Asteburu honetan: Krepeak sagarrez beteak errezeta

Asteburu honetan: Krepeak sagarrez beteak RZ –

Asteburu honetan: Krepeak sagarrez beteak RZ - Pagotxa RZk

Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, baita urtea hasi ere. Hain geurea den beste sagar RZ bat dakarkizugu gaurkoan Iker Martinezen eskutik, Krepeak sagarrez beteak errezeta. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

KREPEAK SAGARREZ BETEAK

….

Krepeak sagarrez beteak RZOsagaiak 4 lagunentzat

  • arrautza
  • 200 g irina
  • 75 g gurina
  • 50 g azukrea
  • Litro erdi esne
  • 2 golden sagar

Karamelizatzeko:

  • Azukrea (4 koil.)
  • Gurina (1 koil.)

Errezeta

  1. Lehenik, ontzi batean ondorengo osagaiak nahastuko ditugu: arrautzak osorik, azukrea eta irina, dena ongi irabiatuz. Ondoren, esnea gehitu eta nahastu. Tamaina ertaineko zartagin batera 75 gramo gurin bota, eta urtzean aurreko ontzira nahastu.
  2. Ondoren, zartagin bera berotzen jarri, eta beroa dagoenean bertara kazokada bat krep masa bota, eta zartagia alde batetik bestera suabe-suabe mugituz, masa zartagin guztian zabaldu. Segundo batzuen ondoren, buelta eman, eta segidan plater batera atera. Gainontzeko masarekin gauza bera egin.
  3. Orain, krepeak betetzeko sagarrak prestatuko ditugu. Horretarako, sagarrak zuritu, bihotza kendu eta lauki txikitan ebaki. Zartagin bat berotzen jarri, eta koilarakada bat gurin bota, eta segidan sagar puxketak gehitu. Hiru minutu pasatu ondoren, lau koilarakada azukre gehitu, sua edo beroa bizitu, eta beste 3 edo 4 minutuz eduki bertan. Sagar zatiak karamelizatu arte eduki sutan. Ondoren, sutatik erretiratu.
  4. Krepeak betetzeko, sartu koilarakada sagar karamelizatu krep bakoitzaren erdian eta tolestu.

Kasu!

Marrubi garaian, marrubiak erabil daitezke saltsa goxo bat egin eta krepeak gainetik bustitzeko. Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat.

Sagar motak eta gehiago: zuzeu.eus/lekaioak-vi-sagarrondoak-ez-du-aizkorri-ikusi-behar

Akaso!

Beste postrerik nahi duzu? Nevaditos Nocillakin RZ nahi badek hintzak hik …

Mahalen

Mahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atalaMahalaMahala - mahala.eus

pagotxa.eus/hara

Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, baita urtea hasi ere. Hain geurea den beste sagar RZ bat dakarkizugu gaurkoan Iker Martinezen eskutik, Krepeak sagarrez beteak RZ. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin!
errezeta, krepa, krepak, Krepeak, sagarrez beteak
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude