Estreinaldi berri on!

Estreinaldi berri on!

Estreinaldiak: Urtarrilak 4

.

Loro / Silvio (y los otros)

Silvio Berluscconi politikari ustelaren gainbehera irudikatuko du filmak. Toni Servillo aktoreak hezurtuko du presidente ohia, Gobernutik atera berri den, eta ustelkeria eta mafia kontuengatik erantzun behar duen urteetan. Aldi Berean, negozio-gizon erakargarri eta arrakastatsua da Sergio Morra (Riccardo Scamarcio), zeinak bere tratuak nazioartera eramatearekin amesten duen.

Berluscconiren itzalpera hurbiltzea begiztatzen zaio bere nahiak asebetetzeko modu eraginkorrena, eta modu bakarra ezagutzen du horretarako: gehiegikeriz beteriko festak, velinak eta nabarmenkeria.

.

Life Itself

Nueva Yorken eta Espainiar estatuko hainbat hiritan girotutako maitasun istorio desberdinen elkartzea dugu aste honetako bigarren proposamena. Nazioarteko panoraman puntako antzezleak diren hainbat aktore ( Olivia Wilde, Annette Bening, Antonio Banderas, Samuel L. Jackson) izango dira belaunaldi arteko harreman nahasi hauen protagonistak. Istorio desberdinak, zeinak bat-batean, zirkunstantzia berezi batzuen eraginez, topo egingo duten.

.

Juliet, Naked

Generoko bigarren proposamena dugu hau, garaiotarako aproposa dirudien beste maitasun istorio bat. Rose Byrne, Chris O’Dowd eta Ethan Hawke aktoreak izango ditu protagonista, eta bikote baten eta gainbeheran dagoen rock izar baten istorioa ekarriko du pantaila handira.

.

Le collier rouge

1919 urtea da. Gerra gizon bat kuartel bakarti batean dago atxiloturik. Aurrean, ziegaren atean, bere txakurrak dago, zaunka, jabea noiz askatuko duten zain. Kilometro gutxi batzuetara, lurra ereiteaz ahitutako emakume bat dago; lana utzi nahiko luke, baina ez daki besterik egiten.

Azkenik, epailea. Atxilo hartutako gizonaren auzia ebazteko ardura duen aristokrata, zeinak gerrak sortutako minaren kausaz, bere printzipioak ere zalantzan jartzen dituen. Hiru dira protagonistak, eta horien erdian, guztiaren erantzun edo gakoa den txakurra.

.

Tonari no Totoro / Mi vecino Totoro

50. hamarkada, Japonen. Hiriko familia bat behin betiko lekualdaketa prestatzen ari da landa-eremura. Etxeko aita unibertsitateko irakaslea da, bere bi alaben irudimena etengabe kitzikatzen duen gizona, eta ama, berriz, ospitalean dago, gaixorik. Aldaketa egin eta denbora gutxira, familiko bi txikiek, Satsukok eta Meik, harreman estua egingo dute basoko-izpiritu bezala aurkeztuko zaigun Totoro izakiarekin.

30 urte beteko dira aurten filma estreinatu zutenetik, eta urteurrena ospatzeko errekuperatu dute filma pantaila handian.

.

Razzia

Film gogorra, sutsua, zorrotza, baina, aldi berean, erakargarria. Casablankan (Moroko) girotutakoa, bilaketa prozesu baten irudikapena izango da: egia, ametsak, esperantza, etsipena… eta hiri bat sugarretan piztuko duten lau protagonisten txinpartak.

Zinearen inguruko albiste gehiago irakurtzeko, sartu ZINEAn!

Estreinaldi berri on!

Estreinaldiak, urtarrilak 4, zinea.eus
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude