DARABIL = DARABILA
    DATOR
    DAKAR
    DOA = DIHOA
    DAROA = DARAMA

    DOA da nolabaiteko irregulartasuna erakusten duen bakarra. DAOA edo zatekeen hasiera batean. A + O = O. Doa hori doia, dioa eta dihoa modura ere idatzirik ikusten dugu gure literaturan.
    Daroa eta darama sinonimotzat hartu ditugu.
    Adeitasunez

  • da, du, dago, dauka, dabil, darabil, dator, dakar, doa, daroa, darama…

    motako orainaldiek honela egiten dute iraganaldia:

    zen, zuen, zegoen, zeukan, zebilen, zerabilen, zetorren, zekarren, zihoan, zeroan, zeraman…

    eta honela alegiazkoa (edota optatiboa):

    litz, lu, lego, leuka, lebil, lerabil, letor, lekar, lihoa, leroa, lerama…

    eta honela inperatiboa:

    biz, bu, bego, beuka, bebil, berabil, betor, bekar, bihoa, beroa, berama…

    da, ze, le eta be.

    Erraz errazak!

  • Eta orain NOR pluralean ezarriko dugu:

    dIra, ditu, dagoz/daude, dauzka, dabiltza, darabiltza, datoz/datortza dakartza, doaz, daroaz/daroatza, daramatza…

    orainaldiek honela egiten dute iraganaldia:

    ziren, zituen, zegozen/zeuden, zeuzkan, zebiltzan, zerabiltzan, zetozen/zetortzan, zekartzan, zihoazen, zeroazen/zeroatzan, zeramatzan…

    eta honela alegiazkoa (edota optatiboa):

    lira, litu, legoz/leude, leuzka, lebiltza, lerabiltza, letoz/letortza, lekartza, lihoaz, leroaz/leroatza, leramatza…

    eta honela inperatiboa:

    bira, bitu, begoz/beude, beuzka, bebiltza, berabiltza, betoz/betortza, bekartza, bihoaz, beroaz/beroatza, beramatza…

    Adeitsuki

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude