Cantabria Bizcaian
Cantabria Bizcaian –
Orain aithorcen ausartuco garen eguia hau’ realitate hutsa içan da sei mende lucetan, XII. mendetic XIX. mendera arte.
1707. urtheco mappa honetan ikusten ahal dugu nola (gaur eguneco) Cantabriaco parte bat Bizcai Handian cegoen cocatua:
Mappan aguercen den Cantabriaco parte hori Naffarroari kendu ceraucon Gaztelac, conquista militarraren bidez, XII. mendearen erdialdean. Mende erdi gueroago, jada XIII.mendean, Bizcai Handi osso hori gaztelarren “escuetara” passatzen da.
Halaber 1662.eco honetan ere ikusten ahal dugu norainocoa cen Bizcaia:
Eta era berean berce bi hauetan:
1749.coa goicoa eta 1775.coa behecoa:
Ikus deçagun azquenic, bada, mappa hau, 1720.ecoa, ceinetan Bizcaia ikusten ahal baitugu Espainiaco mappan.
Hauxe içan da Bizcai Handiaren itchura’ absolutuqui ancinaco mappa guztietan, 1833. urthera arte, noiz eta Espainiaco provincien mugac eçarcen baitira gaur eçagutzen ditugun muguequin.
Hona hemen 1575.eco Laur Hurietaco Santander hiribildua:
Lehen planoco andrea, Mari Dominguiren euscal/naffar janci typicoaz:
Harrigarria da cein tipi eta ejer ciren duela 5 mendetaco hiri hauec. Santanderrec guerorat kilometro carratu mordoa kendu derauzkio itsassoari, orain den hiria içaitecotz. Aeroportua dagoen lekua, adibidez, itsassoa cen.
Sei mende horietaric gutienez 500 bat urthetan Cantabriaco gende hauec ez cequiten Cantabria cer cen. Romatar garaico Cantabria non cegoen ere ez cen eçagun. Euscaldun guztioc guinen cantabresac Axularren hitza erabiliz.
Amaia hiriburu çuen Cantabriaco Ducherriaren cocapena eceçaguna cen (eta da).
Gaurco Cantabria’ Asturias eta Bizcaia baicic ez cen. Santanderrecoac bizcaitarrac ciren, Laur Hurietacoac concretuqui.
Gaur egungo cantabro eta bascoençat hau ceharo incomprensiblea da. Ez dute ulertu nahi. Ez dute nahi uler deçaten.
Niri eguia erraitea egoquitu çait, uste baitut ecen jada garaia cela.
Mappa hauec, eta berce batzuc, qualitate hobeaz in:
https://www.dropbox.com/sh/wkiiwso5yrzowth/AADg9ytTvfZxPMXjEuh9WlX2a?dl=0
Juan de la Cosa bizcaitarra Santoñan jaio cen. Eta bizcaitarra cen Santoñan sorthua celacotz.
Bere proprietateco Santa Maria nao itsassonciarequin lagundu ceraucon 1492. urthean Cristobal Coloni (Christophoro Columbori) lehen bidaian.
Realitate hau eçagutzen dudan azquen berrhoguei urtheotan seculan ez dut ikussi ez cantabroen partetic ez eta bascoen partetic ere neholaco interessic. Batzuen eta berceen contra doaqueela emaiten du. Batzuec eta berceac mindu eguiten dirade.
Batzuen eta berceen problema da realitatetic campo vici içaitea.
https://es.wikipedia.org/wiki/Hermandad_de_las_Marismas
Berau ere euscaraz iracurgai.
https://es.wikipedia.org/wiki/Hermandad_de_las_Cuatro_Villas
Haguitz interessanteac sei mende horietacoa ulercecotz eta cembateco ascatassunaz muguitzen ciraden costaldeco hiribildu horiec ikus deçagun.
Lehenengo hermandadean hauexec ciren bildutaco huriac:
San Vicente de la Barquera, Santander, Laredo, Castro Urdiales, Bermeo, Getaria, Donostia, Hondarribia eta Gasteiz.
Bigarrenean:
San Vicente de la Barquera, Santander, Laredo eta Castro Urduales.
Bietan San Vicente intermittentequi, barruan nahiz campoan.
Zergaitik ez duzu euskara batuan idazten ?
Xabi! Nola esan dezakezu hori?! Berari Naffarrera gustatzen zaio, zer du horrek txarretik? Euskara zeinen aberatsa den bistaratzen du.
Gau on, Xabi,
Neuc euscara batuan idazten dut, naffarreran aleguia. 500 urtheco euscara batuan.
Adeitsuqui
naffarrera.eus
naffarrera.info
Anhitz esquer, euskaldun bat!
Josu, itzultzaileak zaidala zaitala bezala itzultzen du baina ez dudan dutan moduan (edo dudala dutala bezala). Aditzaren aldetik logikoagoa da zait-zaitala eta dut-dutala erabiltzea, ezta?
Gau on, Hego,
Naffar Translator bitartez:
zait => çait
zaidan => çaitan
zaizkit => çaizquit
zaizkidan => çaizquidan
DUTAN forma dialectala da. Forma çucena DUDAN da.
Milla esquer!
Adeitassunez
Batua ,eta, piskat Nafar lapurtarraren aditza, dazkien batentzat Josu zure nafarrera ulergarria da itzultzailerik gabe ere eta egia da polita ere dela.
Ikusiko nukeen problema bakarra da ez bat ez bestea ezagutzen ez duen bizkaitar zahar batek ez duela beharbada itzultzailea erabiliko ez eta irakurriko.
Zuzeu segitzen duten horrelakoak, asko ez dira izanen behar bada?
Hortakotz, nik senez lehenesten dut batua (edo batua iduritzen zaitana bederen!)
Beñat preciatua,
Naffar Translator programmac
naffarrera.eus
batueratic naffarrerarat itzulcen du. Ez viceversa.
Aguian noizbait naffarrera-batuera versionea aphailatuco dut. Mementocotz ez da beharrezco.
Neuc badaquit neureac asqui iracurcen direla. Euscal graphia traditionala oztopo bat içan daiteque cembait personarençat ceinec batueraz idazten banu ere, ez bailuquete iracurrico. Beraz, iracurle bat ere ez dut galcen.
Çure batua haguitz ederra da!
Proba eçaçu noizbait Naffar Translator, othoi!
Erraz erraça da.
Egun on!
Galdera bat zen baizik. Ez dut inoiz erran txarra zenik, euskaldun bat. Ipar euskal herrian ikusten diren idatzi zaharren itxura du euskara honek.
Halaxe da, Xabi, Laphurdico litteratur traditionean du oinharri naffarrerac. Independencia galdu ez baguenu, hauxe liçateque egungo euscara batua.
Naffar Translator bidez batuera’ naffarrera da bilhacatzen automaticoqui.
naffarrera.eus
Algortaco hitzaldia 2013 aprila – YouTube
Lingua navarrorum – Naffarrera
https://www.youtube.com/watch?v=6UgHgbQC75s
5233 ençunaldi ukan ditu orain arte.
Utzikeria maila handia dago gure agintari abertzaleen artean Euskal Herriaren iraganari dagokionez, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko agintarien artean.
Badirudi Euskal Herria “hiru probintzietara” mugatzen dela “Euskal Herria/País Vasco/Basque Country/Euskadi” terminoen erabilera murritza egiten dutenean, Euskal Autonomia Erkidegoaz at Euskal Herria ere izan badela ahaztuz.
Bestalde, badirudi ere Euskal Herriko historia “hiru probintzietako” Batzar Nagusien sorrerarekin hasten dela, ahaztuz Gernikako Arbola baino mende asko lehenago Nafarroako/Iruñeko Erresuma eta Baskoniako Dukerria izan zirela.
Euskara batuari dagokionez, badirudi euskarak inoiz izan duen estandar idatzi bakarra egungo “euskara batua” dela eta lehendik euskaraz idazteko eredurik ez zegoela, baina ez da hala.
XX. mendeko “euskara batua” baino lehen euskarak idatzizko lau eredu izan zituen; lehena (eta ziur aski landuena) lapurtera izan zen, XVI. mendean sortua. Bigarrena gipuzkera XVIII.ean, ondoren bizkaiera XIX. haseran eta azkenik zuberera XIX. mendearen amaieran. Eredu guztiak dira zuzenak. Besterik da egungo euskal hiztun gehienok XX. mendeko “euskara batua” lehenestea.
Aitzol preciatua,
Çucen minço çara.
Desmemoria interessatua ez da soilic aguintari aberçaleec practicatzen duten jarrera. Ia ia orocorra da hemen eta hemendic campo.
Desmemoria hau ascotan ignorancia eta inculturaren ondorio dirade.
Gaur egungo guiçaquioc respectu guti daducate traditione eta iraganaldiarequico. Dena berri, eta bethidanicoa baliz beçala.
Duela mende bi hassitaco bidea da.
Dena irauli eguin cen: Franciaco Iraulça, Espainiaco provincia berriac (Naffar Resuma residuala provincia bilhacatu cen), Santander, Logroño, Bizcaia, Araba eta Guipuzcoac oraingo mugac hartu. Honequin batera espainol ultranationalismoaren sorrera, euscal aberçaletasun antimaqueto defensivoa sorthu carlismo foruçalearen ordez.
Hola doaquigu gure hizcunça eta cultura negarrismo puerilaren escuetan.
Içan gaitecen nor!
Içan gaitecen gu geu!
Laur Hurietaco (Cuatro Villas) San Vicente de la Barquera, Santander, Laredo, Castro Urdiales portuen eta Bizcai Handico berce portuen arteco harremanac itsassoz eguiten ciren. Marinel euscaldunac (euscaradunac) ciren guehienac. Euscaldun marinelac Galiciaraino hedatzen ciren, Bermeo, Getaria, Lequeitiocoac… içaiten ciren. Joan de la Cosa Santoñaco bizcaitarra beçala berce asco ere Sevillaraino joaiten ciren. Cartographoa cen bera. 1500. urthean lehen mappa mundi-a marraztu çuen. Santa Maria bere naoa Naffarroaco iceiaz eguina cegoen. Americara joanda 1492.eco lehen bidaian han gueratu behar içan cen alferric galduta costaldean. Replica asco daude gaur egun munduan cehar. Cantauri itsasaldeco herrietan euscal deithura asco conservatzen dira gaur egun ere, Santoñan adibidez.
Hau da eguin behar ez dena:
Iñaki Anasagasti: JUAN DE LA COSA. PRIMER CARTÓGRAFO DE VENEZUELA
https://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2010/10/juan-de-la-cosa-primer-cart%C3%B3grafo-de-venezuela.html
Anasagasti jauna pseudoculturaz blai.
Articulu egoqui eta garrancitsu.
Ancinaco guiçarte baten ondare, itcharopen eta ethorquiçun.
Esquerric asco, çorionac eta animo Josu.
Milla esquer, Enneco-Gotzon. Çure Donostia Bizcai Handi honen berce hiribildu bat içan cen. Santoña ere beçala naffar jathorrico hiria.
Neu Cantabriaco Beranga iceneco herritto batean jaio nincen duela 58 urthe, Noja eta Laredo artean dagoena. Neure jaiotherritic, beguivistaz, Santoña eta Laredo arteco itsassoa ikusten da 12-15 kmtara dagoena. Hirur urthecoa nincela’ aitac ekarri ninduen Bizcairat. Hala eguina çuten, halaber, bere laur neba-arrebac ere. Erabaqui bicaina, nire ustez.
Garcia Sanchez III.ac “Santoñaco Privilegio Çaharra” iceneco forua eman ceraucon Santoñari XI. mendean.
Garcia hau Sancho Handiaren semea cen, eta naffar resumaren aldeco borrocan Atapuercan hil cen.
Hain gazterik Euskal herriratu izanak parte esplikatzen du zure euskaltasun sakona. Aldiz zure jatorri berangarrak eta orai piskat gehiago ezagutzen dutan eskualde horren historiak, esplikatzen dute behar bada nafarrera alderako zure atxikimendu zinez hautemangarria.
Interesgarria da gure iritziak edo hobeki erraitekovgure interes zentroak alderatzea gazte denborako harat hunatekin, nahiz hauiek ez eiki duten dena esplikatzen.
Nolako inportantzia duten alainan gure patuan determinazio eta gertakari batzuek.
Ni adin bertsuan, Lapurdi utzi eta hamar urteko ibilaldi batean abiatu nintzan munduan barna, herriz herri.
Aspaldi erran nuen ez nuela hemen idatzico berriz, bainan tira… çure hitzec, Beñat, bulçatu naute erraiterat ecen, nahiz eta Bilbaon sorthua naicen, ene erroac, erdiac bederen, Cantabrian direla, Soba ibarrean precesqui, ibar bat ceinec muga eguiten baitu Encartacioneequin.
Encartacioneetacoa dut, hain çucen, familiaren berce parte çabal bat, Arcentalescoa.
Ene bizcaitar sentimendua da zero (gaurco Bizcai horretacoa, behinçat). Aldiz, naffarçat dut ene burua ossoqui.
Içan ongui.
Juan Luis Fernández Gutiérrez
Gaur egun Bizkaian euskaldun alfabetatu gabe gutxi dagoz, belaunaldi hori badoa apurka-apurka (nere ama esate baterako, aita, berriz, alfabetatua da), eta alfabetatu guztiak naffarrera batuera bezain ondo edo hobeto ulertzen dogu.
Gaurko batuerak matematika emoten dau, euskalkiekaz zorrotzegia nire gusturako. Beharrezkoa bai, malgutu beharrekoa, baita.
Benat Castorene adisquidea,
Federico Krutwig personalqui duela 40 urthe eçagutu nuen eta harreman osso estua eduqui guenuen bera hil cen arte.
Hirur urthe lehenago Vasconia liburua iracurri nuen. Krutwigen liburu honi esquer euscalçaletu nincen, berac adiarazten baitzuen liburuan ecen ni jaio nincen lekua cocatua cela Gran Vasconia barruan. Han ere ikassi nuen ecen laphurtera classicoa ikassi behar nuela eta hala eguin nuen. Krutwigen orthographia erabilcen nuen. Orain, ordea, benetaco euscal graphia erabilcen dut eta hizcunçari naffarrera deitzen.
Juan Luis adisquide eta herriquide maitea,
Lehenengo deithura biac “maquetoac” ditugu guc bioc. Lavin Campo neuc. Lavin Sobaco herrixca da, ceuc eder ederto daquiçun beçala.
Bioc gara (erdi) pasiegoac (gaurco) Cantabrian raça berheci bat.
Eta bioc naffarrac, gure historia eçagutzen dugulacotz.
Bessarcada handia!
Belaletz,
Cinez phozgarria erraiten duçuna.
Orain badaquit nor çaren! Mesedez, azter eçaçu, Faduretaco/Paduretaco hermandadeen edo Laurhurietaco contu hau, ohicoa duçun maisutassunaz!
Milla esquer!
Gorago aiphatu dugun Sancho Handiac eta bere emazte Muniac Naffar Resumaren extensione handiena lorthu çuten. Munia Castella Vetulaco contessa cen. Gaztela Çahar honec harcen ditu bere baithan mendebaldeco Naffarroa, hau da, Cantabriaco parte hau eta Burgosen ipharraldea.
Medina de Pomarreco institutuaren icena Castella Vetula da, ceinec ez baitu cerikussiric geuc escolan ikassitaco Castilla la Viejarequin.
Castella Vetula contherri bat cen.
Munia contessa honec eta Sancho Handiac, bere sposoac, herenamama bera eduqui çuten, Iruñeco Toda reguina.
Toda reguinac Enneco Arista/Aritza çuen herenaitona.
Halaber, Toda hau cen Abderraman/Abd al-Rahman III.aren iceco. Mundu musulman ossoan aguintea ceducan Cordobaco Lehen Califa honen laur aitonamonetaric hirur’ naffar euscaldunac ciraden.
Castella Vetula honetan idatzizco gaztelania sorthu cen (Valpuesta). Gaztelania hau jadanic bertacotutaco lingua romana vulgarraren dialecto bat cen. Galiciatic Romaraino joaiten ahal cen hizcunça romanicoaren dialecto ia ia berdinez minçatuaz. Latina, ordea, idazteco erabilcen cen. Populuac ez çuen memperatzen haimberce declinabide casu eta forma verbalic.
Adeitassunez
Azquen mappa honetan:
https://www.dropbox.com/s/br2w70k8xlx1orv/1150.jpg?dl=0
ikusten ahal duçue Peninsula Ibericoa 1150. urthean. Cantabriaco çathi hau jada Gaztelac conquistatu ondoren, peninsula erdia oraindic musulmanen escuetan.
Nire idea da argui amiñi bat emaitea hain ilhundu deraucuten questione honetan, guero norc nahiago duena librequi defenda deçan.
Milla esquer!
Gure historialariec diote Hernanico Donostia –ekialdean–, Ipuzcoa –erdialdean– eta Haitzorrotz –mendebaldean– naffar itsasaldeco hirur tenencia cirela.
1200 urthe inguruan Gaztelac Naffarroaco mendebaldea eta costaldea conquistatu cituenean hirur tenencia horiec batu cituen Guipuzcoa ossatzeco. Hirur tenencia horiec irudicatzen omen dituzte Guipuzcoaco armarrico hirur haguinec.
Ondorioz, Guipuzcoa Gaztelac conquistaz eratutaco lurralde synthetico bat ei da, Naffarroa guztiz conquistatzeco Gaztelac erabili çuen borchazco lurralde bat. Imperioac, ecimbercean, borthizqueriaz behar dira imposatu.
Bada gure eguia, ascatassun eta escubide politicoac berrescuratzeco behar eta garaia.
https://www.diariovasco.com/v/20101124/al-dia-local/nabarralde-ofrece-version-novedosa-20101124.html
https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/ordizia/historia-gipuzkoa-navarra-20180921004733-ntvo.html
https://www.txalaparta.eus/es/tienda/san-sebastian-de-hernani
Galdera bat: Bizkaikoak ziren lurralde eta hiribildu horiek nola zeuden Bizkaian, gainerako besteak bezala ala estatutu berezi batekin? Esate baterako, Laredok, Santoñak edo Castrok bidaltzen al zuten ordezkaririk Batzar Nagusietara?
Enneco-Gotzon,
Beguira mappa honetan:
https://www.dropbox.com/s/e1q3bupggu5s5an/1194.jpg?dl=0
nondic cebilen Sancho Azcarra 1200. urthean. Argui dago nahiago çuela conquistatzailea içaitea, mendebaldeco lurrac conquista cietzoten baino.
Diego Lopez II Haroco’ Bizcaico Jaunaren lagunça paregabea eduqui çuen Gaztelac mendebaldeco Naffarroaren conquistan.
Diego hau ez da Bilbao fundatu çuena, birraitona baicic.
Diego Lopez II Harocoaren Bizcaia Bizcai Handiari dagoquio. Jaurerri horretan gaurco Cantabria ossoa ere cegoen.
Wikipedian Didako II.a Lopitz Harokoa deitzen deraucote. Numerala ez dago legoquiqueon lekuan. Naffarreraz
Didaco Lopitz II.a Harocoa liçateque.
Lopitz da aita Lope deitzen baitzen. Semea Diaz (Diaitz) cen aita Didaco celacotz.
Hartsuaga jaun preciatua,
Guernicarat ez ciren ethorcen. Castro Urdiales cembaitetan egon bacen ere.
Encartacionecoac Avellanedan bilcen ciren.
Trasmiera merindadeco junta desberdinetacoec, adibidez, Batzar Orocorrac Hoz de Aneron eguiten cituzten, arte handi baten itzalean. Oraino ikusten ahal da han çuhaitz honen embor siccua, neuc ikussi dudan beçala.
https://es.wikipedia.org/wiki/Comarca_de_Trasmiera
Mila esker erantzunagatik adiskide.
Harotarren Bizcai Handia (Bizcaia bera, Araba, Guipuzcoa, Rioxa, Burgoseco ipharraldea, Cantabria erdia eta batzutan ossoa) behin Gaztelac conquistatuta’ lehen beçain independente seguitzen dute, hau da, Naffarroaren barruan beçain independente.
Han legueric ez da aldatzen, lehengo legue proprioari jarraiquitzen çaizquio.
Gaztela da conquistatzailea eta ez Espainia.
Bizcaico Jaurherrico Jauna XIV. mendean Gaztelaco reguea bera da. Espainiaco Carlos I.arequin Jaurherria Espainiaco reguea bera da, gaur egun arte noiz eta Bizcaico Jauna Felipe VI.a baita.
Argui eduqui behar guenuqueena da ecen Harotarren Bizcai hura orain baino ascoçaz çabalagoa cela.
1807. urtheco Espainia eta Portugal
https://www.dropbox.com/s/wluzvwopp9h90uv/1807.jpg?dl=0
Tomás Urçainqui eta Cia.ren arauera Naffarroari kendutaco Bizcai Handia cerbait ezdeusa da Gaztelan diluitu baliz beçala.
Eguiatan eta duela bi mende arte, Bizcai Handia ia ia independentea cen.
Ez da berdin guerthatu Espainia ia ossoarequin, adibidez, Andalucia, ceina oraino ere lur conquistatua baita.
Honelaco lanetan
Hierro, ballenas y barcos: factores del poder económico de Bizkaia durante la Edad Media (II/II) – Gaiak – Euskonews
http://www.euskonews.eus/0624zbk/gaia62402es.html
ez da eguia ossoa erraiten. Realitatea ulertaraci nahi da dembora hartaco Bizcaia oraingoaren tamainacoa içan baliz beçala.
Laredo bat Hondarribia edo Bermeo beçain Bizcaia cen.
Adeitassunez
Ez naiz, nehondic, historian aditu baina mendebaldeco eta itsasaldeco Naffarroaco gaztelar conquistaco versione officiala susmagarri dela deritzot.
Naffar Resumari utziqueria egozten omen çaio baina, gure historialarien erranetan, gaztelarrec hilabethe andana behar içan ei çuten Gasteiz conquistatu ahal içaiteco. Gainera, gaztelarrec ecin içan omen çuten Gasteiz militarqui atzeman, gosse setio chit luce bat imposatuz baicic. Gasteiztarrec setioari osso lucez eutsi ei ceraucoten nahiz gaztelarrec erassoa malçurqui gasteiztarrec uzta bil ahal aurretic jaurti.
Porrotaren ostean, Gazteizco defensaco arduradun omen cen Martin Ttipia tenente naffarrari berce tenencia baten ardura eslei ei ceraucoten. Eta berari beçala berce cembaiteri ere. Porrot militar oso larri baten osteco ardura berresleipen hauec ez dute utziqueriarequin bat eguiten.
Berçalde, gaztelar erassoec ecin içan cituzten berce escualde batzuc conquistatu, Trebiñu adibidez—aguian horregatic imperialec Trebiñu Vasconiatic erauci eta Burgosen chartatu dute.
Haitzorrotz naffar gazteluan –Guipuzcoaco mendebalde– gure archeologoec garaiquide omen diren borroca aztarnac aurkitu ei dituzte.
Haroco II Diego Lopeci dagoquionez, naffar teniente bat omen cen, hots, erret functionario bat. Gaztelar erosqueria onhartuz bere regueari eta Naffar Resumari traitione eguin ei cerauen functionario içaiteari utziz Bizcaico Jaun bihur ahal içaiteco. Horrela, mendebaldeco eta costaldeco naffar tenenciac conquistaz jauncho-jabego bihurtu omen cituzten: Bizcaia Handia.
Hauec dira gai hauetaz ditudan eçagutza aphalac.
Edonola, hobe gure historia ni baino ascoz guehiago daquitenengandic ikastea.
Baiqui, Enneco-Gotzon, gauçac çuc erraiten duçun beçala guerthatu ciren.
Naffarroaco tenencia huts batetic Gaztelaniaco Jaurherri batera salto eguin çuten Harotar jaun feudalec, ceinac muguitzen baitziren ceharo modu independentean. Guero Jaurherrico Jauna Gaztelaco reguea bera cen eta azquenic Espainiaco reguea bera. Gaur eguneco Felipe VI.a da Bizcaico Jaurherrico Jauna. Regue hauec foruac onhartu behar cituzten Jauna bilhacatzecotz.
Navas de Tolosaco battalian Diego Lopez II. hau da truppac commandatzen cituena, han ceuden bere atzetic Aragoneco, Naffarroaco, Gaztelaco eta Portugaleco regueac.
Naffarroaco reguea’ Sancho Azcarra cen, bi metro eta hogueita hamar centimetro luce cen regue erraldoia, nori naffar mendebalde ossoa Gaztelac eta Harotarrec, urthe batzuc lehenago, kendu baitzeraucoten.
Ezagutze al dek Balthasar de Echaveren liburue?
Eta Beotibarko gertaerari buruz zer diok?.
Bai, eçagutzen ditut.
Guipuzcoa, behin Gaztelac conquistatuta, Naffarroaren aurka aritu cen ascotan.
Balthasar pictorea eta idazlea içan cen.
Gipuzkoari buruz Balthasar de Echavek dio:
DISCURSOS DE LA ANTIGÜEDAD DE LA LENGUA CANTABRA BASCONGADA” 1607
75 orrialdea
“Como los Cantabros dela Provincia de Guipuzcoa, venciendo a los Franceses se salieron de la obediencia del Rey de Navarra, y se encomendaron al Rey de Castilla” Cap.20
….”sucedio el año de mil y treszientos y veinte y tres….”
“..nunca esta Provincia a tenido ni consentido como esta dicho, señor particular, ni jamas persona alguna a tenido titulo sobre ella en propiedad: si no que se a encomendado y aderido siempre, a quien mas a cuento le a estado para su conservacion, por el tiempo que le a parecido, sucedio que aviendo el Rey Carlos de Francia (llamado el hermoso, por su particular disposicion)heredado los Reynos de Francia , y Navarra, embio, a ella por su Governador y Virrey, a un principal cavallero Frances, llamado don Ponce de Moretana; y como a la sazon y antes, estuviese esta Provincia encomendada, a los Reyes de Navarra, la qual avia años que la governavan Reyes de Francia, por aver entrado enella contra todo derecho,………”
Ondoren, Beotibarko gudare kontuak aitatzen dizkigu….
Milla esquer, Baten
Honelaco liburuac interesgarriac dira. Hauxe gommendatzen derauçut:
http://parnaseo.uv.es/Lemir/Textos/bienandanzas/Menu.htm
Bienandanzas e Fortunas de Lope García de Salazar
Harrigarria da bando desberdinen artean egoiten ciren hilquetac!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lope_Gartzia_Salazar
1621. urtheco lehen euscal etchean Cuatro Villas ere berce euscaldunequin bat:
AMERIKA ETA EUSKAL ETXEAK : Arantzazuko Andre Mariaren Kofradia
https://americaylaseuskaletxeak.blogspot.com/2010/08/la-primera-cofradia-en-america.html
http://www.euskonews.eus/0189zbk/kosmo18902es.html
Los hijos de la Nación vascongada: La Hermandad de Arantzazu en Lima. Deia, Noticias de Bizkaia
https://www.deia.eus/2018/11/13/sociedad/historias-de-los-vascos/los-hijos-de-la-nacion-vascongada-la-hermandad-de-arantzazu-en-lima
Behin Colombiako Armadako webgunean irakurri nuen Juan de la Cosaren benetako abizena “Bengoa” zela. Handik gutxira, Santoña inguruan, faduraren eder horren mapa ikusterakoan, ingurune bati Bengoa deitzen diotela ikusi nuen, Berria hondartzatik ez oso urruti.
Milla esquer, Mikel,
Bai, Bengoa iceneco zona bat dago Santoñaco faduretan.