Bernard Etchepare

Bernard Etchepare –

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
-euscaldunon hizcunçaren primiciac-
Bernard Etchepare

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
per Dominum Bernardum Detchepare
Rectorem Sancti Michælis Veteris.
Advertant Impressor, & lectores quod .z. nunquam ponitur
pro .m. Neque .t. ante .i. pronunciatur pro .c. Et ubi virgula
ponitur sub .ç. hoc modo quod fit dum præponitur vocalibus
.a.o.u. Tunc .c. pronunciabitur paulo asperius quam .z. ut in
.ce.ci.
Bernard Etchepare

Erregueren advocatu bidezco eta nobleari, verthute eta on guciez complituari, bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etcheparecoac haren cerbitzari ttipiac gogo onez gorainci, bake eta ossagarri. Ceren bascoac baitira habil, animos eta gentil eta haietan içan baita eta baita sciencia gucietan lettratu handiric, miraz nago jauna nola batere ez den assaiatu bere lenguage proprioaren favoretan, euscaraz, cerbait obra eguitera eta scributan imeitera ceren ledin publica mundu gucietara berce lenguageac beçala hain scribatzeco on dela. Eta causa honengatic guelditzen da abataturic ecein reputatione gabe eta berce natione oroc uste dute ecin deus ere scriba daitela lenguage hartan nola berce oroc baitute scribatzen berean. Eta ceren orain çuc, jauna, noble eta naturazcoac beçala, baituçu estimatzen, goratzen eta ohoratzen euscara, çuri neure jaun eta jabea beçala igorcen derauzquiçut euscarazco copla batzu ene ignoranciaren araura eguinac. Ceren jauna haiec ikussiric eta corregituric, placer duçun beçala, irudi baçaiçu imprimi araz ditzaçun eta çure escutic oroc dugun joia ederra, imprimituric euscara, oraino içan ez dena eta çure hatse onetic dadin aitzinerat augmenta, continua eta publica mundu gucietara eta bascoec, berceec beçala, duten bere lenguagean scribuz cerbait doctrina eta placer harceco, solhas eguiteco, cantatzeco eta dembora iragaiteco materia eta jinen direnec guero duten causa haboro haren avançatzeco eta obligatu garen guciac Jaincoari othoitz eguitera, diçun mundu honetan prosperoqui vicia eta bercean paradisua. Amen.

Oharra: Etchepare paperean berreditatzeco lanean ari gara.

Adeitassunez

Bernard Etchepare

NAFFARRERA

15 pentsamendu “Bernard Etchepare”-ri buruz

  • 1

    Doctrina Christiana

    Munduan den guiçon oroc behar luque pensatu
    Jaungoicoac nola duen batbedera formatu
    Bere irudi propriora gure arima creatu
    Memoriaz, vorondatez, entheleguaz garnitu.

    Ecein jaunec ez du nahi muthil gaixtoa eduqui
    Ez pagatu soldataric cerbitzatu gaberic
    Jaungoicoa ari duçu hala hala gurequin
    Gloriaric ez emanen ongui eguin gaberic.

    Muthilec gure cerbitzutan daramate urthea
    Soldata aphur batengatic harcen pena handia
    Jaungoicoac behar luque guc beçaimbat valia
    Cerbitzatu behar dugu emaitecotz gloria.

    Oguiric ez dacussat bilcen haci erein gaberic
    Norc cer haci erein bilcen diçu communqui
    Obra onac ukanen du goalardona frangoqui
    Bai eta ere bekatuac punitione segurqui.

    Ceren Jaincoa egun oroz ongui ari baitzaicu
    Guc ere hala behar dugu harçaz onsa orhoitu
    Gure hatse eta fina hura dela pensatu
    Goiz eta arrats orhoituqui haren icena laudatu.

  • Arratsean
    Arratsean etzitean gomenda hadi Jaincoari
    Eta othoi beguira haçan peril gucietaric
    Guero iratzar hadinean orhoit hadi bertaric
    Cembait ere oratione erraitera devotqui.

  • Goicean

    Ahal badaguic joan hadi eliçara goicean
    Jaincoari han gomenda bere etche sainduan
    Han sarcean pensa eçac aitzinean nor duan
    Norequila minço haicen han hagoen artean.

    Hilherrian

    Hilez onsa orhoit hadi hilherrian sarcean
    Hi nolaco ciradela vici ciren artean
    Hec beçala hil behar duc eta ez jaquin ordua
    Othoi eguic Jaincoari deien barkamendua.

    Bathaiharria

    Eliçara haicenean so eguic bathaiharrira
    Pensa eçac han duala recebitu fedea
    Jaincoaren gracia eta salvatzeco bidea
    Hari eguin albaiheça lehen eçagutzea.

    Gorphutz saindua

    Bertan guero so albaihegui non den gorphutz saindua
    Pensa eçac hura dela hire salvaçalea
    Adora eçac devotionez eta galde gracia
    Azquen finean eman dieçaan recebitze dignea.

  • Gurutzea

    Crucifica ikus eta orhoit hadi orduan
    Nola haicen redimitu haren odol sainduaz
    Harc herio haritu dic hiri leian vicia
    Pensa eçac nola eman hari bere ordea.

    Andre Dona Maria

    Andere ona den lekura alcha itzac beguiac
    Mundu oro ez daquidic hura beçain valia
    Jaincoaren hurrenena hura diagoc glorian
    Graciac oro bere escuan nahi duen orduan.

    O andere gloriosa eta ama eztia
    çutan dago bekatoreen esperança gucia
    Ni çugana niathorqueçu bekatore handia
    Arimaren salvatzera çu çaquizquidan valia.

    Sainduer

    Sainduei ere eguin eçac heure eçagutzea
    Singularqui nortan baituc heure devotionea
    Cein sainduren besta daten orhoit egun berean
    Eta noren icenetan fundatu den eliça
    Orhoituqui othoi eguin daquizquian valia

  • Oratione igandeco

    Misericordiaz bethe çaraden jaun eztia
    Othoi ençun ieçadaçu neure orationea
    Vici naicen artean eta herioco phunduan
    çuc idaçu othoi osso neure enthelegamendua
    Alteratu gabetaric çure fede sainduan
    Gaucen onsa eguiteco neure azquen finean.

    Eta orduan çuc idaçu indar eta gracia
    Bekatuez ukaiteco bide dudan dolua
    Perfectuqui eguiteco neure confessionea
    Neure bekatuez oroz dudan barkamendua
    Bai dignequi recebi çure gorphutz saindua
    Bai eta ere behar diren berce sacramenduac.

    Etsai gaitza jinen baita tentatzera orduan
    Nondic engaina niroen bere arte guciaz
    Othoi jauna inguztaçu lagun çure sainduac
    Ene etsaiac venci ez naçan neure azquen finean.

    Ene arima orduan har othoi çure glorian
    Nola baita redimitu çure odol sainduaz
    Eta nic han dakussadan çure beguitartea
    Eta sainduequin lauda çure majestatea

    Goiz eta arrats eguiten duc bilhuz eta veztitzea
    Gorphutzaren cerbitzutan barazcari affaria
    Arimaren salvatzeco Jaincoaren ohorean
    Ez çaiala othoi neque gauça horien eguitea
    Egun oroz ecin bada aste oroz igandean

    Gure artean haur dakussat itsutassun handia
    Nola dugun cerbitzatzen haimbat gure etsaia
    Jaungoicoa desconoci gure salvaçalea
    Eta oroc eçagutzen dela bidegabea

    Anhitz gendez miraz nago neure buruaz lehenic
    Nola gauden mundu honequin hain borthizqui jossiric
    Haimbat gende dakussagula honec engainaturic
    Orainocoac igorri ditu oro bilhuzgorriric
    Eta ez dute guerocoec handic escappatzeric

    Persona oro hil denean hirur çathi eguiten
    Gorphutzori ustelcera lur hotzean egozten
    Ondassuna ahaideec bertan dute partitzen
    Arima gaixoa dabilela norat ahal daguien
    Hain viage borthitzean compainia faltatzen.

    Orhoituqui igandean behar dugu pensatu
    Cembatetan eguin dugun aste hartan bekatu
    Orhoit eta Jaincoari barkamendu escatu
    Athorra nola arima ere aste oroz garbitu.

    Bi phundutan diagoçu gure gauça gucia
    ongui eguin badeçagu segur paradisua
    Bekatutan hil dadina bertan condemnatua
    Berce bideric ecin date hobenari beguira.

    Nehon ere ez dakussat hain laxo den arçainic
    Otsoa kencen ez duenic bere ardietaric
    Gure arimaz cargu dugu Jaungoicoac emanic
    Nola governatzen dugun batbederac so begui
    Kondu hersi behar dugu harçaz eman segurqui
    Nori baitu bere odolaz carioqui erossi
    Hala sinhets ez deçana dagoque engainaturic.

    Contemplatu behar dugu passione saindua
    Eta sendi bihotzean haren pena handia
    Nola çegoen gurutzean oro çauriz bethea
    oin escuac ilçaturic eta bilhuzgorria

    Ohoinequin urkaturic nola gaizquiguilea
    Eta arhancez coroaturic mundu ororen jabea
    Haren gorphutz precioso eta delicatua
    Gaizqui escarniaturic eta çathicatua.

    Helas orduan nola çegoen haren arima tristea
    Haren ama maitea eta mundu ororen habea
    Pena haietan ikusteaz bere seme maitea
    Eta hilcen beguietan mundu ororen vicia.

    Bihotzean diraustaçu guerthuz ama eztia
    çure orduco doloreac eta bihotz çauriac
    Beguiez nola cenekussan çure jabe handia
    Orotaric leriola odol preciatua
    Haiec nigatic ciradela ari nauçu kondua.

    Orhoit hadi nola duan eguin anhitz bekatu
    Haien causaz merecitu anhitzetan hondatu
    Bere misericordiaz nola huen guardatu
    Eta dolu ukan baduc bertan oro barkatu
    Eta aguian hic eguinen bertan berriz bekatu.

    Orhoit hadi Jaungoicoaren majestate handiaz
    Cerua lurra itsasoa dadutzala escuan
    Salvatzea damnatzea herioa eta vicia
    Extenditzen orotara haren potestatea
    Ecin escappa hari nehor dauguinean manua.

    Mundu honetan ba dirogu batac bercea engaina
    Baina bercean eguiatic batbedera joanen da
    Nor nolaco içan garen orduan aguerico da
    Eguin erran pensatuac aguerico guciac.

    Orhoit hadi Jaincoaren justicia handiaz
    Nola oroc behar dugun eman kondu hersia
    Eguin oroz recebitu gure merecitua
    Herioa dauguinean baita haren meçua.

    Ordu hartan alfer date hari appellatzea
    Harc nehori ez demaio oren baten ephea
    Ez eta ere estimatzen ttipia ez handia
    Batbederac egarrico orduan bere hatsea.

    Orduan cer eguinen dut gaixo bekataria
    Arartecoac faltaturen contra juge handia
    Advocatzen ez daquique nehorc haren gorthean
    Oguen oro publicoqui aguerthuren orduan.

    Helas othoi oroc eguin orain penitencia
    Behar orduan ez duquegu guero aguian aicina
    Anhitz gende engainatu doa luçamenduaz
    Seguraturic nehorc ez du egun baten vicia.

    Gu garade egun oroz herioaren azpian
    Behar dugu prest eduqui gure gauça gucia
    Gure gaucez ordenatu osso garen artean
    Guero ez dugun eguiteco haieçaz azquen finean
    Arimaz asqui eguiteco baduquegu orduan.

    Pensa othoi nola gauden bi bideren erdian
    Salva baino damnatzeco perileco phunduan
    Nehor fida ez dadila othoi vanitatean
    Sainduac ez ciraden sarthu vanitatez glorian.

    Helas othoi honat beha bekatore gucia
    Bekatuaz damnatzen du Jaungoicoac mundua
    Ceren haimbat bekatutan daramagu vicia
    Eta guhaurc gure faltaz galcen gure burua.

    Arçain oroc bilcen ditu ardiac arratsaldean
    Leku onerat eramaiten eguraldi gaitzean
    Batbederac pensa beça arimaren gainean
    Nola salvaturen duen hura bere finean.

    Bekatoreec infernuan dute pena handia
    Pena handi icigarri ecein pausu gabea
    Seculacoz egon behar hango sugar vician
    çuhur denac hara ez doan eguin penitencia.

  • Armac herioaren contra

    Herioa jauguiten da guti uste denean
    Eta aguian ez emanen confessione ephea
    Hirur gauça ahal baditu nehorc ere eguiaz
    Nola ere hil baitadi doa salvamenduan.

    Lehen eguia

    Oh jaun ona aithorcen dut bekatore naicela
    Eta gaizqui eguiteaz oguen handi dudala
    Nic baitzaitut offensatu bide ez dudan beçala
    Dolu diçut eta damu çure contra eguinaz.

    Bigarren eguia

    O jaun ona gogo diçut oren present honetan
    Guardatzeco bekatutic bici naicen artean
    Othoi jauna çuc idaçu indar eta gracia
    Gogo honetan irauteco neure vici gucian.

    Heren eguia

    Oh jaun ona gogo diçut Gariçuma denean
    Eguiazqui eguiteco neure confessionea
    Bai eta ere complitzeco didan penitencia
    Othoi jauna çuc confirma ene vorondatea.

    Eta horiec eguiazqui nehorc hala ez baditu
    Albailequi duda gabe ecin datela salvu
    Bere bekatuac oro baditu ere confessatu
    Eta hala sinhets beça nahi ez denac engainatu.

    Aphecec ez aphezpicuc ez eta ere aitasainduc
    Absolvatzen halacoaren ecein bothereric ez du
    Jaungoicoa bethiere bihotzera so diagoçu
    Guhaurc baino segurago gure gogoa diacutsu
    Gogoa gabe hura baithan hitzac oro alfer dituçu

    Regla eçac egun oroz onsa heure etchea
    Heure gauça gucietan emac diligencia
    Eta heure travailua duan penitencia
    Jaungoicoa lauda eçac gauça ororen buruan.

    Honequila albaiheça bethiere conversa
    Gaixtoequin ecin haite gaizqui baicic provecha
    Berceei eguin ez deçaala nahi ez huqueena
    Ez eta ere falta ere hihaurc nahi duana
    Legue honi segui bedi salvu nahi duena.

    Hamar manamenduac

    Adora eçac Jaungoico bat onhets oroz gainetic
    Haren icena ez jura causa gabe vanoqui
    Igandeac eta bestac sanctifica devotqui
    Aita eta ama ohora itzac vici haicen lucequi
    Nehor erho ez deçaala ez eta ere gaitzetsi
    Norc berea baicic emazteric ez hunqui
    Bercerena ez deçaala ebatsi ez eduqui
    Fama gaitzic ez demaala lagunari falsuqui
    Berceen emazte alabac ez desira gaixtoqui
    Ez eta ere ondassuna lekot bedi justoqui.

    Manamenduac hauec dira Jaungoicoac emanic
    Hoc beguira ditzagula salva gaiten hegatic.

    Judicio generala

    Judicio generalaz nola orhoit ez dira
    Bekatutan vici dira bethi bere aisira
    Egun hartan gal ez gaiten aitzinetic beguira
    Han orduan ez duquegu nehorc ere aicina
    Harçaz onsa orhoitzea çuhurcia handi da

    Arma arma mundu oro judicio handira
    Ceru eta lur ororen creadore handia
    Munduaren jugeatzera rigorosqui heldu da
    Nola gauden aphainduric bat bederac beguira.

    Manamendu igorcen du mundu gucietaric
    Gende oro bat daquion Josaphaten bilduric
    Nehon ere nehor ere escappatu gaberic.
    Ceru eta lur gucia daude ikaraturic.

    Herioa manatzen du ecein falta gaberic
    Hilac oro dakarçala aitzinera viciric
    Handic harat ez duqueela bothereric jagoitic
    Mundu oro jarriren da bi lekutan hersiric
    Glorian ezpa infernuan ez da escappatzeric.

    Manatzen du infernua handi eta borthizqui
    Han direnac igor ditzan luçamendu gaberic
    Arima eta gorphutzetan nahi dituela ikussi
    Eta emanen derauela cer baitute mereci.

    Gende onac onsa pensa juge honen gainean
    Nola duen gucietan potestate handia
    Herioan infernuan ceru eta lurrean
    Ceren dabil haren contra bada bekatorea.

    Gure artean hau dakussat itsutassun handia
    Nola dugun cerbitzatzen haimbat gure etsaia
    Jaungoicoa desconoci gure salvaçalea
    Eta oroc eçagutzen dela bidegabea.

    Harren biei emanen du sentencia piçua
    Elkarrequin pena daitecen infernuco garrean
    Seculaco suan eta ecein pausu gabean
    Oroc othoi onsa pensa cer den irabacia.

    Egundano ez da içan, ez içanen jagoitic
    Judicio hain handiric ez eta ere borthitzic
    Sorthu eta sorcecoac hilez guero phizturic
    Oroc hara behar dute excusatu gaberic.

    Anhitz gauça behar dira judicio handian
    Jugeac duen potestate parte ororen gainean
    Demandantac erran deçan bere causa eguiaz
    Bai eta ere defendentac bere defensionea
    Phorogatu datenean norc duqueen çucena
    Sentenciaz eman deçan jugeac nori berea.

    Egun hartan juge date mundu ororen jabea
    Baitu ororen gainean potestate handia
    Accusari bera date eta consciencia
    Bekatu oro publicoqui aguerico orduan.

    Bekatoreen contra date orduan mundu gucia
    Ceren duten offenditu haien creaçalea
    Ordu hartan ixil dagoque triste bekatorea
    Orotaric cerraturic daude paussu guciac.

    Juge jauna iraturic egonen da gainetic
    Irenstera aphainduric infernua azpitic
    Etsai gaitza accusatzen ezquerreco aldetic
    Bekatuac escuinetic minçaturen publiqui
    Hire contra hemen gaituc hihaurorrec eguinic
    Gaizquienic contra date consciencia barnetic.

    Estalceco ez içanen nehon ere lekuric
    Aguercera norc eguinen ordu hartan bathiric
    Mundu oro egonen da haien contra jarriric
    Sainduac ere ordu hartan oro egonen ixilic
    Jugeac ere ez ençunen ecein ere othoiric
    Egun harçaz orhoit gaitecen othoi hara gaberic.

    Non dirate egun hartan hemengo jaun erregueac
    Duque, conde, marques, çaldun eta berce jaun nobleac
    Eta haien armadaco guiçon sendoen valentiac
    ordu hartan valioco guti haien potenciac.

    Jurista eta theologo, poeta eta doctoreac
    Procuradore, advocatu, juge eta notarioac
    Ordu hartan aguerico clarqui haien maliciac
    Eta guti valioco cautela eta parleriac.

    Aitasaindu, cardenale, aphez eta prelatuac
    Berez eta ardi oroz eman behar han kondua
    Egun hartan handiena içanen da erratua
    Eta berdin jugeaturen handia eta ttipia.

    Alfer date egun hartan hari appellatzea
    Nehon ere ez daçagu jaunic bere gainean
    Malicia gaitzi çaio eta maite eguia
    Helas othoi oroc eguin orain penitencia
    Egun hartan guero ez dugun eguiteco handia.

    Seinaleac jinen dira aitzinetic tristeric
    Elementuac ibiliren oro tribulaturic
    Eguzquia ilharguia odoletan etzinic
    Itsasoa samurturic goiti eta beheiti
    Hango arrainac icituric ibiliren jalguiric.

    Eta lurra icigarri oro ikaraturic
    çuhamuec dakartela odolezco icerdi
    Tempestatez igorciriz aire oro samurric
    Mendi eta harri oro elkar çathicaturic
    Mundu oro jarriren da suac arrasaturic.

    Juge jaunac manaturen bera jauguin gaberic
    Gauça oro xahu deçan behin suac lehenic
    Satsu eta kirats oro doan mundu gucitic
    Eta hala jarriren da lur gucia erreric.

    Trompetta da minçaturen mundu gucietaric
    Hilac oro jaiqui hona çuen hobietaric
    Arima eta gorphutzetan oro bertan phizturic
    Oroc hara behar dugu excusatu gaberic.

    Justu oro iganen da bertan goiti airean
    Eta egonen escuinetic jugearen aldean
    Bekatoreac dolorezqui sugarrean lurrean
    Haric eta dançuteno sentencia gainean.

    Dagoenean gende oro aitzinean bilduric
    Jauguinen da rigorosqui sainduequin cerutic
    Iosaphaten egonen da airean gora jarriric
    Bekatoreei eguinen du arrangura handiric
    Haren hitzac eçarriren oro erdiraturic.

    Hartu nahi çuenean passione saindua
    Haren contra jin cenean armaturic gendea
    Hitz huts batez icituric egotzi ditu lurrean
    Iugeatzera dauguinean majestate handian
    Nola ez du lotsaturen ordu hartan mundua.

    Erranen du bekatoreei dolorezqui orduan
    Niçaz ez cineten orhoit vici cinetenean
    Haimbat ongui nic eguinic çuei çuen mendean
    Esquer on bat ukan ez dut çuenganic vician.

    Cer ere on baituçue oro dira eneac
    Gorphutz eta on guciac bai eta ere arimac
    Çuendaco eguin ditut lurra eta ceruac
    Eguzquia, ilharguia eta fructu guciac.

    Suac bero urac xahu hats harceco airea
    Aingueruac çuen guarda ararteco sainduac
    Çuengatic eçarri dut guero neure vicia
    Horiengatic orogatic cer da çuen pagua.

    Ikussiric anhitzetan beharrean pobrea
    Eri gosse egarria eta bilhuzgorria
    Ene icenean anhitzetan galdeguinic limosna
    çuec ukan baituçue haieçaz guti ansia.

    Bai erhoqui complacitu ene contra etsaia
    Demonio haraguia bai eta ere mundua
    Orain dela çuendaco maradicionea
    Infernuco sua eta jagoitico nekea
    Eta çuen compainia demonio gucia.

    Ez da anhitz luçaturen executionea
    Bertan date irequiren lurra oren berean
    Su harequin irentsiren oro bere barnean
    Hau içanen bekatoreen hondar irabacia.

    Helas nola içanen den hemen damu handia
    Damu handi icigarri remedio gabea
    Haimbat gende seculacoz damnaturen denean
    Oh jaun ona çuc gaitzaçu othoi handic beguira.

    Bereetara itzuliren ditu guero beguiac
    Goacen oro elkarrequin ene adisquideac
    Bethi eta seculacotz gauden ene glorian
    Desir oro complituric alegria handian.

    Handic harat ez da içanen bi erretatu baicic
    Damnatuac infernuan bethi dolorerequin
    Salvatuac Jaincoarequin bethi alegueraqui
    Jaungoicoac daguiela gure partea horiequin.

    Cerua ez da ibiliren handic harat jagoitic
    Eguzquia egonen da orienten gueldiric
    Ilharguia occidenten beguiz begui jarriric
    Egun honec iraunen du hemen eta jagoitic
    Alabaina ez içanen hemen gauça viciric.

    Oh jaun ona çu çarade gure creaçalea
    Bekatore bagara ere oro gara çureac
    Gure faltaz gal ez dadin othoi çure eguina
    Bekaturic garbi itzaçu othoi gure arimac.

    Baldin erideiten bada gutan falta handia
    Are duçu handiago çutan pietatea
    çureetaric garen othoi eguiguçu gracia
    çure ama anderea daquigula valia.

  • Orationea

    Ave Maria anderea gracia oroz bethea
    Jaincoaren ama virgen berac ordenatua
    Ceru eta lur ororen erreguina dignea
    Bekatoreen advocata eta confortaria.

    Ni çugana niathorqueçu bekatore handia
    Carioqui othoitzera çu çaquizquidan valia
    Digne ez banaiz aiphatzera çure icen saindua
    Ez jitera aitzinera ceren bainaiz satsua.

    Misericordiaz bethe çaren andere handia
    Ez naçaçula othoi iraitz eta ez menosprecia
    çuc guibela badidaçu helas ama eztia
    Ordu hartan diakussaçut galdu neure burua.

    Haimbat nauçu gauça orotan ni verthute gabea
    Oren oroz bekatutan nabilena galdua
    Eta bethi erratua nola ardi itsua
    Mundu honec haraguiac bethi engainatua.

    Çu baitzara gracia ororen ama eta ithurburua
    Verthute eta on gucien thesorera handia
    Egundaino bekatutan maculatu gabea
    Verthutetan seguitzeco eguidaçu gracia.

    Çutan dago bekatoreen remedio gucia
    Esperança, ossagarri eta salvamendua
    çuc guibela demaçuna nola baita galdua
    çure gomenduan dena halaber da salvua.

    Jaincoac çuri eman diçu potestate handia
    Haren ama çaren guero ama ere maitea
    Ceru eta lur orotan duçun haimbat valia
    Cer çuc galde baitaguiçu den complitu gucia.

    Eta çure escutic duten berce oroc gracia
    Eta salva çuc deçaçun çuri gomendatua
    Oh andere excellente ecein pare gabea
    Salvatuetaric naicen eguidaçu gracia.

    Çuri gomendatzen nauçu hila eta vicia
    Neure gorphutz eta arima eta dudan gucia
    Othoi behar orduetan cu çaquizquit valia
    Eta othoi çuc governa ene vici gucia.

    Eta irabaz Jaincoaganic indar eta gracia
    Bekatuez eguiteco onsa penitencia
    Eta guero verthutetan daramadan vicia
    Eta eguin gauça orotan haren vorondatea.

    Beguira othoi mescabutic ene gorphutz pobrea
    Bekatutan hil ez nadin eguidaçu gracia
    Seculacotz damnaturic ez noan galdua
    Baina çure escutic dudan salvatzeco bidea.

    Eta guero dauguinean ene heriotzea
    Arimaren partitzeco oren icigarria
    Ordu hartan behar baitut eman kondu hersia
    Eguin oroz recebitu neure merecitua.

    Eta ez jaquin lehen gauean non daten ostatua
    Ez eta ere çu ez baçara nor daquidan valia
    Ordu hartan hel çaquizquit othoi ama eztia
    Ararteco leial eta neure ajutaria.

    Othoi çure gomenduan har arima tristea
    Ordu hartan jo ez deçan infernuco bidea
    çure seme jaunarequin eguidaçu bakea
    Bekatuac barkaturic didan parabiçua

    Eta nic han dakussadan çure beguitartea
    Eta sainduequin lauda haren majestatea
    ceren onsa orhoit çaitecen niçaz ama eztia
    Gogo onez erranen dut çuri Ave Maria.
    Oratione hau derrana Andre Dona Maria
    othoi gomendatu duçun hila eta vicia.

  • Amorosen gaztigua

    Bercec berceric gogoan eta nic Andre Dona Maria
    Andre ona daquigula gucioi othoi valia

    Amorosac nahi nuque honat beha balitez
    on liçaten gaztiguric aguian ençun liroite
    Amore bat hautatzeco conseilu bat nequeie
    Baldin eta seculacotz gogoan sar balequie.

    Nihaurc ere ukan diçut cembait ere amore
    Baina handic ez dut ukan provechuric batere
    Anhitz pena arima gal harena eta neuri ere
    Amoretan placer baten mila dira dolore.

    Amoretan othe date leial denic batere
    Hitz ederrez ezpa joiaz mutha ez dadin hura ere
    Hoben uste duen hori anhitzetan traidore
    Hobena date gaitzenic arimaren bederen

    Bekatuzco amorea bethi date traidore
    Herioa dauguinean eguia çogueri date
    Hartu duten placer oro orduan iragan date
    Bekatua guelditzen da penatzeco guero ere
    Anhiz placer ukan badu anhitz behar dolore.

    Amore bat nahi nuque liadutanic eguia
    Bici eta hilez guero hain lequidan valia
    Cerbitzatu nahi nuque halacoa vician
    Hemen labur vicia da jagoiticoz bercea.

    Mundu oro iraganic ez eriden berceric
    Jaincoaren ama ona gracia oroz betheric
    Haren amore içaiteco ez da nehor digneric
    Onsa cerbitza deçagun maite gaitu bertatic.

    Amoreac baino dira harçaz berce guciac
    Behar handien denean faltaturen berceac
    Uste baino lehen gara hilcen bekatoreac
    Harc ajuta ez bagaitza nola garen galduac.

    Andre ona har deçagun oroc gure amore
    Berce oro utzi eta eguin hari ohore
    Hala eguin badeçagu ohoratu garate.
    Bercegatic hura gabe oro galdu garade.

    Jaincoaz landan mundu oroc ez du haimbat valia
    Cerua lurra itsasoa haren peco gucia
    Orotara hedatzen du behar bada escua
    Bera handi içan arren preciatzen ttipia
    Halacoa utzi eta non duquegu bercea.

    Berce amoreac baten baicic ez dirade prestu
    Norc berea berceari ez du nahi partitu
    Ama virgen gloriosa haimbat bada complitu
    Ororençat bera baita leial dela abastu.

    Amorosec badaguite behin bere nahia
    Handiago jiten çaie berce nahicaria
    Ecin ukan behin ere bere complimendua
    Bethi peitu daramate bere mende gucia
    Emazte eta guiçon oroc har amore Maria
    Eta orori baitequegu berac complimendua.

    Andre onac ukan diçu ederretan gracia
    Nehorc hura gaixteriaz ecin leçan imbeia
    Baina vistaz hilcen çuen nahicari satsua
    Figuraren ikusteaz daquiqueçu eguia.

    Itsasoan ur gucia ceruetan içarra
    Oihanetan itzal hori lur gucian belharra
    Egunari eguzquia gau belçari ilhuna
    Lehen faltaturen dira ecen hura gugana
    Baldin eta eguiazqui gu bagaude hargana.

    Ceren bada erho gara gaixo bekatariac
    Andre leial honegana goacen othoi guciac
    Helas othoi ari bira berce amore falsuac
    Harequila segur dugu behar dugun gucia.

    Helas amoros gaixoa hire engainatua
    Erhogoatan ba daramac heure mende gucia
    Ene andere graciosa ez badaquic valia
    Bai vician bai hilean bethi hoa galdua.

    Dembora duan artean eguic ahal onguia
    Herioa dauguinean miraz duquec ordua
    Orduan ere nahi ba duc onsa jalgui daguia
    Onsa hari gomenda hadi nic diotsat eguia
    Finean ere ez dic uzten harc galcera berea
    Orduan ere bere escuan dic gracia gucia.

    Mundu honec anhitz gende engainatu darama
    Jagoiticoz vici ustez haren sehi dabilça
    Guti uste duenean nehor utzi darama
    Erho jokatua date hartan fida dadina.

    Nihaur ere ibili naiz anhitzetan erhoric
    Gauaz eta egunaz ere hotzic eta beroric
    Loa galdu pena asqui baina ez arimagatic
    Orain oro nahi nuque liren Jaincoagatic.

    Ni beçala anhitz duçu halacoric munduan
    Mende oro doaquienic bethi vanaglorian
    Ohart gaitecen buruari dembora den artean
    Andre onac har gaitzaque gomendutan aguian
    Haimbat bada graciosa ama ororen gainean
    Jin dadinic ez du uzten hartu gabe gracian

    Culpa gabe nehor ez da hau da segur eguia
    Bekatuaz damnatzen du Jaungoicoac mundua
    Bekaturic ez da içan çutan andre handia
    Ararteco çaquizquigula digun barkamendua.

    Bekatoreen salvatzeco Jaincoac eguin cintuen
    Bere burua eguin diçu juge justiciaren
    çu misericordiaren refugio cinaden
    Nola berac justician ecin salva litzaque
    çure misericordiaz remedia litecen
    Baldin eta eguiazqui çugana jin balitez.

    Egundano ez da içan ez içanen jagoitic
    Bekatore hain handiric ez eta ere satsuric
    Bere bidean jauguin bada çuri gomendaturic
    Ukan ez duen barkamendu çure amorecatic
    Ez galdu da ez galduren çure gomenducoric
    çuri gomendatzen gara hilic eta viciric.

    Berce emazteac ama dira cembait haurto ttipiren
    Eta guero habororic puncela ecin dirate
    çu anderea ama çara virginaric Jaincoaren
    Eta gueroz erreguina ceru eta lurraren.

    Jaincoa jaun den gauça ororen çu çarade andere
    Arraçoin da mundu oroc daguien çuri ohore
    Ecen hala ari çaiçu Jesus Christo bera ere
    çuc beçaimbat dignitate mundu oroc ez duque.

    Oh anderea ecin date nehor çure berdinic
    Gainecoric çuc ez duçu Jainco beraz berceric
    Jainco ez den berce oro dago çure azpitic
    Jaincoaren ama çara mundu oroz gainetic.

    Mundu oroc ez du eguin çuc beçaimbat hargatic
    Orogatic baino haboro harc ere daidi çugatic
    Bere ama ecin utzi obeditu gaberic
    Othoi gracia eguiguçu garen çuenetaric.

    Onsa çuc har baninçaçu gomendutan gogotic
    Ecin damna neindela sinhesten dut segurqui
    Anhitz beguiratu duçu galduren cenetaric
    Niri ere hel çaquizquit othoi galdu gaberic.

    Nehon ere gaitzic ez da çuc ken ez diroçunic
    Ez eta ere ontassunic çure escuan ez denic
    Dembora eta leku orotan ecin duda gaberic
    Graciac oro çure escuan Jaungoicoac emanic.

    Nahi duena hala duque amac semeaganic
    Seme onac anhitz daidi amaren amorecatic
    Gure natura haritu du çutan amoraturic
    Jaungoicoa eçarri duçu gure anaiaturic.

    Haren eta gure ororen ama çara digneric
    Amac ez du suffritzeco semeen artean guerlaric
    Samurturic ba dakussaçu gure gaizquiegatic
    Ororen ama çara eta bake gaitzaçu bertatic .

    Orain eguiten diraden gaizqui handiegatic
    Jaincoac hondatu çuqueen lur gucia engoitic
    Baldin eta çu ez bacina ararteco gugatic
    Oro sostengatzen gaitu çure othoiegatic

    Gu gaixtoac içan arren ez den çutan faltaric
    Fin onera hel gaitzaçu garen salvuetaric.

    Ama eztia nic badaguit çure contra faltaric
    çuc gaztiga eta dreça naçaçu othoi bertatic
    Helas norat ihes naidi çu neure ama utziric
    Neuretaco ez daçagut çu nolaco amaric.

  • Emazteen favore

    Emazteac ez gaitz erran ene amorecatic
    Guiçonec utzi balitzate ez leidite faltaric.

    Anhitz guiçon ari ba da andrez gaizqui erraiten
    Arhinzqui eta desonestqui baitituzte aiphatzen
    Ixilic egoitea ederrago liçate
    Andreec guiçonequin baicic hutsic ecin daidite.

    Çuhur gutic andregatic gaizqui erran diroite
    Haiez ongui erraitea onestago liçate
    Emazteac cerengatic gaitz erranen dirate
    Handi eta ttipi oro haietaric garade.

    Valentia simplea da andreen gaitz erraitea
    Bat gaitz erran nahi badu oro berdin sarcea
    Ixil ledin nahi nuque halaco den gucia
    Damu gaitzic emazteac hari eman dithia

    Andreen gaitz erraile oroc behar luque pensatu
    Bera eta berce oro nondic guinaden sorthu
    Ama emazte luen ala ez nahi nuque galdatu
    Amagatic andre oro behar luque goratu

    Guiçonaren provechuco emaztea bethi da
    Oro behin haietaric sorcen gara mundura
    Sorthu eta hil guinate harc haz ez baguinça
    Haciz guero egun oroz behar haren ajuta.

    Haren escuz ossoan behar soinera eta jatera
    Eri denean andre gabe galdu guiçon egurra
    Hil ba dadi hura nola nor doaque gainera
    Ordu oroz behar ditugu ez da hemen cer duda

    Emazteric ez den lekuan ez dakussat placeric
    Ez guiçona ez etchea behin ere xahuric
    Etchean den gauça oro gaizqui reglaturic
    Paradisuan nahi ez nuque emazteric ez balitz.

    Emazteac ez dut ençun lehen guiçona jauquiric
    Baina guiçonac emaztea bethiere lehenic
    Gaixteria jalguitzen da bethi guiçonetaric
    Ceren bada deraucote emazteari oguenic.

    Verthuteac behar luque guiçonetan handiago
    Emazteetan nic dakussat onguiz ere guehiago
    Mila guiçon gaixtoric da emazte batendaco
    Guiçon baten mila andre bere fedean dago.

    Haiec guiçonei behaba litez ez liçate bat onic
    Ez diroite deusgai denic utzi jauqui gaberic
    Baina anhiz emazte da escappatzen çaienic
    Andereetan ceren baita verthutea hobenic.

    Nic ez dançut emazteac bortchaturic guiçona
    Baina bera çoraturic andreari darraica
    Cembait andre hel baledi onheriztez hargana
    Cein guiçonec andreari emaiten du oguena.

    Jaincoac emaztea maite mundu oroz gainetic
    Cerutic jaitsi cedin harçaz amoraturic
    Emazteac eçarri du gure anaiaturic
    Andre oro laudatzeco haren amorecatic.

    Irudi çait emaztea dela gauça eztia
    Donario gucietan guciz gauça emea
    Gauaz eta egunaz ere badu placer handia
    Harçaz gaizqui erraitea villania handia.

    Munduan ez da gauçaric hain eder ez placentic
    Nola emaztea guiçonaren petic bilhuzgorriric
    Beso biac çabalduric dago rendaturic
    Guiçon horrec daguiela harçaz nahi duenic.

    Jo badeça dardoaz ere gorphutzaren erditic
    Aingueruac baino haboro ez lerraque gaizquiric
    Baina dardoa ematuric çauria ere sendoturic
    Bere graciaz eçarcen ditu elkarrequin baketuric.

    Nor da guiçon modorroa harçaz orhoit ez dena
    Eta guero halacoa gaitzerraiten duena
    Ez da guiçon naturazco hala eguiten duena
    Ceren ez du eçagutzen hala ongui eguina.

    Ezconduen coplac

    Jaungoicoa edetaçu bercerena gogotic
    Bera captiva da eta ni gathibu hargatic

    Ni gathibu naducana captiva da berceren
    Ene dichac hala eguin du ni gathibu bigaren
    Gogo onez icanen naiz vici banaiz bataren
    Baina borchaz baicic ez jagoitic bercearen.

    Bercerena har deçanac beretaco amore
    Haborotan ukanen du placer baino dolore
    Batzarreac bekan eta beldurrequin dirate
    Guti uste dutenean gaitza bertan sor daite.

    Onhestea bercerena erhogoa handi da
    Placer baten ukanen du anhitz malenconia
    Beguiez ikus ecin minça han dakussat nekea
    Berearequin datzanean enetaco haicea.

    Perilequin baicic ecin noaque hargana
    Eta aguian, harc orduan ez baituque aicina
    Ba du ere beldur date bertan doa harçara
    Nic nahien dudanean bercec besoan daratza.

    Alhor hartan hel badaquit ereitera hacia
    Eta ene bada ere lastoa eta bihia
    Ez batori ahal duquet ez eta ere bercea
    Lan eguinaz esquer gaixto galdu irabacia
    Bercerençat guelditzen da ene çucembidea
    Aguian guero alhabarequin ezconduco semea.

    Amorea nehorc ere ez du nahi partitu
    Nic ez daquit berceac baina ni ari naiz bekatu
    Berearequin ikusteaz hain hain noa penatu
    Haiec dostetan ni neketan orduan rabiatu

    Jelosiac ez ditzaquet nic gaitz erran seculan
    Maite nuena nahi ez nuque nehorc hunqui lieçadan
    Bercerenaz içan nauçu amoros leku batetan
    Bereagana jelosturic desesperatzer nincen.

    Amorea ecin cençuz ecin daite governa
    Anhitzetan onhesten du guti behar duena
    Arnoac baino gaizquiago ordi diro persona
    Sarri esteca berant laxa harc hatzeman deçana.

    Amorea itsu da eta ez daçagu çucena
    Ez du uste berceric dela lekot maite duena
    Suac baino gaizquiago erre diro guiçona
    Itsasoac ez iraungui iratchequi dadina.

    Amoros secretuqui dena

    Andre eder gentil batec bihotza deraut ebatsi
    Harçaz orhoit nadinean deus ere ecin irentsi
    Nic hura nola nahi nuque harc baninça onhetsi
    Ecin venturatuz nago beldur daquion gaitzi.

    Mirail bat nic ahal banu hala luen donoa
    Neure gogoa neracutson secretuqui han barna
    Han berean nic nekussan harena ere nigana
    Hutsic ecin eguin neçan behin ere hargana.

    Ene gaizqui penatzeco hain ederric sortu cen
    Gauaz eta egunaz ere gaizqui nauçu penatzen
    Harequila bat banadi bihotza çait harritzen
    Neure penen erraitera are ez naiz ausarcen.

    Ene gogoa balequi maite bide ninduque
    Ni erregue baldin banintz erreguina liçate
    Hura hala nahi balitz elkarrequin guinate
    Haren haurrac eta eneac haurride osso lirate.

    Baldin eta nic ba nerro hari neure bihotza
    Eta guero baldin ba lit respuesta bortitza
    Dardoac baino lehen liro erdira ene bihotza
    Duda gabe eror neinde han berean hilhotza

    Artiçarrac berceetaric avantaila darama
    Halaber da andereetan ni penatzen nauena
    Haimbat da eder eta gentil harçaz erho narama
    çori onean sortu date haren besoan datzana.

    Ene gogoa nola bait da çucen jarri hargana
    Haren ere Jaungoicoac dakarrela nigana
    Ene pena sar daquion bihotzean barrena
    Gogo onez eguin deçan desiratzen dudana

    Amorosen partitzea

    Parti ahal banenguidio harc ez luque pareric
    Alabaina nic ez diçut hain on deritzadanic.

    Amore bat onhetsi dut guciz soberatuqui
    Ene arima eta bihotza josi dira harequin
    Haren irudi eder hori beguietan ehoqui
    Harçaz orhoit nadinean bihotza doaquit ebaqui.

    Nic hargana haimbat diçut amorio handia
    Harequila egoiteaz ez baneinde enoia
    Harganico partitzea ene eihargarria
    Berriz ikus dirodano bethi malenconia.

    Helas ene amorea nola nauçun penatzen
    çurequila ecin batuz bihotzean erretzen
    Ene gaizqui penatzeco segur sorthu cinaden
    Penac oro on lirate çu bacina orhoitzen.

    Minçatzeco çurequila gau bat nahi niqueçu
    Hilabethe complituric hura luça baledi
    Arranguren kondatzeco asti nuen frangoqui
    Ecein ere beldur gabe egoiteco çurequin.

    Orain phorogatzen diçut daquitenen errana
    Nehorc utzi ez deçala escuetan duena
    Helas itzul ahal baneça iragan den dembora
    Segur orain ez niqueçu dudan gogoanbeharra

    Dembora hartan ohi niçun nic çugatic dolore
    Orain aldiz çure faltaz muthatu naiz ni ere
    Malenconia ez çaiteztela baduqueçu amore
    Baina ordu bacenuque cençatzeco çuc ere.

    Ba daquiçu dolorean partaide naiz ni ere
    Eta çure muthatzeco ez oguenic batere
    Neure gaizqui penatzeco har cinçadan amore
    Jagoiticoz ukanen dut nic çugatic dolore.

    Amoros jelosia

    Bethi penaz içaitea gaitz da ene amore
    Bethi ere behar dut·a nic çugatic dolore.

    Amore bat ukan diçut miragarri gentilic
    Harequila nincenean ez nuen nic faltaric
    Nic jagoitic ecin nuque hura beçain maiteric
    Haren minez orain nago ecin hilez viciric.

    Norcbait ere amorea niri deraut muthatu
    Nic ez daquit cer den baina estamendu berri du
    Ohi nola aspaldian nahi ez çait minçatu
    Cerc andere hantu duen behar diçut galdatu.

    Secretuqui behar diçut harequila minçatu
    Ordu hartan jagoiticoz etsai ezpa baketu
    Niri onsa ez badeguit behar diçut pintatu
    Ene burua çaidaçu harendaco abastu.

    Amorea nor içan da gure bion artean
    Muthaturic baçabilça ja aspaldi handian
    Nic çugana daquidala faltatu ez dut vician
    Bioc behin secretuqui nombait minça guintean.

    Nehon ere ez dakussat nihaur beçain erhoric
    Nic norgatic pena baitut harc ene ez du axolic
    çuhur banintz baninçande ni ere hura gaberic
    Alabaina ecin utzi behin ere gogotic.

    Gende onac bihotza dagoquit bethiere nigarrez
    Neure amore xotildua galdu dudan beldurrez
    Gauaz loric ecin daidit haren gogoanbeharrez
    Gogoan behar handi diçut bethe nauen adarrez.

    Jaungoicoa edetaçu amorea gogotic
    Eta haren irudia ene beguietaric
    Harc nigana ez daduca onsa leialtateric
    Ni ere elicaturen naiz orain hura gaberic
    Saroia da lohitu eta ez dut haren beharric
    Nahi badut ukanen dut orain ere berriric.

    Potaren galdatzea

    Andrea Jaincoac drugaçula orain berdin garade
    Ni erregue baldin banintz erreguina cinate
    Pot bat othoi eguidaçu ez çaiçula herabe
    Nic çugatic dudan penec hura mereci dute.

    Eia horrat aparta hadi nor uste duc naicela
    Horrelaco bat ez duc uste nic ikussi dudala
    Horrelaco hitz gaixtoric niri ez derradala
    Berceei erran albaihitza ez nauc uste duana

    Andre gaixtoa bacinade nic ez neidi konduric
    Çaren çarena baitzara çuçaz pena diçut nic
    Ene ustean ez dut erran deshonesta den gauçaric
    Pot bat niri eguinagatic ez cenuque laidoric,

    Hire potac bacequiat berce gauça nahi dic
    Anderea azti çara nihaurc erran gaberic
    Bada utzi albaininçac ni holacoz ixilic
    Horren gaitz çaraden guero eguinen dut berceric.

    Vici naicen egunetan bada ez çaitut utziren
    Nic cer orain nahi baitut hemen duçu eguinen
    Uste diat escuarqui ez haicela burlatzen
    Guiçon honec orain nau·a hemen laidoz betheren
    Eiagora nic cer daidit çaude ixilic haimbaten

    Etai lelo ribai lelo pota franco bercea bego
    Andrea minça albaitzintez berce aldean emeago.

    Amorez errequeritzea

    Benedica fortuna ala incontru ona
    Orain beguietan diçut desiratzen nuena.

    Ene maite maitena eguidaçu çucena
    Joan duçuna ekardaçu ezpa eman ordaina

    Nic daquidan gauçaric ez daducat çureric
    Lotsaturic jarri nauçu ez baitaquit cergatic.

    Ez duçula beldurric ez duqueçu perilic
    Gure aucian ez da içanen çuhaur baicic jugeric.

    Ez dut eguin gaizquiric ukaiteco perilic
    Ez eta ere cerengatic behar dudan auciric.

    Bada neure maitea nic diotsut eguia
    Arrobatu nauçu eta valia bequit neurea.

    Ni ez nauçu ohoina arrobatzer naicena
    Orain othoi ez nadila oguen gabe diffama.

    Enetaco ohoin çara ohoin ere handi çara
    Nic beharren nuen gauça daramaçu çurequila.

    Ni ez nauçu jaquinsu clarqui erran eçaçu
    Nehorc onsa adi citzan nahi baldin ba duçu.

    Guiçonac duen maiteena bai eta ere hobena
    Bihotzeco pausua du eta bere lo ona.

    Orain loric ecin daidit bihotzean ez pausuric
    Haiec biac galdu ditut amorea nic çugatic.

    Onsa pensa badeçaçu gaizqui arrobatu nauçu
    çor handian çaude eta othoi onsa eguidaçu.

    Galdu baldin badituçu ceren oguen derautaçu
    Nic daquidan lekutaric ni baithara ez dituçu

    Orain egun batetan ceundela pensetan
    Haimbat çuçaz amoratu gueroz nauçu penatan.

    Horla erraitea errax duçu erho bozten badaquiçu
    çure pena dioçunoc nombait handi bide dituçu.

    Haimbat ere handi dituçu ecin erran nieçaçuque
    Eguiara bacenequi urricari nenguidiçu.

    Penac handi badituçu atxeterric asqui duçu
    Sarri sendoturen çara larru hori osso duçu.

    Çauri banintz larruan bada atxeter herrian
    Ene mina sendo ez liro çuc baicic vician.

    Çure irudi ederrac eta maina gentilac
    Gaizquiago çauri niaiçu ecen dardo çorrotzac.

    Bihotzean çauri nauçu eta gathibatu nauçu
    Amoretan har naçaçu nic dudana çure duçu.

    Ametsetan aguerritan ni cugatic doloretan
    Hitz bat onic erradaçu hil ez nadin othoi bertan.

    Cer nahi duçu derradan gauca horren gainean.
    Ni nolacoric asqui duçu berceric ere herrian.

    Berce oroz gainetic haimbat maite çaitut nic
    Mundu oro utzi niro çure amorecatic.

    Ahal banerra eguia nic dut pena handia
    Secretuqui minça gaitecen bioc othoi maitea.

    Amorosen disputa

    Uztaçu hurrancera amore maite
    Orain partitzeco damu guinate.

    Amoreac othoi parti gaitecen
    Gendeac diradela hasi bekaizten
    Laidoc hartu gabe gueldi gaitecen
    Gendeec irrigarri guerta ez gaitecen.

    Helas amorea ene galdua
    Jamas çurequila ez neinde enoia
    Viciric partitzea pena handia
    Honen sarri utzi nahi nauçu·a.

    Nihaurc ere guerthuz maite baçaitut
    Onherizte gabez uzten ez çaitut
    Baina Jaincoaren nauçu beldurtu
    Sobera diguçu eguin bekatu.

    Oraino amorea gazte gaituçu
    Jaincoaz orhoitzeco leku diguçu
    Are elkarrequin behar diguçu
    Orain partitzeco damu gaituçu.

    Bekatu honetan hilen baguina
    Damnatu luqueçu ene arima
    Ez zaitecela engoitic nitan engaina
    Niri phoroguric ez didaçula.

    Sinheste bat diçut gogoan honela
    Nic nola daducat amore çugana
    Jaincoari ere eder çaiola
    Hargatic gaitzetsi ez gaitzaqueela.

    Horrelaco lausenguz utzi naçaçu
    Nola erhoturic narabilaçu
    Othoi ceniçauçu [?] niri euztaçu
    Ene gogoa onsa ez dacussaçu.

    Nola diostaçu horrelaco hitza
    Bethi daducaçu thema borthitza
    Joan derautaçu [didaçu] lehen bihotza
    Guero gathibatu neure gorphutza.

    Horrelaxeco erançutez utzi naçaçu
    Gueldi ba cintez nahi niqueçu
    Gure etchean ohart ba daquizquigu
    Bioc jagoiticoz galdu gaituçu.

    Gendeac so daude bethi gugana
    Nihaurc secretuqui nator çugana
    çuhaurc daquiqueçu noiz den aicina
    Neke ez çaiçula jitea nigana.

    Pitxer ibilia hautsi dioaçu
    çuc ni laido handiz betheren nauçu
    Othoi ceniçaiçu niri uztaçu
    Niçaz atseguinic ecin duqueçu.

    Amore maitea diotsut eguia
    çutan diagoçu ene vicia
    Nahiago diçut çure ikustea
    Ecen neuretaco herri gucia.

    Horrelaco lausenguz utzi naçaçu
    Ixil bacintez nahi niqueçu
    Jaincoaz orhoitzeco ordu luqueçu
    Berceric har eçaçu niri uztaçu.

    Jainco beldurturic jarri çara·a
    Halaz despeditu nahi nauçu·a
    Hemendic joan gabe ene burua
    Eguin behar duçu ene nahia.

    Orain nahi nauçu·a hemen borchatu
    Aldi honetan othoi utz naçaçu
    Berce aldi batez jinen naitzaiçu
    Nahi duçun hori orduan daidiçu.

    Haraitzinacoric duçu errana
    Utzi datzan horrec escuan duena
    Nahi duenean ez duqueela
    Hitzac ari bira dugun eguina.

    Orain eguin duçu nahi duçuna
    Eman derautaçu ahalqueiçuna
    Madaricatzen dut neure fortuna
    Ceren jin bainendin egun çugana.

    Amore ez çaitecela othoi despara
    Honat beguitartez itzul çaquizquit
    Ni baithan duqueçu adisquide bat
    Valia diqueçut senhar gaixto bat.

    Ordu gaitzarequin horrat çaquizquit

    Orain behar dugu·a conquista berri
    Eztei iraganez gomitu handi
    Haimbat ez çarade andere larri
    Mereci duçuna narçaque sarri.

    Amore gogorraren despita

    Andre eder gentil batez hautatu çait beguia
    Herri orotan gauça oroz ez du bere parea
    Othoitze bat ba neguion lerradala eguia
    Bideric liçatenez nincen haren gracian

    Respostua eman deraut luçamendu gaberic
    Cortesiaz on deritzut nic çuri hain segurqui
    Berceric nitan ez duqueçu avisatzen çaitut nic
    Gazte çoroa naicen arren ez nuqueçu hargatic.

    Çu gaztea baçara ere adimendu on duçu
    Nic çugatic dudan pena othoi sendi eçaçu
    çuretaco har naçaçu vici nahi banauçu
    Ni çugatic hil banadi cargu handi duqueçu.

    Ohorea galcen dela placer eguitea gaitz duçu
    Niri horrela erraitea çuri eman ez duçu
    Gaixteria eguitea laido dela daquiçu
    Ni erhoa çu jaquinsu beha ez naquidiçu.

    Çuhaur nahi baçarade ni secretu nuqueçu
    Gure arteco amorea nehorc ez ciaquiqueçu
    Secretuqui minçatzeco othoi bide idaçu
    Enequila minçatzeaz gaitzic ecin duqueçu.

    Gaizqui eguin dadinean gendeec sarri daquite
    Ene gaizqui eguiteaz eneec laido luquete
    çu eta ni elkarrequi onsa ecin guinate
    çaude ixilic çoaz horrat eta hobe baitate.

    Hitz horreçaz erdiratu derautaçu bihotza
    Nic çugatic dudan pena haimbat ere handi da
    çuçaz beraz ez banadi orain bertan consola
    Ene arima jalguiren da falta gabe campora.

    Arimaren jalguitzea neke handia duçu
    Orain duçun penegatic çuria egonen duçu
    Horrelaco vanitatez niri segur uztaçu
    Provechuric ez duqueçu eta sinhets naçaçu.

    Çurequila gaizqui banintz nola vici ninçate
    Ene bihotz eta arima çurequila dirade
    Bihotz eta arima gabe nehor ecin liçate
    çu eta ni elkarrequin onsa ahal guinate

    Jauna guerthuz hic daducat porfidia handia
    Ixil hendin nahi niquec ala ene fedea
    Hitz gutitan adi eçac nahi baduc eguia
    Hiretaco ez diaducaat guerthuz neure burua.

    Hori horrela liçatela niçun neure beldurra
    Andreac on deritzonari ez badaqui mesura
    Ni lehenic eta guero amoros oro galdu da
    Nic çuri on baderitzut gaitzi ez daquiçula

    Egundano içan da·a ni bai dichatacoric
    Ni amoreac ez nau maite nic hura ecin gaitzetsi
    Uste diçut narraiola ecin duquedanari
    Ceren bada on deritzot on ez deriztanari.

    Jaungoicoa mutha eçac othoi ene bihotza
    Amorearen harc beçala nic ez dudan axola
    Borchaz ere gaizqui baino ongui eguitea hobe da
    Nihaurc ere utziren dut on ez deriztana.

    Andre faltaz ez naiz hilen balimba ni lehena
    Oroz etsi behar diçut non baitate hobena
    Haiequin ecin medra naite bai gal neure arima
    Bategatic sarri niro diren oroz arnega.

  • Mossen Bernat Etchepareren cantua

    Mosen Bernat jaquin bahu gauça nola jinen cen
    Bearnora gabetaric egon ahal hinçaten.

    Heldu behar duen gauçan ez da escappatzeric
    Nic oguenic ez nuela ongui eguitez berceric
    Bidegabec hartu nau bide ez nuen lekutic
    Erregueri gaizqui saldu guerthuz oguen gaberic.

    Jaun erreguec meçu ninçan joan nenquion bertatic
    Gaitzez legoela ençun nuen baina nic ez oguenic
    Izterbeguiei ez neien malician lekuric
    Joan nendin ez neguien oguen gabe ihesic.

    Baldin eta joan ez banintz oguenduru ninçaten
    Ene contra falseria bethi sinhetsi çaten
    Justician ençun ba nintz sarri jalgui ninçaten
    Haren faltaz hasi nauçu jauguitzeaz dolutzen.

    Berceen gaitzaz cençatzea çuhurcia handi da
    Izterbegui duen oro nitan bedi gaztiga
    Avantailan dabilela albailedi segura
    Gaitza apart egoztea bethiere hobe da.

    Ni gaixoa etsaiari nihaur jin naiz escura
    Ene onsa eguinac ere orain oro gaitz dira
    Haren menean ez banengo nic nuqueen çucena
    Miraculu banegui ere orain ene oguena.

    Falsu testimoniotic ecin nehor beguira
    Halaz condemnatu çuten Jaincoa ere hilcera
    Bekatore gara eta mira ez daquigula
    Baldin eta bide gabe accusatu bagara
    Paciencia dugun eta Jaincoac gaitzan ajuta
    Malician dabilena berac diro mendeca.

    Jaungoicoa çu çarade eguiazco jugea
    çure gortean berdin dira handi eta ttipia
    Norcbait ere eguin deraut malicia handia
    Haiei hura othoi barka niri valia eguia.

    Jaungoicoa çuc beguira etsaiaren menetic
    Nic eneac badakusquit ene gaitzaz bozturic
    Çure escuaz dakusquidan haiec gaztigaturic
    Ene gainean ez daguiten uste duten irriric.

    Jaungoicoa eguin diçut çure contra bekatu
    Haiez nahi ez nauçula othoi hemen punitu
    Erregueri daquidala nic ez diçut faltatu
    Ceren egon behar dudan hemen haimbat gathibu.

    Çuganaco hutseguinez nahi banauçu punitu
    Erregue eta berce oro ene contra armatu
    Gogo onez nahi diçut çure eguina laudatu
    Eta etsaiac didan pena pacientqui hartu
    Nahiz hemen pena nadin arima den salvatu
    Haiec cer mereci duten çuhaurorrec ikussaçu.

    Penac oro jiten dira Jaincoaren nahitic
    Eta berac permittitzen oro hobenagatic
    Aguian hola ez banengo hil ninçaten engoitic
    Ene etsaiac galdu ustean ene ona eguin dic.

    Berac batzuc hil dirade ni are nago viciric
    ongui eguin uste baitut ohorezqui jalguiric
    Gaitza nola ona ere jauguinen da bertatic
    Gauz ikussi ez duenac ona cer den ez daqui.

    Ongui eguitez gauz suffrituz behar dugu salvatu
    Pena eta miseria nic ez nuen dastatu
    Orain daquit Jaungoicoac ez nau nahi damnatu
    Hemen ene penatzera çaitanean orhoitu
    Urrhe onac behar diçu suan onsa purgatu.

    Bere nahi ez banindu ez ninduqueen punitu
    Aitac bere haur maitea gaztigatu ohi du
    Bihi onac gorde gabe behar diçu xahutu
    Jaungoicoac niçaz ere hala aguian eguin du.

    Mosen Bernat pensa eçac garcela hori gaitz bada
    Nombait ere infernua are gaitzago dela
    Hemen hic baduquec baina haiec ez norc consola
    Penac hemen fin dic sarri haienac ez seculan.

    Batere minic hemen ez duc lekot jalgui nahia
    Han direnec bethi die suan pena handia
    Pena handi icigarri ecein pausu gabea
    Harçaz orhoit hadi eta duquec paciencia.

    Berceen gaztigari hincen orain hadi gaztiga
    Pena honez orhoit eta hangoa eçac cogita
    Hemengoaz bercecoa ahal baheça excusa
    Onsa emplegatu duquec hemen heure dembora.

    Hor ba lego gaztiga hiro hihaurc berce gucia
    Bada orain gaztiga eçac aldiz heure burua
    Quiriseiluari nola hiri hel ez daquian
    Berceei argui eguin eta erretzen dic burua.

    Hiri eguin ba derauate bidegabe handia
    Jaincoari gomenda eçac heure gauça gucia
    Harc orori emanen dic bere merecitua
    Gaizquiguileei pena handi pacienteei gloria.

    Ez deçaala gaitzeriztez damna heure burua
    desiratuz gaixtoari hel daquion gaizquia
    Jaincoari eguiten duc injuria handia
    Hura borrer eguiten duc juge heure burua.

    Certan jugea hic baiteçac heure izterbeguia
    Hartan condemnatzen duquec hihaurc heure burua
    Eta hartan ez daquidic excusaric valia
    Eracustac nehon ere nor den oguen gabea.

    Jaungoicoa orain diçut eguiteco handia
    Hiri honetan heriotzez hilcen duçu gendea
    Gathibutan hil ez nadin guiçon oguen gabea
    Ossoric othoi jalguitzeco çuc idaçu bidea
    Izterbeguiac ez deguidan guibeletic irria
    Oguenduru çuan eta han galdu dic vicia.

    Libertatea nola baita gaucetaco hobena
    Gathibutan egoitea hala pena gaitzena
    Ni beçala ez dadila othoi nehor engaina
    Ez eta ere hiz orotan fida ere guiçona
    Jaungoicoa çuc beguira niri ere çucena.

    Amen.

    Contrapas

    Euscara
    Jalgui hadi campora

    Garacico herria
    Benedica dadila
    euscarari eman dio
    Behar duen thornua.

    Euscara
    Jalgui hadi plaçara

    Berce gendeec uste çuten
    Ecin scriba çeiten
    Orain dute phorogatu
    Engainatu cirela.

    Euscara
    Jalgui hadi mundura

    Linguageetan ohi hincen
    Estimatze gutitan
    Orain aldiz hic behar duc
    Ohorea orotan.

    Euscara
    Habil mundu gucira

    Berceac oro içan dira
    Bere goien gradura
    Orain hura iganen da
    Berce ororen gainera.

    Euscara

    Bascoac oroc preciatzen
    euscara ez jaquin arren
    Oroc ikassiren dute
    Orain cer den euscara.

    Euscara

    Oraindaino egon bahaiz
    Imprimitu gaberic
    Hi engoitic ibiliren
    Mundu gucietaric.

    Euscara

    Ecein ere linguageric
    Ez francesa ez berceric
    Orain ez da edireiten
    euscararen pareric.

    Euscara
    Jalgui hadi dançara.

    Sautrela

    Euscara da campora, eta goacen oro dançara

    Oh euscara lauda eçac Garacico herria
    Ceren handic ukan baituc behar duan thornua
    Lehenago hi baihincen linguageetan azquena
    Orain aldiz içanen haiz orotaco lehena.

    Euscaldunac mundu orotan preciatu ciraden
    Baina haien linguageaz berce oro burlatzen
    Ceren ecein scripturan edireiten ez baitzen
    Orain dute ikassiren nola gauça ona cen.

    Euscaldun den guiçon oroc alcha beça burua
    Ecen çuen linguagea içanen da florea
    Prince eta jaun handiec oroc haren galdea
    Scribatuz ahal balute ikasteco desira.

    Desir hura complitu du Garacico naturac
    Eta haren adisquide orain Bordelen denac
    Lehen imprimiçalea euscararen hura da
    Basco oro obligatu jagoiticoz hargana.

    Etai lelori bailelo leloa çarai leloa
    Euscara da campora eta goacen oro dançara.

    DEBILE PRINCIPIUM MELIOR
    FORTUNA SEQUATUR

    Extrait des reguestes de Parlemen
    Supplie humblement François Morpain, maître Imprimeur de cette ville de Bourdeaux, que pour imprimer un petit tracte intitulé, Linguae Vasconum Primitiae, lui a convenu faire plusieurs frais et mises.
    A cette cause plaise à la Court inhibitions être faites a tous les imprimeurs libraires de ce ressort de imprimer ou faire imprimer ledit tracte, et a tous marchands de ne vendre dautre impression dans trois ans a peine de mil livres tourons. Et ferez justice.
    Vue laquelle requête la court fait les inhibitions requises par ledit Morpain a peine de mil livres tourons.
    Fait a Bourdeaux en Parlement le dernier jour dAvril, mil cinq cens quarante cinq.

    Collation est faite,
    De Pontac.

    *****

  • Bon, liburu ossoa duçue hemen goian.
    Ez da jathorrizcoa, naffarrera unificatuan baicic.
    Prestatzen ari naicen berreditionean facsimila eta transcriptionea aguertuco da liburu bucaeran eta aurretic transcriptionea eta naffarrerazcoa.
    Bi çuthabetara.
    2020an arguitaratu nahi nuque liburu cinez bicain hau.
    Ikussi dut cembait gauça çucendu behar nuqueenic.
    Adeitsuqui

  • Enneco-Gotzon 2020-12-20 19:29

    Josu,

    Çure ahaleguinec
    cembat fruitu!
    Çure emaitzec
    cembat meritu!

    Gure minçoaren alde eguiten duçun guztiagatic çaitut preçatzen, maitatzen!

    Contu çaitez
    behar bai çaitugu cinez!

  • Estimatzen dizkizut lana eta esfortzua, Josu.
    Hala eta guztiz, Etxepareren modukoentzat garai latzenak dira hauek, heteropatriarkatua, feminismoa… bala-bala dabiltzan aro hau.
    Zalantza gutxi dut perroflauta euskaldunek nahiago luketela hutsetik hasitako euskal literatura bat, zuzentasun politiko-progre-multikulturalari problemarik gabe egokitua.

  • E,
    Ez dira, ez, garairic hoberenac Etchepare, Leiçarraga, Axular eta maite ditugunonçat.
    Orain tabula rasa eguiten da gure memoria historicoarequin eta gure hizcunçarequin.
    Egungo progre guztiac baino progreagoa cen, eta da, Etchepare aphez catholicoa.

  • Olençaro

    https://zuzeu.eus/euskara/olencaro/

    Eta içarra ikussiric bozcario handiz boz citecen haguitz. Eta etchera sarthuric eriden ceçaten haourtchoa bere ama Mariarequin: eta ahozpez adora ceçaten hura, eta bere thesaurac desplegaturic presenta cietzoten estrenác, vrrhe, encensu, eta myrrha.

    MATTHAIO 2:10?-?11 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mat.2.10-11.BHNT